Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2022ko abuztuaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GERNIKA-LUMOKO UDALA
3735

IRAGARKIA, Egonkortze legeari jarraituz, Gernika-Lumoko Udalaren Kirol Patronatuko 2022. urterako enplegu publikoaren eskaintza onartzeari buruzkoa.

Maiatzaren 25eko 22/2022 udalaren Kirol Patronatuburuaren Ebazpenaren bidez, Gernika-Lumoko Udalaren Kirol Patronatoko 2022. urterako enplegu publikoaren eskaintza onartu da.

Enplegu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70. artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 22. artikuluan ezarritakoaren arabera, langile berriak sartuz hornitu behar diren eta aurrekontu-esleipena duten giza baliabideen beharrizanak Enplegu Publikoaren Eskaintzaren xede izango dira, ikasitako beharrizanak kontuan hartuta eta kontuan hartuta zer nolako aldaketak izan diren langile berrien beharrizanetan, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoaren arabera, honako hau erabaki da:

Lehenengoa.– Gernika-Lumo Udalaren Kirol Patronatuaren ezohiko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzea 2022rako, egonkortze-lanpostuei dagokiena, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoaren arabera (eranskina).

Bigarrena.– Adierazi behar da, eskaintza honen bidez, bete egiten dela desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako plazen ehunekoa, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duenak, ezartzen duena.

Hirugarrena.– Enplegu publikoaren eskaintza Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Argitaratzen den erabakiaren edo ebazpenaren aurka, Administrazio-bidez behin-betikoa dena, Administrazioarekiko Auzi-Errekurtsoa jar dezakezu Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegiaren aurrean, jakinarazpen hau jasotzen duzun egunaren biharamunean zenbatzen hasi eta bi hilabeteko epearen barruan.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezakezu, erabakia edo ebazpena eman duen organo beraren aurrean, argitalpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasi eta hilabeteko epean. Kasu horretan ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri, berraztertzeko errekurtsoa espresuki erabakitzen ez den edo isilpeko gaitzirizpena ematen ez zaion artean.

Gernika-Lumo, 2022ko maiatzaren 25a.

Udalaren Kirol Patronatuburua,

JON LEJARRAGA ENBEITA.

ERANSKINA
EGONKORTZEKO LEHIAKETA SARBIDE LIBREKO SISTEMA (6. X.G.)
(Ikus .PDF)
EGONKORTZEKO LEHIAKETA SARBIDE LIBREKO SISTEMA (8. X.G.)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala