Etxebizitzaren egokitasun-txostena

Deskribapena


Nahitaezko txosten bat da, Atzerritarren Bulegoan aurkeztu behar dena, honako hauetakoren bat lortu nahi izanez gero:

  • Familia berriro elkartzeagatik emandako egoitza-baimena.·
  • Familia berriro elkartzeagatik aldi baterako ematen den egoitza-baimena berritzea, baldin eta familia etxebizitzaz aldatzen bada.·
  • Erregularizatzea Estatutik kanpo jaiotako adingabe bat erregularizatzea.
  • Atzerritarren Bulegoak hala eskatzeko beste arrazoi batzuk.

Aplikagarri den araudiaren arabera, txostenak, gutxienez, informazio hau izan beharko du:

  • Zer tituluk gaitzen duen atzerritarra etxebizitza okupatzeko (familia berriro elkartzen duena edo familia-unitatea osatzen duen edozein pertsona, oinarritzat hartuz urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren 17. artikuluan
    aipatzen den ahaidetasunen bat.·
  • Zenbat gela dituen etxebizitzak.·
  • Zertarako erabiltzen den etxebizitzako toki bakoitza.·
  • Zenbat pertsona bizi diren etxean.·
  • Zein diren bizigarritasun-baldintzak.·
  • Zer ekipamendu dagoen.

ORGANISMOA

Euskal Autonomia Erkidegoan, Etxebizitza Egokitzeko Txostena Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Migrazio eta Asilo Zuzendaritzari eskatzen zaio, eta Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzako teknikariak izango dira etxebizitza bisitatzeaz eta txostena egiteaz arduratuko direnak. Eskaera hori Zuzenean leihatiletan (Eusko Jaurlaritzaren Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua) edo Eusko Jaurlaritzaren dagokion egoitza elektronikoan aurkeztuko da.

Eskaera ebazteko epea 30 egunekoa da.

Txostena lortu ondoren, interesdunak Atzerritarren Bulegoan aurkeztu beharko du, gainerako dokumentazioarekin batera.

Nori dago zuzenduta


Europar Batasunetik kanpoko herritar atzerritarrei, baldin eta, egoera erregularrean egon eta ohiko-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izanik, Atzerritarren Bulegoari egiaztatu behar badiote egoitza dutela.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Migrazio eta Asilo Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak / Etxebizitza Sailburuordetza > Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Etxebizitzaren egokitasun-txostena: 0218501

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Beste tramite batzuk