Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2022ko urriaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
4679

AGINDUA, 2022ko urriaren 20koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baitira Prestakuntza-premiak Aztertu eta Hautemateko Aholku Batzordeko titularrak eta ordezkoak, eta beste batzuk izendatzen baitira.

Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuak beste kudeaketa-eredu bat ezartzen du, eta sistema bakarrean integratzen ditu gure lurraldean Enplegurako Lanbide Heziketaren arloan egiten diren jarduera guztiak. Dekretu horren 10. artikuluak prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordea sortzen du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aholkularitza-organo gisa, eta organo autonomo horri atxikia.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko uztailaren 30eko Aginduaren bidez, prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordearen osaera eta funtzionamendua arautzen dira.

Agindu horren 4. artikuluak xedatzen duenez, honako hauek izango dira Prestakuntza-premiak Aztertu eta Hautemateko Aholku Batzordeko kideak: Administrazioaren ordezkari gisa, 10 kide; enpresa-erakunde esanguratsuenen ordezkari gisa, 5 kide; eta erakunde sindikalen ordezkari gisa (erakunde horietako bakoitzak duen ordezkari-kopuruaren araberako proportzioan), 5 kide.

2019ko uztailaren 30eko Aginduaren 5. artikuluaren 1. apartatuan xedatutakoaren arabera, batzorde horretako kideen agintaldia 4 urtekoa izango da, eta, agintaldia amaitzean, berriz hautatu ahal izango dira. Hala ere, artikulu horren 3. apartatuak xedatzen du Prestakuntza-premiak Aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko kideen agintaldia amaitu ahal izango dela izendatzeko eskumena duen organoak erabakitako errebokazio edo kargutik kentze bat egon den kasuetan, dela kideen ekimenez, dela izendapena proposatu zuen Administrazioak, enpresa-erakundeak edo erakunde sindikalak aldez aurretik eskatuta eta arrazoituta, edota kideak galdu egin duenean kide izendatzeko arrazoia izan zen izaera, kargua dela-eta batzordekide izendatu diren pertsonen kasuan.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko abenduaren 27ko Aginduaren bidez (2020ko urtarrilaren 31ko EHAA, 21. zk.), Prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko kideen hasierako izendapenak egin ziren, gai hori arautzen duen aginduan xedatutakoaren arabera.

XII. legegintzaldia hasi zenez, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren 2021eko otsailaren 24ko Aginduaren bidez, batzorde horretako kide batzuk kargutik kendu ziren, eta beste batzuk izendatu.

2020ko uztailaren 11n, Confederación Sindical Comisiones Obreras de Euskadiren (CCOO) jakinarazpen bat jaso zen, eskatuz aldatzeko Prestakuntza premiak Aztertu eta Hautemateko Aholku Batzordean erakunde sindikal hori ordezkatzen duten ordezkoetako bat.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak kargutik kendu du ordezko kide gisa izendatutako pertsona bat, pertsona horrek erretiroa hartu behar duelako.

Azaldutakoa ikusita, berriz ere egin behar dira kargu-uzteak eta izendapenak.

Horregatik guztiagatik, emandako ahalmenak erabiliz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kargutik kentzea Prestakuntza-premiak Aztertu eta Hautemateko Aholku Batzordeko kide hauek:

– Garbiñe Espejo Jairo andrea, Confederación Sindical Comisiones Obreras de Euskadi (CCOO) erakunde sindikaleko ordezko gisa izendatu zena.

– Luis M.ª Saratxaga Quintana jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezko gisa izendatu zena.

Bigarrena.– Haien ordez, honako pertsona hauek izendatzea Prestakuntza-premiak Aztertu eta Hautemateko Aholku Batzordeko kide izateko harik eta agintaldia betetzeko geratzen den denbora bukatu arte:

– Juanjo López Díaz jauna, Confederación Sindical Comisiones Obreras de Euskadi (CCOO) erakunde sindikaleko ordezko gisa.

– Rikardo Lamadrid Intxaurraga jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko ordezko gisa.

Hirugarrena.– Agintzea agindu hau argitara eman dadila Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

AZKEN XEDAPENA

Onartzen denetik aurrera izango ditu ondorioak agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 20a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala