Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2022ko azaroaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5207

EBAZPENA, 2022ko irailaren 21ekoa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez berrikusi eta aldatu egiten baita Agotzaina SLri Idiazabalgo udal-mugartean (Gipuzkoa) oilo-arrautzak ekoizteko emandako ingurumen-baimen integratua.

Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko martxoaren 13ko Ebazpenaren bidez eman zitzaion Avícola Gorrotxategi SAri ingurumen-baimen integratua, Idiazabalgo udal-mugartean (Gipuzkoa) oilo-arrautzak ekoizteko jarduerarako.

2019ko ekainaren 20an, Avícola Gorrotxategi SAk jarduera aldi baterako eten zuela jakinarazi zion ingurumen-organo honi, behean aipatzen den Industriako Emisioen Erregelamenduaren 13. artikuluaren babesean.

2022ko urtarrilaren 19an, Avícola Gorrotxategi SAk jarduerari berriro ekin ziola jakinarazi zion ingurumen-organo honi (AAI00124_MNS_2022_002 espedientea).

Aurreko paragrafoan aipatutako idazki berean, Avícola Gorrotxategi SAk ingurumen-organo honi jakinarazi zion Agotzaina SL merkataritza-sozietateari ingurumen-baimen integratua eskualdatu ziola, behean aipatutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen 5.d) artikulua betez.

Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2022ko otsailaren 28ko Ebazpenaren bidez, aipatutako baimenaren titulartasuna aldatu zen, eta ingurumen-organo honen eskumeneko administrazio-artxiboak eta -erregistroak eguneratu ziren.

2012ko ekainaren 8an, 2013ko maiatzaren 16an, 2015eko urriaren 21ean, 2021eko ekainaren 8an eta 2022ko maiatzaren 24an, ingurumen-organo honi atxikitako zerbitzu teknikoek ikuskapen-bisitak egin zituzten erreferentziako instalaziora, aipatutako ebazpenetan ezarritako baldintzak betetzen zirela egiaztatzeko, eta zegozkion aktak egin ziren.

2008ko abenduaren 23ko Estatuko Aldizkari Ofizialean eman zen argitara abenduaren 22ko 2090/2008 Errege Dekretua, Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen garapen partzialerako erregelamendua onartzen duena.

2011ko uztailaren 29an, Estatuko Aldizkari Ofizialean eman zen argitara uztailaren 28ko 22/2011 Legea, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzkoa.

2012ko urtarrilaren 23an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eman zen argitara abenduaren 27ko 278/2011 Dekretua, atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituena.

2013ko urriaren 19an, Estatuko Aldizkari Ofizialean eman zen argitara urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, Industriako Emisioen Erregelamendua onartzen duena eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena (aurrerantzean, Industriako Emisioen Erregelamendua).

2013ko abenduaren 11n, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea eman zen argitara.

2014ko abenduaren 18an, Batzordearen 1357/2014 Erregelamendua onartu zen, zeinaren bidez 2008/98/EE Zuzentarauaren II. eranskina ordeztu zen; onartu zen, orobat, Batzordearen 2014/955/EB Zuzentaraua (Hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia aldatzekoa), Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauarekin bat etorriz.

2015eko martxoan, Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2020rako Plana onartu zen.

2015eko ekainaren 25ean, Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko Legea (4/2015, ekainaren 25ekoa) onartu zen.

2016ko abenduaren 31ko Estatuko Aldizkari Ofizialean eman zen argitara abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena (aurrerantzean, IPPC Legea).

2017ko otsailaren 21ean Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean eman zen argitara Batzordearen 2017ko otsailaren 15eko 2017/302 (EB) Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren esparruan (hegaztitegiko hegaztien edo txerrien hazkuntza intentsiboari buruzko zuzentaraua).

2019ko urriaren 15ean, urriaren 10eko TEC/1023/2019 Agindua eman zen argitara Estatuko Aldizkari Ofizialean, zeinetan ezartzen baita noiztik aurrera eskatu ahal izango zaien nahitaezko finantza-bermea Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen III. eranskinean jasotako jarduerei –ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren bidez 3. lehentasun-mailakotzat sailkatuak–.

2020ko urtarrilaren 22an eta otsailaren 4an, hurrenez hurren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eman ziren argitara 209/2019 Dekretua, abenduaren 26koa, zeinaren bidez garatzen baita Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea, eta 2020ko urtarrilaren 23ko Agindua, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez jarraibide tekniko bat onartzen baita, IPPC Legean xedatutakoa interpretatzeari eta aplikatzeari buruzkoa, lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko oinarrizko txosten bat eskatzeari lotua.

2020ko urtarrilaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eman zen argitara urtarrilaren 21eko 4/2020 Dekretua, zeinaren bidez indargabetu egiten baita irailaren 25eko 183/2012 Dekretua, ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzekoa.

2020ko ekainaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofizialean eman zen argitara Espainiako lurraldean hondakinen garraioa arautzen duen ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretua.

2021eko ekainaren 28an eman zen argitara Estatuko Aldizkari Ofizialean ekainaren 27ko 637/2021 Errege Dekretua, hegazti-haztegiak antolatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituena.

2012ko maiatzaren 30ean eta 2014ko urtarrilaren 22an, Avícola Gorrotxategi SAk bere baimenean funtsezkoak ez diren aldaketak egin zituela jakinarazi zituen; alegia, pabiloiak egokitzea urtarrilaren 11ko 3/2002 Errege Dekretura (oilo erruleak babesteko gutxieneko arauak ezartzen dituena), ur-hornidurarako depositu berri bat jartzea eta hildako oiloentzako konpostaje-planta bat jartzea. Organo honek funtsezkoak ez zirela berretsi zuen 2013ko abenduaren 12an eta 2014ko otsailaren 12an.

Bestalde, AAI00124/4S ikuskapen-aktak, 2022ko maiatzaren 24koak, honako hau jasotzen du hitzez hitz:

«- Konposta egiteko instalazioa 2013 urtearen amaieran jarri zen martxan. Ikuskapenean, enpresak adierazi du birringailuaren, konpostajearen eta autoklabearen instalazioak kendu direla.

– 4. eta 5. pabiloiek arrautzak ekoizteko instalazioak eta kaiolak dituztela egiaztatu da (3. kodea). Une honetan geldirik daude, eta garbitzeke. Gaur egun, enpresak adierazten du ukuiluratzeko gaitasuna gutxi gorabehera 170.000 hegazti errulekoa dela bi pabiloiak batuta. 1., 2. eta 3. pabiloiak geldirik daude. Enpresak adierazi duenez, 3. pabiloian, oiloak lurrean haziko dira (2. kodea).

...

– Enpresak adierazi du 1. eta 2. pabiloiak hornitzen dituen unitate elektrogeno ez-sistematikoetako bat zaharkituta dagoela».

2020ko urriaren 26an, Ingurumen Administrazioaren zuzendariak aurretiazko kontsultak hasi zituen erakunde eskudunekin, eta, horren ondorioz, AAI00124_REV_2021_001 administrazio-espedientea ireki zen.

2020ko urriaren 30ean, azaroaren 4an eta azaroaren 10ean, hurrenez hurren, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren eta Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzaren, Osasun Publikoaren Zuzendaritzaren eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren erabakiak jaso ziren.

Ingurumeneko sailburuordearen 2021eko urtarrilaren 18ko Ebazpenaren bidez, ingurumen-baimen integratua berrikusteko prozedura hastea erabaki zen, eta Avícola Gorrotxategi SAri eskatu zitzaion instalazioaren funtzionamenduaren eta ondorioetan eta instalazioaren isurketei buruzko beste dokumentu batzuetan deskribatutako teknika erabilgarri onenen arteko alderaketa helarazi zezala.

2021eko ekainaren 8ko ikuskapen-aktari erantsi zaio Avícola Gorrotxategi SAren instalazioaren funtzionamenduaren eta teknika erabilgarri onenen arteko konparazioa.

Aurkeztutako agiriak aski zirela egiaztatu ondoren, 2021eko uztailaren 26an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren 2021eko uztailaren 5eko Iragarkia, zeinaren bidez jendaurrean jarri baitzen aipatutako espedientea.

Ez zen alegaziorik aurkeztu espedientea jendaurrean egon zen aldian.

2022ko urtarrilaren 25ean, txostenak eskatu zitzaizkien organismo eskudunei: Idiazabalgo Udalari (Gipuzkoa), URA - Uraren Euskal Agentziari eta Osasun Publikoaren Zuzendaritzari.

Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2022ko otsailaren 28ko Ebazpenaren bidez, aldatu egin zen Avícola Gorrotxategi SAri Idiazabalgo (Gipuzkoa) udal-mugartean arrautzak ekoitzi, merkaturatu eta banatzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen integratuaren titulartasuna, eta Agotzaina SLri eskualdatu zitzaion titulartasuna.

2022ko abuztuaren 23an, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariak aipatutako espedientea eta ebazpen-proposamena Agotzaina SLren esku jarri zituen, entzunaldi-izapiderako.

IPPC Legearen 26. artikuluan daude ezarrita baimena berrikusteko baldintzak. Horri jarraituz, lau urteko epean, instalazioaren jarduera nagusiari dagozkion TEOen inguruko ondorioak argitaratzen direnetik aurrera, organo eskudunak ziurtatuko du instalazioaren baimenaren baldintza guztiak berrikusi direla eta, beharrezkoa izanez gero, egokitu direla, eta instalazioak aipatutako TEO agirien ondorio aplikagarriak betetzen dituela.

Lurpeko urak kutsaduratik eta narriaduratik babestea arautzen duen urriaren 2ko 1514/2009 Errege Dekretuaren I. eranskinaren arabera, nitratoak lurpeko ur-masa baten egoera kimikoa ebaluatzeko funtsezko parametro batzuk dira.

Otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretuak, nekazaritzatik datozen nitratoek sortutako kutsaduraren aurka urak babesteari buruzkoak, hitzaurrean dioenaren arabera, «Egoera jakin batzuetan nekazaritzako ekoizpen intentsiboak eragindako uren kutsadura gero eta nabarmenagoa da, eta, bereziki, lurrazaleko eta lurpeko uretako nitratoen kontzentrazioa handitzen ari da...».

Oilo-zirina biltegiratzeari eta horiek in situ tratatzeko aukerari dagokienez, adierazi behar da IPPC Legeak 1. artikuluan ezartzen duela haren helburua atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea dela, edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori murriztu eta kontrolatzea, ingurumena ahalik eta gehien babesteko.

IPPC Legeak, 3. artikuluan, honela definitzen du «teknika erabilgarri onena»: jardueren eta dagokien ustiapen moten garapen-fase aurreratuena, frogatu dezaketenak zenbait teknikak zein baimenaren beste baldintza batzuek (emisioak saihesteko edo, hori ezin bada, murrizteko, eta emisioek ingurumenean eta pertsonen osasunean daukaten eragina txikitzeko xedez sortuek) emisioen muga-balioen oinarria izateko duten gaitasun praktikoa.

Hegaztitegiko hegaztien edo txerrien hazkuntza intentsiboari buruzko teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dituen 2017/302 (EB) Betearazpen Erabakiak instalazio guztiei baldintza absolutu gisa aplikatu beharreko baldintzak ezartzen ditu.

Hala ere, instalazioari aplika dakizkiokeen teknika erabilgarri onenak zehazteko erreferentzia da honako hau: «Best Available Techniques (BAT) Reference Document for the Intensive Rearing of Poultry or Pigs. Industrial Emissions Directive 2010/75/EU (Integrated Pollution Prevention and Control) (2017)».

Oilo-zirina in situ biltegiratzeko eta tratatzeko teknologia onenen artean aipatzen da hormigoizko edo aireko altzairuzko biltegiak edo material-azalerarekin kontaktuan ez dagoen estalki batekin lurperatuak instalatzeko aukera, usainak sortzea saihesten duena eta euriteen aurrean gainezka egiteko arriskua minimizatzen duena (2.6.5.1 apartatua). Halaber, Oilo-zirina in situ biltegiratzeko eta tratatzeko teknologia onenen artean, alboetako itxiturak dituzten sistemak instalatzeko aukera aipatzen da, frakzio likidoak sortzea edo euri-ura simaurrarekin lixibiatzea prebenitzeko; tartean, adibide gisa, hormigoizko siloak (2.6.4 apartatua).

Bestalde, dokumentu beraren 2.7 apartatuak («On-farm manure processing») oilo-zirinak instalazioan bertan tratatzearen ingurumen-abantailak deskribatzen ditu:

– Simaurraren hondar-energia berreskuratzea.

– Biltegiratzean edo lurrean aplikatzean, usain-jarioak murriztea.

– Simaurraren nitrogeno edukia murriztea, soroan aplikatzearen ondorioz lurrazaleko eta lurpeko urak ez kutsatzeko eta usain-jarioa murrizteko.

– Beste leku batzuetara erraz eta segurtasunez garraiatzea, beste prozesu batzuetan erabiltzeko.

– Ukuiluratzean, biltegiratzean eta soroan erabiltzean simaurraren N eta C galerak murriztea.

Teknikoki posible da aurretik aipatutako oilo-zirina in situ biltegiratzeko eta tratatzeko hobekuntzak instalazioan ezartzea, eta «jarduera eta ustiapen-modalitateak garatzeko faserik eraginkorrena eta aurreratuena» da.

Industriako Emisioen Erregelamenduaren 26. artikuluak, ingurumen-baimen integratua berrikusteari dagokionez, honako hau ezartzen du 4. apartatuan:

«Betiere, ingurumen-baimen integratua ofizioz berrikusiko da honako kasu hauetan:

(...)

b) Emisioak nabarmen murritz daitezkeenean, teknika erabilgarri onenetan egindako aldaketa handien ondorioz gehiegizko kosturik izan gabe.

(...)»

IPPC Legearen 22.5 artikuluak aurreikusten duenez, organo eskudunak TEOei buruzko ondorioetan deskribatu ez den teknika erabilgarri onenen batean oinarritutako baimen-baldintzak jartzen dituenean, honako hau egiaztatu beharko du:

a) Teknika hori 3. eranskinean azaltzen diren irizpideak bereziki aintzat hartuta zehaztu dela.

b) 7. artikuluko betekizunak betetzen direla.

Era berean, 3. eranskinak –oro har kontuan hartu behar diren alderdiak edo kasu berezi batean kontuan hartu behar direnak, 3.12 artikuluan definitzen diren teknika erabilgarri onenak zehazten direnean, ekintza batek ekar ditzakeen kostuak eta onurak eta zuhurtasunaren eta prebentzioaren printzipioak kontuan harturik– hauek aipatzen ditu, besteak beste:

«3.– Prozesuan sortutako eta erabilitako substantziak –eta, hala behar denean, hondakinak– berreskuratzeko eta birziklatzeko teknikak garatzea.

4.– Eskala industrialean emaitza positiboak izan dituzten prozesu, instalazio edo funtzionamendu-metodo konparagarriak.

5.– Aurrerapen teknikoak eta ezagutza zientifikoen bilakaera.

6.– Kasuan kasuko emisioen izaera, ondorioak eta bolumena.

10.– Emisioen inpaktu globala eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeko edo ahalik eta gehien murrizteko premia.

11.– Istripu-arrisku oro prebenitzeko edo istripuek ingurumenean izan dezaketen eragina murrizteko premia».

Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honek horiek guztiak eska ditzake ordezko biltegiratze modu bat eta ingurumen-kalte gutxiago sortuko dituen in situ tratamendu bat ezartzearen bideragarritasuna zehazteko; beraz, instalazioaren baimena ere berrikusi behar da, horretarako eskakizuna gehitzeko.

Bestalde, IPPC Legearen 10. artikuluaren 4. eta 5. apartatuetan ezarritako irizpideekin bat etorriz, 2012ko maiatzaren 30ean eta 2014ko urtarrilaren 22an jakinarazitako aldaketak ezin dira «funtsezko aldaketa» kalifikatu.

Aurreko paragrafoan aipatutako aldaketak ez daude sartuta ez Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legeko IB eranskinean, ez Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eta II. eranskinetan. Horregatik, bada, aipatutako aldaketak ez dira arau horietan ezarritako inolako ingurumen-inpakturen ebaluazio-prozeduraren mende jarriko.

2090/2008 Errege Dekretuan jasotako eskakizunak ingurumen-baimen integratuan jasotzea egoki jo denez, ingurumeneko finantza-bermea eratzeari buruzko puntu bat gehitu behar da.

Egoki jo da ingurumen-baimen integratuan oinarrizko txosten bat eranstea. Txosten horrek, IPPC Legearen 12.f) artikuluaren arabera, «lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko beharrezkoa den informazioa jasoko du, jarduerak behin betiko utzi ondorengo egoerarekin konparazio kuantitatiboa egiteko...».

Ingurumen-baimen integratuan aipatutako 4/2015 Legean ezartzen diren eskakizunak jasotzea egoki jo denez, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 209/2019 Dekretuak eta 2020ko urtarrilaren 23ko Aginduak araututako moduan, lurzorua babesteko baldintzak aldatu egin behar dira.

Halaber, 2022ko martxoaren 22an, Agotzaina SLk, ingurumen-organo honek Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2022ko otsailaren 28ko Ebazpenaren bidez egindako errekerimenduari erantzunez (AAI00124_MNS_2022_002 espedientea), lurzoruaren oinarrizko txostena aurkezteko betebeharretik salbuetsita dagoela adierazten du, 209/2019 Dekretuaren X. eranskinean aurreikusitakoarekin bat etorriz (aurreko paragrafoan aipatua).

IPPC Legearen 26. artikuluan eta 2008ko martxoaren 13ko Ebazpenaren bosgarren apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz, egokia da ingurumen-baimena egokitzea, lurzoruaren babesari eta zaratarekin lotutako baldintzei buruzko apartatuen idazkera eguneratzeko eta ontziak merkaturatzeari buruzko apartatu berri bat sartzeko.

Era berean, kontuan hartuta ingurumen-baimen integratua eman zenetik ingurumenari buruzko araudi berria promulgatu dela, egokia da indarrean dagoen araudi berrira egokitzea, ofizioz, Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko martxoaren 13ko Ebazpenaren baldintzak, ebazpen horren bosgarren apartatuan ezarritakoari jarraikiz eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 44. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Baimena aldatzeko jakinarazpenetan emandako informazioa nahikoa zen.

Bestalde, ekainaren 11ko 5/2013 Legeak aldatu egin zituen Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea eta Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea, eta ezabatu egin zuen uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluaren edukia, ingurumen-baimen integratua berritzeari buruzkoa. Horrenbestez, 2008ko martxoaren 13ko Ebazpenaren laugarren eta bosgarren apartatuen edukia aldatu behar da, ingurumen-baimen integratua aldatzeko kasuak eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 44. artikuluan ezarritakoak behar bezala jaso daitezen.

Bestalde, IPPC Legeak ez du ingurumen-baimen integratua berritzea ezartzen; beraz, 2008ko martxoaren 13ko Ebazpenean berrikuntza horri buruz zegoen apartatuan aldatzea bidezkoa da, ingurumen-baimen integratua aldatzeko kasuak eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 44. artikuluan ezarritakoak behar bezala kontuan har daitezen.

IPPC Legearen 7. artikuluak ingurumen-baimen integratuan emisioen muga-balioak zehazteko kontuan hartu beharreko alderdiak ezartzen ditu, eta, besteak beste, instalazioen ezaugarri teknikoak, industria-jarduera garatzen den kokapen geografikoa eta emisioen izaera jasotzen ditu.

Kontuan hartuta 815/2013 Errege Dekretuak, besteak beste, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretua indargabetzen duela, eta, beraz, 2008ko apirilaren 25eko Ebazpeneko bigarren apartatuko G azpiapartatua ezabatu behar dela.

Industriako Emisioen Erregelamenduaren 13. artikuluak xedatzen duenez, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen eraginpeko enpresek aukera dute jarduera aldi baterako eteteko, eta, beraz, apartatu espezifiko bat erantsi behar da etenaldiak dirauen bitartean ingurumen-baimen integratua betetzen dutela bermatzeko baldintzak ezartzearren.

Urtarrilaren 21eko 4/2020 Dekretuak indargabetu egin zuenez irailaren 25eko 183/2012 Dekretua, ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzekoa, eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortu eta arautzekoa, ingurumen-baimen integratuko zenbait apartatu aldatu egin behar dira.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010eko azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentarauaren, industriako emisioei buruzkoaren (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuei buruzkoaren) 14.1.d artikuluaren arabera, Ingurumena Zaintzeko Planaren emaitzak aurkezteko maiztasuna urtekoa izan behar da.

Industriako Emisioen Erregelamenduaren 15.9 artikuluaren arabera, berrikuspen-ebazpena ingurumen-baimen integratuan txertatu beharko da, testu bakar gisa.

Halaber, administrazio-epeak etenda geratu ziren COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratu zuen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua indarrean jarri zenetik COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzeko indarreko martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan ezarritako alarma-egoera luzatu zuen maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretua indarrean jarri arte.

Ingurumen-organo honek du ebazpen hau emateko eskumena, xedapen hauetan ezarritakoaren arabera: 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babestekoa; eta 77/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

Honako hauek ikusi dira: Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra eta Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legea; Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua; 815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako Emisioen Erregelamendua onartzen duena eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; 22/2011 Legea, uztailaren 28koa, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzkoa; eta 7/2022 Legea, apirilaren 8koa, ekonomia zirkularrerako hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzkoa; 515/2009 Dekretua, irailaren 22koa, abeltzaintzako ustiategietako arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezartzen dituena; 637/2021 Errege Dekretua, uztailaren 27koa, hegazti-haztegiak antolatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituena; otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretua eta urtarrilaren 18ko 47/2022 Errege Dekretua, nekazaritzako nitratoek sortutako kutsaduratik urak babesteari buruzkoa; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1069/2009 (EE) Erregelamendua, 2009ko urriaren 21ekoa, animalia-azpiproduktuei eta gizakiek kontsumitzeko ez diren produktu eratorriei aplikatu beharreko osasun-arauak ezartzen dituena eta animalia-azpiproduktuei buruzko 1774/2002 (EE) Erregelamendua indargabetzen duena; 68/2021 Dekretua, otsailaren 23koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoaren ondorioetarako, ez-funtsezko aldaketatzat kalifikatzea Avícola Gorrotxategi SAk bere garaian sustatu zituenak, hots, pabiloiak animalien ongizatearen araudira egokitzea, ur gordina nahasteko homogeneizatzaile bat instalatzea eta oilo hilekin konposta egitekoa instalatzea. Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedurari aplika dakiokeen araubide juridikoari dagokionez ezartzen dena eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezartzen dena kontuan hartuta, ez da beharrezkoa hizpide ditugun aldaketen gaineko ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozedura egitea.

Bigarrena.– Agotzaina SL enpresari (IFZ: B31668932; egoitza soziala: Lizarrako errepidea z.g., 31839, Arbizu (Nafarroa) oilo-arrautzak ekoizteko jarduerarako emandako ingurumen-baimen integratua berrikustea, eta baimen horren baldintza guztiak legea betetzeko egokitzea.

Jarduera IPPC Legearen I. eranskineko kategoria honetan sartuta dago:

«9.– Nekazaritzako elikagaien industriak eta abeltzaintzako ustiategiak.

9.3.– Haztegiko hegaztien edo txerrien hazkuntza intentsiborako instalazioak, baldintza hauetan ezarritakoa gainditzen badute:

a) 40.000 oilo errulerentzako toki, edo beste hegazti batzuen kasuan, nitrogeno-iraizkin baliokidearenak».

Hegazti-haztegiak antolatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituen ekainaren 27ko 637/2021 Errege Dekretuari dagokionez, instalazioa erruteko ekoizpen-ustiategi gisa sailkatzen da.

Agotzaina SL enpresaren instalazioa (NIMA 2000003014) Gurutzeta auzoan dago, Idiazabalgo udalerrian (Gipuzkoa).

Instalazioaren ekoizpen-ahalmena, hau da, zenbat oliorentzako tokia duen, 297.450 oilo errulekoa da.

Ekoizpen-lerro bakoitzaren (hau da, instalazioa osatzen duen pabiloi bakoitza) ekoizpen-ahalmena honako hau da:

(Ikus .PDF)

Gaur egun erabiltzen ez diren 1. eta 2. pabiloiak eta hilotzak konpostatzeko instalazioa UTM (ETRS89) 30N 563150 4762500 koordenatuetan daude; instalazioaren esparru nagusitik bereizita (30N 563150 4762120 koordenatuak).

Agotzaina SLk «guztiak barnean/guztiak kanpoan» sistema aplikatzen du pabiloi bakoitzean. Txitak aldez aurretik homologatutako hornitzaileei erosten zaizkie, eta enpresako albaitariak erabakitzen ditu elikaduraren ezaugarriak; hornitzaile homologatuei erosten zaizkien pentsuak.

Edateko ura iturburukoa da, eta kloratu eta aztertu egiten da bere kalitate mikrobiologiko eta fisiko kimikoa bermatzeko. Mokoentzako zuloak dituen hodi itxi baten bidez ematen zaie ura oiloei; hala, ez da urik xahutzen, eta ez da ur zikinik isurtzen.

Pabiloiak une oro aireztatzen dira, 15 eta 25 ºC arteko tenperaturarekin, 35 ºC-ko gehieneko balioekin. Ezarritako argiztapen-programan, 18 dira argi-orduak, eta 8 argirik gabekoak. Gainera, animalien ongizatean eta arrautza-ekoizpenaren kalitatean eragina izan dezaketen aire-korronteak eta zaratak saihesten dira.

Uhal garraiatzaileen bidez simaurra ezabatzeko sistemaren bitartez, arrautzak, janlekuak eta arrautza-bilketako gainazalak eginkariekin kutsatzea prebenitzen da. Astean bitan simaurra ateratzen da pabiloi bakoitzetik, eta, zuzenean ipintzen da kudeatzailearengana eramaten duen kamioian. Simaurra arin ateratzen da, geldialdirik gabe, eta prozesuan zehar lurzorua eta inguruak ahalik eta gutxien zikintzen saiatuz. Astero, uhalak garbitzen dituen arraspa garbitzen da.

Hildako hegaztiak desagerrarazi egiten dira, eta gaixotasun-zantzuren bat dutenei kontrolak egiten zaizkie. Horretarako, oilo-toki guztiak egunero berrikusten dira, eta anomaliaren bat duten erruleak kentzen dira. Egunero erretiratzen diren erruleen kopurua ekoizpen- eta sailkapen-kontroleko orrian erregistratzen da.

Pentsu- eta ur-hodiak garbitasun- eta desinfekzio-baldintza egokietan mantentzen dira. Horretarako, erruleen bizi-zikloa amaitzean eta kendu ondoren, dagokion pabiloiaren hustuketa sanitarioa egiten da, egitura guztiak garbitu eta desinfektatuz.

Ekoizpen-prozesuaren fase desberdinetan instalazioak hornitzeko erabilitako energia-iturriak elektrizitatea (urtean 330.000 KWh inguru kontsumitzen dira) eta gasolioa (urtean 80.000 litro inguru kontsumitzen dira) dira. Gasolioa kanpoaldean dagoen 2 m3-ko depositu batean gordetzen da.

Aireratutako kutsatzaile nagusiak amoniakoa eta metanoa dira, animalien metabolismoak eta simaurraren degradazioak sortuak. Emisio horiek instalazioen diseinuarekin eta mantentze-lanekin lotutako faktoreen mende daude. Simaur-biltegirik ez dagoenez, oilo-pabiloiek berek eragiten dituzte emisio horiek, zeinak lausoak baitira, ez baitago horiek biltzeko sistemarik. Era berean, larrialdietarako bi sorgailu ez-sistematiko daude; izan ere, haien urteko funtzionamendua ez da jardueraren funtzionamendu-ordu guztien % 3 baino handiagoa.

Agotzaina SLren jarduera nagusiak, arrautzak ekoiztu eta merkaturatzekoak, ez du uretara deus isurtzen. Ontziratze-pabiloiko garbiketa-urak eta langileen komunetatik datozen ur sanitarioak besterik ez. Korta edo Masuka errekastoaren ibilgura doaz; hiri-hondakintzat jo daitezke eta ez dira 250 biztanle baliokideren karga iristen. Isuri aurretik dekantazio eta iragazki biologiko bidez tratatzen dira. Euri-urak, berriz, zuzenean lurrera isurtzen dira, ekoizpen-prozesuak inola ere kutsatu gabe.

Uhal garraiatzaileen bidez, oilo-kaiolen apalategien sisteman jasotako simaurra zuzenean eramaten da ukuiluratze-instalazioetatik erretiratuko dituen kamioira, kanpoan kudeatzeko. Eragiketa hori astean bitan egiten da, eta, beraz, instalazioan ez da oilo-zirinik pilatzen. Badira beste hondakin arriskugabe batzuk, tartean, kartoizko ontziak eta plastikoak. Hondakin arriskutsuen kantitate txikiak sortzen dira, batez ere ontzi kutsatuak.

Animalia-azpiproduktuak ezabatzeari dagokionez, hildako animaliak baimendutako zerbitzu batek erretiratu, eta tratatzeko instalazio batera eramaten ditu.

Agotzaina SL kudeaketa-sistema integratu bati atxikita dago, eta urtero deklaratzen ditu merkaturatutako ontzien kopuruak, kudeatzeko entregatutakoak eta itzultzeko ontziak direnak.

Agotzaina SLren instalazioaren jardueran, teknika erabilgarri onenetako (TEO) batzuk aplikatzen dira eta arau honetan daude jasota: Batzordearen 2017ko otsailaren 15eko 2017/302 (EB) Betearazpen Erabakia. Erabaki horren bidez, teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen ziren, haztegiko hegaztien edo txerrien hazkuntza intentsiborako Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emandako 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera:

(Ikus .PDF)

«JRC Reference Report on Monitoring of Emissions to Air and Water from IED Installations» erreferentziako dokumentua ere egokia da.

TEO horiek arestian aipatutako 637/2021 Errege Dekretuarekin bat etorriz aplikatuko dira:

* 2b TEOak, instalazioan lan egiten duten langileen prestakuntzari buruzkoak, 4.2 artikuluko baldintzak beteko ditu.

* 3b eta 4a TEOak IX. 2. eranskinean aipatutako fase anitzeko elikaduraren baliokideak dira.

* 31. TEOa, errute-pabiloietan amoniako-emisioak murrizteari buruzkoa, IX. 2. eranskinaren arabera aplikatuko da.

Hirugarrena.– Avícola Gorrotxategi SAk Idiazabalgo udalerrian (Gipuzkoa) sustatutako oilo-arrautzak ekoizteko jarduera ustiatzeko eta uzteko, honako baldintza eta eskakizun hauek ezartzea:

A) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den goi-mailako tituludunaren gainean Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Agotzaina SL enpresak aldaketa horien berri emango du.

B) Neurri babesle eta zuzentzaileak sustatzaileak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala ezarriko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo apartatuetan ezarritakoari jarraituz:

B.1.– Ingurumen Kudeaketako sistema (IKS) eta teknika erabilgarri onenen erregistroa (TEO).

Lehenago aipatutako Batzordearen 2017/302 (EB) Betearazpen Erabakiaren 1. TEOn aipatutako ezaugarri guztiak izango dituen Ingurumen Kudeaketako Sistema (IKS) eduki beharko du Agotzaina SLk.

IKS hori bat etorriko da lehen aipatu 637/2021 Errege Dekretuaren 9. artikuluak eskatzen duen Ustiategia Kudeatzeko Sistema Integralarekin.

Bestalde, eta goian aipatutako 637/2021 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Agotzaina SLk instalazioan aplikatutako teknika erabilgarri onenak zein diren jakinaraziko dio Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzari, horretarako diseinatutako ECOGAN tresna informatikoa erabilgarri dagoenean.

B.2.– Ingurumen Jardunbide Egokiak (IJE).

Agotzaina SLk bere langileei prestakuntza emango die, larrialdi-plan bat ezarriko du, aldian-aldian bere ekipoak eta instalazioak egiaztatuko ditu eta hildako animaliak biltegiratuko ditu, emisioak eta isurketak saihesteko edo murrizteko moduan; hori guztia Batzordearen 2017/302 (EB) Betearazpen Erabakiaren 2. TEO horren arabera. Halaber, 2. TEO honi erantzungo dio Prebentziozko Mantentze-lanen Eskuliburuak, ebazpen honen Hirugarren apartatuko D.4 azpiapartatuan preskribatutakoak.

B.3.– Ur- eta energia-erabilera efizientea.

Agotzaina SLk ura modu efizientean erabiltzeko neurriak hartuko ditu; erabilera-erregistroa mantenduko du, ihesak detektatu eta konponduko ditu, presio altuko garbiketa-sistemak eta kontsumo txikiko edontziak erabiliko ditu eta edateko uraren dosifikazio-ekipoa kalibratuta mantenduko du.

Agotzaina SLk energia modu efizientean erabiltzeko neurriak hartuko ditu; aireztapen- eta hozte-sistemak optimizatuko ditu, kontsumo txikiko argiteria-sistemak erabiliko ditu eta aireztapen naturala aplikatuko du, ikuspegi tekniko eta sanitariotik posible denean.

B.4.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

B.4.1.– Baldintza orokorrak.

Agotzaina SLren instalazioaren ustiapenean bete beharreko baldintzak dira emisio atmosferikoek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako emisioen muga-balioak, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako eskakizun teknikoak betetzea.

Prozesuan zehar aireratzen den gai kutsatzaile oro bildu eta bide egokienetatik kanporatu beharko da; behar denean, emisio horien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Arau orokor honetatik salbuetsi ahal izango dira emisio konfinatu gabeak, baldin eta horiek biltzea teknikoki edota ekonomikoki bideraezina bada edo ingurunean oso eragin txikia dutela frogatzen bada.

Neurri egokiak hartuko dira istripuzko emisioen probabilitatea murrizteko eta horien ondoriozko efluenteek giza osasunerako eta segurtasun publikorako arriskurik ez izateko. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

Instalazioaren titularrek Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak egiten dituzten instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte.

Honako elementu hauek atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-guneak, neurketa-portuak, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

Organo honek foku berri bat baimendu ondoren, hura abiarazten denetik sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko entitate batek egindako hasierako IKE txosten bat igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

B.4.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Oilo-arrautzak ekoizten dituen Agotzaina SLren instalazioan jarraian adierazten diren jarduerak garatzen dira. Urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuak atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratu zuen, eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatu. Instalazioan, dekretu horretan xedatutakoaren arabera katalogatutako jarduera hauek egiten dira:

(Ikus .PDF)

Instalazioan foku kanalizatu hauek daude:

(Ikus .PDF)

Foku ez-sistematiko horietariko bat urtean batez beste hamabi alditan baino gehiagotan funtzionatzera pasako balitz eta aldi bakoitzak ordubete baino gehiago iraungo balu, edo, maiztasuna edozein dela ere, instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bost baino handiagoa bada emisioen iraupen orokorra, emisio-foku sistematiko gisa araupetu beharko da.

Bestalde, emisio lausoak sortzen dira prozesuaren hainbat etapatan:

(Ikus .PDF)

B.4.3.– Emisioen muga-balioak.

Instalazioa ustiatzean, erruteko pabiloien emisio lausoetan ez dira gaindituko honako emisioen muga-balio hauek:

(Ikus .PDF)

Emisioen muga-balioak betetzen diren ebaluatzeko, honako hauek hartuko dira kontuan: abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuaren 9. artikulua, goian aipatutako Batzordearen 2017/302 (EB) Betearazpen Erabakian jasotako teknika erabilgarri onenak, «JRC Reference Report on Monitoring of Emissions to Air and Water from IED Installations» erreferentziako dokumentua, eta Hirugarren apartatuko C.1. azpiapartatu honetan ezarritako kontrol-baldintzak.

Ikusten bada emisioen muga-balioren bat ez dela betetzen, behar diren zuzenketa-neurriak hartu beharko dira luzamendurik gabe, eta, berehala, ez-betetzearen, zuzenketa-neurrien eta haien epeen berri eman beharko zaio ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailari.

B.4.4.– Gasak bildu eta kanporatzeko sistemak.

Kanalizatutako fokuetako hondar-gasak kanporatzeko tximinien gailurrak ez dira egongo Hirugarren apartatuko B.4.2 azpiapartatuan ezarritako goreneko kotatik behera. Honako elementu hauek atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-guneak, neurketa-portuak, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

Emisio lausoak minimizatzeko helburuarekin, ihesak atzemateko ekipamenduak erabiliko dira, ingurumenaren kudeaketa egokia egingo da, eta instalazioa modu egokian diseinatuko da.

B.4.5.– Usainei buruzko baldintzak.

Instalazioaren titularrak usainek eragindako eragozpenak minimizatu beharko ditu. Hala badagokio, eskumena duen organoak egoki iritzitako prozesuen emisioak biltzeko eta arazteko eskatu ahal izango dio instalazioaren titularrari.

B.5.– Ibilgura isurtzeko baldintzak.

B.5.1.– Prozesu-isurketen debekua.

Oilo-arrautzak ekoiztea zero isurpeneko jarduera da, eta, beraz, berariaz debekatuta dago Agotzaina SLren ekoizpen-prozesu nagusitik jabari publiko hidraulikora zuzenean edo zeharka isurtzea.

Euri-urak, abeltzaintza-instalazioetatik pasatzean, ez dira kutsatu behar eta ez dute sortu behar jabari publiko hidraulikoari, bai azaleko bai lurpeko korronteei, eragin diezaioketen putzurik.

B.5.2.– Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.

Isurpena sortzen duen jarduera mota nagusia: hegazti-hazkuntza.

Mota-taldea-EJSN: 0147.

(Ikus .PDF)

Konexioa udal-kolektorera: etorkizunean isurketa hori saneamendu-sare orokor batera lotzea bideragarria balitz, hala konektatu beharko da, eskatzen den moduan, eta hala jakinarazi beharko zaio Sailburuordetza honi.

B.5.3.– Gehienez isur daitezkeen emariak eta bolumenak.

(Ikus .PDF)

B.5.4.– Isurketaren muga-balioak.

Saneamendu-sarera egiten den isurketaren parametroak honako hauek izango dira, bakoitzerako zehazten diren gehieneko balioekin:

(Ikus .PDF)

Tenperatura: ubideko tenperatura 3.ºC baino gutxiago igotzea.

Ezin izango dira diluzio-teknikak erabili isurketen muga-balioak ez gainditzeko.

Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Bestela, titularrak tratamendu egokia egin beharko du, isurketaren ondorioz aipatutako arauak eta kalitate-helburuak urratzen ez direla ziurtatzeko.

Baimen horrek ez du baldintza honetan berariaz adierazitakoak ez diren beste substantzien isurketa onartzen, batez ere maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren substantzia arriskutsuak. Errege-dekretu horren bidez, apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua aldatzen da (azken errege-dekretu horren bidez, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen da, Urei buruzko abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen atariko titulua eta I., IV., V., VI. eta VIII. tituluak garatzen dituena).

Gainera, ibaira isuritakoak ingurumen-kalitateko arauak beteko ditu eta eragindako ur-masaren egoera ez du narriatuko.

B.5.5.– Arazketa- eta hustuketa-instalazioak.

Arazketa-instalazioek edo hondakin-uren zuzenketa-neurriek funtsean jarduera hauek hartuko dituzte barnean:

– Arazketa-ekipamendu egokia eduki beharko da nahitaez, langileen erabilera higienikoko uren isurketak eta ohiko garbiketetakoak tratatzeko.

– Memoria edo proiektu tekniko bat aurkeztu beharko da, arazketa-sistemen deskribapen zehatza barne. Diseinua behar bezala justifikatuko da isurketen emarien eta biztanle baliokideen arabera, ohiko garbiketen ur-bolumena barne.

Hartutako zuzenketa-neurriak nahikoak ez direla egiaztatuz gero, Agotzaina SLk beharrezkoak diren aldaketak egin beharko ditu arazteko instalazioetan, isuriak baimendutako ezaugarrietara egokitzeko, Administrazioari jakinarazi ondoren, eta, hala badagokio, baimena aldatzeko eskatuko du.

Aurkeztutako agirien arabera, kontrol-kutxatila bat jarriko da isurketa bakoitzerako; kutxatila horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango dituzte. Kutxatila horiek Administrazioak erraz ikuskatu ahal izateko lekuan jarriko dira.

B.5.6.– Jabari publiko hidraulikora egindako Isurketen Kontrol Kanona.

Uraren Legearen testu bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 291. artikulua (606/2003 Errege/Dekretua) –zeina Estatuaren 2014rako Aurrekontu Orokorren abenduaren 23ko 22/2013 Legearen 95. artikuluak aldatu baitzuen– aplikatuz, hau da isurketen kontrolaren kanonaren zenbatekoa:

(IKK): Isurketen kontrol-kanona = V x Pu

Pu = Pb x Cm

Cm = C2 x C3 x C4

Hau honela izanik:

V = Baimendutako isurketaren bolumena (m3/urte).

Pu = Isurketa kontrolatzeko prezio unitarioa.

Pb = Oinarrizko prezioa m3-ko isuriaren izaeraren arabera.

Cm = Isurketaren maiorazio edo minorazioko koefizientea

C2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.

C3 = Isurketaren poluzio-mailaren araberako koefizientea.

C4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea, Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren IV. eranskineko oharrean (*****) jasotzen diren definizioen arabera, horren aplikazioan aintzat hartuta Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Plan Hidrologikoan, 2013ko ekainaren 7koan, ezarritako helburuak.

(Ikus .PDF)

Cm = 1,18 x 0,5 x 1,25 = 0,7375

Pu = 0,03005 x 0,7375 = 0,022162 euro/m3

Isurien kontrol-kanona = 390 x 0,022162 = 8,64 €/urte.

Isurien kontrol-kanona ez da lotuta egongo autonomia-erkidegoek edo udalek saneamendu- eta arazte-lanak finantzatzeko ezar ditzaketen kanonekin edo zergekin (Uren Legearen testu bategineko 113.7. art., uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zena).

Aipatu testu bateginaren 113.4 artikuluak xedatzen duenez, IKKren zergaldia urte natural bakoitzarekin dator bat. Urteko zenbatekoa ebazpen honetan ezarrita gelditu da, eta ez da aldatuko isurketa baimentzeko baldintzak edo kalkuluan parte hartzen duten faktoreren bat aldatzen ez diren bitartean.

Nolanahi ere, apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 294.2.a) eta 294.3 artikuluetan aurreikusitako kasuetan, dena delako urteko ekitaldiko Isurketen Kontrol Kanonaren likidazioa dagokion ebazpenean zehaztuko da, baimena indarrean egondako egun kopuruaren arabera, urteko egun kopuru osoarekin alderatuta.

Aipatu erregelamenduaren 249. artikuluak xedatutako prozeduraren arabera, ebazpen honen bidez jakinarazten zaio titularrari isurketa baimentzeko baldintzak zein diren, Isurketen Kontrol Kanonaren (IKK) behin betiko likidazioa barne, eta jakinarazten zaio, orobat, likidazioa ez dela urtero esanbidez adieraziko; aitzitik, aurreko urteari dagokion tasa bidaliko da eta han zehaztuko da zenbat, noiz, non eta nola ordaindu behar den.

B.6.– Nutrizioaren bidez kudeatzea iraitzitako nitrogenoa eta fosforoa.

Iraitzitako nitrogeno eta fosforo kopuruak minimizatuko dituen elikadura-estrategia bat erabiliko da, betiere animalien behar nutrizionalak behar bezala aseta. Fase anitzeko elikadura erabiliko da, animalien hazte-etapa bakoitzera egokituta. Nitrogenoarentzat, proteina gordinaren kopurua murriztuko da, eta hori funtsezko aminoazidoak edo baimendutako beste gehigarri batzuk gehituta konpentsatuko da. Fosforoarentzat, fosforoaren (fitasak) edo baimendutako beste batzuen digerigarritasuna areagotzen duten gehigarriak erabili ahal izango dira.

Emisioen muga-balioak betetzea:

(Ikus .PDF)

Emisio-balioak betetzen diren ebaluatzeko, goian aipatutako 2017/302 (EB) Betearazpen Erabakian jasotako teknika erabilgarri onenetan eta Hirugarren apartatuko C.2 azpiapartatuan ezarritako kontrol-baldintzetan ezarritakoa beteko da.

B.7.– Simaurrak kudeatzea.

Laborantzako lurzatietan simaurrak aplikatzea, 1069/2009 (EE) Erregelamenduaren (GKAA) 13.f) artikuluaren arabera, behin-behineko soluziotzat hartzen da, Agotzaina SLk, in situ edo hirugarrenen bidez, horiek tratatzeko sistemarik garatzen ez duen bitartean.

Laborantzako lurzatietan oilo-zirina aplikatzeko, atmosferara amoniako ahalik eta gutxien aireratzeko kudeaketa-estrategia bat erabiliko da, laboreek modu eraginkorrean asimilatu ahal izango dituzten nitrogeno eta fosforo kopuruak aplikatzean oinarritua. Arau hauetako baldintzak beteko dira: 2017/302 (EB) Betearazpen Erabakia; irailaren 22ko 515/2009 Errege Dekretua, abeltzaintza-ustiategien arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezartzen dituena; uztailaren 27ko 637/2021 Errege Dekretua, hegazti-haztegiak antolatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituena; otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretua, urak abeltzaintza-jatorriko nitratoen kutsaduratik babestekoa; eta ekainaren 7ko 112/2011 Dekretua, zeinen bidez onartzen baita nekazaritza-lanetan Egoki Jarduteko Kodea, nekazaritzako nitrato-kutsadura jasateko arriskupeko gunetzat jo ez diren Euskal Autonomia Erkidegoko guneetarako.

Oilo-zirina kudeatzeko plan bat idatziko da eta barnean hartuko ditu partzelen azalera, aurreikusitako laborea eta aplikatzeko dosia eta unea. Kontuan izango da lursailaren konposizioa eta ezarri beharreko laborearen beharrak eta aurrekoarenak. Kudeaketa-plan hori ebazpen honen Hirugarren C.6 apartatuan araututako Ingurumena Zaintzeko Planaren eta 637/2021 Errege Dekretuak araututako Ustiategia Kudeatzeko Sistema Integralaren (UKSI) parte izango da.

Laboreak aprobetxamendu optimoa izango duen garaian aplikatu beharko da. Aplikazioaren ondoren, lursailean txertatzeko lana egingo da, betiere teknikoki ahal bada, lau ordu baino lehen. Hotza eta euria egiten duenean aplikatzea saihestuko da, edo lurzoruan putzuak daudenean, edo izoztuta edo elurtuta dagoenean. Ur-ibilguekiko segurtasun-tarte bat mantenduko da.

Oilo-zirina GKAA gisa kudeatzen den bitartean, Agotzaina SLk erregistro batean jasota utziko ditu zenbat sortu eta erabili duen, bai ustiategian bertan, bai hirugarrenei emanda. Bi alderdiek onartutako merkataritza-dokumentuak emango dira, formatu fisikoan edo elektronikoan. Informazio horiek enpresaren erregistro kronologikoan sartuko dira.

B.8.– Instalazioan ekoitzitako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortutako hondakin guztiak kudeatuko dira Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera, eta, kasuan-kasuan, karakterizatu egin beharko dira euren izaera eta helburu egokiena zehazteko.

Berariaz debekatuta dago sortzen diren tipologia ezberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; beraz, hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak ekiditeko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, horretarako, balorizatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio. Hondakinak kasu honetan baino ezin izango dira deuseztatu: haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela behar bezala frogatzen denean. Birsortzea-berrerabiltzea lehenetsiko da balorizatzeko beste edozein moduren aurretik, izan materiala edo energetikoa.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusi bada, Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituen Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak xedatutakoaren arabera egingo da karakterizazioa, bai eta Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak ezarritako jarraibideen arabera ere.

Instalazioan sortutako hondakinen kantitateak –ebazpen honetan daude jasota– orientagarriak dira soilik; kantitate horiek kalkulatzeko, kontuan hartu dira jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta sortutako hondakinen arteko erlazioa. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. IPPC Legearen 10. artikuluaren 4.d apartatuan ezarritakoa alde batera utzi gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarritako biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatzea dakarrenean soilik eskatu beharko da baimena egokitzea.

Hondakinak biltegiratzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan behar dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isuriak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hauts itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

Hondakinak lehen aldiz atera aurretik, kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko da, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatzen baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014/EB Erregelamendua, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (hondakinei buruzko zuzentarau horrek zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta hura izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

Hondakinak desagertu edo galtzen badira, edo ihesen bat gertatzen bada, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan eta Idiazabalgo Udalean (Gipuzkoa).

Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren Lurraldearen Barruan Hondakinak Lekualdatzea arautzen duen ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora errege-dekretu hori garatuta xedatutakoa bete beharko dira.

Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei Eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluari jarraikiz.

Nahitaezko aurretiko jakinarazpen-kasuetan, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25. artikuluan aurreikusitako eta ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluan garatutako kausetako bat gertatzen denean, hala organo honek nola helmugako autonomia-erkidegoko organo eskudunak hondakinak garraiatzearen aurka egin ahalko dute; arrazoitutako erabakia garraio-jakinarazpena aurkeztu eta gehienez ere hamar eguneko epean jakinarazi beharko diote operadoreari.

Hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan hondakinak lekualdatzeari buruz ezarrita dagoena bete beharko da.

B.8.1.– Hondakin arriskutsuak.

Honako hauek dira sustatzaileak aitortutako hondakin arriskutsuak:

(Ikus .PDF)

a) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagozkion izendapena eta kodea hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera ezartzen dira, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarri hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, oinarrizko beste batzuk, euren izaera dela eta, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Horiek definitzen dituzte mota eta hondakinaren osagai arriskutsuak. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa egokia dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru Programan (2015-2020) ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, leheneratzea edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen tratamendu-kontratuetan lagatze- edo ezabatze-kodeak balorizatzeko eskatzen bada.

b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira hondakinok isuririk gertatu eta nahasiz gero beren tipologia dela-eta arriskutsuago bihur daitezkeen edo kudeaketa zaildu daitekeen kasuetan.

c) Hondakin arriskutsuak ontziratzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dira. Hondakin arriskutsuak dauzkaten ontziek eta ontzikiek etiketa argia, irakurgarria eta ezabagaitza eduki beharko dute, eta itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, edukiak jariatuta edo lurrunduta gal ez daitezen.

d) Gainerako hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabete baino gehiagoz biltegiratu. Salbuespen-egoeretan, ingurumen-organoak aldatu ahalko du epe hori, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio, baldin eta gizakion osasuna eta ingurumena babestuko dela bermatzen bada.

e) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenbizikoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana bidali aurretik. Beharrezkoa bada, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamendua egokia den aztertzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honen hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

f) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena aurretiaz eginda dagoela, araudian zehaztutako moduan, identifikaziorako agiria bete beharko da; agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko da jatorritik helmugaraino. Agotzaina SLk artxiboan erregistratu eta gutxienez hiru urtez gorde beharko ditu tratamendu-kontratuak eta identifikazio-agiriak edo agiri ofizial baliokideak.

g) Egiaztatu beharko da hondakin arriskutsuak baimendutako kudeatzailearen instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak bete egiten dituela halako gaiak garraiatzeko indarreko legerian ezarritako baldintzak.

h) Agotzaina SL enpresak Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

i) Gailu elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatuko dira ekipamendu elektriko eta elektronikoen hondakinak; besteak beste, lanpara fluoreszenteenak. Pilen eta metagailuen hondakinek, halaber, Pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatutakoa bete beharko dute. Kudeatzaile baimenduaren tratamendu-kontratua izateko, garraioaren aurretiko jakinarazpena egiteko eta identifikazio-agiria betetzeko betebeharretik salbuetsita egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, baita toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudeatu ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu, betiere. Toki-erakundeei eman izanaren egiaztagiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.

j) Agotzaina SLk poliklorobifeniloak (PCB) dituzten edo izan ditzaketen aparatuak dauzkan bitartean, haiek behar bezala kudeatze aldera, nahitaez bete behar ditu abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuan (poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituena) eta hura aldatu zuen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretuan adierazitako baldintzak.

k) Europako Parlamentuak eta Kontseiluak ozono-geruza agortzen duten substantzien gainean 2009ko irailaren 16an eman zuen 1005/2009/EE Erregelamenduak adierazten dituen substantzia erabiliak baldin baditu Agotzaina SLk, berreskuratu egingo ditu, aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarri den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko ditu, aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

l) Agotzaina SL enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Dagokion urteko ingurumen-zaintzako programarekin batera bidaliko ditu datu horiek.

m) Hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluan zehazten denari jarraikiz, Agotzaina SLk urtero adierazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria eta kantitatea, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen laburpen-memoria. Dagokion urteko ingurumen-zaintzako programarekin batera bidaliko ditu datu horiek.

n) Uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluarekin bat etorriz, artxibo kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak eta hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak. Artxibo hori 3 urtez gorde beharko da gutxienez, eta urtero bidali beharko da Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara, dagokion urteko ingurumen-zaintzako programaren barruan.

o) Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, zein hondakin horiek ahalik eta gutxien sortzea baita, Agotzaina SLk hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honi, lau urtetik behin gutxienez, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere aipatu legearen garapenerako araubideak ez badu Agotzaina SL hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.

p) Baldin eta Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritza- edo industria-ontzi baten azken jabea bada Agotzaina SL, bera izango da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

q) Apartatu honetako e) eta f) letretan (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta l), m) eta n) letretan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektroniko bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

r) Amiantoa duten hondakinak daudela hautemanez gero, Agotzaina SLk 108/1991 Errege Dekretuaren (amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzkoa) 3. artikuluan ezarrita dauden eskakizunak bete beharko ditu. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera egingo dira; dekretu horren bidez ezartzen dira amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

B.8.2.– Hondakin arriskugabeak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskugabeak honako hauek dira:

(Ikus .PDF)

a) Hirugarren apartatuko B.8 azpiapartatuan bereiztearen eta hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoen inguruan xedatutakoari jarraituz, «Hondar organikoen nahasketak» izeneko hondakinak ezingo du baloriza daitekeen hondakin-frakziorik izan. Horri dagokionez, egungo egoeran Euskal Autonomia Erkidegoan baliotu daitezkeen hondakin-frakzioak hauek dira: papera eta kartoia, zura, plastikoak, metal ferrikoak eta metal ez-ferrikoak.

b) Hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei dagokienez Hirugarrena.B.8 apartatuan xedatutakoaren arabera, hondakinak balorizatu egin beharko dira, eta balorizatzaile baimendun bati eraman beharko zaizkio horretarako. Hondakinak kasu honetan baino ezin izango dira deuseztatu: haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela behar bezala frogatzen denean. Justifikazio tekniko hori lortzeko, hondakin hori onartzeko baimenduta dauden hiru kudeatzailek ezetza eman behar diote kasuan kasuko hondakina balorizatzeari.

c) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzailea), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu bati emango zaizkio.

d) Hondakin horiek deuseztatzeko badira, ezingo dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Aldiz, balorizatzeko badira, 2 urtez gorde ahal izango dira.

e) Oro har, kanpora eraman aurretik, hondakin guztiek izan beharko dute sinatuta tratamendu-kontratu bat kudeatzaile baimendu batekin, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honen hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Agotzaina SLk erregistratu eta artxibategian gorde beharko ditu tratamendu-kontratuak edo haien agiri ofizial baliokideak, nahitaezkoak badira, gutxienez hiru urtez.

f) Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin arriskugabea eraman aurretik jarraipen eta kontrolerako agiria bete beharra egongo da, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan (hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzekoa) ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa.

g) Balorizatzeko edo ezabatzeko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (22/2011, uztailaren 28koaren) 25.2 artikuluaren arabera.

h) Baldin eta Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritza- edo industria-ontzi baten azken jabea bada Agotzaina SL, Avícola Gorrotxategi SA izango da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

i) Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Agotzaina SLk urtero adierazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari sortu dituen hondakin arriskugabe guztien jatorriaren eta kantitatearen, haien helmugaren eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen laburpen-memoria, deklarazioaren xede den ekitaldiaren amaieran. Dagokion urteko ingurumen-zaintzako programarekin batera bidaliko ditu datu horiek.

j) Uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluarekin bat etorriz, artxibo kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak eta hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak. Artxibo hori 3 urtez gorde beharko da gutxienez, eta urtero bidali beharko da Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara, dagokion urteko ingurumen-zaintzako programaren barruan.

k) Apartatu honetako e), f) (kudeatzaileak EAEn daudenean) g), h) eta i) letretan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira transakzio elektroniko bidez, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskainitako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

B.9.– Ontziak merkaturatzea.

Agotzaina SL enpresak, bere produktuak merkaturatzeko ontziak eta enbalajeak erabiltzen dituenez, ontzi horien gaineko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, Ontzien Gaineko Urteko Adierazpena egin beharko du. Dagokion urteko ingurumen-zaintzako programarekin batera bidaliko ditu datu horiek.

Era berean, Agotzaina SLk nahitaez ezarri beharko du ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratze- eta itzultze-sistema bat (zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikita). Agotzaina SL enpresak, bere produktuak merkaturatzeko industria- edota merkataritza-ontziak erabiltzen baditu, betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du, Ontzi eta Ontzi-hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxikitzen bazaio; atxikimendu horren bidez, ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa pasatzeko betebeharra produktuaren kontsumitzaileari transferitzen zaio.

Baldin eta Agotzaina SL enpresak, urte natural batean, merkaturatzen baditu ontziratutako produktuak edo, kasua bada, hondakinak sor ditzaketen industria- edo merkataritza-ontziak, hain justu ere jarraian zehaztutako kantitateetan baino handiagoetan:

– 250 tona, beira bakarrik bada.

– 50 tona, altzairua bakarrik bada.

– 30 tona, aluminioa bakarrik bada.

– 21 tona, plastikoa bakarrik bada.

– 16 tona, egurra bakarrik bada.

– 14 tona, kartoia edo material konposatuak bakarrik badira.

– 350 tona, hainbat material badira eta, banaka, bakoitzak aurreko kopuruak gainditzen ez baditu,

Enpresaren Prebentzio Plan bat egin beharko du. Plan horrek hiru urteko indarraldia izango du, eta onartutako Enpresaren Prebentzio Planaren kontrol- eta jarraipen-txostena egin beharko zaio urtero, dagokion urteko martxoaren 31 baino lehen. Dagokion urteko ingurumen-zaintzako programarekin batera bidaliko dira bi agiriok.

B.10.– Lurzorua eta lurpeko urak babesteko baldintzak.

Agotzaina SLren jarduera ez dago Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen aplikazio-eremuan.

IPPC Legean eta Industriako Emisioen Erregelamenduan lurzorua eta lurpeko urak babesteari buruz ezarritako betebeharrak betetzeko, sustatzaileak honako hauek entregatu beharko ditu:

– Oinarrizko txostena, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea garatzen duen abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren 20. artikuluan aipatutako epeen eta aldizkakotasunen edukiarekin, edo, hala badagokio, betebehar horretatik salbuetsita egotearen erantzukizunpeko adierazpena, abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren X. eranskinean aurreikusitakoarekin bat etorriz.

– Lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-dokumentuak, Industriako Emisioen Erregelamenduaren 10.2 artikuluan ezarritako epeen arabera.

Nolanahi ere, sustatzaileak lurzoruen dokumentu bakar bat bidaliko du, ikerketa-lanak egiten eta lurzoruaren kalitatea leheneratzen diharduen erakunde ezagun batek egina. Dokumentu horretan jasoko dira aipatu txostenak (oinarrizko txostena, eta kontroleko eta lurzoruen eta lurpeko uren jarraipeneko dokumentuak). Dokumentu hori honako honetan aurreikusitakora egokituko da: Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legean lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko oinarrizko txosten bat eskatzeari buruz xedatutakoa interpretatu eta aplikatzeari buruzko Jarraibide Teknikoan –Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko urtarrilaren 23ko Aginduaren bidez onartutakoa–. Emandako agiriak aldatu edo agiri berriak eman behar diren bakoitzean, lurzoruen agiri bakar berri bat bidaliko da.

Horrez gainera, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluaren 2. apartatuaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie Idiazabalgo Udalari (Gipuzkoa) eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek hartu beharreko neurriak ezar ditzan, bat etorriz aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluko 1.e apartatuarekin, betiere.

B.11.– Zaratari buruzko baldintzak.

a) Ondorengo indize akustikoak gaindi ez daitezen, behar diren neurri guztiak ezarriko dira:

a.1.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.

a.2.– Maila hauei egokitu beharko zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq, 60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 07:00ak bitartean, leihoak eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.

a.3.– Jarduerak ez du hurrengo taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 m-ko altueran neurtuta (egoera berezietan izan ezik; horietan, apantailamenduak saihesteko behar den altuera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.

(Ikus .PDF)

Abian den instalazioak, aurreko taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.

Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun modu bat badago, jardun modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.

b) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

C) Ingurumena Zaintzeko Programa.

Ingurumena Zaintzeko Programa (IZP) sustatzaileak aurkeztutako agiriekin, 2017/302 (EB) Betearazpen Erabakian jasotako teknika erabilgarri onenekin, eta honako apartatu hauetan ezarritakoarekin bat etorriz egin behar da:

C.1.– Atmosferarako emisioak kontrolatzea.

Emisio lausoak masa-balantzearen metodoaren bidez kalkulatuko dira, ECOGAN aplikazio informatikoa edo baliokidea den beste bat erabilita.

Sustatzaileek espezifikazio hauen arabera kalkulatu beharko dituzte emisioak:

(Ikus .PDF)

Era berean, aplikatutako TEOen bidez lortutako amoniako-emisioen murrizketa kalkulatuko da (23. TEO).

C.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, honako analisi hauek egingo dira:

(Ikus .PDF)

b) Kanpoko kontrol bakoitza, bai laginak hartzea bai azterketa, «lankidetza-erakunde» batek egin eta egiaztatuko du, eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo, bestela, lagin puntual esanguratsua.

c) Isurketen kontrolen emaitzak hauei bidaliko zaizkie:

– Uraren Euskal Agentziari, laginak hartzen direnetik hilabeteko (1) epean.

Horretarako, Isurketa Analitiken Modulua (DKT) izeneko tresna telematikoa erabiliko da. Tresna hori Uraren Euskal Agentziaren atari pribatuaren bidez erabil daiteke, esteka honetan:

http://www.uragentzia.euskadi.eus/u81-0002/eu/

Gainera, analisiak DKTn kargatzearekin batera, telematikoki aurkeztuko dira laborategi homologatuak emandako buletin analitikoak, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» gunearen bidez. Esteka honetan dago eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/

– Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, Ebazpen honen Hirugarren apartatuko B.6 azpiapartatuan ezarritako epeak eta baldintzak betez.

d) Kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti laginketak.

e) Puntu honetako a) letran aipatutako neurketa guztiak Administrazioaren II. mailako Ingurumen Lankidetzako Erakunde (ILE) batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

f) Isuriak baimenaren baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, puntu honetako a) apartatuan ezarritako kontrol-parametro guztiek ebazpen honen Hirugarren apartatuko B.5.4 azpiapartatuan ezarritako mugak betetzen dituztenean.

C.3.– Iraitzitako nitrogenoa eta fosforoa kontrolatzea.

Sustatzaileek iraitzitakoa kalkulatu beharko dute kontuan hartuta ustiategi osoa urte osoan, batetik, eta oilo bakoitzeko errunaldi-ziklo batean, bestetik. Kalkulu hori urtero egingo da Ebazpen honen Hirugarren B.6 apartatuaren arabera, ECOGAN aplikazioa edo antzeko beste bat erabiliz, eta Ingurumena Zaintzeko Programan sartuko da.

C.4.– Oilo-zirinaren kudeaketaren kontrola.

Laborantza-lurzatietan oilo-zirina behin-behinean aplikatzen den bitartean, Ingurumena Zaintzeko Planaren urteko txostenean Oilo-zirinaren Kudeaketa Planaren jarraipen-dokumentu bat sartuko da, eta ondorengo hauen emaitzak jasoko ditu:

– Oilo-zirinaren ekoizpenaren erregistroa.

– Lurzoruari aplikatutako nitrogeno eta fosforo kopuruen kalkulua.

– Amoniako-emisioen kalkulua soroan aplikatzean.

C.5.– Zarataren kontrola.

Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira hiru urtean behin: Ld, Le, Ln ,LAeq,Ti eta LAeq,60 segundo. Lehenengo kontrol-urtean lortutako emaitzen arabera, ordutik aurrera neurketak beste maiztasun batekin egitea erabaki ahal izango da.

b) Neurketa bidezko ebaluazio guztiak Administrazioaren II. mailako ingurumen-lankidetzako erakunde (ILE) batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoari jarraituz. Erakunde horrek UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako egiaztagiria eduki beharko du akustikaren arloan, espazio- eta denbora-laginketa egiteko. Nolanahi ere, ingurumen-organoak zainduko du ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela.

Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Jasangarriko Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

C.6.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren gaineko parametro-adierazle hauen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko, eta urtean urteko ingurumen-zaintzako programarekin batera aurkeztuko du.

(Ikus .PDF)

Jarduera-adierazle horiek bat etorriko dira Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko azaroaren 18ko Aginduaren bidez araututako ustiapen-koadernoan jasotako informazioarekin eta behin eta berriz aipatutako 637/2021 Errege Dekretuaren bidez araututako UKSIrekin.

C.7.– Ingurumeneko finantza-bermea kontrolatzea ingurumen-zaintzako programaren (IZP) barruan.

IZPrekin batera, honako dokumentu hauek bidali beharko dira, programa aurkezteko prozedura telematikoan gaitutako dokumentu-ereduak erabilita:

– Finantza-bermea eratu behar izanez gero, indarrean dagoen ingurumen-aseguru-polizaren kopia edo eratutako finantza-berme motaren ziurtagiria aurkeztu beharko da urtean behin.

– Ingurumeneko finantza-bermea eratzetik salbuetsita egonez gero, eta 300.000 eta 2.000.000 euro bitarteko zenbatekoarekin konpon daitezkeen kalteak eragin ditzaketen operadoreak izanez gero (Ingurumen erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen 28.b artikulua), erakunde independente batek emandako ziurtagiriaren kopia aurkeztu beharko da urtero; ziurtagiri horrek egiaztatu behar du erakunde horrek etengabe atxikirik egon behar duela Batasunaren Ingurumen Kudeaketako eta Ikuskaritzako Sistemara (EMAs) edo indarrean den UNE-EN ISO 14001 Ingurumen Kudeaketarako Sistemara.

C.8.– Emaitzak kontrolatu eta igortzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txostenen eta azterketen emaitzak behar bezala erregistratu beharko dira, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidali, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren webguneko bidalketa-prozedura telematikoari jarraikiz:

https://www.euskadi.eus/baimena/ibb-ippc/web01-tramite/eu/

Hala, aipatutako programak zehaztutako aldian egiten diren kontrol guztiak, ibilgura eta/edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, ingurumena zaintzeko programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren.

Ezarritako baldintzak urratzen diren kasuetan bakarrik bidali beharko zaio berehalako jakinarazpena Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honi, gertatutakoaren berri izan ondoren, betiere; horretarako helbide elektronikoa: ippc@euskadi.eus.

Horrez gain, urtea baino denbora-tarte luzeagoko maiztasunarekin egiten diren kontrolak, soilik, kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan bidali behar dira.

Emaitza horiek urtero bidaliko dira, betiere martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan jasoko dira babes- eta zuzenketa-neurrien funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak eta emaitzen azterketa, eta bereziki aipatuko dira epe horretan izandako gertakari nagusiak, haien kausa eta konponbideak, eta, halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aldez aurretik zehaztu ez bada.

C.9.– Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina

Sustatzaileak ingurumen-zaintzako programaren agiri bategina prestatu beharko du, eta bertan bildu beharko ditu aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak. Programa horrek zehaztu behar ditu kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzarentzako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketarako eta analisirako teknikak, eta laginketa-puntuen kokaleku zehatza. Dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Gainera, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazle bereizgarrien zehaztapena eta adierazle horiek aztertzeko sistematika jaso beharko ditu, enpresak berak ingurumen-hobekuntza ziurtatzeko ezarritako neurri eta mekanismoen (ingurumen-adierazleak) eraginkortasuna egiaztatzeko.

D) Ohiz kanpoko egoeretan funtzionatzeko prebentzioneurriak eta baldintzak.

D.1.– Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, sortuko diren isurketen eta hondakinen zenbatespena egin beharko du enpresak, eta, dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.

Instalazioa gelditzean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak kudeatzeko, bigarren ataleko B.8 azpiapartatuan («Instalazioan ekoitzitako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak») ezarritakoari lotu beharko zaio, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

D.2.– Jarduera etetea.

Jarduera eten baino lehen, Agotzaina SLk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, ebazpen honen Hirugarren apartatuaren B.8. azpiapartatuan ezarritakoarekin bat etorriz.

D.3.– Jarduera aldi baterako etetea.

Jarduera aldi baterako etetea jakinaraziz gero, Industriako Emisioen Erregelamenduaren 13. artikuluan arautu bezala, Agotzaina SLk, aldi baterako uztearen jakinarazpenarekin batera, agiri bat bidali beharko du lantegia jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.

Era berean, jarduera berriz hasi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen isurketa edo emisio oro saihesteko.

D.4.– Jarduera anomaloa izanez gero aplikatu beharreko neurriak eta jarduketak.

Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean, ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta funtzionamendurako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, apartatu hauetan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.

Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Honako hauei buruz hartutako neurriak zehaztuko dira:

– Ura eta pentsuak hornitzeko sistemak.

– Aireztapen-sistemak eta tenperatura-sentsoreak.

– Siloak eta pentsua garraiatzeko ekipoak, baita pentsu-errotak ere, hala badagokio.

– Oilo-zirinak biltzeko eta husteko sistemak (uhalak).

Eskuliburu horretan, ustiategiaren higieneari eta izurriteen kontrolari buruzko alderdiak sartu ahal izango dira.

Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen ikuskapen bisualak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen egoera orori aurrea hartzeko.

Era berean, atmosferara eta uretara egindako emisioak prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipamenduen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

Hobi septikoaren sistemak eta iragazki biologikoak garbitze- eta mantentze-lan egokia izango dute errendimendu ona ziurtatzeko. Aldizka enpresa espezializatu batek erretiratuko ditu pilatutako solido eta lohiak, eta iragazki biologikoaren ohantzea garbituko du, eta garbiketan arrastatutako solidoak ibilgura hustea saihestuko da.

Pabiloien barruan zolatak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira, edo, bestela, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.

Ez dago baimenduta hondakin-ura «bypass» bidez isurtzea arazketa-instalazioetan.

Programatutako mantentze-lanetan nahitaez «bypass» bidez isurketak egin behar badira, titularrak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari jakinaraziko dio aurretiaz, segurtasun-neurrien eta isurketak ingurune hartzailearen kalitatearen gainean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurrien funtzionamendua zehaztuz. «Bypass» horrek aurreikusi gabeko isurketaren bat badago, titularrak segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu beharko du, eta dagokion txostena Ingurumen Sailburuordetzara bidali (apartatu honetako j) letran adierazitakoari jarraituz).

b) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta, bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita atzemandako gorabeherena ere.

c) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu eskura, arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta istripuzko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak eraginkor mantentzeko.

d) Erabilitako olioak, efluenteen arazketako hondakinak, besteak beste, eta orokorrean, instalazioan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa dezake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lurzatien azalera guztiak irazgaiztuko dira.

e) Hauts-itxurako produktuak biltegiratzeko, zulo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabiloi estali eta itxiak izan beharko dira.

f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak biltegiratuko dira, halako baldintzetan ezen ezin izango baitira ingurunean sakabanatu.

g) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratze-instalazioek eskakizun batzuk bete beharko dituzte; zehazki, produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian xedatutakoak.

h) Larrialdi-egoeran berehala eta eraginkortasunez jarduteko beharrezkoak diren material guztien behar besteko kantitatea eduki beharko da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gertatzen diren isurketei aurre egiteko produktu xurgatzaile selektiboak; segurtasuneko edukiontziak, kaltetutako ingurunea isolatzeko hesiak eta seinaleztapen-elementuak, eta norbera babesteko ekipo egokiak.

i) Ontzien hustuketa kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura bat edukiko dute. Bertan, instalazioaren eraginkortasunari eragiten dioten isurketak instalaziora joatea saihestu beharko da.

j) Gorabeheraren bat izanez gero, agintariei jakinaraztea.

Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren inguruan kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertakariren baten aurrean, sustatzaileak gorabehera edo ezohiko gertakari horren berri berehala eman beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari (zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren), horretarako gaitutako helbide elektronikoaren bitartez: ippc@euskadi.eus. Jakinarazpenean alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

– Intzidentzia mota.

– Jatorriak eta kausak (unean zehaztu daitezkeenak).

– Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

– Sortutako ondorioak.

– Halakorik badago, epe laburrera aurreikusitako jarduketak.

Gorabehera edo arazo larriren bat edo istripuzko emisio edo isurketaren bat egonez gero, SOS DEIAK eta Idiazabalgo Udala (Gipuzkoa) berehala jakinaren gainean jarri beharko dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuaren ondorioz sortutako egoera zehaztasunez jasotzen duen txosten bat bidali beharko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

– Intzidentzia mota.

– Gorabehera non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

– Gorabeheraren iraupena.

– Istripuzko isuria gertatuz gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne.

– Mugak gaindituz gero, isurketei buruzko datuak.

– Eragindako kalteen zenbatespena.

– Hartutako neurri zuzentzaileak.

– Anomalia berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

– Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

Baimenaren baldintzak urratzen dituen isuria gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen orekari modu larrian kalte egin badiezaioke, titularrak berehala etengo du isuri hori, eta, horrez gain, gertaeraren berri eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta Babes Zibilean eta ingurumenaren arloan ardurak dituzten erakundeei, baita SOS DEIAK (112) larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.

k) Aurreko apartatuan ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari instalazioko edozein etenaldi programatu izango dela, prozesu etengabe batekoa bada, baita aurreikusitako mantentze prebentiboak ere, ahalik eta denbora-tarte handienarekin.

l) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeria aplikatuko da, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

E) Babes- eta zuzenketa-neurriak eta ingurumen-zaintzako programa aldatu ahal izango dira, baita neurtu behar diren parametroak, neurketen maiztasuna eta parametroen mugak ere, araudi berriak indarrean jartzeak edo inplikatutako sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharrak hala gomendatzen duenean. Era berean, babes- zein zuzenketa-neurriak eta ingurumen-zaintzako programa alda daitezke, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

F) Urtean behin, martxoaren azken eguna baino lehen, Agotzaina SLk aurreko urteko emisio atmosferikoei eta uretara egindako emisioei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko 508/2007 Errege Dekretuarekin bat etorriz.

Informazio hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz bidaliko da.

Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenean Eragina duten Jardueren Erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, informazioa Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko (E-PRTR-Europa erregistroa).

Ingurumen-adierazpena publikoa izango da, bat etorriz uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, une oro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

G) Instalazioen aldaketa oro Ingurunet aplikazio telematikoan eskuragarri dagoen inprimakia bete ondoren egin beharko da. Halaber, organo honi onarpena eskatu beharko zaio, IPPC Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

Industriako Emisioen Erregelamenduaren 14.1 artikuluak aldaketa bat funtsezkotzat jotzeko irizpideak ezartzen ditu.

Nolanahi ere, Industriako Emisioen Erregelamenduaren 14.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, betiere IPPC Legearen 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.

Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c eta 7.2.c artikuluetan xedatutakoa aplikatuko da.

Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa egin aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoari jarraikiz.

Laugarrena.– Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da kasu hauetan:

a) Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, finkatutako emisioen muga-balioak berrikustea edo beste batzuk ezartzea komeni bada.

b) Emisioak nabarmen murritz daitezkeenean, teknika erabilgarri onenetan egindako aldaketa handien ondorioz gehiegizko kosturik izan gabe.

c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela-eta beharrezkoa denean beste teknika batzuk erabiltzea.

d) Arroko erakundeak, urei buruzko legerian araututakoaren arabera, uste baldin badu ingurumen-baimen integratua berrikustea edo aldatzea justifikatzen duten inguruabarrak daudela, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeaturiko arroetako jabari publiko hidraulikora egindako isurketei dagokienez. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle baten bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen integratua eman dezan, gehienez ere hogei eguneko epean hasteko berrikuste-prozesua.

e) Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legeriak hala eskatzen duenean, edo 22.3 artikuluari jarraikiz ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa denean.

f) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen bada.

g) Ingurunearen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza garrantzitsu berrietara egokitu beharra badago; bereziki, inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela hautematen bada.

h) Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo beste ohar batzuen arabera, egiaztatzen bada ez direla nahikoak ingurumen-inpakturako ezarritako babes-, zuzenketa- edo konpentsazio-neurriak.

i) IPPC Legearen 26. artikuluaren 1., 2. eta 3. puntuetan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketa eginda, aldatu egin behar dela ondorioztatzen bada.

Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez du kalte-ordainerako eskubiderik emango, IPPC Legearen 26.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Bosgarrena.– Baimen hau iraungitzeko arrazoi izango da Agotzaina SLren nortasun juridikoa azkentzea, indarreko araudian ezarritako kasuetan.

Horrez gain, ibilgura isurtzeko baimena ezeztatu ahal izango da, Jabari Publiko Hidraulikoko Erregelamenduaren 263. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako baldintzetan (apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen).

Seigarrena.– Ingurumen-erantzukizuna.

Agotzaina SLk bere jarduera profesionalaren ingurumen-arriskuen azterketa (IAA) egin beharko du, abenduaren 22ko 2090/2008 Errege Dekretuaren 34. artikuluan ezarritakoaren arabera (zeinaren bidez onartzen baita Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legea zati batean garatzen duen Erregelamendua), finantza-bermea eratu behar duen ebaluatzeko, urriaren 23ko 26/2007 Legearen 24. artikuluarekin bat etorriz. Finantza-bermea eratu ondoren, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dio agintaritza eskudunari, eta adierazpen horrek 2090/2008 Errege Dekretuaren IV.1 eranskinean adierazitako informazioa jaso beharko du gutxienez. 26/2007 Legearen 28. artikuluko a) eta b) apartatuetan aurreikusitako salbuespenei jarraikiz, jarduera finantza-bermea eratzetik salbuetsita geratzen bada, agintaritza eskudunari erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dio, zeinetan IV.2 eranskinean jasotako informazioa jasoko baita gutxienez. Apartatu honetan eskatutako agiriak ingurumen-organoan aurkeztuko dira, teletramitaziorako ezarritako aplikazioa erabiliz, eta, zehazki, «Ingurumen-erantzukizunari aurre egiteko finantza-bermearen jakinarazpena – Marma» izeneko prozeduraren bidez.

Agotzaina SLk ingurumen-arriskuen azterketa (IAA) eguneratuko du egokitzat jotzen duen guztietan, eta betiere jardueran, instalazioan edo oinarrizko baimenean funtsezko aldaketak gertatzen direnean. Finantza-bermearen zenbatekoa urtero eguneratuko da, KPIaren arabera. Ingurumen-arriskuen azterketaren eguneraketak kasuan kasuko Marma prozedurako dokumentazioaren barnean aurkeztuko dira.

Agotzaina SLk, jardueraren operadorea denez, ingurumen-kalteak prebenitzeko, saihesteko eta konpontzeko neurriak hartu eta betearazi behar ditu, eta haien kostuak ordaindu behar ditu, zenbatekoa edozein dela ere, baita dolorik, errurik edo zabarkeriarik ez bada ere, Ingurumen-erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen 19.1 artikuluan adierazten den bezala.

Zazpigarrena.– Agotzaina SL enpresari eskatzea erantzun bat eman diezaiela honako gai hauei:

Hiru hileko epean:

– 1. eta 2. pabiloietan animalien ongizateari eta hegazti-haztegien antolamenduari buruz indarrean dagoen araudia betetzen dela egiaztatzea.

– Ingurumen-zaintzako programa, Ebazpen honen arabera eguneratuta.

Sei hilabeteko epean:

– Kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko da, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakinen Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta hura izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

– Simaurra in situ tratatzeko sistema bat ezartzeko azterketa, simaurraren hondakin-energia berreskuratzeko, usain-jarioak murrizteko eta simaurrak duen nitrogeno edukia murrizteko, soroan aplikatzearen ondoriozko lurrazaleko eta lurpeko uren kutsadura prebenitzeko.

– Ingurumena Kudeatzeko Sistema ezarri izanaren ebidentzia, Hirugarren B.1 atalaren arabera.

Zortzigarrena.– IPPC Legearen 5.d) artikuluan xedatutakoarekin bat, oilo-arrautzak ekoizteko jarduerari dagokionez, zeina ebazpen honen xede baita, gerta litekeen titulartasun-aldaketa oro jakinarazi beharko dio Agotzaina SLk Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, azken horrek onar dezan.

Bederatzigarrena.– Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago IPPC Legearen 31. artikuluari jarraituz, eta aipatutako legearen 32. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.

Hamargarrena.– 16-I-01-000000000124 erregistro-kodea ematea Agotzaina SL enpresak ustiatutako instalazioari, zehazki Idiazabalgo (Gipuzkoa) Gurutzeta auzoa, z.g. Haren kokapena hau da: UTM (ETRS89) 30T, X: 563154,888, eta 4.762.535,74. Titularrak bere jarduera garatzean erabiliko dituen identifikazio-kodeak hauek dira:

– Hondakin arriskutsuen ekoizpena: 16P01AAI000000124.

– Hondakin arriskugabeen ekoizpena: 16P01AAI000000124.

Hamaikagarrena.– Ebazpen honen edukiaren berri ematea Agotzaina SLri, Idiazabalgo Udalari (Gipuzkoa), ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.

Hamabigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 21a.

Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea,

AMAIA BARREDO MARTÍN.


Azterketa dokumentala