Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2022ko abenduaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5588

1764/2022 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Medikua kategorian (Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko FEM lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren bidez onartu dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko deitutako hautaketa-prozesu hauetako oinarri orokorrak: 2020ko, 2021eko eta 2022ko urteetakoak eta egonkortzeko prozesukoak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarriak,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-prozesuetarako deia egitea.

Bigarrena.– Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak (lehiaketa-oposizioko blokea eta lehiaketako blokea) arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean jasotakoak, Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Medikua kategorian (Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko FEM lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez onartzea lehiaketa-oposizioko blokea eskainitako destinoen zerrenda.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea (baremo bera da oposizio-lehiaketaren blokerako eta lehiaketaren blokerako).

Bosgarrena.– Lehiaketa-oposizioko blokeko gai-zerrenda onartzea, Ebazpen honen IV. eranskinean jasotakoa.

Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2023ko otsailaren 21etik 2023ko martxoaren 20ko izango da, hala ezarri baita oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 9.3 oinarrian.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetzaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 24a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK FAKULTATIBO MEDIKOAK ETA TEKNIKOAK LANBIDE-TALDEKO MEDIKUA KATEGORIARAKO (PREBENTZIO MEDIKUNTZAKO ETA OSASUN PUBLIKOKO FEM LANPOSTU FUNTZIONALA), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO

1.– Deialdiaren xede diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Medikua kategoriako (Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko FEM lanpostu funtzionala) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak; II. eranskinean jasota daudenak, alegia.

1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaiek bete beharreko eskakizunak.

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak ere bete beharko dituzte, eta horiek kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharko dira:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, Medikuntzako eta Kirurgiako Lizentzia edo titulu baliokidea izatea eta lortu nahi den lanpostu funtzionalean jarduteko Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko espezialitatearen titulua izatea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

b) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren eskakizunak betetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

A1 taldea (A talde zaharra): 25 euro.

3.– Prozesua nola garatuko den:

3.1.– Lehiaketa-oposizioko blokearen eta lehiaketako blokearen lehiaketa-fase bateratua:

3.1.1.– Eskakizunen eta merezimenduen egiaztapena. Dokumentazioa aurkeztea.

Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendan onartuta dauden izangaiek 10 egun balioduneko epea izango dute –onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda argitaratzen den egunaren hurrengotik hasita– deialdian parte hartzeko eskatzen diren eskakizunen eta merezimenduen alegazioa egiteko, bai eta horien inguruko egiaztagiriak aurkezteko ere, 12.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera baloratuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera (12.2 oinarria).

3.1.2.– Oinarri orokorretako 14.1.1 apartatuan (lehiaketa-oposizioko blokea) eta 14.2.1 apartatuan (lehiaketako blokea) zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, 14.1.2 oinarrian (lehiaketa-oposizioko blokea) eta 14.2.2 oinarrian (lehiaketako blokea) zerrendatzen den dokumentazioaz gain:

– Medikuntzako edo Kirurgiako Lizentziaren tituluaren edo titulu baliokidearen eta lortu nahi den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen den Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko espezialitatearen tituluaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

Izangai bat aldi berean lehiaketa-oposizioko blokeko I. eranskinean eta lehiaketako blokeko I. eranskinean sartuta badago, dokumentazioa behin bakarrik aurkeztu beharko du, oinarri orokorretan ezarritakoaren arabera (14.1.2 oinarria).

3.2.– Lehiaketa-oposizioko blokeari dagokion oposizio-fasea:

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio proben edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu, eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai probak prestatzeari dagokionez, bai lehiaketa-fasean. Aholkulariek epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizun bera izango dute.

Epaimahaiak kanpoko erakunde aholkularietara jotzea ere eskatu ahal izango dio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari, bai probak prestatzeko, bai oposizio-fasean probekin zerikusia duten gai guztietarako.

Oposizio-fasean, ariketa hauek egin beharko dira:

a) Lehenengo ariketa: Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

1.– Gai-zerrenda komunari buruzko galderak Osakidetzaren webgunean argitaratutako galdera sortatik aterako dira.

2.– Gai-zerrenda komunari buruzko galdera horiek prestatzeko bibliografia ere eranskin berean emango da.

b) Bigarren ariketa: epaimahaiak proposatzen dituen ariketa praktikoak egin beharko dira. Horretarako, aukerako erantzunak dituen galdera sorta bat erantzun beharko da.

Ariketak destinoen funtzio espezifikoekin lotuta egongo dira, eta haien helburua izango da izangaiek destino horietan aritzeko dituzten gaitasunak, abileziak, ezagutzak eta ahalmen profesionala baloratzea.

Oposizio-fasean, bi ariketa egingo dira proba berean; ariketa teoriko bat eta praktiko bat. Biak ala biak eskainitako destinoen funtzio espezifikoekin lotuta egongo dira. Probaren azken emaitza bi ariketen batezbesteko haztatua izango da, % 65 proba teorikoarena eta % 35 ariketa praktikoarena. Horretarako, formula honen arabera lortuko da batezbesteko haztatua:

(Ikus .PDF)

Oposizio-fasea gainditutzat emateko, bi ariketen batezbesteko haztatuak 100 puntutik 50 puntukoa izan beharko du gutxienez.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio gai-zerrenda komuneko galderak hautatzea eta gai-zerrenda orokorreko galderak hautatzeari buruzko erabakiak hartzea. Epaimahaiak galdera horiekin guztiekin osatuko du, hain zuzen ere, ariketa teorikoa. Era berean, epaimahai kalifikatzaileari dagokio ariketa praktikoa egitea eta kalifikatzea.

3.3.– Lanpostuez jabetzea.

Oinarri orokorretako 17. oinarrian aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honetako destinoren bat jabetzan hartzen dutenek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte lanpostuaz jabetzeko ekitaldian:

– Elkargokide-ziurtagiria.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: MEDIKUA, LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK. ESP. MEDIKUNTZA PREBENTIBO ETA OSASUN PUBLIKOKO MEDIKUA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1736/2022 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

1.– Lehiaketa-oposizio blokea:

a) Txanda askeko deialdia: 2 destino.

Sarbide orokorra: 2.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 0.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 0.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).

Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.

Oinarri orokorretako 2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoak, lehiaketa-oposizioko blokekoak zein lehiaketako blokekoak, zehaztuko dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko uneko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren, deialdiaren xede diren kategoriak, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2018-2019ko EPEko behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren. Bi horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez argitaratuko dira, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko dira.

III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA FAKULTATIBO MEDIKOAK ETA TEKNIKOAK LANBIDE-TALDEKO MEDIKUA KATEGORIARAKO (PREBENTZIO MEDIKUNTZAKO ETA OSASUN PUBLIKOKO FEM LANPOSTU FUNTZIONALA), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO

1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

Eskabideak aurkezteko epearen azken egunaren aurreko 20 urteetan izangaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.

Dagokion espezialitateko etengabeko arretako behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren % 50 aplikatuko zaio.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

Zerga, administrazio eta gizarte neurriei eta ordena sozialari buruzko abenduaren 23ko 62/2003 Legean xedatutakoaren arabera eta deialdiak ezarri bezala, titulua irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuaren babesean eskuratu dutenen espezialista gisako antzinatasuna baloratzeko, aintzat hartuko da interesdunak espezialitatearen berezko eta berariazko eremuan egindako lan profesional eraginkor osoa. Nolanahi ere, jardute horretatik –eta hasierako alditik– kendu egingo da Espainian espezialitate horretarako ezarritako prestakuntza-aldiaren % 170. Kenketa hori ez zaie aplikatuko espezialista-titulua 1497/1999 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera lortu dutenei.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan kategoria eta espezialitate berean edo arlo medikoko kudeaketako lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,30 puntu.

2.– Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan kategoria eta espezialitate berean edo arlo medikoko kudeaketa-lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,075 puntu.

3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan Kupoko eta Zonako Mediku gisa espezialitate berean emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,12 puntu.

4.– Aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Kupoko edo Zonako Mediku gisa espezialitate berean emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,03 puntu.

5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan eta autonomia-erkidegoetako zerbitzu sanitarioetan edo Osasun Sistema Nazionalari atxikitako ikerketa-zentro ofizialetan edo bestelako erakundeetan mediku orokor edo beste espezialitate batzuetako mediku edo ikertzaile gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,055 puntu.

6.– Aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan mediku orokor edo beste espezialitate batzuetako mediku edo ikertzaile gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,0138 puntu.

7.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan eta autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan kudeaketa-arloan eta zerbitzu orokorren arloan goi-mailako kudeaketa lanpostuetan egindako hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.

Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,03 puntu hilabete bakoitzeko.

c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.

d) B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.

e) A taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.

f) Lortu nahi den lanpostu berean emandako zerbitzuak:

f.1) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan: 0,30 puntu hilabete bakoitzeko.

f.2) Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

A) Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduaurreko prestakuntza:

Espediente akademikoaren balorazioa honela egingo da:

(Ikus .PDF)

Ez dira ebaluatuko, eta, horregatik, ez dira zatitzailean sartuko, ez ofizialki baliozkotu diren ikasgaiak, ez erlijioko, prestakuntza politikoko, gorputz-hezkuntzako eta hizkuntzetako ikasgaien kalifikazioak, ez Medikuntzako eta Kirurgiako Lizentziako ikasketen edo baliokideren berezko edukiarekin funtsezko loturarik ez duten beste ikasgai batzuen kalifikazioak.

b) Graduondoko prestakuntza:

– Cum laude doktore-titulua: 10 puntu.

– Doktore-titulua: 9 puntu.

– Graduondoko masterra: 6 puntu.

– Unibertsitateko Aditu edo Espezialista titulua: 5 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.

– Lizentzia-gradua (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.

– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,25 puntu.

– Lotutako bestelako unibertsitate-tituluak: 2,5 puntu.

Cum laude doktore gisa puntuazioa emanez gero, ez da punturik emango doktore gisa. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen diploma lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.

c) Prestakuntza espezializatua:

1.– Kategorian sartzeko eskatutakoak ez diren legez aitortutako espezialitate bateko edo batzuetako tituluak dituzten izangaiak, betiere titulu horiek ofizialki onartutako fakultatiboen prestakuntza espezializatuko programa egoiliar gisa bete ondoren lortu badituzte: 2 puntu.

2.– Kategorian sartzeko eskatutakoa ez den espezialista-tituluak dituzten izangaiak (BAME bidezkoak ez direnak): 1 puntu.

d) Hizkuntzak (gehienez, 3 puntu):

– Ingelesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Frantsesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Alemana: gehienez, 1,5 puntu.

e) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

B) Apartatu honetan, eskaerak aurkezteko azken egunaren aurreko 10 urteetan amaitu den prestakuntza baloratuko da, eta honela egiaztatuko da:

a) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,25 puntu.

– 10 eta 19 ordu bitartean: 0,75 puntu.

– 20 eta 29 ordu bitartean: 1,25 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitartean: 2 puntu.

– 50 eta 99 ordu bitartean: 3 puntu.

– 100 eta 249 ordu bitartean: 4 puntu.

– 250 eta 599 ordu bitartean: 5 puntu.

– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:

– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.

Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai, baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak baloratuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

b) Irakaskuntza-jarduerak:

– Fakultateko/Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.

– Unibertsitateko fakultateko/eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.

– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,750 puntu.

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

c) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:

– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

3) Euskara:

– 2. HE: 18 puntu.

– 1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
PREBENTZIO MEDIKUNTZAKO ETA OSASUN PUBLIKOKO FEM

I.– GAI-ZERRENDA OROKORRA

1.– Osasuna eta osasunaren baldintzatzaileak. Prebentzio medikuntzaren eta osasun publikoaren kontzeptua.

2.– Biztanlerien estrategia osasunaren prebentzioan, sustapenean eta babesean. Esku-hartze klinikoak eta prebentziozkoak. Osasunerako heziketa herritar guztiei zuzenduta. EAEko 2013-2020 Osasun Plana.

3.– Europako, estatuko eta EAEko oinarrizko osasun-legeria.

4.– Osasun-sistemak. Euskal eredu sanitarioa. Jasangarritasuna eta berrikuntza.

5.– Epidemiologiaren kontzeptua eta aplikazioak. Kausalitatea epidemiologian. Osasuna eta gaixotasuna neurtzea epidemiologia klinikoan.

6.– Azterketa epidemiologikoen diseinua. Azterketa deskribatzaileak, kohorteak, kasuak-kontrola.

7.– Azterketa esperimentalak. Saiakuntza klinikoak. Ikerketaren alderdi etikoak eta legalak.

8.– Bioestatistika deskribatzailea eta inferentziak. Laginaren tamaina. Hipotesiak alderatzea. Epidemiologiari aplikatutako informatika.

9.– Informazio sanitarioko sistemak. Inkestak diseinatzea.

10.– Alborapenak azterketa epidemiologikoetan. Barne eta kanpo baliozkotasuna. Berrikuspen sistematikoak eta metaanalisiak.

11.– Gaixotasun transmitigarrien epidemiologia orokorra. Zaintza epidemiologikoa eta Adierazi beharreko gaixotasunak. Zaintzako protokoloak. RENAVE.

12.– Esku-hartze klinikoak eta prebentziozkoak gaixotasun transmitigarrietan. Gaixotasun transmitigarriak kontrolatzeko oinarri orokorrak. Sortze bidean dauden gaixotasun infekziosoak. Alerta goiztiarreko eta erantzun azkarreko sistema.

13.– Txertoen ezaugarri orokorrak. Txertaketa-programak. Txertaketa sistematikoa. Txerto-segurtasuna.

14.– Pazientearen segurtasuna. Kontrako gertakizunen epidemiologia orokorra. Zaintza farmakologikoa. Programa instituzionalak.

15.– Kalitate asistentziala, ereduak. Kudeaketako eta ebaluazioko tresnak. Berrikuntza.

16.– Prozesukako kudeaketa eta bide klinikoak. Ebidentzian oinarritutako medikuntza.

17.– Prebentzio Medikuntzako Zerbitzuak Osakidetzako Erakunde Sanitario Integratuetan. Zerbitzu-zorroa. Mediku eta erizainen eskumenak.

18.– Txertaketa ez sistematikoak eta arrisku-talde berezietako pazienteenak. Nazioarteko bidaiariaren prebentzio-arreta.

19.– Asistentzia sanitarioarekin lotutako infekzioa. Kontzeptuak eta sailkapena. Mikroorganismo multierresistenteak. Zaintzako, prebentzioko eta kontroleko planak. INOZ plana.

20.– Ospitaleko infekzioaren azterketako metodologia orokorra. Zaintza-motak. Agerraldien azterketa. Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko Zerbitzuaren jarduna.

21.– Arreta asistentzialean infekzioak ez transmititzeko gomendioak. Eskuen higienea eta antiseptikoen erabilera programa.

22.– Kontrol-neurriak. Kontingentzia-planak.

23.– Zero Infekziorako Programak –Zero Bakteriemia, Zero Pneumonia, Zero Erresistentzia, Zero Infekzio Kirurgikoa, Zero Flebitisa–. Antimikrobianoen erabilera optimizatzeko programa.

24.– Ingurumen osasuneko kontzeptuak. Ingurumeneko biosegurtasuna azpiegitura sanitarioetan. Eremu kritikoen diseinua, zirkulazioa, airearen kontrola -girotzea- ura, hondakinak. Kudeaketa-planak.

25.– Instalazioen kalitate higieniko sanitarioa. Arrisku-eremuen ezaugarriak. Gainazalen, lokalen eta materialen garbiketa eta desinfekzioa. Txostenak. DDD Plana (Desintsektazioa, Desratizazioa). Obrekin lotutako infekzioen zaintza- eta prebentzio-planak.

26.– Ingurumen infekzioaren kontrola. Tresneriaren eta ekipoen garbiketa, desinfekzioa eta esterilizazioa. Endoskopioak berriz prozesatzea. Esterilizazio-prozesua kudeatzea.

27.– Elikadura- eta nutrizio-segurtasuna.

28.– Heziketa sanitarioko teknikak arlo asistentzialean. Etengabeko prestakuntzako programen planifikazioa eta ebaluazioa.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– Fernández-Crehuet Navajas, J., Gestal Otero, J., Delgado Rodríguez, M., et al. (2015). Piédrola Gil, Medicina Preventiva y Salud Pública. 12. edizioa. Bartzelona, Espainia. Elsevier Masson 2015.

2.– EAEko 2013-2020 Osasun Plana. Hemen eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/libro/euskadiko-osasun-politikak-2013-2020-politicas-de-salud-para-euskadi-2013-2020/web01-a2ingkli/eu/

3.– Osasuna politika guztietan. Marko Estrategikoa 2021-2024. EAEko Osasun Saila. Hemen eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/marko-estrategikoa-2021-2024/web01-a2salpol/eu/

4.– Ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020. Hemen eskuragarri:

http://www.ogasun.ejgv.euskadi.net/r51-catpub/es/k75aWebPublicacionesWar/k75aObtenerPublicacionDigitalServlet?R01HNoPortal=true&N_LIBR=051787&N_EDIC=0001&C_IDIOM=eu&FORMATO=.pdf

5.– Modern epidemiology. Rothman, K.J. et al.; 4. edizioa. Lippincott Williams and Wilkins argitaletxea. 2021.

6.– Argimón Pallás J, Jiménez Villa S. Métodos de investigación clínica y epidemiología. 5. edizioa. Madril. Elsevier. 2019.

7.– Alerta goiztiarreko eta erantzun azkarreko sistema. Osasun Publikoaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia. Hemen eskuragarri:

https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/SIARP/Msssi_SIAPR_21032013.pdf

8.– Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren zaintza epidemiologikorako protokoloak. (Creutzfeldt-Jakob gaixotasuna, hepatitisa, legionela, meningitis meningokozikoa, ebola birusa, zika birusa, elgorria, tuberkulosia). Hemen eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/informazioa/protokoloak/web01-a2gaixo/eu/

9.– EAEko Osasun Saileko txertaketen eskuliburua. 2020ko ekainaren 3an eguneratua.

Hemen eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/informazioa/txertaketen-eskuliburura/web01-s2osa/eu/

10.– Agindua, 2017ko urriaren 18koa, Osasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko txertaketa-egutegi ofiziala eta herritarren txertaketa onartzen dituena. Hemen eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2017005012

11.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/cinfo_estrategia_seg_paciente/eu_def/adjuntos/ESTRATEGIA2020_eu.pdf

12.– 78/2016 Dekretua, maiatzaren 17koa, Euskadiko osasun-zentro eta -zerbitzuetan osasun-laguntza jasotzen duten pazienteen segurtasun-neurriei buruzkoa. Hemen eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2016002210

13.– Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Eredua. Hemen eskuragarri:

https://www.euskalit.net/archivos/201803/modelogestionavanzada_2018.pdf?1

14.– Pazientearen segurtasunerako tresnak garatu eta ebaluatzea; ondoren, tresna horiek prozesu asistentzialen kudeaketarako erabili ahal izateko. 2007ko iraila. Hemen eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/liburua/desarrollo-y-evaluacion-de-herramientas-para-la-seguridad-del-paciente-que-puedan-ser-incorporadas-en-la-gestion-de-procesos-asistenciales/

15.– Core competencies for infection control and hospital hygiene professionals in the European Union. Hemen eskuragarri:

https://www.ecdc.europa.eu/sites/default/files/media/en/publications/Publications/infection-control-core-competencies.pdf

16.– eCDC Vaccine-preventable diseases and immunization Core competencies. Hemen eskuragarri:

https://ecdc.europa.eu/sites/portal/files/documents/VPD%20Competencies%20Training_Short_Technical%20report_final_0.pdf

17.– Isolamenduetarako protokoloak. Erakunde Sanitario Integratuetan Infekzioak Transmititzea Prebenitzeko gomendioak. Osakidetza. Hemen daude eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/vigilancia_protocolos/eu_def/adjuntos/Protocolo-de-Aislamientos-Eus.pdf

18.– Profesional sanitarioentzako eskuen higieneari buruzko gida. Hemen eskuragarri:

http://www.hospitalcruces.com/documentos/campanas/GUIA%20HIGIENE%20OSAKIDETZA.pdf

19.– OMEren estrategia multimodala aplikatzeko gida, eskuen higienea hobetzeko. Hemen eskuragarri:

http://apps.who.int/iris/bitstream/10665/102536/1/WHO_IER_PSP_2009.02_spa.pdf?ua=1

20.– Antiseptikoen Gida. Bilbao-Basurtuko ESIa. Hemen eskuragarri:

https://docenciabasurto.osakidetza.eus/uploads/13_Guia_Antisepticos_dfa69a0dd4.pdf

21.– Zaintza Epidemiologikoko Sare Nazionalaren Asistentzia Sanitarioarekin lotutako Infekzioen Zaintzarako (IRAS) protokoloak (IRAS Markoa dokumentua, mikroorganismo multierresistenteak, Agerraldiak, LKI, ZIU). Hemen eskuragarri:

https://www.isciii.es/QueHacemos/Servicios/Paginas/default.aspx

22.– Asistentzia sanitarioarekin lotutako infekzioak zaintzeko sistema nazionalaren esparru-dokumentua.

https://www.isciii.es/QueHacemos/Servicios/VigilanciaSaludPublicaRENAVE/EnfermedadesTransmisibles/Documents/PROTOCOLOS/PROTOCOLOS%20EN%20BLOQUE/PROTOCOLOS%20IRAS%20Y%20RESISTENCIAS/PROTOCOLOS%20NUEVOS%202019%20IRAS/Documento%20marco%20Vig_IRAS_rev_Febrero2019_v2.2.pdf

23.– Protocolo de vigilancia de brotes de infecciones relacionadas con la asistencia sanitaria. (Protocolo-BROTES).

https://www.isciii.es/QueHacemos/Servicios/VigilanciaSaludPublicaRENAVE/EnfermedadesTransmisibles/Documents/PROTOCOLOS/PROTOCOLOS%20EN%20BLOQUE/PROTOCOLOS%20IRAS%20Y%20RESISTENCIAS/PROTOCOLOS%20NUEVOS%202019%20IRAS/Protocolo-BROTES_Nov2017_rev_Abril2019.pdf

24.– Programas de optimación de uso de antimicrobianos (PROA) en hospitales españoles: documento de consenso GEIH-SEIMC, SEFH y SEMPSPH. Enferm Infecc Microbiol Clin 2012; 30: 22.e1-22.e23.

25.– Osakidetzako azpiegiturekin lotutako arrisku mikrobiologikoak txikiagotzeko gomendioak. edizioa: Osasun Publikoko Programen Koordinazioa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua. ISBN: 978-84-89342-95-8. 2009. urtea. Hemen dago eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/vigilancia_protocolos/eu_def/adjuntos/Gomendioak.pdf

26.– 21/2015 Dekretua, martxoaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hondakin sanitarioen kudeaketari buruzkoa (EHAA, 46. zk., 2015eko martxoaren 9a).

27.– Obretako ospitaleetan infekzioen zaintza egiteko, prebenitzeko eta kontrolatzeko gomendioak. Hemen eskuragarri:

https://www.sempspgs.es/files/portalcontenidos/11/documentos/109_Hospitales_en_Obras.pdf

28.– Palanca Sanchéz I (Dir.), Ortiz Valdepeñas J (Coord. Cient.), Elola Somoza J (Dir.), Bernal Sobrino JL (Comit. Redac.), Paniagua Caparrós JL (Comit. Redac.), Aditu-taldea. Unidad central de esterilización: estándares y recomendaciones. Madril. Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioa. 2011.

https://www.sanidad.gob.es/organizacion/sns/planCalidadSNS/docs/EERR/Central_de_Esterilizacion.pdf

29.– Euskal Herriko APPCC/HACCP estandarra. 2017ko bertsioa. Hemen eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/-/libro/aakpk/haccp-estandarra-euskal-herria-2017ko-bertsioa-estandar-akkpa/haccp-pais-vasco-version-2017/

30.– Rogers Detels, Martin Gulliford, Quarraisha Abdool Karim, Chorh Chuan Tan. Oxford Textbook of Global Public Health. 6th edition. Oxford University Press. 2015.

31.– Ed. Remington, Patrick L.. Chronic Disease Epidemiology, Prevention, and Control. 4th edition. American Public Health Association. 2016.

32.– Robert Wallace. Maxcy-Rosenau. Last Public Health and Preventive Medicine. 15th edition. McGraw-Hill Medical. 2007.

II.– GAI-ZERRENDA KOMUNA

1.– Osasun-lanbideen araudia.

2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitatea.

3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua.

4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioa.

5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoa.

6.– Osakidetzako paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.

7.– Pazientearen autonomia eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan.

8.– Osasunaren arloko aurretiazko borondateak.

9.– Datu Pertsonalak Babesa eta Eskubide Digitalak Bermatzea.

10.– Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna.

11.– Marko Estrategikoa.

12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak.

13.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan.

14.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia.

15.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko III. Plana.

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa.

2.– 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa.

3.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena.

4.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

5.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

6.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.

7.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.

8.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun-arloko aurretiazko borondateena.

9.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.

10.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa, martxoaren 3ko 1/2022 Legearen bigarren aldaketa barne.

11.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/marco_estrategico_2021_2024/eu_def/adjuntos/Marco-Estrategikoa-Osasun-Saila-2021-2024.pdf

12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/osasun_plana_2013_2020.pdf

13.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/cinfo_estrategia_seg_paciente/eu_def/adjuntos/ESTRATEGIA2020_eu.pdf

14.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).

https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/doc_sosa_soziosanitario_estrat/eu_def/adjuntos/estrategia_sociosanitara_187x280_eu_web.pdf

15.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko III. Plana 2022-2028.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_trbg_planes_programas/eu_def/adjuntos/Osakidetzan-Euskararen-Erabilera-Normalizatzeko-III-Plana-2022-2028.pdf


Azterketa dokumentala