Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2022ko uztailaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3312

63/2022 EBAZPENA, uztailaren 14koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita: Nekazaritzako aseguruen estatuko erakundea EA-ren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko hitzarmena luzatu eta aldatzeko gehigarria. Xedea: datuak trukatzea, EAEko onuradunen nekazaritza-aseguruentzako dirulaguntzak kudeatu eta kontrolatzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatutako gehigarria sinatu du, eta behar bezalako publizitatea emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, «Nekazaritzako aseguruen estatuko erakundea EA-ren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko hitzarmena luzatu eta aldatzeko gehigarria. Xedea: datuak trukatzea, EAEko onuradunen nekazaritza-aseguruentzako dirulaguntzak kudeatu eta kontrolatzeko»aren testua eranskin gisa ageri dena.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 14a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN UZTAILAREN 14KO 63/2022 EBAZPENARENA
NEKAZARITZAKO ASEGURUEN ESTATUKO ERAKUNDEA EA-REN ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ARTEKO HITZARMENA LUZATU ETA ALDATZEKO GEHIGARRIA. XEDEA: DATUAK TRUKATZEA, EAE-KO ONURADUNEN NEKAZARITZA-ASEGURUENTZAKO DIRULAGUNTZAK KUDEATU ETA KONTROLATZEKO

Madril, 2022ko ekainaren 6a.

BILDU DIRA

Batetik, Ernesto Abati García-Manso jauna, Nekazaritzako Aseguruen Estatuko Erakundea EAko (ENESA) presidentea eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko idazkariordea, haren izendapena ezartzen duen azaroaren 2ko 961/2021 Errege Dekretuaren arabera. Erakunde horren ordezkari dihardu, martxoaren 3ko 430/2020 Errege Dekretuak (zeinaren bidez garatzen den Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren oinarrizko egitura organikoa eta aldatzen den urtarrilaren 28ko 139/2020 Errege Dekretua, ministerioetako departamentuen oinarrizko egitura organikoa ezartzekoa) 10.6 artikuluan ematen dizkion eskuduntzen arabera, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 48.2 artikuluak hitzarmenak egiteko ematen dion ahalmena baliatuz.

Bestetik, Maria Aranzazu Tapia Otaegi andrea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua, lehendakariaren irailaren 7ko 23/2020 Dekretuaren bidez izendatua. Gobernu Kontseiluak 2022ko maiatzaren 24an emandako baimenaz dihardu, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean hitzarmena sinatzeko eta adostasuna adierazteko, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoaren apirilaren 25eko 144/2017 Dekretuaren 62.1 artikuluari jarraikiz.

Alde bakoitzak besteari dokumentu hau izenpetzeko konpetentzia eta ahalmena aitortzen dizkio, eta honako hau

AZALTZEN DUTE

Lehenengoa.– 2018ko ekainaren 8an, hitzarmen bat sinatu zuten Nekazaritzako Aseguruen Estatuko Erakundea EAk eta Euskal Autonomia Erkidegoak, datuak trukatzeko, autonomia-erkidegoko onuradunen nekazaritza-aseguruentzako dirulaguntzak kontrolatzeko xedez.

Bigarrena.– Hitzarmenaren seigarren klausularen arabera, hitzarmenak lau urtean izango ditu ondorioak, eta, bi alderdiek aho batez hala adosten badute, beste lau urtez luzatu ahal izango da, baldin eta alderdietako batek hilabete lehenago espresuki salatzen ez badu.

Hirugarrena.– Aipatutako hitzarmenaren zazpigarren klausulan xedatutakoaren arabera, hitzarmena aldatzeko aukera egongo da, bi alderdiak ados badaude, kasuan kasuko aldaketa-akordioa formalizatuz. Aldaketa hori hitzarmenaren epea amaitu baino lehen sinatu beharko da.

Laugarrena.– Beharrezkotzat jotzen da datuak babesteari buruzko klausula berri bat sartzea, bai eta hitzarmenaren I eranskina aldatzea ere.

Azaldutako guztiagatik, bi alderdiek hitzarmena luzatu eta aldatzeko gehigarri hau sinatzea erabaki dute. Klausula hauek arautuko dute hitzarmena.

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Gehigarriaren xedea.

Gehigarri honen xedea da ENESAk eta Euskal Autonomia Erkidegoak 2018ko ekainaren 8an sinatutako hitzarmena luzatzea, eta ondorengo klausuletan zehaztutako aldaketak jasotzea.

Bigarrena.– Hitzarmenaren luzapena.

Gehigarri honen bidez, hitzarmenaren indarraldia espresuki luzatzea erabaki dute, beste lau urtez.

Hirugarrena.– Datuak babesteko klausula berri bat sartzea.

Hamargarren klausula berri bat gehitzen zaio 2018ko ekainaren 8ko hitzarmenari, eta honela idatzita geratzen da:

«Datuen babesaren arloan aplikatu beharreko araudia betez, alderdiek konpromisoa hartzen dute datu pertsonalak, bitarteko elektronikoen bidez bildutakoak barne, hitzarmen honetan aurreikusitako jarduerak betetzeko soil-soilik erabil daitezen.

Halaber, bermatuko da datu horiek tratatzeko baimena duten pertsona guztiek konfidentzialtasun-konpromisoa hartu dutela eta datu horiek ez zaizkiela hirugarrenei jakinaraziko».

Laugarrena.– I. eranskina aldatzea.

Bidali beharreko informazioa zehatzago azaltzeko, «Enesa eta Autonomia-Erkidegoaren artean informazioa trukatzeko formatua» izeneko hitzarmenaren I. eranskina eguneratu da, eta gehigarri honen eranskinean zehatz idatzita geratuko da.

Bosgarrena.– Efikazia.

Gehigarri honek ondorioak izango ditu, formalizatu eta 5 egun balioduneko epean, Estatuko sektore publikoko Lankidetza Organoen eta Tresnen Estatuko Erregistro Elektronikoan inskribatzen denean. Halaber, formalizatu eta 10 egun balioduneko epean argitaratuko da Estatuko Aldizkari Ofizialean, hargatik eragotzi gabe Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratzea, aukeran.

Eta, adostasun-proba gisa, eta hitzartzen dena behar bezala jasota gera dadin, gehigarri hau sinatzen dute alderdiek, izenburuan esandako tokian eta egunean.

ENESAko lehendakaria,

ERNESTO ABATI GARCÍA-MANSO.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

GEHIGARRIAREN ERANSKINA
ENESA-REN ETA AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ARTEAN INFORMAZIOA TRUKATZEKO FORMATUA

Xedea.

Dokumentu honen helburua da deskribatzea nola bidali behar duten autonomia-erkidegoek onuradunen informazioa, aseguratuaren edo aseguramenduaren ezaugarriengatiko dirulaguntza gehigarria jasotzeko eskubideari eta arriskua murrizteko praktiken eta produkzio-baldintzen dirulaguntza gehigarriari buruzkoa.

Dokumentu honetan, SGSSA_DR_DGK_1xx dokumentuan (azken bertsioan) definitutako erregistro motak azaltzen dira.

Bidali beharreko informazioaren deskribapena.

Idazkariordetzaren 2022ko abenduaren 23ko Ebazpenak (Ministro Kontseiluaren 2020ko abenduaren 22ko Erabakia argitaratzen du, zeinaren bidez onartzen den Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen berrogeita bigarren Plana), hau ezartzen du hemezortzigarren apartatuan, autonomia-erkidegoekin koordinazioa nekazaritza-aseguruen arloan: ENESAren bidez, areagotu egingo da Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren eta autonomia-erkidegoetako nekazaritza-sailen arteko lankidetza, nekazaritza-aseguruen lurralde-batzordeen funtzionamenduari, dirulaguntzen hornidurari eta dirulaguntza horiek emateko irizpideei eta plan honetan aurreikusten diren lanen garapenarekin zerikusia duten gainerako gaiei dagokienez, eta Autonomia Erkidegoekin Koordinatzeko Batzordean gauzatuko da lankidetza hori, nekazaritza-aseguruei begira.

Azaroaren 11ko 425/2016 Errege Dekretuak (zeinaren bidez ezartzen diren Estatuko Administrazio Orokorrak Nekazaritzako Aseguruari dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak) 14.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, ENESAk lankidetza-hitzarmenak egin ditu autonomia-erkidegoekin, datuak trukatzeko, autonomia-erkidego bakoitzeko onuradunen nekazaritza-aseguruentzako dirulaguntzak kudeatu eta kontrolatzeko xedez.

Horregatik guztiagatik, ENESAri dirulaguntza gehigarriak jasotzeko eskubidea duten onuradun guztien fitxategi bat bidaltzeko konpromisoa hartzen dute autonomia-erkidegoek.

Informazio hori emateko fitxategia SGSSA_DR_DGK_1XX dokumentuaren azken bertsioan deskribatutako formatuarekin bidali behar da.

Bidali beharreko informazioan sartzen dira:

– Ekitaldia: Informazioa zein urtetan bidali den.

– AE: Informazioa zein autonomia-erkidegok bidali duen.

– IFKren letra: Onuradunaren IFKren letra.

– IFK/IFZ zenbakia: Onuradunaren IFK/IFZ zenbakia.

– IFZren letra: Onuradunaren IFZren letra.

– Nekazari/abeltzain profesionala: nekazaria/abeltzain profesionala izateagatik dirulaguntza gehigarria jasotzeko eskubidea, informazio hori duten autonomia-erkidegoentzat.

– Lehentasunezko ustiategia: lehentasunezkotzat kalifikatuta dagoen ustiategi baten titularra izateagatik dirulaguntza gehigarria jasotzeko eskubidea.

– Ekoizleen erakundea: ekoizleen erakunde edo elkarte bateko bazkide izategatik dirulaguntza gehigarria jasotzeko eskubidea.

– Nekazari/abeltzain gaztea: nekazari/abeltzain gaztea izateagatik dirulaguntza gehigarria jasotzeko eskubidea eta nekazari gazteentzako ordainketa jaso izana.

– AODE: abeltzaintzako osasun-defentsarako elkarte batean (AODE) sartuta dauden abeltzaintza-ustiategiak edukitzeagatik dirulaguntza gehigarria jasotzeko eskubidea, informazio hori duten autonomia-erkidegoentzat.

– ATRIAS/ADV/ASV/ATESVE: landare-osasuna defendatzeko ezarritako aholkularitza-egitura batekoa izateagatik (hala nola ATRIA, ADV, ASV, ATESVE) dirulaguntza gehigarria jasotzeko eskubidea.

– Nekazaritza ekologikoa: ekoizpen ekologikoko nekazaritza-teknikak erabiltzeagatik dirulaguntza gehigarria jasotzeko eskubidea.

– Abeltzaintza ekologikoa: ekoizpen ekologikoko abeltzaintza-teknikak erabiltzeagatik dirulaguntza gehigarria jasotzeko eskubidea.

Eremuak betetzeko irizpideak dokumentu honen I. eranskinean zehaztuta daude.

Informazioa bidali behar duen autonomia-erkidegoa.

Autonomia-erkidego bakoitzak ENESAri igorri beharko dizkio dirulaguntza-gehigarriak jasotzeko eskubidea duten onuradunei buruzko datuak, bere datu-basean dituen datuen arabera.

Datuen alta.

Dirulaguntza gehigarriak jasotzeko eskubidea duten onuradunei buruzko informazioa (edo eskubidea ukatzeari buruzkoa, hala badagokio) ENESAri bidaliko zaio.

– DGK fitxategien nomenklatura.

Dirulaguntza Gehigarrien Kontroleko datuei alta emateko fitxategiek formatu honen araberako izena izan behar dute:

DGK_EEEE_CA_DDMMYYYY_NN.TXT (maiuskulaz).

Non:

DGK: Dirulaguntza Gehigarriak Kontrolatzeko datu-fitxategiaren identifikatzailea.

EEEE: Informazioa zein ekitalditan edo urtetan bidali den.

AE: Informazioa bidaltzen duen autonomia-erkidegoaren kodea.

DDMMYYYY: Fitxategia noiz sortu zen (eguneko 2 digitu, hilabeteko 2 eta urteko 4), ezkerrean 0 jarrita.

NN: Zenbakizko 2 posizioko zenbaki sekuentziala, ezkerrean 0 jarrita. Bidalketa bakoitzean 1 gehituko da, modu sekuentzialean, egindako bidalketa guztietarako, hau da, egun bakoitzaren barruan DGK motako fitxategi 1etik 99ra bitartean egon daitezke.

TXT: Datu-fitxategiaren luzapena.

Testu-fitxategi lauak dira, eta eremuen formatuak luzera finkoa du. Fitxategi honen formatua SGSSA_DR_DGK_1xx dokumentuan dago deskribatuta (azken bertsioan).

– Fitxategiak baztertzeko arrazoi orokorrak.

ENESAn «DGK» fitxategi bat jasotzen denean, egiaztapen batzuk egingo dira. Egiaztapen horietakoren batean errore hauetakoren bat agertzen bada, fitxategia EZ DA PROZESATUKO.

Fitxategi bat prozesatzea eragozten duten erroreak:

• 100 errorea: Fitxategiaren izenean ekitaldi okerra.

• 101 errorea: Fitxategiaren izenaren luzera okerra.

• 102 errorea: Fitxategiaren izenean AE okerra.

• 103 errorea: Fitxategiaren izenean data okerra.

• 104 errorea: Fitxategiaren izenaren luzapen okerra.

• 105 errorea: Erregistro mota okerra edo fitxategi motarekin bateraezina.

• 106 errorea: Erregistroaren luzera okerra.

• 107 errorea: Erregistro-formatu okerra.

• 108 errorea: Fitxategia hutsik edo formatu ezezagun edo irakurtezinarekin.

• 109 errorea: Erregistroan adierazitako autonomia-erkidegoaren kodea okerra da.

• 110 errorea: Fitxategiaren izenean zenbaki sekuentzial okerra.

– Erregistroak baztertzeko arrazoi orokorrak.

Aurreko ataletan aipatutako akatsik antzematen ez bada, igorritako fitxategia prozesatzen hasiko da. Fitxategia prozesatzen den bitartean, fitxategian sartutako erregistroei egiaztapen batzuk egiten zaizkie.

Egiaztapen hauek egiten dira:

• 120 errorea: Erregistroaren diseinuan ez baliogabetzat definitutako nahitaezko eremua daturik gabe.

• 121 errorea: Fitxategian erregistroak bikoiztuta.

• 122 errorea: IFK/IFZ okerra.

• 123 errorea: Fitxategiaren ekitaldiko datua ez dator bat erregistroaren ekitaldiko datuarekin.

Erregistroren batek epigrafe honetan deskribatutako akatsen bat badu, ez da dagokion onuradunaren erregistrorik (IFK/IFZ) prozesatuko.

Informazioa ordeztea.

Autonomia-erkidegoek hainbat fitxategi bidal diezazkiokete ENESAri, eta datuen karga «erabatekoa» egingo da; alegia, erkidego batek hainbat fitxategi bidaltzen baditu ekitaldi berean, azken fitxategitik bidalitako informazioak lehendik zegoena ordeztuko du. Beraz, bidalketaren helburua onuradunen baten datuak aldatzea bada, onuradun guztiak bidali beharko lirateke berriz, bestela gainerako informazioa galdu egingo bailitzateke.

Hortaz, sisteman kargatutako azken fitxategiko informazioa nagusituko da.

Fitxategi beraren barruan, dirulaguntza gehigarri bat edo gehiago jasotzeko eskubidea duten onuradunei buruzko informazioa bikoiztuta dagoela ulertuko da eta 125 errorea agertuko da, erregistroak baztertzeari buruzkoa, datu hauek berdinak direnean:

– Autonomia-erkidegoa.

– Ekitaldia.

– Onuraduna.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala