Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2023ko urtarrilaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
378

AGINDUA, 2023ko urtarrilaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, agindu hau aldatzen duena: Agindua, 2022ko abenduaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko, bai eta aipatutako kidegoetan ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta horra iristeko ere hautaketa-prozesuetarako deialdiak egiten dituena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren testuan (2022ko abenduaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 247. zk.). Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko, bai eta aipatutako kidegoetan ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta horra iristeko ere hautaketa-prozesuetarako deialdiak egiten dira. Hori dela-eta, dagokion zuzenketak egiten dira hemen:

1.2.1 oinarrian, 2022/5690 (91/7) orrialdean, «Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoa» atalean, honako hau dioenenan:

«Zuzendaritza eta ahozko adierazpena».

Hau esan behar du:

«Ebakera eta ahozko adierazpena».

IV. eranskinean, 2022/5690 (91/80) orrialdean, honako hau dioenean:

«MUSIKAKO ETA ARTE ESZENIKOETAKO IRAKASLEEN KIDEGOA

ECD/1753/2015 Agindua, abuztuaren 25ekoa, musikako eta arte eszenikoetako irakasleen kidegoan musikako eta arte eszenikoetako irakaskuntzekin lotutako espezialitateetan sartzeko, iristeko eta espezialitate berriak eskuratzeko prozedurak arautzen dituzten gai-zerrendak onartzen dituena (BOE, zk.: abuztuaren 28koa)».

Hau esan behar du:

«MUSIKAKO ETA ARTE ESZENIKOETAKO IRAKASLEEN KIDEGOA

Dantzarekin lotutako espezialitateetan:

ECD/1753/2015 Agindua, abuztuaren 25ekoa, musikako eta arte eszenikoetako irakasleen kidegoan musikako eta arte eszenikoetako irakaskuntzekin lotutako espezialitateetan sartzeko, iristeko eta espezialitate berriak eskuratzeko prozedurak arautzen dituzten gai-zerrendak onartzen dituena (BOE, zk.: 206, abuztuaren 28koa).

Arte dramatikoarekin lotutako espezialitateetan:

ECD/310/2002 Agindua, otsailaren 15ekoa, Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen Kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta kidego horretako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko hautaketa-prozeduretako gai-zerrenda onartzen duena (BOE zk.: 43, otsailaren 19koa)».

V. eranskinean, 2022/5690 (88/78) orrialdean, «Proba praktikoa (Sartzeko egonkortzeko eta ohiko lehiaketa-oposizioa)» atalean, honako hau dioenean:

«Azterketa baloratzeko eta kalifikatzeko, honako hauek hartuko dira kontuan, dagokion moduan: ariketaren azken emaitza ez ezik, erabilitako prozedura, erakutsitako trebetasun instrumental eta teknikoak, azalpenaren argitasuna eta egituraketa, lanaren antolaketa, denboraren kudeaketa, ikasleen ezaugarri espezifikoetara egokitzea, orientazio metodologikoetara eta Hezkuntza Sailaren lehentasunezko ildo estrategikoetara egokitzea (STEAM, BIZIKASI, irakurketa-plana, inklusibitatea eta aniztasunarekiko erantzuna, bikaintasuna eta ekitatea, hezkidetza, digitalizazioa, euskararen erabileraren normalizazioa, ikasleen ongizate emozionala), arau-esparruari eta indarrean dauden curriculumei atxikitzea (hala badagokio, printzipio metodologikoak, irteera-profilak eta profesionalak, gaitasun-unitateak barne), kasu bakoitzerako ezarritako jarduera-protokoloen erabilera, adingabeen babesa, diziplinartekotasuna eta eremuen eta proiektuen araberako lana, koordinazio didaktikoa, ekimena eta berrikuntzarako prestasuna, tutoretza eta orientazioa gauzatzea familiekin lankidetzan, hizkuntzen tratamendu integratua, beste hezkuntza- eta gizarte-eragile batzuekin batera esku hartzea, bizikidetza eta eskola-giroa ikasleen eskubide eta betebeharren errespetuan oinarrituta, hezkuntza-laguntzako premia espezifikoen eta hezkuntza-premia berezien tratamendua, prestakuntza-ebaluazioa eta etengabeko ebaluazioa, estrategia metodologiko askotariko eta egokiak hautatzea, hezkuntza-plangintza eta ikastetxearen barne-araudia, eta abar.»

Hau esan behar du:

«Azterketa baloratzeko eta kalifikatzeko, honako hauek hartuko dira kontuan, dagokion moduan: ariketaren azken emaitza ez ezik, erabilitako prozedura, erakutsitako trebetasun instrumental eta teknikoak, azalpenaren argitasuna eta egituraketa, lanaren antolaketa, denboraren kudeaketa, ikasleen ezaugarri espezifikoetara egokitzea, orientazio metodologikoetara eta Hezkuntza Sailaren lehentasunezko ildo estrategikoetara egokitzea (STEAM, BIZIKASI, irakurketa-plana, inklusibitatea eta aniztasunarekiko erantzuna, bikaintasuna eta ekitatea, hezkidetza, digitalizazioa, euskararen erabileraren normalizazioa, ikasleen ongizate emozionala), arau-esparruari eta eskabideak aurkezteko epea amaitzean indarrean dauden curriculumei atxikitzea (hala badagokio, printzipio metodologikoak, irteera-profilak eta profesionalak, gaitasun-unitateak barne), kasu bakoitzerako ezarritako jarduera-protokoloen erabilera, adingabeen babesa, diziplinartekotasuna eta eremuen eta proiektuen araberako lana, koordinazio didaktikoa, ekimena eta berrikuntzarako prestasuna, tutoretza eta orientazioa gauzatzea familiekin lankidetzan, hizkuntzen tratamendu integratua, beste hezkuntza- eta gizarte-eragile batzuekin batera esku hartzea, bizikidetza eta eskola-giroa ikasleen eskubide eta betebeharren errespetuan oinarrituta, hezkuntza-laguntzako premia espezifikoen eta hezkuntza-premia berezien tratamendua, prestakuntza-ebaluazioa eta etengabeko ebaluazioa, estrategia metodologiko askotariko eta egokiak hautatzea, hezkuntza-plangintza eta ikastetxearen barne-araudia, eta abar.»

Honako hau dioenean:

«Indarrean dagoen hezkuntza-araudia ezagutzea eta proposatutako kasuaren garapenean aplikatzea».

Hau esan behar du:

«Eskabideak aurkezteko epea amaitzean indarrean dagoen hezkuntza-araudia ezagutzea eta proposatutako kasuaren garapenean aplikatzea».

V. eranskinean, 2022/5690 (91/83) orrialdean, «Gai baten idatzizko garapena (Sartzeko egonkortzeko eta ohiko lehiaketa-oposizioa)» atalean, honako hau dioenenan:

«Garatutako gaiari aplikatu beharreko araudia ezagutzeko eta erlazionatzeko».

Hau esan behar du:

Garatutako gaiari aplikatu beharreko araudia ezagutzea eta erlazionatzea, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean."

V. eranskinean, 2022/5690 (91/85) orrialdean, «Unitate didaktikoa / Ikaskuntza-egoera: ahozko azalpena (Sartzeko ohiko lehiaketa-oposizioa)» atalean, honako hau dioenenan:

«Irakaskuntza- eta ikaskuntza-jardueren proposamen errealista eta koherentea, egoera errealera, curriculum ofizialera eta indarrean dauden printzipio metodologikoetara egokituak».

Hau esan behar du:

«Irakaskuntza- eta ikaskuntza-jardueren proposamen errealista eta koherentea, egoera errealera eta eskabideak aurkezteko epea amaitzean indarrean dauden curriculum ofizialera eta printzipio metodologikoetara egokituak».

V. eranskinean, 2022/5690 (91/86) orrialdean, «Unitate didaktikoa / Ikaskuntza-egoera: ahozko azalpena (Egonkortzeko lehiaketa-oposizioa)» atalean, honako hau dioenenan:

«Unitate didaktikoak / Ikasteko egoerak koherentea izan behar du curriculum ofizialean, ikastetxeko proiektuetan eta gaitasunen garapenean oinarritutako hezkuntzaren ikuspegian ezarritakoarekin».

Hau esan behar du:

«Unitate didaktikoak/Ikasteko egoerak koherentea izan behar du eskabideak aurkezteko epea amaitzean indarrean dagoen curriculum ofizialean, ikastetxeko proiektuetan eta gaitasunen garapenean oinarritutako hezkuntzaren ikuspegian ezarritakoarekin.»

V. eranskinean, 2022/5690 (91/87) orrialdean, «Unitate didaktikoa / Ikaskuntza-egoera: ahozko azalpena (Egonkortzeko lehiaketa-oposizioa)» atalean, honako hau dioenenan:

Irakaskuntza- eta ikaskuntza-jardueren proposamen errealista eta koherentea, egoera errealera, curriculum ofizialera eta indarrean dauden printzipio metodologikoetara egokituak.

Hau esan behar du:

«Irakaskuntza- eta ikaskuntza-jardueren proposamen errealista eta koherentea, egoera errealera eta eskabideak aurkezteko epea amaitzean indarrean dauden curriculum ofizialera eta printzipio metodologikoetara egokituak».

VI. eranskinean, 2022/5690 (91/89) orrialdean, honako hau dioenenan:

Hezkuntzako esku-hartzearekin lotutako gairen bat planteatzen den kasuetan, honako hauek jaso beharko dira: egoeraren diagnostikoa eta azterketa; proposatutako ikaskuntzak curriculumean behar bezala kokatzea (eskabideak aurkezteko egunean indarrean dagoena); aurreikusitako ikaskuntza-proposamenei ekiteko beharrezkoak diren aurretiazko ezagutzak edo konpetentziak; arlo/gai/modulu bereko edo beste arlo/ikasgai/modulu batzuetako edukiekiko erlazionatzea; ikaskuntza-testuinguru jakin batean jarduteko proposamen baten plangintza eta diseinua (ikaskuntza-egoerak); inklusibitatearen eta ikasleen aniztasunari erantzutearen printzipioen aplikazioa (euskal hezkuntza-sisteman berandu sartzen diren gaitasun handiak, HPBak, HPBak eta ikasleak barne); estrategia eta baliabide didaktikoen hautaketa; teknologia berriak ikaskuntza- eta digitalizazio-prozesuan integratzea; irteera-profilean sartutako konpetentzia giltzarriak eta espezifikoak edo dagokion lanbide-profilaren berezko konpetentzia-unitateei lotutako gaitasun terminalak garatzea; eredu pedagogikoa eta printzipio metodologikoak aplikatzea eskaerak aurkezteko epea amaitzean indarrean dauden kurrikulumekoak (DUA barne), baita Hezkuntza Sailaren ildo estrategikoen helburuak ere (STEAM estrategia, BIZIKASI, irakurketa-plana, aniztasunari erantzutea, bikaintasuna eta ekitatea, hezkidetza, etab.), kasu jakin batzuetarako indarrean dauden jarduera-protokoloak erabiltzea, diziplinartekotasuna, koordinazio didaktiko eta pedagogikoa, inplikazioa ikastetxearen dinamikan, ikasleekiko tutoretzan eta orientazioan jardutea eta familiekin lankidetzan aritzea, hezkuntza- eta gizarte-eragileen arteko baterako esku-hartzeak, eskolako bizikidetza eta giroa, ikasleen eskubideak eta betebeharrak, hizkuntzen tratamendu integratua, banakako jarraipena eta prestakuntza-ebaluazioa, besteak beste.

Hau esan behar du:

Hezkuntzako esku-hartzearekin lotutako gairen bat planteatzen den kasuetan, honako hauek jaso beharko dira: egoeraren diagnostikoa eta azterketa; proposatutako ikaskuntzak curriculumean behar bezala kokatzea (eskabideak aurkezteko epea amaitzean indarrean dagoena); aurreikusitako ikaskuntza-proposamenei ekiteko beharrezkoak diren aurretiazko ezagutzak edo konpetentziak; arlo/gai/modulu bereko edo beste arlo/ikasgai/modulu batzuetako edukiekiko erlazionatzea; ikaskuntza-testuinguru jakin batean jarduteko proposamen baten plangintza eta diseinua (ikaskuntza-egoerak); inklusibitatearen eta ikasleen aniztasunari erantzutearen printzipioen aplikazioa (euskal hezkuntza-sisteman berandu sartzen diren gaitasun handiak, HPBak, HPBak eta ikasleak barne); estrategia eta baliabide didaktikoen hautaketa; teknologia berriak ikaskuntza- eta digitalizazio-prozesuan integratzea; irteera-profilean sartutako konpetentzia giltzarriak eta espezifikoak edo dagokion lanbide-profilaren berezko konpetentzia-unitateei lotutako gaitasun terminalak garatzea; eredu pedagogikoa eta printzipio metodologikoak aplikatzea eskaerak aurkezteko epea amaitzean indarrean dauden kurrikulumekoak (DUA barne), baita Hezkuntza Sailaren ildo estrategikoen helburuak ere (STEAM estrategia, bizikasi, irakurketa-plana, aniztasunari erantzutea, bikaintasuna eta ekitatea, hezkidetza, etab.), kasu jakin batzuetarako indarrean dauden jarduera-protokoloak erabiltzea, diziplinartekotasuna, koordinazio didaktiko eta pedagogikoa, inplikazioa ikastetxearen dinamikan, ikasleekiko tutoretzan eta orientazioan jardutea eta familiekin lankidetzan aritzea, hezkuntza- eta gizarte-eragileen arteko baterako esku-hartzeak, eskolako bizikidetza eta giroa, ikasleen eskubideak eta betebeharrak, hizkuntzen tratamendu integratua, banakako jarraipena eta prestakuntza-ebaluazioa, besteak beste.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 10a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala