Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2023ko martxoaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1327

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 8koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak hartutako erabaki bat argitara emateko dena. Erabaki horren bitartez, zenbait diru-baliabide esleitzen dira Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren 1994ko apirilaren 13ko Aginduan aurreikusitako laguntzak 2023ko ekitaldian finantzatzeko. Agindu horrek oinarri arautzaileak ezartzen ditu, langabezia-prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean jasotzen dutenei Gizarte Segurantzako kuoten ordainketan oinarritutako dirulaguntzak emateko, 1044/1985 Errege Dekretuaren 4.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2023ko martxoaren 7ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, zenbait diru-baliabide esleitu ditu Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren 1994ko apirilaren 13ko Aginduan ezarritako laguntzak 2023an finantzatzeko. Agindu horren bidez, oinarri arautzaileak ezartzen dira langabezia-prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean jasotzen dutenei Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzeko dirulaguntzak emateko, 1044/1985 Errege Dekretuaren 4.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Horregatik guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2023ko martxoaren 7ko bilkuran hartutako erabakia, zeinaren bidez zenbait diru-baliabide esleitzen baitira Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren 1994ko apirilaren 13ko Aginduan aurreikusitako dirulaguntzak 2023ko ekitaldian finantzatzeko. Agindu horrek oinarri arautzaileak ezartzen ditu, langabezia-prestazioa ordainketa bakar osoko modalitatean jasotzen dutenei Gizarte Segurantzako kuoten ordainketan oinarritutako dirulaguntzak emateko, 1044/1985 Errege Dekretuaren 4.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Bigarrena.– Jakinaraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren erabaki horrek ondorioak izango dituela ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena.– Deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 8a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

ERANSKINA
ERABAKIA, LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUKO ADMINISTRAZIO KONTSEILUARENA, ZEINAREN BIDEZ ZENBAIT DIRU-BALIABIDE ESLEITZEN BAITIRA LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA MINISTERIOAREN 1994KO APIRILAREN 13KO AGINDUAN AURREIKUSITAKO LAGUNTZAK 2023KO EKITALDIAN FINANTZATZEKO. AGINDU HORREK OINARRI ARAUTZAILEAK EZARTZEN DITU, LANGABEZIA-PRESTAZIOA ORDAINKETA BAKARREKO MODALITATEAN JASOTZEN DUTENEI GIZARTE SEGURANTZAKO KUOTEN ORDAINKETAN OINARRITUTAKO DIRULAGUNTZAK EMATEKO, 1044/1985 ERREGE DEKRETUAREN 4.2. ARTIKULUAN EZARRITAKOARI JARRAIKIZ

Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren 1994ko apirilaren 13ko Aginduak oinarri arautzaileak ezarri zituen Gizarte Segurantzako kuoten dirulaguntzak emateko, ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretuaren 4.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Bada, agindu horren helburua da kotizaziopeko langabezia-prestazioa jasotzen dutenen autoenplegua erraztera bideratutako dirulaguntzak arautzea. Dirulaguntza horien bidez, langabezia-prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean jasotzeko eskubidea baliatu dutenei Gizarte Segurantzako kuoten ordainketa egiten zaie, kuota horien egungo balioaren arabera, betiere ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretuaren 1. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretuak eta beste arau batzuen bidez gerora txertatutako aldaketek aukera ematen diete entitate kudeatzaileei langabezia-prestazioaren zenbatekoa ordainketa bakar batean ordaintzeko, egungo balioaren arabera, prestazioen onuradun izanik kooperatibetan edo lan-sozietateetan bazkide-langile edo lan-bazkide gisa –modu egonkorrean– sartu nahi dutenei edo langile autonomo gisa jarduera bat egin nahi dutenei –baldin eta ez badute alta ematen mendekotasun ekonomikoa duten langile autonomo gisa–, bai eta jasotako zenbatekoa honetarako erabiliko dutenei: ekarpen bat egiteko merkataritza-entitate sortu berri baten kapital sozialari edo ekarpenaren aurreko gehienez ere 12 hilabeteetan sortu den merkataritza-entitate baten kapital sozialari –baldin eta sozietatearen benetako kontrola eskuratzen badute, entitatean jarduera profesional bat egiten badute, eta Gizarte Segurantzan alta ematen badute Norberaren Konturako Langileen Erregimen Berezian edo Itsasoko Langileen Erregimen Berezian–.

Eskubide hori baliatzen duten langileek jasoko duten dirulaguntza hauxe izango da: langile autonomo gisa Gizarte Segurantzan dagokien erregimenean duten kuotaren % 50, gutxieneko kotizazio-mailaren arabera kalkulatuta; edo, langileek langabezia-prestazioa jaso duten bitartean Gizarte Segurantzan, dagokion erregimenaren kotizazioetan, egin duten ekarpenaren % 100, baldin eta langabezia-prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean jaso ez bada.

Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu egin zitzaizkion Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak lanaren, enpleguaren eta enplegurako lanbide-heziketaren esparruan burutzen zituen lan-arloko legeria betearazteko eginkizunak. Geroztik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eskumen da enpleguko, enplegu-prestakuntzako eta autoenplegua sustatzeko eta enpresak sortzeko programak kudeatzea.

Egun, Euskal Autonomia Erkidegokoan ez dago laguntzak erregulatzeko araudi bat, kotizaziopeko langabezia-prestazioaren % 100 ordainketa bakarrean jaso dutenei autoenpleguko ekimenak martxan jartzen lagunduko diena. Horregatik, horrelako araudi bat landu eta indarrean jarri bitartean, dirulaguntzen programa hau gauzatu behar da, ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretuan ezarritakoa betetzeko.

Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren 1994ko apirilaren 13ko Aginduak indarraldi mugagabea du, eta laguntza hauek emateko prozeduran, ez da lehiaketaren teknika erabiliko. Esleitutako aurrekontu-kreditua edo haren eguneratzetik sortzen dena izango da laguntzak emateko muga, berariaz hala ezarrita baitago aginduaren lehenengo xedapen iragankorrean.

Hori dela eta, dirulaguntzak emateko prozeduran errespetatu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluaren 1. eta 2. paragrafoetan xedatutakoarekin bat, jakinarazi behar da guztira zenbat diru bideratuko den aipatutako agindu horretan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko kredituetarako eta zein izan daitekeen zenbateko hori eguneratzetik sor litekeen zenbatekoa.

Laguntza hauek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2023ko ekitaldiko Dirulaguntza Plan Estrategikoan daude aurreikusita. Erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak onartu zuen plana, 2022ko abenduaren 21eko bileran hartutako Erabakiaren bidez, eta, hartara, bete egin zuen Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan xedatutakoa. Plan hori Lanbideren webgunean dago argitaratuta: www.lanbide.euskadi.eus Dirulaguntza hauek helburu estrategikoetako bat lortzeko gakoa izango dira («Talde-ekintzailetza sustatu etorkizuneko enpresa-erronkei aurre egiteko») gizarte segurantzarako kuotak finantzatuko baitzaizkie, ordainketa bakarraren modalitatean langabeziaren ziozko prestazioak jasotzen dituzten pertsonei.

Bestalde, dirulaguntza hauek kudeatzen dituen administrazioa aldatu dela kontuan hartuta, publikotasunaren eta segurtasun juridikoaren printzipioak errespetatzeko, komeni da laguntzen onuradun izan daitezkeenei informazioa ematea dirulaguntzen prozedurarekin eta aplikatu beharreko erregimen juridikoarekin zerikusia duten alderdi jakin batzuei buruz.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2023ko martxoaren 7ko bilkuran, eztabaidatu ondoren, honako erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– Baliabide ekonomikoak.

500.000 euroren diru-baliabideak esleitzea, 3211-Enplegua programaren kargura, 1994ko apirilaren 13ko Aginduan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko. Izan ere, agindu horrek arautu zuen Gizarte Segurantzako kuoten ordainketan oinarritutako dirulaguntzak ematea ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretuaren 1. artikuluan ezarritako eskubidea baliatu zutenei, betiere errege-dekretu horren 4.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Bigarrena.– Laguntzen kudeaketa.

Laguntzak kudeatzeko alderdi hauei buruz informazioa ematea (alderdi horietan eragina izango du Euskal Autonomia Erkidegoko dirulaguntzen antolakuntzari eta erregimen juridikoari buruzko araudiak zuzenean aplikatzeak):

– Ebazpen honetan jasotako dirulaguntzetarako eskabideak modu hauetako batean aurkeztu behar dira:

• Aurrez aurre: deialdi honen eranskinean ageri den eredu ofiziala betez, zeina hemen egongo baita eskuragarri: https://www.euskadi.eus/servicios/1008807 webgunean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz), eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lurralde- eta toki-bulegoetan.

• Elektronikoki: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren egoitza elektronikoaren bidez (https://www.euskadi.eus/egoitza-elektronikoa); hara iristeko esteka bat jarriko da Lanbideren web-orrian.

Izapidetzeko jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak helbide honetan egongo dira eskuragarri: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1008807

Eskabidea aurkeztu ondorengo izapideak eta jakinarazpenak «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez ere egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren ahalordeen erregistroan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

Horretaz gain, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan xedatutako moduetako edozeinetan aurkeztu ahal izango dira eskabideak.

– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritzaren ardura da eskabideak kudeatu, izapidetu eta ebaztea.

– Aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira eskabideak, eta hurrenkera horretan emango zaizkie dirulaguntzak deialdiko baldintzak eta eskakizunak betetzen dituzten guztiei, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu arte.

Aurrekontu-hornidura agortutakoan, inguruabar hori EHAAn eta Lanbideren webgunean (https://www.lanbide.euskadi.eus) argitaratuko da, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, laguntza berrien emakida etete aldera.

– Ebazteko, gehienez sei hileko epea izango da, dirulaguntza-eskabidea aurkezten den egunetik aurrera; epe hori igaro eta ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, eskabidea administrazio-isiltasunez ezetsi dela ulertuko da.

– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendariaren ebazpenak ez dio amaierarik emango administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik Aurrera.

– Laguntza-programa hau kudeatzeko orduan, honako hauek aplikatu behar dira: Dirulaguntzen arazoaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta hura garatzen duen Erregelamendua (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua), oinarrizko araudi gisa; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko VI. tituluan eta VII. tituluko III. kapituluan aurreikusitako dirulaguntzen araubide juridikoa; eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua –dekretu horrek arautzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra, eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak–.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala