Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2023ko otsailaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
629

EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 27koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena. Honen bitartez, errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak –bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere– eraldatzeko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruko laguntza-programaren aurrekontu-zuzkiduraren berresleitzea iragartzen da.

1.– Azaroaren 16ko 983/2021 Errege Dekretuaren bidez onartu zen autonomia-erkidegoei eta Ceutako eta Melillako hiriei zuzeneko dirulaguntzak ematea, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan errepideko garraioko zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen eta garraioko zerbitzu pribatu osagarriak ematen dituzten enpresen bidaiari- eta salgai-garraiorako ibilgailuak eraldatzeko (2021eko azaroaren 17an argitaratu zen, 275. zenbakiko Estatuko Aldizkari Ofizialean), eta horren bidez ezarri ziren errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak –baita garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere– eraldatzeko laguntzak emateko oinarri arautzaileak (aurrerantzean 983/2021 Errege Dekretu gisa ere aipatuko da).

2.– 2022ko martxoaren 11n, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 51. zenbakian, 2022ko martxoaren 1eko Ebazpena argitaratu zen, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez, errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, eraldatzeko laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartzen eta argitaratzen baitira eta horien deialdia egiten baita, Suspertze-, Eraldatze- eta Erresilientzia-Planaren esparruan, eta gauzatzen eta aurrera ematen baita 983/2021 Errege Dekretuan jasotakoa

Geroago, 2022ko martxoaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 54. zenbakian, errege-dekretu honen huts-zuzenketa: 983/2021 Errege Dekretua, azaroaren 16koa, zeinaz onartzen baita autonomia-erkidegoei eta Ceutako eta Melillako hiriei zuzeneko dirulaguntzak ematea, Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan, errepideko garraioko zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen eta garraioko zerbitzu pribatu osagarriak ematen dituzten enpresen bidaiari- eta salgai-garraiorako ibilgailuak eraldatzeko

Jarraian, 2022ko martxoaren 16an, 2022ko martxoaren 16ko Estatuko Aldizkari Ofizialean, 64. zenbakian, martxoaren 15eko 188/2022 Errege Dekretua argitaratu zen, beste errege-dekretu hau aldatzen duena: 983/2021 Errege Dekretua, azaroaren 16koa, zeinaz onartzen baita autonomia-erkidegoei eta Ceutako eta Melillako hiriei zuzeneko dirulaguntzak ematea, Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan, errepideko garraioko zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen eta garraioko zerbitzu pribatu osagarriak ematen dituzten enpresen bidaiari- eta salgai-garraiorako ibilgailuak eraldatzeko.

Azkenik, 2022ko uztailaren 15ean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 137. zenbakian, 2022ko ekainaren 30eko Ebazpena argitaratu zen, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez, errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, eraldatzeko laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartzen eta argitaratzen baitira eta horien deialdia egiten baita, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, eta gauzatzen eta aurrera eramaten baita. 983/2021 Errege Dekretuan jasotakoa.

3.– Errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak –bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere– eraldatzeko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruko laguntza-programaren 3. oinarriak («Aurrekontu-zuzkidura eta eskaerak aurkezteko epea») xedatzen du programa honi esleitutako diru-zuzkidura azkenean 6.420.211,75 euro dela guztira, programa osatzen duten jarduketen artean banatutakoa, honako banakapen honen arabera:

(Ikus .PDF)

983/2021 Errege Dekretuak autonomia-erkidego bakoitzari eta Ceutako eta Melillako hiriei eman beharreko aurrekontu-zenbateko espezifikoa zehazten badu ere, 983/2021 Errege Dekretu bereko 7. artikuluaren 4. zenbakiak haien esku uzten du hasierako aurrekontuaren banaketa egitea definitutako jarduketa subentzionagarri guztien artean, soilik aurrekontuaren % 45eko gehieneko muga ezarriz 1. jardueran barne hartutako jarduketetarako («Txatar bihurtzea») eta aurrekontuaren % 40ko gutxieneko portzentajea 2. jardueran barne hartutako jarduketetarako («Karbono gutxiko energia alternatiboen bidezko ibilgailuak erostea»).

Horrenbestez, autonomia-erkidegoen eta Ceutako eta Melillako hirien eskumena da jardueren arteko dagozkion aurrekontu-berresleitzeak egitea, haiek berek deitutako laguntza-programetan. 983/2021 Errege Dekretuko 7. artikuluaren 5. zenbakian berresten da hori, bertan ezartzen baita suposizio espezifiko bat non definitzen den zein kasutan egikaritu ahalko duten autonomia-erkidegoek eta Ceutako eta Melillako hiriek aurrekontu-berresleitzea artikulu bereko 4. zenbakian ezarritako portzentajeak zertan errespetatu gabe.

EEk deitutako laguntza-programaren bilakaerak jardueren arteko funtsak berresleitzeko premia jartzen du agerian, handia baita jasotako laguntza-eskaeren kopurua, diruz lagundutako proiektuen kopurua eta 1. jardueran konprometitutako aurrekontua, eta txikia, aldiz, gainerako jardueretan.

Horregatik guztiagatik, eta aurretik aipatutako oinarria aplikatuz eta aurkeztutako ahalik eta eskari gehienei erantzuteko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak –bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere– eraldatzeko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruko laguntza-programaren» aurrekontu-zuzkiduraren berresleitzea adostea plana bera osatzen duten jardueren artean, honako banakapen honen arabera:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek bide administratiboa agortzen du; hortaz, nahi izanez gero, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako auzitegietan, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Bilbao, 2023ko urtarrilaren 27a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IŃIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala