Euskaltegiek eta euskararen autoikaskuntzarako zentroek Curriculum Proiektuak (ECP) aurkeztea.

Deskribapena


2015eko uztailaren 22ko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma (HEOC) ezartzen duen Aginduaren 7. artikuluak, Euskaltegiaren Curriculum Proiektuaz ari denean, eta, HEOCaren ezarpenerako, xedatzen du euskaltegi eta euskararen autoikaskuntzarako zentro bakoitzak bere curriculum-proiektua  (ECPa) aurkeztu behar diola HABEren zuzendari nagusiari, curriculum-jarduerarekiko printzipioak eta irizpideak ezarriz, balio-aukerak azalduz eta xedeak zehaztuz. 

Era berean, Agindu horren 7. artikuluan ezartzen da euskaltegiek eta euskararen autoikaskuntzarako zentroek bost urtetik behin, gutxienez, eguneratu beharko dutela curriculum-proiektua, ikasgeletan zein euskaltegietan nahiz euskararen autoikaskuntzarako zentroetan lortzen dituzten emaitzen baitan, prozesu horretan hizkuntzen ikas-irakaskuntzak eta teknologiak izan ditzaketen aurrerabidea euskaltegien nahiz euskararen autoikaskuntzarako zentroen errealitate eta ikasleen beharretara egokituz. 

Ondorioz, 2018ko abenduaren 10eko Ebazpenean HABEren zuzendari nagusiak honako hau ebatzi zuen: “Euskaltegi eta euskararen autoikaskuntzarako zentroek curriculum-proiektua eguneratzeko epea 2018ko urriaren 1etik aurrera kontatzen hastea eta, ondorioz, curriculum-proiektu eguneratua aurkezteko epea 2023ko irailaren 30a arte luzatzea”.


Euskaltegien Curriculum Proiektua (ECP)

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Curriculumaren Garapena eta Prestakuntza Arloa (HABE):   943022627

Kodea(k)

  • Euskaltegien Curriculum Proiektua (ECP): 1223201

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazteko epea

     • 2024ko maiatzaren 31

Dokumentazioa aurkeztea


  • 2015eko uztailaren 22ko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako Sailburuaren  Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma  ezartzen duen Aginduaren 7. eta 8. artikuluek xedatutakoaren arabera, euskaltegi eta euskararen autoikaskuntzarako zentro bakoitzak berariaz  osatu behar du HEOCak ezarritako gidalerroen garapenerako bere izari-ezaugarrien araberako curriculuma.
  • Euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentroko zuzendariak, euskaltegiko titularraren oniritziz, HABEren zuzendari nagusiaren aurrean aurkeztu beharko du curriculum-proiektua, sinatu beharreko idazki-ereduarekin batera.

    .

Beharrezkoak iruditzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.

Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.

Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.

Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk