B multzoa: Berri-agentziak

[Euskara gaztelaniazko hedabideetan (Berri-agentziak)]

Deskribapena


Xedea

Nagusiki gaztelania darabilten hedabideetan (eguneroko prentsa eta uhin bidezko irratietan) eta internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentzietan, euskararen erabilera areagotzeko dirulaguntzak.

Aurrekontuko zuzkidura

50.000 euro

Prestazio ekonomikoa

- Defizitarioak diren egitasmoei bakarrik eman ahal izango zaie dirulaguntza. Hots, aurreikusitako gastuak, eskatzaileak ezinbestean jarri beharreko finantzaketa propioarekin zein bestelako dirulaguntza publikoekin berdindu ezin dituzten egitasmoei. Ondorioz, egoera horretan aurkitzen ez den egitasmoa kanpo utziko da. Gastu-aurrekontuari dagokionez, dirulaguntza emateko, gehienez 400.000 euroko aurrekontua hartuko da oinarri bezala.

- Egitasmo bakoitzari esleitutako dirulaguntza, gehienez ere, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari eskatutakoa bestekoa izango da eta, gutxienez, 2.000 eurokoa. Gutxieneko kopuru horretatik beherakorik ez da esleituko. Ondorioz, egoera horretan aurkitzen den egitasmoa ez da diruz lagunduko.

- Dirulaguntza bateragarria da edozein erakunde publikok zein pribatuk xede berberaz eman ditzaketenekin, betiere, gainfinantzaketarik ez bada. Agindu honen epe-barrutia amaitu eta 20. artikuluan finkatutako justifikazioari ekin eta gero gainfinantzaketarik gertatu dela ikusten bada, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, betiere 22. artikuluan zehaztutako bideari jarraituz. Murrizketa hori gainfinantzaketa adinakoa izango da.

Ordainketa-modua:

Agindu honetan oinarrituz emandako dirulaguntzen ordainketak bi zatitan egingo dira:

a) Lehenengo ordainketan dirulaguntza osoaren % 60 ordainduko da, onarpena jasotzen den egunean hasi eta 2 hilabeteko epean.

b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako % 40 ordainduko da, dirulaguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat eman ondoren.

 

Nori dago zuzenduta


Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Zerga-betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea

  • Erakundeak legez eratuta edo dagokion erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzeko: | Legez eratuta egotea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

Enpresaburu indibiduala edo autonomoa

Eskakizunak:

  • Zerga-betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea

  • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko | Pertsona fisikoaren identitatea
  • Autonomoen Erregimenean edo dagokion lan-mutualitatean alta emanda egotea.

Betekizunak

  • Eskatzailea ez dago dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukerarik gabe utzita epai irmo baten bidez zigortutakoak edo prebarikazioagatik, funtzionario-eroskeriagatik, ondasun publikoak bidegabe eralgitzeagatik, influentzia-trafikoagatik, iruzur egiteagatik eta legearen aurkako ordainarazpenengatik edo hirigintza-delituengatik epai irmo baten bidez zigortuta.
  • Eskatzaileak ez du hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaria egin, edozein prozeduratan ez da kaudimengabetzat jo, ez dago hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta ?konkurtso horretan hitzarmen bat indarrean jarri bada salbu?, ez dago epailearen esku-hartzearen mende edo uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legearen arabera desgaituta, hartzekodunen konkurtsoa sailkatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe dagoelarik.
  • Eskatzaileak ez du administrazioarekin egindako edozein kontratu ebazpen irmoz suntsiarazteko arrazoirik sorrarazi eta ez da haien errudun deklaratu.
  • Eskatzaileak ez du egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako herrialde edo lurralde batean.
  • Eskatzaileak dirulaguntzak organo emaileari berreskuratu behar izateagatik sortutako obligazioen ordainketa egunean ditu, erregelamenduz zehazten diren terminoetan.
  • Eskatzaileak ez izatea inolako zigorrik sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen Kontrako Indarkeria Matxistarik gabe Bizitzeko, xedatutakoaren arabera.
  • Eskatzaileak ez du ekonomia zirkularra bultzatzeko hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, arau-hauste astun edo oso astun batengatik, eta administrazio-bideko ebazpen irmorik.
  • Eskatzaileak desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako erreserba-kuota betetzen du, eta hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri dira.
  • Eskatzailea den entitate pribatuaren kapitala ez da gehiena publikoa eta, horrez gainera, fundazio-ondarea edota gobernu- edo zuzendaritza-partaidetza ez da nagusiki publikoa.
  • Eskatzailea burutu nahi den egitasmoa egin ahal izateko jabetza intelektualari loturiko elementuen ustiapen-eskubideen jabea da.
  • Eskatzailea Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskararen Erakunde Publikoa/Office Public de la Langue Basquek hizkuntza normalkuntzarako sinatutako hitzarmen markoaren baitan 2025eko dirulaguntzen deialdian onuraduna ez izatea, deialdi honetan diruz lagungarriak diren egitasmoak gauzatzeagatik.
  • Eskatzailea ez dago transen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan jasotako kasuren batean.
  • Ezingo dira onuradun izan, oro har, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako egoeraren batean dauden pertsonak edo erakundeak.
  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa egiaztatzeko | Egitasmoaren baldintzak deialdian parte hartzeko

  • Eskatzaileak adierazi behar du beste administrazio publiko bati Agindu honetan araututako dirulaguntzaren helburu bera duen laguntzarik eskatu dion eta eman egin dion.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Kultura eta Hizkuntza Politika

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1011639

Eskabidea eta dokumentazioa eranstea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabetekoa, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu Egoitza elektronikoan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk