Ingurumen Baimen Bateratua

Deskribapena


Kutsatzeko ahalmen handia izan dezaketen instalazioei aplikatzen zaizkien neurriek osatzen dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratua. Mekanismo hori kutsadura iturritik bertatik prebenitzean datza eta bere helburua da jarduerek baliabideak modu egokian kudeatzea eta ahalik eta hondakin eta emisio gutxien sortzea, bai atmosferan, bai uretan, bai lurzoruetan.

Ingurumeneko Baimen Bateratua instalazioa kokatzen den Autonomia Erkidegoko eskudun organoak emandako ebazpena da, eta horren bidez, ingurumenaren eta gizakien osasunaren babesari dagozkion ondorioetarako soilik,instalazio bat bere osotasunean edo zati batean erabiltzea baimentzen da, beti ere Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Bateratuari buruzko uztailaren 1ko 16/2002 Legearen helburua eta xedapenak betetzen direla bermatzeko beharrezko diren neurri batzuen pean.

Eebazpenak honako edukiak jorratuko ditu:

  • Teknika erabilgarri onenetan oinarrituako emisioen muga-balioak. 
  • Lurzorua eta lurrazpiko urak babestea bermatzen dituen neurriak. 
  • Sortutako hondakinak kudeatzeko prozedurak eta metodoak. 
  • Urrutiko edo mugaz bestaldeko kutsadura murrizteko neurriak. 
  • Edozein emisio- eta hondakin-mota kontrolatzeko eta tratatzeko sistema eta prozedurak.
  • Ingurumenaren gainean eragina izan dezaketen ezohiko egoeratan jarduteko baldintzak.
  • Arloko legeriak ezarritako hainbat neurri eta baldintza.

Nori dago zuzenduta


Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Bateratuari buruzko Legearen I. Eranskinean jasotzen duren jarduera industrialak garatzen dituzten instalazio pribatu edo publikoen titularrak, produktu eta prozesu berriak ikertu, garatu eta esperimentaziorako erabiltzen diren instalazio edo hauen zatiak izan ezik.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza / Ingurumen Sailburuordetza > Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • Ingurumen Zaintzako Programa bidaltzea (IZP): 0023408
  • Ingurumen Baimen Bateratua eskatzea: 0023404
  • Ingurumen-baimen Bateratua aldatzea: 0023405
  • Ingurumen-Baime Bateratuaren ez funtsezko aldaketa jakinaraztea: 0023404
  • Dokumentuak bidaltzea: 0023407

IZP aurkeztea


Prozedura honen baitan aurkeztu beharko dira 2019. urtean sortutako IZP tipo dokumental guztiak, “+ Dokumentazioa” atalean jasota daudenak, eta bertan ezarritako kodifikazioa segituz. Dokumentu hauek aurkezteko epemuga 2020ko martxoaren 31a da. 

Prozedura hau erabili beharko da soilik baldin eta ingurumen baimen bateratuak analitika bat egin ondoren epe zehatz bat ezartzen badu analitika horien emaitzak bidaltzeko. Kasu honetan “+ Dokumentazioa” atalean analitika horri dagozkion dokumentuak soilik bidali beharko dira, bertan ezarritako kodifikazioa segituz. (adb. ingurumen baimen bateratuak ezartzen badu analitika egin eta hilabetera emaitzak aurkeztu behar direla, eta analitika 2020ko ekainaren 1ean egiten bada, orduan emaitzak 2020ko uztailaren 1aren aurretik aurkeztu beharko dira). Prozedura hau urte osoan zehar dago irekita.

Beste tramite batzuk


Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

9 hilabete

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk


Komunikazioa egitea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. komunikazioa bete,
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  3. komunikazioa sinatu,
  4. bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Beste tramite batzuk


Administrazioari komunikazio-egintza


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. komunikazioa bete,
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  3. komunikazioa sinatu,
  4. bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren

Beste tramite batzuk