Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zer da Ari Gara

AriGara Euskal Herriko hizkuntza-normalizazioko teknikari edota euskararen erabilera normalizatzeko ardura duten guztientzako bilgune da, elkargune bat, informazioa zabaltzeko zein jasotzeko sortua. Horrez gain, prestakuntza iraunkorrerako plataforma ere bada, formatu ezberdinetan: ohiko prestakuntza-saioak, mintegiak, praktika onak edota arian-arian sortzen diren berriak partekatzeko saio laburrak. Erabiltzaile izateko moodlelen erregistratu behar da, oinarrizko datu batzuk sartuta. Gaur egun 350 erabiltzaile inguru daude erregistratuta plataforman.