Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2023ko otsailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
778

HUTS-ZUZENKETA, iragarki honena: Iragarkia, Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Gipuzkoan, Gabiria eta Mutiloa udalerrietan, Troiako meategiko antzuen putzua ixteko eta ingurumena berreskuratzeko proiektua, Asfaltos Urretxu SAk sustatuta.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariaren iragarkian, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Gipuzkoan, Troiako meategiko antzuen putzua ixteko eta ingurumena berreskuratzeko proiektua (2023ko otsailaren 1eko EHAA, 22. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2023/538 (1/1) orrialdean, lehenengo paragrafoan,

Honako hau dioen tokian:

Erauzketa-industrien hondakinak kudeatzeari eta meatze-jarduerek eragindako espazioa babestu eta birgaitzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuak 6. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da aipatutako proiektua. Hona hemen proiektuaren datuak:

Baina hau esan behar du:

Erauzketa-industrien hondakinak kudeatzeari eta meategietako jarduerak eragindako tokiak babestu eta birgaitzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuaren 6. artikuluan eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan xedatutakoaren arabera, proiektua ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozeduraren mende dagoenez, aipatutako proiektua jendaurrean jartzen da. Hona hemen proiektuaren datuak:


Azterketa dokumentala