Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

T01 - Hondakin arriskutsuen garraiolari gisa inskribatzea

Deskribapena


Hondakin arriskutsuen garraiolari gisa inskribatzea da Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin arriskutsuen garraioa egiten duten pertsona fisiko edo juridikoek jarduera hori gauzatu ahal izateko egin beharreko izapidea.

Inskripzioaren bidez, ingurumen-administrazioak egiaztatzen du garraiolariak hondakin arriskutsuen garraioari aplikatu beharreko legezko betebeharrak betetzen dituela, bereziki garraiolariaren identifikazioari, garraiatutako hondakinei eta lekualdaketen trazabilitateari dagokienez.

Inskripzioa nahitaezkoa da hondakin arriskutsuen garraio-jarduera hasi aurretik.


[T01-A] Hondakin arriskutsuen garraiolariak-Aurretiazko jakinarazpena

Hondakin arriskutsuen garraiolari gisa aurretiazko komunikazioa egitea da hondakin arriskutsuen garraioa egiten duten pertsona fisiko edo juridikoek jarduera horren hasiera Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-administrazioari jakinarazteko prozedura.

Komunikazio horren bidez, garraiolariak adierazten du hondakin arriskutsuen garraiorako indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituela, eta jarduera administratiboki identifikatu eta kontrolatzeko beharrezkoa den informazioa ematen du, bereziki garraio-jarduerari eta garraiatuko diren hondakinei dagokienez.

Aurretiazko komunikazioa aurkezteak jarduera gauzatzeko gaitzen du aurkezten den unetik bertatik, ingurumen-administrazioak egiaztatzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko dituen ahalmenak alde batera utzi gabe.


[T01-M] Hondakin arriskutsuen garraiolariak-Aldaketa

Hondakin arriskutsuen garraiolari gisa egindako aurretiazko komunikazioa aldatzeko prozedura da hondakin arriskutsuen garraiolari gisa inskribatuta dauden pertsona fisiko edo juridikoek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-administrazioari jarduera horri eragiten dioten aurretik jakinarazitako datuen aldaketak jakinarazteko izapidea.

Prozedura honen bidez, garraiolariari, garraio‑jarduerari edo garraiatzen diren hondakinei buruzko administrazio‑informazioa eguneratzen da, hondakin arriskutsuen lekualdaketen identifikazio, kontrol eta trazabilitate egokia bermatzeko.

Aldaketa aurkeztu beharko da hondakin arriskutsuen garraio‑jarduerari eragiten dioten komunikatutako datuetan aldaketak gertatzen direnean, ingurumen‑administrazioak egiaztatzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko dituen ahalmenak alde batera utzi gabe.


[T01-B] Hondakin arriskutsuen garraiolariak-Baja

Hondakin arriskutsuen garraiolari gisa baja emateko prozedura da hondakin arriskutsuen garraiolari gisa inskribatuta dauden pertsona fisiko edo juridikoek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen‑administrazioari jarduera horren amaiera jakinarazteko izapidea.

Prozedura honen bidez, administrazio‑erregistroetan jasota geratzen da pertsona edo erakunde garraiolariak hondakin arriskutsuen garraio‑jarduera utzi duela, hondakin horien lekualdaketei lotutako jardueren kudeaketa eta trazabilitate egokia bermatzeko.

Baja‑komunikazioa aurkeztu beharko da hondakin arriskutsuen garraio‑jarduera behin betiko uzten denean, ingurumen‑administrazioak egiaztatzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko dituen ahalmenak alde batera utzi gabe.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin arriskutsuen garraioa egingo duten pertsona fisiko edo juridikoek eskatu behar dute inskripzioa, norberaren kontura edo hirugarrenen kontura arituta.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Sailburuordetza > Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Sailburuordetza > Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • [T01-A] Hondakin arriskutsuen garraiolariak-Aurretiazko jakinarazpena: 0122701
  • [T01-M] Hondakin arriskutsuen garraiolariak-Aldaketa: 0122702
  • [T01-B] Hondakin arriskutsuen garraiolariak-Baja: 0122703

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Administrazioari komunikazio-egintza


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk


Administrazioari komunikazio-egintza


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk