Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Zer da ERAGITEN?

Eragiten ezagutza partekatzeko topagune bat da, Administrazioa eraldatzera bideratua.

Azken hamarkadetan, administrazio publikoek modernizazioan aurrera egin dute, batez ere prozesu eta prozedura tradizionalak digitalizatuz. Hala ere, egungo testuinguruak, ziurgabetasunak eta konplexutasunak markatuta, Administrazioa eta sektore publikoa birpentsatzea eskatzen du, zerbitzu pertsonalizatuagoak, eraginkorragoak eta balio handiagokoak eskaintzeko, herritarren premia berriei aurrea hartuz.

Administrazio publikoetan berritzeko eta modernizatzeko beharra funtsezkoa da zerbitzu publikoen eraginkortasuna eta kalitatea hobetzeko. Teknologia berriak hartzea pieza bat baino ez da, eta, Administrazioak aurrera egiten laguntzen duen arren, berez ez du eraldatzen. Pentsatzeko eta egiteko modu berriek administrazio-prozesuak birdiseinatzea dakarte, publikoa dena berrikuntza digitalaren bidez kudeatzeko sistemak, eta, azken batean, herritarren egungo eta etorkizuneko eskaerei erantzuteko funtsezkoa denaren adibide baino ez dira.

Eraldaketa-prozesu hori pentsamendu digitalean oinarritzen da; izan ere, pertsonak funtsezkoak dira enplegatu publiko, barne-bezero, herritar edo zerbitzu publikoak erabiltzen dituzten enpresa gisa.

Urteroko topaketa

Eragiten ekimenak atzean uzten du teknologian oinarritutako ikuspegia, ekitaldiak TEKgunea formatuan proposatzen zuen berrikuntza-tresna gisa, asmo handiagoko ikuspegi bat izateko: administrazioa barrutik eraldatzea, pentsatzeko, gidatzeko eta jarduteko modu berriekin. Modernoagoa, efizienteagoa, herritarren benetako beharrekin lotuagoa.

Urteko topaketa honen helburua da EAEko Administrazio Publikoaren eraldaketaren buru direnak biltzea, esperientziak trukatzeko eta EAEko sektore publikoko zerbitzu publiko, sail eta erakundeetako arduradunen arteko harremanak errazteko. Esparru eta maila desberdinetatik aldaketa bultzatzen dutenekin, talentua kudeatzeko profesionalekin, teknologiari lotutako lege-eremuko eta pribatutasuneko profesionalekin eta esparru zientifiko-teknologikoko (administrazioa) eragileekin harremanetan jartzeko pentsatutako espazio bat da, erronka komunak identifikatzeko, arrakasta-kasuak partekatzeko eta zerbitzu publikoen modernizazioan eta hobekuntzan aurrera egiteko beharrezkoa den lankidetza-sarea indartzeko.

Urteko topaketaren aurretik, bitartean eta ondoren ekarpenak egin, partekatu eta lagunduko duen komunitate aktibo bat sortu nahi dugu.

Azken aldaketako data: