Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2022ko uztailaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3290

AGINDUA, 2022ko uztailaren 14koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez kolektibo kalteberentzako bonu digitalak jaulkitzeko programaren oinarri arautzaileak ezarri eta horren deialdia egiten baita, Europar Batasuna - NextGenerationEUk (UNICO gizarte-bonua) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

2025eko Espainia Digitala Agendak hainbat neurri biltzen ditu, Europako Batzordeak aldi berrirako ezarritako politika digitalekin bat datozen hamar ardatz estrategikotan antolatuta. Agendaren ekintzen xedea da hazkunde jasangarriagoa eta inklusiboagoa bultzatzea, trantsizio digital eta ekologikoen sinergien bitartez, eta gizarte osora irits dadila. Hala, helburuetako bat da biztanleriaren % 100ak konektibitate digital egokia bermatuta izatea, landa-eremuen eta hiri-eremuen arteko arrakala digitala desager dadin.

Gaur egun, estalduran alde nabarmena dago oraindik ere landa- eta hiri-eremuen artean. Oso abiadura handiko komunikazioek aukera ekonomiko, sozial eta pertsonaletarako sarbide potentziala ematen dute, baina azpiegitura horiek bakarrik erabili behar dira negozio-, oparotasun- eta ongizate-eredu berriak sortuko badira. Gainera, biztanleria finkatzeko faktore lagungarrietako bat da, eta lurraldea areago egituratzen dute, distantziak laburtzen baitituzte.

COVID-19ak eragindako pandemiarekin agerian geratu da beharrezkoa eta garrantzizkoa dela aukera horiek guztiak denon eskura jartzea.

Sareetarako sarbidean eta sareon erabilera-gaitasunean dagoen arrakala digitala gero eta gehiago da gizarte-bazterketarako zubi, eta gehienbat kolektibo kalteberenei erasaten die. COVID-19aren krisian, besteak beste, jarduera ekonomikoarekin, irakaskuntza-lanekin edo zerbitzu mediko edo sozialetarako sarbidearekin modu telematikoan aritu behar izan denez, are ageriago geratu da desparekotasun-faktore berri hori.

COVID-19aren pandemiak eragindako krisi ekonomiko, sozial eta sanitarioaren neurria dela eta, Europa mailako erantzun bateratua eman behar izan da; hots, «Next Generation EU» suspertze-funts berria abian jartzea. Funts horren helburua da 2021etik aurrera Batasuneko ekonomiak suspertzen laguntzea. Funts horren barruan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduak ezarritako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak (SEM) aurrekaririk gabeko inbertsio-bolumena mobilizatzea ahalbidetuko du.

Inbertsio horiek bideratze aldera, Europako Batzordeak 2021eko ekainaren 16an aldeko txostena eman eta Europar Batasuneko Kontseiluak 2021eko uztailaren 6an onartutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planak (SEEP) funts horretatik etorriko diren baliabide ekonomikoak erabiliz ekonomia modernizatzeko agenda zehazten du.

Europako funtsekin finantzatu daitezkeen jarduerak diseinatzeko eta gauzatzeko, eta SEEPa ezarri ahal izateko, Administrazio Publikoa modernizatzeko eta SEEPa egikaritzeko presako neurriak onartzen dituen abenduaren 30eko 36/2020 Errege Dekretua onartu da.

SEEPek barne hartzen dituen hamar palanka-politiken barnean, hogeita hamar ekintza-ildoetako bat 15. osagaia da (konektibitate digitala, zibersegurtasunaren bultzada eta 5Garen hedapena), zeinaren helburuetako bat baita eraldatze digitala bultzatzea; alegia, biztanleriaren % 100ak konektibitate egokia edukitzea, landa-eremuen eta hiri-eremuen arteko arrakala digitala desagerrarazteko.

SEEPen 15. osagai horren barruan, C15.I3 inbertsioa jasotzen da («ETEentzako eta kolektibo kalteberentzako bonu digitalak»), kolektibo kalteberak banda zabalera konektatzearen ondoriozko inbertsioak eta gastuak finantzatzeko.

Jarduketa horiek gauzatzeko, azaroaren 16ko 989/2021 Errege Dekretuaren bitartez onartu zen autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei zuzenean laguntzak ematea, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, kolektibo kalteberentzako bonu digitalak jaulkitzeko programa garatzeko. Hala, EAEri 564.240 euroko dirulaguntza ematen dio 2.351 jarduketa egiteko.

Aipatutako Errege Dekretuan xedatutakoa betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak jarraian arautzen diren laguntzak argitaratu nahi ditu, sareetarako sarbidean eta sareon erabilera-gaitasunean dagoen arrakala digitala txikiagotzeko, gehienbat kolektibo kalteberen gizarte-bazterketa saihesteko.

Deialdi hau Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko 2022. urteko dirulaguntzen plan estrategikoan sartzen da. Plan hori, berriz, Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak onartu zuen, 2022ko martxoaren 3ko Aginduaren bidez.

Azaldutakoan oinarrituta, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3. artikuluak emandako eskumenen arabera, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzei eta laguntzei aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Kolektibo kalteberentzako bonu digitalak jaulkitzeko programaren deialdia onartzea, Europar Batasuna-Next Generation EUk (UNICO – gizarte-bonua programa) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Era berean, laguntza horiek arautzeko oinarriak ere onartzea. Oinarriak Agindu honen eranskinean daude jasota –«Kolektibo kalteberentzako bonu digitalak jaulkitzeko programaren oinarri arautzaileak, Europar Batasuna - Next Generation EUk (UNICO gizarte-bonua) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan»–

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 14a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

I. ERANSKINA
EUROPAR BATASUNAK NEXT GENERATION EU-REN BIDEZ FINANTZATUTAKO SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN ESPARRUAN KOLEKTIBO KALTEBERENTZAKO BONU DIGITALAK JAULKITZEKO PROGRAMAREN (UNICO – GIZARTE-BONUA PROGRAMA) OINARRI ARAUTZAILEAK

Lehenengo artikulua.– Xedea.

1.– Deialdi honen xedea da kolektibo kalteberentzako konektibitate digitalerako bonuak (bonu digitalak) jaulkitzeko programaren laguntzak ematea.

Bonu digitalak zerbitzu hauen kontratazioa finantzatzen lagunduko du:

– Banda zabaleko konexio-zerbitzu berriak.

– Dagoeneko kontratatutako zerbitzuen abiadura handitzea kokapen finko batetik, gutxienez 30 Mbit segundoko abiadurarekin, beherantz, puntako orduko baldintzetan (puntako orduko baldintzak dira, sarea lanpetuen dagoen eguneko unean –ordubeteko tartea neurtu ohi da–, azken erabiltzaileek ustez hartuko duten abiadura), eta kasuan kasuko hornidura-teknologia egokienarekin hornituta, neutraltasun teknologikoaren printzipioa betetzeko.

2.351 bonu digital emango dira, oinarri hauetan ezarritako baldintzetan.

2.– Agindu honek «UNICO – gizarte-bonua» programaren oinarri arautzaileak ezartzen ditu, eta deialdia egiten du. Programa hori Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 15. osagaiaren «ETEentzako eta kolektibo kalteberentzako konektagarritasun-bonuak» C15.I3 inbertsioaren barruan sartzen da.

3.– Oinarri arautzaile hauen babesean emandako dirulaguntzak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduak (Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzekoak) ezarritako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez finantzatuko dira. Europako funtsekin finantza daitezkeen dirulaguntza horiek izapidetzeko eta emateko, Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko presako neurriak onartzeko abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretuan aurreikusitakoa aplikatuko da, aplikatzekoa den gainerako araudiari kalterik egin gabe.

Bigarren artikulua.– Aplikatu beharreko araudia.

1.– Oinarri arautzaileotan ezartzen diren dirulaguntzak ondoko arau hauetan xedatutakoaren mende geratuko dira, bai eta oinarriotan bertan xedatutakoaren eta dagokion deialdian eta dirulaguntzak emateko ebazpenaren mende ere:

a) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamendua, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duena.

b) 36/2020 Errege Lege Dekretua, abenduaren 30ekoa, Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko presako neurriak onartzen dituena.

c) HFP/1030/2021 Agindua, irailaren 29koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistema eratzen duena.

d) HFP/1030/2021 Agindua, irailaren 29koa, Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta tokiko sektore publikoko entitateek informazioa emateko prozedura eta formatua ezartzen dituena Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren osagaietako neurrien mugarriak eta helburuak betetzen ote diren kontrolatzeko eta neurrion aurrekontu- eta kontabilitate-betearazpenaren jarraipena egiteko.

e) Euskal Autonomia Erkidegoko 2022. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legearen V. kapitulua.

f) 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

g) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra.

h) 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duena.

i) 698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko araubide orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, araubidea eta eginbeharrak ezartzen dituena.

j) 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa.

k) 989/2021 Errege Dekretua, azaroaren 16koa, zeinaren bitartez onartzen baita autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei zuzeneko dirulaguntzak ematea, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, kolektibo kalteberentzako bonu digitalak jaulkitzeko programa garatzeko.

2.– Halaber, hauek aplikatuko dira:

a) Gobernu Kontseiluaren 2022ko otsailaren 8ko Erabakia, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jardueren eta proiektuen aurrekontu- eta kontabilitate-betearazpenari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren martxoaren 1eko 30/2022 Ebazpenaren bidez argitaratutakoa (2022ko martxoaren 4ko EHAA, 46. zk.).

b) Gobernu Kontseiluaren 2022ko martxoaren 29ko Erabakia, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko iruzurraren aurkako borrokari, interes-gatazkei, finantzaketa bikoitzari eta estatu-laguntzei buruzko betekizunak eta ingurumenari kalte nabarmenik ez egitekoak betetzeko iruzurraren aurkako neurrien plana onartzen duena, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariak erabaki hori argitaratzeko emandako apirilaren 6ko 40/2022 Ebazpenaren bidez argitaratutakoa (2022ko apirilaren 13ko EHAA, 74. zk.).

3.– Era berean, onuradunek nahitaez bete beharko dituzte laguntza ematen duen administrazioak, Estatuko eta Europako gainerako agintari eskudunek xede horretarako ezarritako arauak, bai eta aipatutako finantzaketa-iturrien arabera laguntza hauen onuradun izateagatik ezarritako betebehar guztiak ere.

Hirugarren artikulua.– Epealdia.

Laguntza-programa hau 2022. eta 2023. urteetan gauzatuko da.

Laugarren artikulua.– Finantzaketa eta beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

1.– Programa honetara bideratutako diru-zuzkidura 564.240 eurokoa da, Euskal Autonomia Erkidegoko 2022rako Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako kredituaren arabera, honako urte hauetan banatuta:

2022ko ekitaldia: 12.000 euro.

2023ko ekitaldia: 552.240 euro.

Lagundutako jarduketak egiteko gehieneko epea 2023ko abenduaren 31 izango da.

Aipatutako zuzkidura ekonomikoa Europako Suspertze Tresnatik («Next Generation EU») eratorritako finantza-baliabideen bitartez finantzatzen da, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduak (Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzekoak) ezarritako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez.

2.– Dirulaguntza hauek bateragarriak dira edozein administraziok edo erakunde publiko edo pribatuk xede berarekin ematen dituzten dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideekin. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 9. artikuluaren arabera, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak finantzatutako inbertsio-proiektuek Batasunaren beste programa eta tresna batzuetatik jaso dezakete laguntza, baldin eta laguntza horrek ez badu asetzen programa honen dirulaguntzak dagoeneko finantzatzen duen kostu bera.

3.– Agindu honetan araututako dirulaguntza gauzatzeko erabilgarri dauden funtsek dirulaguntzen programari esleitutako etiketatze digitaletik (012) eratorritako betebeharrak bete beharko dituzte. Inola ere ez dira diruz lagunduko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean ezarritako etiketatze berdea eta digitala betetzen ez duten proiektuak.

4.– Laguntza hauek bete egin beharko dituzte Europako araudian ekimen honetarako ezarritako mugarriak eta helburuak, eta, bereziki, honako hauek:

a) 12 hilabetera: egin beharreko jarduera-kopuruaren araberako eskabideak erregistratu izana.

b) 18 hilabetera: egin beharreko jarduera-kopuruaren araberako kontzesio-ebazpenak eman izana.

Bosgarren artikulua.– Laguntzen hartzaileak.

1.– Kolektibo kalteberak izango dira oinarri hauetako lehenengo artikuluan deskribatutako bonu digitalen hartzaileak.

Deialdi honen xede diren bonu digitalak emateko, kolektibo kaltebera gisa hartuko dira Euskal Autonomia Erkidegoan Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) edo Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera (BGDS) jasotzen duten pertsonak eta bizikidetza-unitateak.

2.– Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bete beharko da baldintza hori.

3.– Pertsona fisiko edo familia-unitate bakoitzeko bonu digital bakarra eman ahal izango da.

4.– Honakoa hartuko da familia-unitatetzat, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga arautzen duen eta sozietateen gaineko, ez-egoiliarren errentaren gaineko eta ondarearen gaineko zergen legeak partzialki aldatzen dituen azaroaren 28ko 35/2006 Legearen 82. artikuluaren arabera:

a) Legez banandu gabeko ezkontideek osatzen dutena, eta, halakorik balego, honako hauek osatzen dutena:

a. Seme-alaba adingabeak, gurasoen onespenaz emantzipatu direnak salbu.

b. Adinez nagusi diren eta judizialki ezgaituta dauden seme-alabak, guraso-ahal luzatuaren edo birgaituaren mende daudenak.

b) Legezko banantze kasuetan, edo ezkontza-loturarik ez dagoenean, aitak edo amak eta batekin zein bestearekin bizi diren seme-alaba guztiek osatutakoa, betiere lehen aipatutako a) letrako baldintzak betetzen badituzte.

5.– Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan –eta, batez ere, e) eta g) apartatuetan– zehaztutako egoeretako batean dauden erakundeak ezin izango dira oinarriotan araututako dirulaguntzen onuradun izan. Interesdunak oinarri hauen VII. eranskinean aurreikusitako erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko du, arau horren 13. artikuluan aurreikusitakoa betetzen duela egiaztatzeko. Baldintza horiek bete beharrekoak dira, bai onuradun izateko eta bai izaera horri eusteko, emandako dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Beraz, baldintzak bete direla egiaztatuko da dirulaguntza ematen den unean eta ordainketa egiten den unean. Administrazioak ofizioz egiaztatuko du onuradunek egunean dituztela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, salbu eta onuradunak berariaz horren aurka badaude; kasu horretan, ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko dituzte.

Seigarren artikulua.– Kolektibo kalteberentzako bonu digitala.

Kolektibo kaltebera batekoa den eskatzaileari emango zaio bonu digitala, guztira 240 eurokoa, 12 hilekotan banatuta. Hala, programan laguntzen duen operadoreak hilero 20 euroan gutxituko du jaulkitako faktura.

Familia-unitate bati bonu digitala jasotzeko eskubidea aitortzea eta bonu horren zenbatekoa ez daude unitate horretako kide kopuruaren mende.

Zazpigarren artikulua.– Kolektibo kalteberentzako bonu digitalaren programan laguntzen duten operadoreak.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoan banda zabaleko sareetan gutxienez segundoko 30 Mbit-eko abiaduran Internetera konektatzeko zerbitzuak ematen dituzten operadoreek lagundu ahal izango dute kolektibo kalteberentzako bonu digitalen programan, baldin eta telekomunikazioei buruzko legeriak eskatzen dituen gainerako baldintzak betetzen badituzte.

2.– Kanpoan geratuko dira Europako Batzordearen aurretiazko erabaki baten bidez berreskuratzeko agindu bat betetzeke duten operadoreak, erabaki horretan laguntza bat legez kanpokotzat eta merkatu erkidearekin bateraezintzat jo bada, edo krisi-egoeran badago, krisian dauden eta finantzarioak ez diren enpresei laguntzeko eta enpresa horiek berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko jarraibideetako definizioaren arabera (2014/C 249/C).

3.– Kolektibo kalteberentzako bonu digitalaren programan parte hartu nahi duten operadoreek izena eman beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoak horretarako gaitutako programa honen operadore laguntzaileen erregistroan.

4.– Inskripzioa egiteko unean, operadore bakoitzak erantzukizunpeko adierazpen bat egingo du, non adieraziko baita deskribatutako zerbitzuak emateko behar diren gaikuntza-tituluak dituela Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan, eta betetzen dituela oinarri hauetan eskatzen diren deskarga-abiadurak.

5.– Erregistratzeko, mezu elektroniko bat bidali beharko dute www.euskadi.eus/servicios/1215301 gunean emango den helbidera. Mezu horren gaian, operadorearen izena eta kolektibo kalteberentzako bonu digitalaren programa zehaztuko dira, eta mezuan adieraziko dute kolektibo kalteberentzako bonu digitalaren programaren operadore laguntzaile gisa parte hartu nahi dutela, operadoreak programarako duen eskaintza zehaztuta, eta aurreko paragrafoan adierazitako erantzukizunpeko adierazpena erantsi beharko da. Erantzukizunpeko adierazpen horren eredua www.euskadi.eus/1215301 helbidean argitaratuko da.

6.– Operadoreek 5 eguneko epea izango dute eskabidea azaldutako moduan aurkezteko. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritzak izena eman duten operadore guztien zerrenda egingo du, haiek proposatutako eskaintzak zehaztuz, eta honako helbide honetan argitaratuko da: www.euskadi.eus/servicios/1215301

Zortzigarren artikulua.– Eskabideak aurkeztea.

1.– Dirulaguntzen eskabideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/servicios/1215301

Era berean, eskabidea bide elektronikoz egin ahal izango da Eusko Jaurlaritzako KZgune publikoetan, bai eta modu presentzialean ere, Zuzenean zerbitzuaren bulegoetan.

2.– Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluaren d) apartatuan ezarritakoa betetzeko, eta irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 8.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, eskaeran informazio hau sartuko da gutxienez:

– Onuradunaren IFZa.

– Pertsona fisiko onuradunaren izena.

– Pertsona fisikoaren egoitza fiskala.

– Inplikatutako administrazio publikoen artean datuak lagatzea onartzea, Europa mailako araudi aplikagarrian aurreikusitakoa betetzeko, eta bat etorriz Datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin.

– SEEPean zeharkako printzipioak betetzeko konpromisoari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, kudeatu beharreko esparruari eragiten badiote.

Eskabide-eredua helbide honetan eskuratu ahal izango da: https://www.euskadi.eus/servicios/1215301

3.– Eskaera egin ondorengo izapideak, jakinarazpenak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» gunearen bitartez egingo dira (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta), edo eskatzaileak hautatutako eta eskabidean adierazitako bitartekoaren bidez.

4.– Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez ere egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori Eusko Jaurlaritzaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkarien-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/

5.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak helbide honetan eskuratu daitezke: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak.

6.– Eskabideak ez badaude behar bezala beteta, edo ez bada adierazitako dokumentazio guztia aurkezten horrekin batera, interesdunari hamar eguneko epea emango zaio akatsa zuzen dezan edo aginduzko dokumentuak aurkez ditzan. Gainera, jakinaraziko zaio, hori egiten ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, eta administrazioak eskabide horri buruzko ebazpena eman beharko du espresuki, bai eta jakinarazi ere.

Laguntzak eskabideak aurkezteko hurrenkeraren arabera emango dira; beraz, aurreko apartatuan ezarritako epean akatsa zuzentzen ez bada edo eskatutako agiriak aurkezten ez badira, eskaera atzera egindakotzat jotzen denez, zerrendan zeukan postua galduko du. Hori guztia, laguntza berriz eskatu ahal izateari kalterik egin gabe, oinarrietan ezarritako baldintzetan.

7.– Konektibitate-bonuak ordaintzeko, onuradunek idatziz hitzemango dute behar diren eskubideak eta sarbideak emango dituztela; modu horretan, bermatuko da Batzordeak, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoak, Europako Kontuen Auzitegiak, Europako Fiskaltzak eta agintari nazional eskudunek beren eskumenak baliatu ahal izango dituztela.

8.– Eskabidean, interesdunak adierazi beharko du bonu digitala zein telekomunikazio-operadorerekin lortu nahi duen, eta, era berean, zer jarduketara atxiki nahi den.

Bederatzigarren artikulua.– Interesdunak aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1.– Eskabidearekin batera, interesdunak erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko du, eta bertan adierazi beharko du kolektibo kaltebera batekoa dela, oinarri hauetan aurreikusitako baldintzetan. Nolanahi ere, Informazio eta Komunikazio Teknologien Zuzendaritzak alderdi hori egiaztatu ahal izango du. Ardurapean adingabeak izanez gero, horixe zehaztu beharko du adierazpenean. Erantzukizunpeko adierazpenaren eredua www.euskadi.eus/servicios/1215301 helbidean emango zaie interesdunei.

Hori guztia, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritzak beste erakunde publiko edo administrazio publiko batzuekin egin ditzakeen egiaztapenei kalterik egin gabe.

2.– Interesdunek beharrezkoak diren baimenak eman beharko dituzte, laguntzaren xedea Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean ezarritako printzipioen arabera gauzatu ahal izateko. Aurkeztu beharreko baimen-ereduak eta erantzukizunpeko adierazpenak www.euskadi.eus/servicios/1215301 helbidean emango zaizkie interesdunei.

3.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak:

– Onuradunaren benetako titulartasuna identifikatzea. Identifikatzeko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko maiatzaren 20ko 2015/849 (EB) Zuzentarauaren 3. artikuluaren 6. puntuan xedatutakoa beteko da, irailaren 29ko HFR/1030/2021 Aginduaren 10. artikuluan ezartzen denari jarraikiz, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluari dagokionez.

– Dirulaguntza eman duen administrazioak onartutako Iruzurraren aurkako Neurrien Plana baldintzarik gabe eta inolako erreserbarik gabe onartzeko adierazpena (2022ko apirilaren 13ko EHAA, 74. zk.), Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren apirilaren 6ko 40/2022 Ebazpenaren arabera.

– Auditoretza egiteko eta funtsen erabilera kontrolatzeko inplikatutako administrazio publikoen artean datuak lagatzea onartzeko adierazpena, indarrean dagoen araudiaren arabera.

– Batzordeari, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoari, Europako Kontuen Auzitegiari, Europako Fiskaltzari eta Estatuko agintaritza eskudunei sarbidea berariaz baimentzea, euren eskumenak baliatzeko, 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluan eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Finantza Erregelamenduko 129. artikuluan xedatutakoari dagokionez.

– Interesduna kolektibo kaltebera dela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena, oinarri hauetan aurreikusitako baldintzetan.

– Familia-liburuaren kopia.

– Azken 6 hilabeteetako Udal Erroldaren orria.

Hamargarren artikulua.– Prozedura kudeatzeko, izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna.

Prozedura kudeatzeko, izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritza izango da.

Hamaikagarren artikulua.– Bonu digitalak emateko prozedura.

1.– Deialdi honen xede diren dirulaguntzak norgehiagoka gabeko prozeduraren bidez izapidetuko dira. Beraz, laguntza-eskabideak aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira, eta hurrenkera horretan emango zaizkie laguntzak deialdiko baldintzak eta eskakizunak betetzen dituzten guztiei, harik eta 2.351 bonu digitalak amaitu arte.

2.– Bonu guztiak banatuta (2.351), laguntzak emateari utziko zaio, eta prozesuari berriz ere ekin, laguntzak finantzatzera bideratutako aurrekontu-kreditua handitzeko funts gehiago jasoz gero. Baliabide ekonomikoak behin betiko agortzen badira, dirulaguntza ukatuko zaie ebazteke dauden eskaerei.

3.– Eskabideak aurkeztu ondoren, oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonei emango zaizkie laguntzak, eskabideak aurkezteko hurrenkeraren arabera, harik eta kreditua agortu arte, eta laguntza jasotzeko bete beharreko baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren. Baldintza horiek betetzen ez badira, emango den ebazpena aurkakoa izango da.

4.– Interesduna lehenengo 2.351 eskatzaileen artean badago (deialdi honek gehienez bonu kopuru hori emango baitu), Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien zuzendariak sinatutako ebazpen bat jasoko du, laguntzaren onuradun izan dela adieraziz, eta eskabidean adierazitako operadorearekin harremanetan jarri ahal izango da dagozkion izapideak hasteko.

Baldin eta ebazpena eman eta jakinarazteko 3 hilabeteko epearen barruan ez bada berariaz halakorik egiten, eskaera administrazio-isiltasunez ezetsi dela ulertu beharko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako ebazteko betebeharrari kalterik egin gabe.

Hamabigarren artikulua.– Laguntzak ordaintzea.

1.– Laguntzen onuradun izan diren pertsonek 20 euroko deskontua jasoko dute hilero 12 hilabetez, deialdiaren xede diren jarduketak egiten lagundu duen telekomunikazio-operadoreak emandako fakturan. Kontuan izan behar da laguntza hau 2023ko abenduaren 31n amaituko dela.

2.– Bonu digitalen programan laguntzen duen telekomunikazio-operadoreak zuzenean jasoko ditu zenbatekoak, hiru hilean behin, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritzaren eskutik. Horretarako, aldez aurretik eta hilean behin, dirulaguntzen xedea kontratatu duten pertsonen zerrenda aurkeztu beharko dio Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritzari. Zerrenda horretan, halaber, onuradun bakoitzak egindako jarduketak zehaztu beharko dira.

3.– Era berean, operadore laguntzaileak fakturen laburpena bidaliko dio Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritzari, eta bertan adieraziko du soilik laguntzen xede diren jarduerak kontratatu eta gauzatu direla.

4.– Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritzak egiaztatuko du operadore laguntzaileak bidalitako zerrendan dauden pertsonak laguntzen onuradunak direla.

Hamahirugarren artikulua.– Onuradunen betebehar bereziak, Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa finantzatzeari dagokionez.

Onuradunek, gainera, Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa finantzatzeari buruzko Europako eta Estatuko betebehar hauek bete beharko dituzte: ondorio horietarako, honetara daude behartuta:

a) Etiketatze digitala (012) proiektuen betearazpen-diseinuko fase guztietan erabat betetzen dela bermatzea, honako hauetan aurreikusitakoaren arabera: Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana; Espainiaren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren ebaluazioa onartzeari buruzko Kontseiluaren Exekuzio Erabakia (Council Implementing Decision – CID); Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamendua; eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistema eratzen duen irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 5. artikulua eta haren garapen-araudia. Printzipio hori betetzen dela egiaztatzeko mekanismoak ezarriko dituzte banaka, bai eta horiek ezarriko direla ziurtatzeko neurri zuzentzaileak ere. Horren guztiaren berri emango da dirulaguntzaren justifikazio-memorian. Trantsizio digitalerako laguntza kalkulatzeko koefizientea % 100ekoa da.

b) Bermatzea ez dagoela interes-gatazkarik, iruzurrik eta ustelkeriarik, eta baldintzarik eta erreparorik gabe onartzea dirulaguntza eman duen administrazioak onartutako Iruzurraren aurkako Neurrien Plana (iruzurrak, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitzeari, aurkitzeari eta zuzentzeari dagokionez). Hala, horren xedapenen mende egongo da erabat, eta guztiz beteko ditu autonomia-erkidegoko, Estatuko eta Europako araudiak, bai eta Europar Batasuneko erakundeek beren finantza-interesak babesteari buruz hartzen dituzten erabakiak ere.

c) Helburu bererako (baina kostu beraren gaineko finantzaketa bikoitzik izan gabe), Estatuko edo nazioarteko beste administrazio edo erakunde publiko batzuen beste dirulaguntza edo laguntza batzuk jaso dituela jakinarazi beharko dio onuradunak dirulaguntzak ematen dituen administrazioari.

d) Europako Batzordeak, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoak, Europako Kontuen Auzitegiak eta Europako Fiskaltzak ezarritako kontrolak onartzea. Horretarako, dirulaguntzari buruz eskatutako informazio guztia emango zaie organo horiei, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluan ezarritakoaren arabera.

e) Batzordeari, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoari, Kontuen Auzitegiari eta, hala dagokionean, Europako Fiskaltzari, Finantza Erregelamenduko 129. artikuluaren 1. apartatuak aitortzen dizkien eskubideak egikaritzeko baimena ematea; eta Suspertze eta Erresilientzia Planean sartutako erreformak eta inbertsio-proiektuak aplikatzeko neurrietarako ordaindutako funtsen azken hartzaile guztiak behartzea, edo aplikazioan esku hartzen duten gainerako pertsona edo erakunde guztiak behartzea; eta berariaz baimena ematea Batzordeari, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoari, Kontuen Auzitegiari eta, hala dagokionean, Europako Fiskaltzari, Finantza Erregelamenduko 129. artikuluaren 1. apartatuak aitortzen dizkien eskubideak egikaritzeko eta antzeko betebeharrak ezartzeko funtsen azken hartzaile guztiei.

f) Jasotako funtsen aplikazioaren egiaztagiriak zaintzea eta gordetzea bost urtez, dokumentu elektronikoak barne, egiaztapen- eta kontrol-jarduerak egin ahal izan daitezen, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduaren 132. artikuluan eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.f) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

g) Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistema eratzen duen irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 9. artikuluak xedatzen dituen jakinarazpen-betebeharrak betetzea. Bereziki, inbertsioen jarduerei buruzko informazio- eta komunikazio-neurrietan (informazio-kartelak, plakak, argitalpen inprimatuak zein elektronikoak, ikus-entzunezko materiala, web-orria, prentsako iragarkiak eta txertaketak, ziurtagiriak, etab.), honako logoak sartu beharko dira: a) Europar Batasunaren ikurra; b) Batasunaren ikurrarekin batera, «Europar Batasunaren Next Generation EUk finantzatua» testua; c) 821/2014 Exekuzio Erregelamenduaren III. eranskinean ezarritako arau grafiko eta kolore normalizatuak hartuko dira kontuan.

h) Identifikazio-datuak datu-base bakarrean sartzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.d) artikuluan eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistema eratzen duen irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 8. artikuluan adierazitakoaren arabera.

Hamalaugarren artikulua.– Iruzurraren, ustelkeriaren eta interes-gatazken arriskua prebenitzea.

1.– Balizko onuradunak hautatzeko prozesuan edo baldintzak betetzen direla egiaztatzeko prozesuetan parte hartzen duten pertsonek adieraziko dute osorik eta inolako erreserbarik gabe ezagutzen eta onartzen dituztela 2022ko martxoaren 29ko Gobernu Kontseiluaren Erabaki bidez onetsitako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko eskatzen diren iruzurraren aurkako borrokari, interes-gatazkei, finantzaketa bikoitzari eta estatu-laguntzei buruzko betekizunak eta ingurumenari kalte nabarmenik ez egitekoak betetzeko neurrien planaren baldintzak.

2.– Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, dirulaguntza emateko eskumena duen organoaren arduraduna, dirulaguntzaren oinarriak edo deialdia idazten dituztenak eta eskabideak ebaluatuko dituen batzordeko kideak, bai eta jarduketa horietan administrazioari laguntza eta aholku ematen dioten erakunde pribatuetako pertsona fisiko oro ere, behartuta egongo dira aipatutako iruzurraren aurkako neurrien plana ezagutu eta onartzera.

3.– Aurreko apartatuetan adierazitako pertsonek Interes Gatazkarik Ezaren Adierazpena (IGEA) beteko dute, hala ezartzen baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduaren 61.3 artikuluan (Finantza Erregelamendua) eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan.

4.– Interes-gatazka eragin dezakeen kausaren batean dauden agintariek eta langileek ez dute prozeduretan parte hartuko. Norbaitek uste badu interes-gatazkaren bat egon daitekeela, hierarkian gorago dagoenari jakinaraziko dio, idatziz; zerbitzu juridikoek txostena egingo dute, eta hartu beharreko erabakia hartuko da.

5.– Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, bere kabuz edo Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiarekin lankidetzan (III. maila), interes-gatazkak prebenitzeko, antzemateko eta zuzentzeko neurri egokiei buruzko auditoretza espezifikoak egin ahal izango ditu.

6.– Interes-gatazka bat hautematen denean, kasuan kasuko legezko arau eta barne-erregelamendu aplikagarrien araberako neurriak hartuko dira. Era berean, interes-gatazkaren egoeraren berri eman beharko da gardentasun-printzipioa betetzeko.

Hamabosgarren artikulua.– Jarraipena, kontrola eta ebaluazioa. Dirulaguntzaren justifikazioa.

1.– Agindu honetan araututako laguntzak emateko ezarritako baldintzak bete direla eta aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzeko, Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan eta hura garatzen duen Erregelamenduaren 72. eta 75. artikuluetan ezarritako prozedurak erabiliko dira, eta abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretuaren 63. artikuluan aurreikusitako neurri bereziak aplikatuko dira, bai eta, hala badagokio, Europar Batasuneko araudi aplikagarria ere.

2.– Onuradunak zenbait egiaztatze-jardueraren mende egongo dira: dirulaguntza ematen duen administrazioak egindakoen, Kontu-hartzailetza Nagusiari dagozkion finantza-kontrolekoen, eta Kontuen Auzitegiaren legerian aurreikusitakoen mende, bai eta Batzordeak eta Europako Erkidegoetako Kontuen Auzitegiak, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoak, Estatuko Auditoretza Bulegoak eta, hala dagokionean, Europako Fiskaltzak egin ditzaketenen mende ere.

3.– Edonola ere, oinarriotan arautzen diren dirulaguntzak Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planerako ezarritako jarraipen eta kontrolaren mende egongo dira, eta barneko araudian eta Europar Batasunekoan EBren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismorako informazio eta publizitateari, kontrolari, egiaztapenari, jarraipenari, ebaluazioari eta gainerakoari buruz ezarritako betebehar espezifikoak izango dituzte, nahitaez aplikatzekoak badira.

4.– Bereziki, administrazio emaileek datu-kategoria harmonizatuak bilduko dituzte funtsen erabilera ikuskatu eta kontrolatzeko, Suspertze eta Erresilientzia Planaren esparruan erreformak eta inbertsio-proiektuak gauzatzeko neurriei dagokienez, formatu elektronikoan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2d) artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz.

5.– Onuradunek finantzaketari buruzko egiaztagiriak eta gainerako agiriak formatu elektronikoan gorde beharko dituzte operazioa egin eta bost urteko epean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduaren 132. artikuluan aurreikusitako moduan (Finantza Erregelamendua).

6.– Onuradunek hiru hilabeteko epea izango dute, gehienez ere, Errege Dekretu honen xede den bonu digitalen programa justifikatzeko dokumentazio guztia aurkezteko, programaren hurrengo deialdietan bonu digitalak ematen diren egunetik aurrera, betiere 2023ko abenduaren 31ko epemuga kontuan hartuta.

7.– Aurreko apartatuetan aurreikusitakoaz gain, proiektuak justifikatzeko beste edozein mekanismo ere erabili ahal izango da, baldin eta proiektu horiek Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan garatu badira, Estatuan zein Europar Batasunean.

Hamaseigarren artikulua.– Itzultzeko betebeharra eta prozedura.

1.– Jasotako zenbatekoak itzuli egin beharko dira, baita laguntza edo dirulaguntza ordaindu zenetik aurrerako lege-interesak ere, kasu hauetan:

a) Justifikazio-betebeharra ez betetzea.

b) Laguntza edo dirulaguntza lortzea, horretarako eskatzen diren baldintzak izan gabe.

c) Laguntza edo dirulaguntza ez erabiltzea eman zen helbururako.

d) Laguntza edo dirulaguntza ematean ezarritako baldintzak ez betetzea.

e) Kontrol-jarduerei uko egitea edo haiek oztopatzea.

f) Laguntza edo dirulaguntza bakoitzaren arau espezifikoetan aurreikusitako gainerako kasuak.

g) Dirulaguntza emateko kontuan hartutako egoeraren bat aldatzen bada, edo beste administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatu batzuetatik beste laguntza edo dirulaguntza batzuk jasotzen badira, edota helburu bererako beste diru-sarrera zein baliabide batzuk eskuratzen badira, dirulaguntza emateko hartu zen erabakia aldatu ahal izango da, betiere arauan dirulaguntzen onuradun izateko jarritako gutxieneko eskakizunak betetzen badira.

2.– Dirulaguntzak itzultzeko prozedurak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen VI. tituluan jasotako administrazio prozedurei buruzko xedapen orokorren araberakoak izango dira, hargatik eragotzi gabe Dirulaguntzen Lege Orokorrean finkatzen diren berezitasunak aplikatzea.

3.– Dirulaguntzak itzultzeko prozedura ofizioz hasiko da eskumena duen organoak hala erabakita, izan bere ekimenez edo izan goragoko agindu baten indarrez, beste organo batzuen eskaera arrazoituaren ondorioz edo salaketa baten ondorioz.

4.– Prozedura izapidetzean, interesdunaren entzunaldi-eskubidea bermatuko da beti.

5.– Itzulketa-prozedurari buruzko ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea 12 hilabetekoa izango da, hasierako erabakiaren egunetik hasita. Epe hori eten eta luzatu ahal izango da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin bat etorriz.

6.– Ebazteko epea igaro, eta ez bada berariazko ebazpenik jakinarazi, prozedura iraungi egingo da, baina jarduketak amaitu arte jarraitu ahal izango da horretan, eta epearen amaierara arte egindako jarduketen preskripzioa ez da etentzat joko.

7.– Itzultzeko prozeduraren ebazpenak amaiera emango dio administrazio-bideari.

Hamazazpigarren artikulua.– Aldaketa.

Dirulaguntza emateko kontuan hartutako egoeraren bat aldatzen bada, edo beste administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatu batzuetatik beste laguntza edo dirulaguntza batzuk jasotzen badira, edota helburu bererako beste diru-sarrera zein baliabide batzuk eskuratzen badira, dirulaguntza emateko hartu zen erabakia aldatu ahal izango da, betiere arauan dirulaguntzen onuradun izateko jarritako gutxieneko eskakizunak betetzen badira.

Hemezortzigarren artikulua.– Emandako laguntzen argitalpena.

1.– Laguntzen deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

2.– Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 8.1 c) artikuluan aurreikusitakoaren arabera, dirulaguntza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren gardentasun-orrian argitaratuko da, zenbatekoa, helburua edo xedea eta onuradunak adierazita.

Hemeretzigarren artikulua.– Datu pertsonalen babesa.

Datu pertsonalen tratamendu guztiek beteko dituzte datu pertsonalen babesari buruzko araudian xedatutako eskakizunak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua (EB), datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokionez pertsona fisikoen babesari buruzkoa, eta Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa.

II. ERANSKINA
LAGUNTZAK ESKATZEKO INPRIMAKIA
IDENTIFIKAZIO-DATUAK:

.............................................................................................jauna/andrea (NAN/AIZ:...............................; helbidea:................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................),

............................................................................................................................ (r)en izenean eta hura ordezkatuz (NAN/AIZ:.....................................; helbidea: ___________________________________________________________________)

..............................................................................................................................................legezko ordezkari gisa.

Nahi dut Administrazioak modu honetan egitea eskabidearen ondorengo izapideak, jakinarazpenak barne:

? Bitarteko elektronikoak, Nire Karpetaren bidez.

? Beste batzuk (adierazi modua):.................................................................................

ESKABIDEA:

1) Europar Batasunak Next Generation EUren bidez finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan kolektibo kalteberentzako bonu digitalak jaulkitzeko programaren (UNICO – gizarte-bonua programa) laguntzak jasotzea.

2) Jarduketa (markatu X batez):

? Banda zabaleko konexio-zerbitzu berriak.

? Dagoeneko kontratatutako zerbitzuen abiadura handitzea kokapen finko batetik, gutxienez 30 Mbit segundoko abiadurarekin, beherantz, puntako orduko baldintzetan.

..................(e)n, 20....(e)ko......................aren.......(e)(a)n

Sinadura:

III. ERANSKINA
IRUZURRAREN AURKAKO NEURRIEN PLANA ONARTZEKO ADIERAZPENA

Izena:_____________________________________________________________

NAN/AIZ: ___________________________________________________________

Helbidea: _________________________________________________________

_________________________________________________________________

___________________________________________________________________(r)en izenean eta hura ordezkatuz (NAN/AIZ: ________________; helbidea: ___________________________________________________________________)

__________________________________________________________________ legezko ordezkari gisa.

ADIERAZTEN DUT:

Baldintzarik gabe eta inolako erreserbarik gabe onartzen dudala Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak 2022ko martxoaren 29an onartutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko eskatzen diren iruzurraren aurkako baldintzak, interes-gatazka, finantzaketa bikoitza eta estatu-laguntzei buruzko betekizunak eta ingurumenari kalte nabarmenik ez egitekoak biltzen dituen Neurrien Plana. Plan hori 2022ko apirilaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (74. zenbakia), Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria-ren apirilaren 6ko 40/2022 Ebazpena betez.

(Data eta sinadura, izen osoa eta NAN)

IV. ERANSKINA
AGINTARITZEI SARBIDE-BAIMENA EMATEKO ADIERAZPENA

Izena:_____________________________________________________________

NAN/AIZ: ___________________________________________________________

Helbidea: _________________________________________________________

_________________________________________________________________

_________________________________________________________________________________________________(r)en izenean eta hura ordezkatuz (NAN/AIZ: ________________; helbidea: ___________________________________________________________________)

___________________________________________________________ legezko ordezkari gisa.

BAIMENA EMATEN DIET

Batzordeari, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoari, Europako Kontuen Auzitegiari, Europako Fiskaltzari eta Estatuko nahiz Batasuneko agintaritza eskudunei, euren eskumenak baliatzeko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluan eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduaren (Finantza Erregelamendua) 129. artikuluan xedatutakoari dagokionez.

(Data eta sinadura, izen osoa eta NAN)

V. ERANSKINA
AUDITORETZA EGITEKO ETA FUNTSEN ERABILERA KONTROLATZEKO INPLIKATUTAKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN ARTEAN DATUAK LAGATZEKO ADIERAZPENA, INDARREAN DAGOEN ARAUDIAREN ARABERA

Izena:_____________________________________________________________

NAN/AIZ: ___________________________________________________________

Helbidea: _________________________________________________________

_________________________________________________________________

___________________________________________________________________(r)en izenean eta hura ordezkatuz (NAN/AIZ: ________________; helbidea: ___________________________________________________________________)

__________________________________________________________________ legezko ordezkari gisa.

ADIERAZTEN DUT:

Onartzen dudala prozeduran inplikatuta dauden administrazio publikoek datuak elkar lagatzea, funtsen auditoretza eta erabilera kontrolatzeko, indarrean dagoen araudiaren arabera.

(Data eta sinadura, izen osoa eta NAN)

VI. ERANSKINA
KOLEKTIBO KALTEBERA BATEKO KIDE IZATEAREN ADIERAZPENA

Izena:_____________________________________________________________

NAN/AIZ: ___________________________________________________________

Helbidea: _________________________________________________________

_________________________________________________________________

___________________________________________________________________(r)en izenean eta hura ordezkatuz (NAN/AIZ: ________________; helbidea: ___________________________________________________________________)

__________________________________________________________________ legezko ordezkari gisa.

ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA:

Kolektibo kalteberen definizioan sartzen naiz, Europar Batasunak Next Generation EUren bidez finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan talde kalteberentzako bonu digitalak jaulkitzeko programaren oinarri arautzaileak ezartzen dituen eta deialdia egiten duen (UNICO – gizarte-bonua programa) Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuaren Aginduaren bosgarren artikuluaren arabera.

(NAN, lekua, data eta sinadura).

VII. ERANSKINA
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA. UNICO - GIZARTE-BONUA PROGRAMAN LAGUNTZEN DUTEN OPERADOREAK

Izena: _____________________________________________________________

NAN/AIZ: ___________________________________________________________

Helbidea: _________________________________________________________

_________________________________________________________________

___________________________________________________________________(r)en izenean eta hura ordezkatuz (NAN/AIZ: ________________; helbidea: ___________________________________________________________________)

__________________________________________________________________ legezko ordezkari gisa.

ADIERAZTEN DUT:

Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuaren Aginduan –Europar Batasunak Next Generation EUren bidez finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan talde kalteberentzako bonu digitalak jaulkitzeko programaren oinarri arautzaileak ezartzen dituena eta deialdia egiten duena (UNICO – gizarte-bonua programa)– deskribatutako zerbitzuak emateko gaitzen duten tituluak dauzkat, eta oinarri hauetan eskatzen diren deskarga-abiadurak betetzen ditut.

(NAN, lekua, data eta sinadura).

VIII. ERANSKINA
BESTE LAGUNTZA BATZUK JASOTZEARI BURUZKO ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

Izena: _____________________________________________________________

NAN/AIZ: ___________________________________________________________

Helbidea: _________________________________________________________

_________________________________________________________________

___________________________________________________________________(r)en izenean eta hura ordezkatuz (NAN/AIZ: ________________; helbidea: ___________________________________________________________________)

__________________________________________________________________ legezko ordezkari gisa.

Kontuan izanik laguntza hauek bateragarriak direla beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk helburu bererako emandako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideekin, betiere laguntza horiek ez badute betetzen programa honetako dirulaguntzak finantzatzen duen kostu bera,

ADIERAZTEN DUT:

__EZ dut laguntzarik jaso.

__BAI, laguntzak jaso ditut.

Erantzuna baiezkoa bada:

– Jasotako laguntzaren zenbatekoa: ____________________ €.

– Entitate finantzatzailea: ____________________________________________________________.

(NAN, lekua, data eta sinadura).


Azterketa dokumentala