Etxebizitza publiko isunak edota zehapenak

Deskribapena


Etxebizitza-arloko arau-hauste deritzo Euskadin indarrean dagoen etxebizitza babestuaren araudia urratzen duen edozein jarduketari.

Zehazki, arau-haustetzat hartzen dira 3/2015 Legearen, ekainaren 18koaren, Etxebizitzarenaren, 83., 84. eta 85. artikuluetan zehaztutako egintza edo ez-egintza guztiak. Hiru motatakoak dira:

  • Arau-hauste  arinak (300 eta 3.000 euro artekoak).
  • Arau-hauste  astunak (3.001 eta 20.000 euro artekoak).
  • Arau-hauste  oso astunak (20.001 eta 150.000 euro artekoak).

Zehapena edo isuna ezarri behar den erabakitzeko, administrazioak zehapeneko administrazio-prozeduraren arauak bete behar ditu. Prozedura hori arautzen du zehatzeko ahalari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legeak, eta, hala, prozedura horien partaideek defentsa egin ahal izatea bermatzen da, alegazioak, dokumentuak, frogak edo ondore horietarako administrazio-errekurtsoak aurkeztuta.

Zehapen-prozedura hiru fasetan banatuta dago:

1.- Hasiera, organo eskudunak zehapen-espedientea abiaraztea erabakitzen duen fasea: abiarazpen-ebazpena edo -erabakia.

Fase horretan, prozeduraren instruktorea izendatzen da, eta horrek izango du espedientea izapidetzeko ardura.
Izendapena errekusatu ahal izango da; hau da, instruktorea aldatzea eskatu ahal izango da, baldin eta agerikoa bada izendatu den pertsonak ezin duela espedientea modu objektiboan izapidetu.
Alegia, espedientearekin edo espedientatuekin lotura mota pertsonalen bat duela.

2.- Ebazpen-proposamena, prozeduraren instruktoreak zehatzea edo ez zehatzea proposatzen duen fasea, dokumentazioak eta espedientean bertan dauden frogak kontuan hartuta.

3.- Ebazpena, espedientatutako pertsonari isuna jartzeko edo ez jartzeko behin betiko erabakia hartzen den fasea.

Nori dago zuzenduta


Administrazio publikoak zehapenak edo isunak ezarriko dizkie 3/2015 Legean, ekainaren 18koan, Etxebizitzarenean, jasotako arau-hausteen egileei.

Batik bat babes ofizialeko etxebizitzen esleipendunei, izan jabe izan errentari, baita etxebizitzoz arduratu diren eraikuntza-enpresei eta/edo horien salmenta sustatzen duten higiezinetako agenteei ere (Legearen 86. artikulua), Etxebizitzaren Legean zehaztutako arau-hausteren bat egiten badute.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Ordezkaritza - Araba
  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Ordezkaritza - Bizkaia
  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Ordezkaritza - Gipuzkoa

Ebazten duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak / Etxebizitza Sailburuordetza > Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

Instruktorea errekusatzea


Organo eskudunak zehapen-espedientearen abiarazpen-erabakia jakinaraziko du, idatziz. Horri Abiarazpen-ebazpen edo -erabaki deritzo.

Idatzizko jakinarazpenak hauek hartuko ditu barnean:

•Espedientearen parte diren pertsonen datuak

•Balizko arau-haustearen kausak

•Arau-hauste horri dagokion isuna, frogatutzat joz gero

•Defentsa-eskubideak

•Instruktorea

Instruktoreari
dagokio espedientea izapidetzeko ardura.

Izendapena
errekusatu ahal izango da; hau da, instruktorea aldatzea eskatu ahal izango da,
baldin eta agerikoa bada izendatu den pertsonak ezin duela espedientea modu
objektiboan izapidetu. Errekusatzeko kausa izan daiteke instruktoreak
espedientearekin edo espedientatuekin lotura mota pertsonalen bat izatea.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Instruktorea errekusatzea

Alegazioak aurkeztea


Organo eskudunak zehapen-espedientearen abiarazpen-erabakia jakinaraziko du, idatziz. Horri Abiarazpen-ebazpen edo -erabaki deritzo.

Abiarazpen-ebazpen horren aurrean alegazioak bidali ahalko dira, egoki iritzitako dokumentazioa atxikita. Epea 15 egunekoa da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Alegazioak aurkezteko inprimakia

Froga egiteko eskaera


Frogaldia abiarazi ahal izango da, interesdunak hala eskatzen badu alegazio-izapidean. Frogaldia hasteko eskabidean, egin nahi diren edo egokitzat jo diren froga-bitartekoak proposatuko dira.

Instruktoreak froga-eskabidea baietsi edo ezetsi ahal izango du. Frogaldiaren hasiera edo alderdiek proposatutako frogabideren bat ezesten edo ez-onartzen bada, errekurtsoa aurkeztu ahal izango da hiru eguneko epean, prozedura ebazteko organo eskudunaren aurrean.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Eskatu modu presentzilean froga egiteko eskaera

Alegazioak aurkeztea


Instruktoreak, espedientean jasotako dokumentazio osoa aztertuta, zehapen bat proposatuko du (isuna, gehienetan).

Zehapen-proposamen horren aurrean alegazioak bidali ahalko dira, egoki iritzitako dokumentazioa atxikita. Epea 15 egunekoa da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Alegazioak

Froga egiteko eskaera


Frogaldia abiarazi ahal izango da, interesdunak hala eskatzen badu alegazio-izapidean. Frogaldia hasteko eskabidean, egin nahi diren edo egokitzat jo diren froga-bitartekoak proposatuko dira.

Instruktoreak froga-eskabidea baietsi edo ezetsi ahal izango du. Frogaldiaren hasiera edo alderdiek proposatutako frogabideren bat ezesten edo ez-onartzen bada, errekurtsoa aurkeztu ahal izango da hiru eguneko epean, prozedura ebazteko organo eskudunaren aurrean.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Eskatu modu presentzilean froga egiteko eskaera

 

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozeduraren hirugarren fasea da. Amaierako fase horretan erabakitzen da zein zehapen ezarriko den (gehienetan, isuna). Zehapena, halaber, espedientatuari betekizun baten betearazpena ezartzea izan daiteke.

Administrazioak espedientea jakinarazteko 6 hileko epea izango du, abiarazpen-ebazpena edo -erabakia eman den datatik hasita. Kontrara, zehapen-espedientea iraungi egingo da.

Isun edo betekizun jakin bat ezartzen den ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da hil bateko epean, jakinarazpena jasotzen denetik zenbatzen hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa ebazten den arte, ez dago ebazpen horretan jasotako isuna ordaintzeko edo betekizuna gauzatzeko betebeharrik.

Isunaren ordainketa


Zehapen-ebazpenari atxikiko zaio isuna ordaintzeko agiria, zenbatekoa, ordainbidea, ordainketa-lekua eta ordainketa-epea adierazita. Isuna adierazitako epean ordaindu ezean, premiamenduzko edo nahitaezko betearazpenera joko du administrazioak, zuzenean kobratzeko.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Jarraitu ordaintzeko abisua edo errekerimenduaren jarraibideak

Zorraren zatikapena


Zorraren zatikapena eskatu ahal izango da, baldin eta zehapena jaso duen pertsonaren egoera ekonomikoak ordainketa zailtzen badu. Isunaren zenbatekoa epeka ordaindu ahal izango da, kuotatan banatuta. Horiek automatikoki zordunduko dira interesdunak xede horretarako adierazitako banku-kontuan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Zehapena zatitzea