Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2023ko otsailaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
594

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu hau: «Zadorra ibaiaren uholdeen aurkako defentsaren 4. faseko (HUA Krispiña-Gobeo) proiektua» eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua.

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren 2023ko abenduaren 23ko Ebazpenaren bidez, hasieran onartu ziren «Zadorra ibaiaren uholdeen aurkako defentsaren 4. faseko (HUA Krispiña-Gobeo) proiektua» eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua.

Proiektu honen helburua da egungo estaldura ezabatzea ahalbidetuko duten jarduketak egitea, gutxienez zeharkatzen duen bidea salbatzeko, lurpeko luzera laburtuko duen trazadura berri baten bidez, eta, aldi berean, tartearen ingurumenaren eta babesaren kalitatea hobetzea. Helburua da Zadorra ibaiak Krispiñako HUAren eta Gobeoko HUAren arteko zatian duen uholde-arriskua murriztea, eta hainbat lubaki egitea, hegoaldeko esparrua eta Forondako aireportuko pistaren azken zatia babesteko, bai eta Astegietako herrigunerako, Apaolazako industrialderako eta Krispiña auzorako ere.

Defentsa horiek hainbat bide eta bideri eragiten diete, eta, beraz, egokitu egiten dira, sestrak egokitzeko eta eraginkortasunari eusteko. Bestalde, Zuatzu ibaiaren trazadura egokitu egingo da Astegietatik igarotzen den tartean, egin beharreko lubetaren kanpoaldetik aire zabalean ibil dadin.

Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egiten zaio proiektuari, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.2.b) artikuluan aurreikusitakoaren arabera; horretarako, lege horren 45. artikulutik 48. artikulura bitartean eta Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legearen V. tituluan ezarritako prozedurak jarraituko dira.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin bat etorriz, proiektua jendaurrean jartzen da hogei (20) egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Obren proiektua interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren webgunean, Obra hidraulikoaren atalean (www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 24a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala