Hondakinen bilketa arrantzaleen parte-hartzearekin itsasoan eta hondartzetan 2025

[FEMPA 2025]

Deskribapena


Xedea

Itsas ekosistemak eta biodibertsitatea babestea eta berreskuratzea da, arrantzaleek itsas hondakinak edo beste hondakin batzuk jasoz.

Honako hauek izango dira diruz lagundu daitezkeen inbertsioak:

a) Galdutako arrantza-aparailuak itsasotik jasotzea, arrantza fantasmari aurre egiteko helburuarekin batez ere.

b) Itsasoko zaborrak jaso eta biltegiratzeko ekipoak erosi eta, hala badagokio, horiek ontzian instalatzea.

c) Hondakinak biltzeko sistemak sortzea, arrantzaleek ere horretan parte har dezaten, finantza-pizgarriak barne.

d) Itsasoko zaborrak bildu eta birziklatzeko ekipoak erosi eta, hala badagokio, horiek arrantza-portuetan instalatzea.

e) Komunikazio, informazio eta sentsibilizazio-kanpainak, arrantzaleei eta beste interesdun batzuei galdutako arrantza-aparailuak jasotzeko proiektuetan parte har dezatela animatzeko.

f) Arrantzaleen eta portuko agenteen prestakuntza.

Aurrekontuko zuzkidura

13.358.952 €

2025eko ekitaldian, 13.358.952 euro erabiliko dira laguntza-programa hori finantzatzeko. Funts horietatik 9.351.266 euro Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsari dagozkio, eta 4.007.686 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrei. Era berean, 4.108.952 euro 2025eko ekitaldiko ordainketa-kredituak dira, 6.250.000 euro 2026ko ekitaldirako konpromiso-kredituak, eta 3.000.000 euro 2027ko ekitaldirako konpromiso-kredituak.

Laguntzaren intentsitatea kalkulatzeko aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien ponderazioa hauek dira:

a) Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa, 50 puntu gehienez ere.

b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa, haren kalitatea eta xehetasunak kontuan hartuta, 50 puntu gehienez ere.

Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa-frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsa (EIAAF)

Kontaktu-informazioa


Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Pilar Herrero

Telefonoa: 944 03 14 62

E-maila: p-herrero@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1230257

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabide bakoitza osorik aurkeztu eta gehienez ere sei hilabetean emango eta jakinaraziko da ebazpena.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk