Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2022ko ekainaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2629

EBAZPENA, 2022ko apirilaren 8koa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearena, ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin eta ingurumen-baimen integratua ematen diona Valogreene Paper BC SL enpresak Bergarako udal-mugarteko Larramendi industrialdeko H lurzatian sustatutako material karetsua ekoizteko instalazioari.

AURREKARIAK

2021eko abuztuaren 4an, Valogreene Paper BC SLk ingurumen-baimen integratua emateko eskatu zion Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari, bat etorriz abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginean xedatutakoarekin, material karetsua ekoizteko, Bergarako udal-mugartean (Gipuzkoa).

Eskabidearekin batera, dokumentazio tekniko hau aurkeztu zuen:

– Proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana, ingurumen-baimen integraturako eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenerako.

– Laburpen ez-teknikoa.

Aurkeztutako agiriak nahikoak zirela egiaztatu ondoren, erabaki zen Valogreene Paper BC SL enpresak sustatutako proiektua jendaurrean jartzea, egoki ikusten ziren alegazioak aurkezteko. Horretarako, proiektua 2021eko urriaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, eta Eusko Jaurlaritzaren iragarki-taula elektronikoan eskuragarri egon da 2021eko irailaren 23tik azaroaren 30era.

Jendaurreko informazioaren izapidea amaitu ondoren, administrazio-espedientean jasotako alegazioen aurkezpena erregistratu zen. Alegazio horiek ebazpen honen eranskinean deskribatzen dira laburbildurik, organo honek alegazioei buruz egindako gogoetekin batera.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuaren Legearen testu bategineko 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, 2021eko abenduaren 28, 29 eta 30ean eta 2022ko urtarrilaren 3an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien honako hauei: Bergarako Udalari; Gipuzkoako Urei; URA Uraren Euskal Agentziari; Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Zuzendaritzari; IHOBEri; Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari, Kultura Ondarearen Zuzendaritzari eta Natura Ondarearen Zuzendaritzari (horiek guztiak Eusko Jaurlaritzarenak).

2022ko urtarrilaren 25ean eta 28an eta otsailaren 1ean, hurrenez hurren, Gipuzkoako Uren, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren eta Bergarako Udalaren txostenak jaso ziren.

2022ko otsailaren 1eko idazkian, Bergarako Udalak alkatetzaren 2022ko urtarrilaren 28ko dekretua helarazi zion organo honi. Bertan, udal-arkitekto zerbitzuburuaren txostena onartzen da, zeinaren bidez bateraezin irizten zaio Larramendi industrialdeko H lurzatian hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeko erabilera/jarduerari, aplikatu beharreko hirigintza-araudiaren arabera.

2022ko otsailaren 3an, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak Bergarako Udalari ingurumen-organoak izapidetzen duen ingurumen-baimen integratuaren eskaeraren xede den jarduerari buruzko txosten bat egiteko eskatu zion.

2022ko otsailaren 17an, Bergarako Udalak idazkia bidali zion organo honi, urtarrilaren 28ko erabakia berretsiz.

Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 38. artikulua aplikatuz, 2022ko martxoaren 30ean, organo substantiboak sustatzaileari igorri zizkion aldez aurreko izapideetan jasotako txostenak, hala bazegokion, proiektuaren bertsio berria eta ingurumen-inpaktuaren azterketa idaztean kontuan izateko.

2022ko martxoaren 31n, sustatzaileak idazki bat bidali zuen. Bertan, adierazi zuen ez dela beharrezkoa aurkeztutako proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa aldatzea, baina jasotako txostenetatik jasotako zenbait ohar kontuan izan behar zirela.

2022ko apirilaren 6an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 20. artikuluan xedatutakoa betez, Valogreene Paper BC SLren esku utzi zen espediente osoa, bertan jasotako emaitzarekin.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bat etorriz abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 1. artikuluan xedatutakoarekin, haren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, eta, hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila handia helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 1. eranskinean eta Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean jasota dauden jarduerak garatzen dira instalazioan; horietaz gainera, baimen honek barnean hartzen ditu aipatutako legearen aplikazio-eremuan sartzea ekarri zuten instalazioaren kokapenean garatzen diren jarduera guztiak, baita, eranskin horietan jasota ez egonik, jarduera horrekin lotura teknikoa dutenak eta sor daitezkeen emisioen eta kutsaduraren gainean ondorioak izan ditzaketenak ere.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 9. artikuluan xedatzen dena betez, ingurumen-baimen integratua behar da 1. eranskinean aipatzen diren jardueretako edozein garatzen duten instalazioak ustiatzeko. Testu bateginaren 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua aplikatu behar duten instalazio guztietan berau betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena ematen parte hartuko duten administrazio publikoen artean koordinatuta egongo den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularren administrazio-kargak arintzeko. Era berean, indarrean dagoen legerian jasotako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Valogreene Paper BC SL enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: saneamendu-sare orokorrera isurtzeko baimena, atmosferara emisioak egiteko baimena, eta, ingurumen-izaerako beste zehaztapen batzuen artean, hondakinak ez-arriskutsuak kudeatzeari dagozkion baimenak eta lurzoruaren eta lurpeko uren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dutela egiaztatu da, nahitaezko txostenak emanda.

Bat etorriz lehenago aipatu dugun Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 29. artikuluan xedatutakoarekin, jarduera deseroso, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak egin ahal izateko administrazio eskudunek herritarren ekintzen gainean esku hartzeko dituzten administrazio-bitartekoak ordezkatuko ditu ingurumen-baimen integratua emateko prozedurak. Ondorio horietarako, ingurumen-baimen integratua loteslea izango da udal-agintaritzarentzat, baldin eta jarduerak egitea ukatzeko edo zuzenketa-neurriak ezartzeko bada; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdi orori dagokionez ere. Era berean, Euskal Herriko Ingurugiroa babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 39. artikuluak xedatzen duenez, neurri guztiak hartuko dira lizentziak eta baimenak eskuratzera bideratutako administrazio-prozedurak koordinatzeko.

Era berean, bat etorriz Ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 42. artikuluarekin, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioek era egokian bermatuko dute, beste helburu batzuen artean, plangintza-prozesuaren lehen faseetan sartzea, eta, aukerarik egokienak hautatzeari dagokionez, ingurumenean dauzkan ondorioen analisia egitea jarduerek eragindako metaketa- eta sinergia-ondorioak aintzat hartuta.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean xedatutakoari jarraikiz, Valogreene Paper BC SL enpresak Bergarako udal-mugarteko Larramendi industrialdeko H lurzatian sustatutako material karetsua ekoizteko instalazioak ingurumen-ebaluazio arruntaren prozedura bete beharko du, hala jasota baitago I. eranskineko 4.h) multzoan.

Halaber, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak (Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena) bere 11.4 artikuluan, eta Ingurumen Ebaluazioko Legearen (abenduaren 9ko 21/2013 Legea) 14. artikuluak ebazten dutena aplikatzeko, autonomia-erkidegoek beharrezkoa dena xedatuko dute ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorako jarduerak eta autonomia-erkidegoko araudian ingurumen-inpaktua ebaluatzeko ezarritako beste figura batzuk ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran txertatu ahal izateko, hala eska badaiteke eta autonomia-erkidegoak horretarako eskumena badu.

Alde horretatik, aipaturiko prozedura horren izapideetan, proiektuak ingurumenean izan ditzakeen eragin guztiak batera bildurik hartu dira kontuan, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko araudiaren ikuspegitik, eta abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginean jasotako ingurumen-preskripzioen ikuspegitik zehaztearren proiektuaren bideragarritasuna zenbaterainokoa den. Bateratze hori ikus daiteke, halaber, ingurumen-baimen integratua emateko ebazpen-proposamenaren aurreko proiektuaren balioespen orokorrean. Ebazpen proposamen honetan ere sartuta dago ingurumen-inpaktua ebaluatzeko aipatutako prozesuaren emaitza. Horretarako, proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiten du lehenengo apartatuan, aldeko irizpenarekin, eta aukeratutako kokapenean proiektua bideragarria dela adierazten du, ingurumen-ondorioei soilik erreparatuta; proiektua zer baldintzatan gauzatu behar den ere ezartzen du, eta baldintza horiek koherenteak dira abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina aplikatuz proiektuari ezarriko zaizkion neurri zuzentzaileekin.

Azkenik, adierazi behar da ebazpen honek kontuan izan dituela teknika erabilgarri onenak eta aplikatzekoa den sektoreko legeriak zehaztutako neurriak eta baldintzak, bai instalazioak gehienez isur edo airera ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak zehazteko, bai ingurumen osoa ahalik eta gehien babesteko helburuarekin, instalazioaren ustiapenari ezarriko zaizkion bestelako baldintzak erabakitzeko. Zehazki, teknika erabilgarri onenak jasotzen dituen Europako Batzordearen 2013ko BREF txostenaren edukia kontuan hartu da (Best Available Techniques (BAT) Reference Document for the Production of Cement, Lime and Magnesium Oxide).

Orain arte azaldutakoari jarraikiz, espedienteko txostenak aztertu eta proiektuaren ingurumen-ebaluazioa egin ondoren, ebazpen-proposamena sinatu zen. Bertan, Valogreene Paper BC SL enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak jasotzen ziren.

Honako xedapen hauek ikusi dira: ebazpen-proposamena, Sailburuordetza honena; 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko Ingurugiroa Babestekoa; 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena; 815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena; 68/2021 Dekretua, otsailaren 23koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta oro har aplikatzekoak diren gainerako arauak. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aldeko adierazpena egitea ingurumen-inpaktuaz, Valogreene Paper BC SLk Bergaran duen (Gipuzkoa) material karetsua ekoizteko instalazioaren proiekturako (AAI00425 espedientea), ebazpen honen hirugarren eta laugarren apartatuetan ezarritako baldintzetan.

Jarduera hori Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskinean dago jasota, 4.f) epigrafean:

«4. taldea. Industria siderurgikoa eta mineralen industria. Metalak ekoiztea eta lantzea.

(...)

h) Zementuaren, karearen eta magnesio-oxidoaren ekoizpena:

(...)

3.– Karea labeetan ekoiztea, egunean 50 tonatik gorako ekoizte-gaitasunarekin».

Bigarrena.– Ingurumen-baimen integratua ematea Valogreene Paper BC SL enpresari (egoitza soziala: Portuetxe 23B, 314 bulegoa, Donostia (Gipuzkoa); eta IFK: B-02726008), Bergarako Larramendi industrialdeko H lurzatian duen material karetsua ekoizteko instalaziorako, ebazpen honen laugarren apartatuan ezarritako baldintzekin.

Jarduera jasota dago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 1. eranskineko kategoria honetan:

«3.1. Zementuaren, karearen eta magnesio-oxidoaren ekoizpena, hauekin pareka daitekeena:

(...)

b) Karea labeetan ekoizteko instalazioak, egunean 50 tonatik gora ekoizteko ahalmena badute».

Valogreene Paper BC SL enpresaren instalazioa Bergarako Larramendi industrialdean egongo da. Lurzatiaren azalera osoa 18.770 m2 da, eta instalazio berriek 11.825 m2-ko azalera eraikigarria hartuko dute; gehienez 14.190 m2-ko azalera eraikigarria du.

Jarduera produktu karetsu bat fabrikatzea da, papergintza-sektorean sortutako lohien, tinta-kentzeko lohien eta pulper uren HUA lohien balorizazio materiala eginda, hots, lohiok kiskalita.

Instalazioaren tratamendu-ahalmena honako hau izango da:

– Hondakin-paperaren errefusaren eta beste hondakin batzuen (plastikoa, biomasa, etab.) termobihurketa-prozesua/tratamendu termikoa, puntu izendatuan urtean 45.320 tona sartzeko.

– Lohiak kiskaltzeko prozesua, urtean 109.740 tona sartzeko.

Instalazioak:

– Estalpeko azalera, honako hauek barne hartzen dituena: bulegoen eraikin nagusia, hondakin-paperaren pabiloia, lohiak hartzeko eta hondakin-papera aurretratatzeko pabiloia, pirolisi-gunea eta tailerra.

– Estali gabeko azalera zolatua, honako hauek barne hartzen dituena: kamioiak deskargatzeko gunea, kiskaltze-prozesua (lehortzea eta kiskaltzea), termobihurketa-prozesua (lehortzea eta errekuntza) eta uren tratamendurako eremua. Halaber, bideetarako eta aparkalekuetarako azalera ere jasotzen da.

Prozesuak:

Paperezko azpiproduktuak tratatzeko prozesuak honako jarduera-eremu hauetan egiten dira:

1.– Lehengaien harrera eta aurretratamendua.

Jasotako hondakin-paperaren errefusari tratamendu mekaniko, magnetiko eta optikoetan oinarritutako aurretratamendu bat egingo zaio, partikularen tamaina egokitzeko, kloro kantitate handiko lehengaien zatikiak (PVC, batez ere) eta metalen eta inpropioen zatikiak ezabatzeko. Zehazki, hondakin-paperaren errefusari egin beharreko aurretratamenduak honako etapa hauek izango ditu:

– Birrintzea. Edukiera txikiko lehen hobi batetik xehagailu batera pasatzen da, eta, horri esker, hondakin-paperaren errefusa bereiz daiteke, aldez aurretik birrinduz, ondorengo baheketak errazteko.

– Bereizle magnetikoa. Hondakin-paperaren errefusa bereizle magnetiko batetik pasatzen da metal ferrikoak bereizteko.

– Foucault bereizlea. Bereizle horretan metal ez-ferrikoak bereizten dira (aluminioa, etab.).

– Bereizle optikoa. Bereizle horretan PVCa bereiziko da, kloro-eduki handia duelako.

– Begiz ikuskatzea. Begiz ikuskatzeko puntu bat instalatuko da, aurretiazko makineriak izan ditzakeen hautemate-arazoak antzemateko.

– Prentsa-lehortzea. Hondakin-paperaren errefusa prentsa-lehortze batean sartzen da (deshidratazio mekanikoa), lehortze termikoaren aurretik hasierako hezetasuna murrizteko eta materialaren bolumena txikiagotzeko eta trinkotzeko, luzaroan pilatzeko.

2.– Termobihurketa-prozesua.

Kiskaltze-prozesurako energia-ekarpena, aldez aurretik lehortzea barne, hondakin-paperaren errefusaren hondakin plastikoaren termobihurketa-prozesu batetik lortuko da. Prozesu hori hiru azpiprozesuk osatzen dute: lehortzea, pirolisia eta errekuntza.

Hondakin-paperaren errefus plastikoaren pirolisia egingo da, eta, hortik abiatuta, gas bat lortuko da, errekuntzarako araztuko dena, bai lohiak lehortzean, bai kiskaltze-prozesuan. Pirolisian, halaber, produktu ikaztsu solido bat lortuko da, char izenekoa. Prozesuan sortutako energiaren zati bat hondakin-paperaren errefusa lehortzeko ere erabiliko da, lehengai horren hezetasun-edukia termobihurketa-prozesurako egokitzeko. Fase hauek izango ditu:

– Hondakin-paperaren errefusa lehortzea. Hondakin-paperaren errefusa lehortegi batean sartzen da, horren ur-kantitatea instalazioaren diseinuan zehaztutako ehunekora murrizteko (% 10).

– Pirolisia. Hondakin-paperaren errefus lehorra, jarraian, materiaren transformazio termikoa pirolisi-prozesuaren bidez (deskonposizio kimikoa oxigenorik gabe) ahalbidetzen duen sistema batera garraiatzen da. Horretarako, pirolizagailuan sartutako materiaren tenperaturak, progresiboki eta etengabe, 550.ºC-ko minimora iritsi beharko du, edo 760.ºC-ko tenperatura idealera, ahalik eta berotze-abiadura handienean. Erreaktore hori hermetikoa izango da, eta airea pirolisi-sisteman sartzea saihestuko du.

Pirolizagailuan sortutako gasak Ca(OH)2 dosifikazio-etapa batera bidaliko dira. Etapa hori gas azidoak (HCl, H2S, SO2) ezabatzeko erabiltzen da, eta, ondoren, partikulak ezabatzeko iragazki zeramikoetan.

– Errekuntza Errekuntza-ganbera bat instalatuko da, pyrogasa airez erretzeko eta 850.ºC inguruko tenperaturako keak sortzeko. Horiek lehortzeko erabiliko dira. Errekuntza-ganberak gas naturaleko erregailu bat izango du instalazioa abiarazteko, eta piztuta mantenduko da prozesua diseinuko tenperaturara iritsi arte.

3.– Kiskaltze-prozesua.

Kiskaltze-prozesuak bi etapa nagusi izango ditu: lehortzea eta kiskaltzea, kudeatu beharreko hondakinen izaera dela-eta (ur eta materia organiko lurrunkor ugari dituzte). Lehortze-etapan lohien hezetasun-eduki handia ezabatzen da (>% 40-90 pisuan), eta kiskaltze-prozesuan materia organikoa kentzen da (% 20-40 pisuan). Kiskaltze-prozesuak etapa hauek izango ditu:

– Lohiak lehortzea. Zakarrontzietako lohiak lehortegi batean sartzen dira, % 10eko hezetasunera iritsi arte lehortzeko.

Kiskaltzea (kiskalgailua + errekuntza-ganbera). Errekuntza-ganbera bat instalatuko da airez araztutako pyrogasa erretzeko eta keak 550 ºC inguruko tenperaturan sortzeko. Errekuntza-ganberak gas naturaleko erregailu bat izango du abian jartzeko. Ke beroek tenperatura igoko dute kiskalgailuaren barruan, eta hala, ekipamenduan sartuko den gehiegizko airearekin batera, lohien materia organikoa deuseztatuko da Lortutako produktu karetsua dagokion siloan biltegiratuko da, saltzeko.

4.– Errekuntza-gasen tratamendua.

Instalazioko prozesu desberdinetan sortzen diren errekuntza-keen korrontea araztu egingo da kutsatzaileak tratatzeko egokitzapen-etapa hirukoitz batean, mahuka-iragazki bat instalatuz, ikatz aktiboko eta Na2CO3-ko partikulak atxikitzeko, bai eta lehortze-etapatik arrastatu daitezkeen partikulak atxikitzeko ere, eta azken etapa bat NOx ezabatzeko, NH3 injekzioaren bidez, murrizketa katalitiko selektiboko etapa bat erabiliz (SCR). Aurreikusitako errekuntza-gasen tratamenduak, beraz, Na2CO3 eta ikatz aktiboaren dosifikazioa, Venturi motako kontaktu-erreaktorea, mahuka-iragazkiak eta SCR motako NH3 dosifikazioa (murrizketa katalitikoko sistema) barne hartzen ditu.

Emisio atmosferikoen foku bakarra egongo da, eta bertara bideratuko dira pyrogasen errekuntza-ganberaren xurgapena eta kiskalgailuarena.

5.– Prozesuko uren tratamendua.

Sortutako hondakin-uren fluxu nagusiak hauek izango dira:

– Hondakin-paperaren errefusa eta lohiak biltegiratzeko eremuan jasotako lixibiatuak.

– Hondakin-paperaren errefusa prentsa-lehortzean sortutako ur-korrontea.

– Lehengaia lehortzeko eragiketan ezabatutako uraren kondentsazioak sortutako ur-korrontea.

Prozesuko urak tratatzeko instalazioak orduko 12 m3-ko tratamendu-ahalmena izango du. Prozesuko urak tratatzeko proposatutako soluzioak hiru etapa ditu:

– Bahe birakariaren bidez arbastatzea.

– Homogeneizatzea.

– Efluentean dauden solido jalkigarriak eta metal astunak bereizteko tratamendu fisiko-kimikoa, hala badagokio.

Instalazioak lohien lerro bat ere badu, tratamendu fisiko-kimikoan jalkitako solidoak mekanikoki deshidratatzeko. Deshidratazio mekanikotik datozen lohiak, prentsa-iragazkia aplikatuz, kiskaltze-etapan berriro sartuz kudeatuko dira.

Instalazioan, prozesuan arriskutsuak ez diren hondakinak sortuko dira: errekuntza-ganberetako errauts hegalariak, pirolisi-prozesuko charra, eta hondakin-paperaren errefusa aurretratatzeko prozesuan bereizitako plastikoa, papera eta metal ferrikoak.

Sortutako hondakin arriskutsuen artean daude iragazki-sistemako hautsak, ikatz aktibo agortua eta instalazioen mantentze-lanetan sortutako olioa, baita bulegoetan sortutako beste hondakin batzuk ere, hala nola hodi fluoreszenteak, tresna elektriko eta elektronikoak, etab.

Instalazioan, teknika erabilgarri onenak jasotzen dituen Europako Batzordearen 2013ko BREF txosteneko (Best Available Techniques (BAT) Reference Document for the Production of Cement, Lime and Magnesium Oxide) teknika hauek ezarriko dira: 1. TEO, 2. TEO, 30. TEO, 31. TEO, 32. TEO, 33. TEO, 34. TEO, 36. TEO, 37. TEO, 38. TEO, 40. TEO, 41. TEO, 43. TEO, 45. TEO, 47. TEO, 48. TEO, 50. TEO, 51. TEO, 52. TEO, 53. TEO eta 54. TEO.

Hirugarrena.– Honako baldintza eta eskakizun hauek ezartzea Bergarako udal-mugarteko Larramendi industrialdeko H lurzatian material karetsua ekoizteko jarduera instalatzeko egokitzapen-obretarako:

A) Proiektua egikaritzen hasteko epea.

Lau urteko epea jartzen da proiektua egikaritzen hasteko, ingurumen-inpaktuaren adierazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera. Hori igaro eta artean ez bada hasi proiektua egikaritzen, ingurumen-inpaktuaren adierazpen honen iraunaldia amaituko da, eta dagozkion ondoreak sortzeari utziko dio. Kasu horretan, sustatzaileak berriro hasi beharko du proiektuaren ingurumen-inpaktua ebaluatzeko izapidea, aipatutako epea luzatzea adosten ez bada behintzat. Hori guztia, bat etorriz otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 47.8 artikuluan eta abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 43. artikuluan ezarritakoarekin. Horretarako, sustatzaileak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari jakinarazi beharko dio, gutxienez hilabete lehenago, noizko aurreikusten den proiektua egikaritzen hastea.

B) Instalazioa egokitu eta muntatzeko baldintza orokorrak.

Babes- eta zuzenketa-neurriak indarrean dagoen araudiaren arabera egikarituko dira, hurrengo apartatuetan adierazitakoa kontuan hartuta, eta, aurrekoaren aurkakoa ez den orotan, sustatzaileak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan aurkeztutako dokumentazioan aurreikusitakoa kontuan hartuta.

B.1.– Jarduketa-esparrua mugatzea.

a) Proiektuak adierazitako esparruan egingo dira obrak eta lurzorua okupatzea dakarten lan osagarriak. Ahalik eta gehien murriztuko da obrako makinak eta ibilgailuak aipatutako mugetatik kanpo zirkulatzea.

b) Aipatutako esparrutik kanpo ustekabean gertatutako afektazioen kasuan, zuzenketa- eta lehengoratze-neurri egokiak aplikatuko dira.

B.2.– Ura eta lurzorua babesteko neurriak.

a) Drainatze-sare naturalera ahalik eta hondakin fin gutxien isuriz egingo dira lanak. Horretarako, urak bideratzeko gailuak eta solido esekiei eusteko sistemak proiektatuko eta, kasua bada, egikarituko dira, kutsa daitezkeen urak haietan biltzeko.

Hormigoi-upelak espresuki horretarako egokitutako guneetan garbituko dira. Hormigoi-garbiketako esnea ezingo da inola ere ibilgura isuri. Hormigoiaren hondakinak ebazpen honetako hirugarren apartatuaren B.5 puntuan ezartzen diren baldintzen arabera kudeatu beharko dira.

b) Obratako makinak gordetzeko azalera eta horren mantentze-lanak egiteko gunea drainatze-sare naturaletik bereiziko dira. Zola iragazgaitza eta jariakinak biltzeko sistema izango dute, olioa eta erregaiak direla-eta lurzorua eta ura kutsa ez daitezen. Erregaien zamalanak, olio-aldaketak eta tailerreko jarduerak ezin izango dira horretarako adierazitako guneetatik kanpo egin.

B.3.– Zaratak, dardarak eta horien eraginak gutxitzeko neurriak.

a) Eraikitzeko fasean, beharrezkoak diren obrarako jarraibide egokiak aplikatuko dira, obra-makinen mantentze-lan orokorrei eta zarata jatorrian murrizteari dagokienez.

b) Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren 22. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, zonakatze akustiko, kalitate-helburu eta emisio akustikoei dagokienez, obrak egitean erabiliko diren makinak egokitu egin beharko dira kanpoan erabiltzeko makinen soinu-emisioei buruz indarrean dagoen legerian ezarritako aginduetara, eta, bereziki, eta hala badagokio, Kanpoan erabiltzeko makinek ingurumenean sortzen dituzten soinu-emisioak arautzen dituen otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretuan eta arau osagarrietan ezarritakora.

B.4.– Hauts-emisioak murrizteko neurriak.

a) Ibilgailuak garbitzeko gailuak jarriko dira obra-guneen irteeran.

b) Hezetasun-baldintza egokietan garraiatuko da indusketa-materiala, hain zuzen, zama estaltzeko gailuak dituzten ibilgailuetan, lohi eta partikularik ez barreiatzeko.

B.5.– Hondakinak kudeatzeko neurriak.

a) Obrek iraun bitartean sortutako hondakinak, lanak prestatzeko operazioetatik sortzen direnak, enbalajeak, errefus-lehengaiak eta garbiketa-lanetako soberakinak Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikagarri diren araudi zehatzetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

Hondakinak kudeatzeko hierarkia-printzipioei jarraituz, hondakinen sorreran prebentzioa sustatu behar da, edo, hala badagokio, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 8. artikuluan ezarritako lehentasun-hurrenkerari jarraituz kudeatu behar dira, hau da: prebenitzea, berrerabiltzeko prestatzea, birziklatzea eta balorizatzeko beste modu batzuk, balorizazio energetikoa barne. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira deuseztatu: haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela behar bezala frogatzen bada.

b) Eraikitze- eta eraispen-jardueren ondorioz sortutako hondakinak eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko den otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuan eta eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko den ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan aurreikusitakoa betez kudeatuko dira.

Aipatutako 112/2012 Dekretuaren 4. artikuluaren arabera, proiektuaren sustatzaileak hondakinen eta eraikitze- eta eraispen-materialen kudeaketa-azterlan bat gehitu beharko du oinarrizko proiektuetan eta obra egikaritzeko proiektuetan; azterlan horrek, I. eranskinean ezarritako gutxieneko edukia izan beharko du.

Halaber, otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuan aurreikusitako eskakizunak betetzeaz gain, plan bat prestatuko du kontratistak, obrako eraikuntza- eta eraispen-lanetan sortzen diren hondakinekiko eta materialekiko betebeharrak nola beteko dituen azaltzeko. Plan hori obraren kontratu-agiriei erantsiko zaie.

c) Zabortegira bidali beharreko hondakinak, hain zuzen ere Hondakinak zabortegietan utzita deuseztatzea arautzen duen uztailaren 7ko 646/2020 Errege Dekretuaren eta Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuaren arabera kudeatuko dira.

Jardueraren soberakinak betelanetarako erabiltzen badira, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan xedatutako baldintzak bete beharko dituzte betegarri horiek.

Soilik VIE-A ebaluazioko balio adierazleetatik beherako eduki kutsatzaileak dituzten materialak utzi ahal izango dira lursailak betetzeko edo egokitzeko, Lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen III. eranskinean jasotakoari jarraikiz.

d) Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek Hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dituzte; ontzi horiek itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

Aipatutako edukiontziak edo ontziak etiketatu egin beharko dira argi eta irakurtzeko eta ezin ezabatuzko moduan, indarrean dagoen araudiaren arabera.

e) Sortutako olio erabilia kudeatzeko, Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan xedatutakoa beteko da.

Erabilitako olioak aldi baterako biltegiratzea, hau da, baimendutako kudeatzaileak biltzen dituen arte, ontzi edo segurtasun-sistema batean gordetako biltegietan egingo da, horrela, biltegi nagusiak haustura edo galeraren bat izanez gero, olioa sakabanatu ez dadin.

f) Hondakinak kudeatzeko araudia errazago bete ahal izateko, hainbat lanetan sortutako hondakinak kudeatzeko sistemak jarri beharko dira. Lan horien arduradunek kudeatuko dituzte sistemok, eta haien ardura izango da, halaber, beharginek hondakinak behar bezala erabiltzea. Bereziki, erregai eta produktuak biltegiratzearen, makinen mantentze-lanak egitearen edo hondakinak erretzearen ondorioz ez dira inolaz ere efluente kontrolatu gabeak sortuko.

g) Aurrekoaren arabera, berariazko gune bat atonduko da, eta bertan jarriko dira hondakin arriskutsuak (olio-latak, iragazkiak, olioak, pinturak eta abar) aldi baterako bilduko dituzten instalazio estaliak. Horiez gainera, eta bereiz, hondakin inerteak biltzeko berariazko edukiontziak jarri behar dira. Edukiontzi horiek itxita egongo dira kudeatzaileari entregatu arte, isurtze edo lurruntze bidez edukirik ez galtzeko. Orobat, obrak egiten ari diren bitartean sortzen diren hondakinak biltzeko elementu estankoak (bidoiak eta abar) instalatu behar dira; elementuok hondakin moten arabera bereizi behar dira. Gero hondakinok aurrean aipatutako gune garbira eramango dira.

h) Obretan sortutako hondakinen ingurumen-jarraipenari buruzko txosten ulergarri bat egin beharko da, eta indarrean dagoen legerian jasotako identifikazio-dokumentuak eta tratamendu-kontratuak txosten horretan sartu beharko dira.

B.6.– Kultura-ondarea babesteko neurriak.

Euskal Kultura Ondarearen maiatzaren 9ko 6/2019 Legeak ezarritako gainerako xedapenak gorabehera, obretan aztarna arkeologikoren bat egon daitekeela pentsarazten duen zerbait aurkitzen bada, berehala jakinaraziko zaio Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Zuzendaritza Orokorrari; gero, beharrezkoa izanez gero, hark erabakiko du zer neurri ezarri.

B.7.– Obraren garbiketa eta akabera.

Behin obra amaituta, garbiketa-kanpaina sakona egingo da, proiektuaren eraginaren mende egon den esparru osoan obra-hondakinik ez uzteko.

B.8.– Ingurumenari buruzko aholkularitza.

Obra amaitu arte eta obra horren bermeak dirauen bitartean, ingurumen-gaietan eta babes- eta zuzenketa-neurrietan ondo jantzitako aholkularitza eduki beharko du Obra Zuzendaritzak, ingurumen-inpaktuaren azteketako zahaztapenen arabera. Baldintza-agiriak gai horiei buruz esleitzen dizkion funtzioen alorrean obra-zuzendaritzak hartu beharreko erabakiek, aldez aurretik, aholkularitza horrek egindako txostena izan beharko dute.

B.9.– Lan-programaren diseinua.

Kontratistak ekintza-proposamen xehatu batzuk egin beharko ditu ondorengo azpi-apartatuetan adierazitako alderdiei buruz. Proposamen horiek ebazpen honetan kasu bakoitzerako ezartzen diren irizpideen arabera diseinatuko dira. Obra-zuzendariak espresuki onetsi beharko ditu eta lanak burutzeko programan txertatuko dira. Honako hauek dira dokumentuak:

a) Kokapenari buruzko xehetasunak eta kontratistaren instalazioen guneak eta hondakinak aldi baterako biltegiratzekoak, ebazpen honen hirugarren.B.1 eta hirugarren.B.5 apartatuetan aurreikusitakoaren arabera.

b) Ur-eroanbideen sareen eta solido esekiak atxikitzeko ebazpen honen hirugarren.B.2 apartatuan aurreikusitako gailuen xehetasunak eta kokapena.

c) Ebazpen honen hirugarren B.4 apartatuan aurreikusitako ibilgailuak garbitzeko gailuen xehetasunak eta kokapena.

d) Obretan sortutako eraikuntza- eta eraiste-hondakinak kudeatzeko plana, eraikuntza- eta eraiste-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen dituen ekainaren 26ko 112/2012 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera.

B.10.– Jarraibide egokien kontrola obren garapenean zehar.

Obren jardunbide egokien kontrola egingo da, eta bereziki kontuan hartuko dira honako alderdi hauek: hondakinen kudeaketa, hondeaketa-soberakinena ere aintzat hartuz, hauts- eta zarata-ekoizpena eta Ebazpen honetan adierazitako bestelako alderdiak.

B.11.– Obraren amaierako txostena.

Sustatzaileak obraren amaierako txostena bidali beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari; obrak egin bitartean izan diren gertaeren berri emango du bertan, eta ebazpen honetan nahiz ingurumen-inpaktuaren azterlanean jasotako neurri babesle eta zuzentzaileak zenbateraino betetzen diren azalduko du, eta ingurumen-organoak hondakinak behar bezala kudeatzeko ezarritako neurrien berri ere emango du.

Horrekin batera, eta hala badagokio, proiektua egikaritu bitartean sartutako aldaketak xehetasunez dokumentatu beharko dira aipatutako txostenean, baita ingurumenaren gaineko eraginaren ikuspegitik duten justifikazioa azaldu ere. Halaber, eraikuntza-fasean ingurumen-arloan eginiko behaketa-programaren emaitzak eta indusketa-materialen erabilera zehatza dokumentatu behar dira, material horien kuantifikazio eta ezaugarriei buruzko datuak barne hartuta.

Laugarrena.– Material karetsua ekoizteko jarduera ustiatzeko eta bertan behera uzteko baldintza eta betekizun hauek ezartzea.

A) Administrazioarekiko harremanen arduraduna.

Valogreene Paper BC SLk Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari jakinaraziko dio administrazioarekiko harremanez arduratuko den goi-mailako tituludunaren gaineko datuen aldaketa oro.

B) Erantzukizun zibileko asegurua.

Erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko da bi milioi (2.000.000) euroko zenbatekoaz, ondorengoak estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo horien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz ingurumen aldatua konpondu eta berreskuratzeko kostuak.

C) Babes- eta zuzenketa-neurriak.

Babes- eta zuzenketa-neurriak sustatzaileak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala ezarriko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta honako apartatu hauetan ezarritakoari jarraituz:

C.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

C.1.1.– Baldintza orokorrak.

Valogreene Paper BC SLren instalazioaren ustiapenean bete beharreko baldintzak dira atmosferarako emisioek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako balioak, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako eskakizun teknikoak betetzea.

Prozesuan zehar aireratzen den kutsagarri oro bildu eta bide egokienetatik kanporatuko da, behar denean, kutsagarrien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Emisio ez-konfinatuek ez dute arau orokor hori bete beharrik izango, horiek biltzea teknikoki eta/edo ekonomikoki bideragarria ez bada, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen bada.

Neurri egokiak hartuko dira istripuzko emisioen probabilitatea murrizteko, eta haien efluenteak giza osasunerako nahiz segurtasun publikorako arriskutsuak ez izateko. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, modu eraginkorrean aurre egiteko efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

Atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte instalazioaren titularrek.

Fokuen sekzioak, neurketa-guneak, laginketa-puntuak, neurketa-portuak, irisgarritasuna, segurtasuna eta zerbitzuak, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak 2012ko uztailaren 11ko Aginduaren jarraibide teknikoetan ezarritakoa bete beharko dute. Agindu horretan, 278/2011 Dekretua, abenduaren 27koa, garatzeko jarraibide teknikoak zehaztu ziren, zeinak arautzen baitzituen atmosfera kutsa dezaketen jarduerak garatzen dituzten instalazioak.

Organo horrek foku berri bat baimendu ondoren, hura abiarazten denetik sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakunde batek egindako hasierako ILE txosten bat eman beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahalko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

C.1.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Material karetsua ekoizteko Valogreene Paper BC SLren instalazioak urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren (atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratu, eta berau ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituenaren) katalogoan bildutako jarduerei lotutako honako foku konfinatu hauek ditu:

(Ikus .PDF)

Urte jakin batean foku sistematiko batek foku ez-sistematiko gisa funtzionatzen badu, ez da foku horren gaineko kontrolik egin beharko urte horretan. Ondoko urtean egin beharko da, baldin eta kontrola salbuesteko baldintzek ez badute bere horretan jarraitzen. Ingurumena zaintzeko dagokion programan justifikatu beharko da inguruabar hori.

C.1.3.– Emisioen muga-balioak.

Instalazioa ustiatzean, atmosferara egiten diren emisioetan ez dira gaindituko emisioen muga-balio hauek 1. fokuan:

a) Batez besteko balioak laginketa-aldian:

b) Eguneko batez besteko balioak:

c) Ordu-erdiko batez besteko balioak:

d) Karbono monoxidoaren (CO) kontzentrazioen emisioen muga-balioak (martxan jartzeko eta gelditzeko faseak izan ezik):

1.– 50 mg/m3 errekuntza-gas, eguneko batez besteko balio gisa kalkulatuta.

2.– 150 mg/m3 errekuntza-gas, gutxienez, neurketa guztien % 95ean, 10 minutuko batez besteko balio gisa kalkulatuta; edo 100 mg/m3 errekuntza-gas neurketa guztietan, 24 orduko edozein alditan hartutako ordu-erdiko batez besteko balio gisa kalkulatuta.

e) 273 K-ko tenperaturako, 101,3 KPa-ko presioko eta guztira oxigenoaren eta gas lehorraren % 11ko edukiko baldintza normalizatuei buruzko mugak bete beharko dira.

f) Atmosferara egiten diren emisioen muga-balioak betetzen direla ulertuko da, baldintza hauek guztiak betetzen badira:

1.– Eguneko batez besteko balioek ez badituzte gainditzen b) paragrafoan ezarritako emisioen muga-balioak, eta eguneko batez besteko balioen % 97ak, urte osoan zehar, ez badu gainditzen aurreko d)1 apartatuan ezarritako emisioen muga-balioa.

2.– Ordu-erdiko batez besteko balioetako batek ere ez baditu c) paragrafoko A zutabeko emisioen muga-balioak gainditzen, edo, hala badagokio, ordu-erdiko batez besteko balioen % 97ak, urte osoan zehar, ez badu gainditzen aurreko c) apartatuko B zutabeko emisioen muga-balioa.

3.– Laginketa-aldian zehar batez besteko balioetako batek ere ez baditu a) apartatuan ezarritako emisioen muga-balioak gainditzen.

4.– Aurreko d).2 apartatuan xedatutakoa betetzen denean.

g) Ordu-erdiko batez besteko balioak eta 10 minutuko batez besteko balioak funtzionamendu errealeko denboraren barruan zehaztuko dira, martxan jartzeko eta gelditzeko aldiak alde batera utzita (hondakinak sartzen ari ez badira) eta neurtutako balioetatik abiatuta, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren II. eranskinaren 3. apartatuan agertzen den konfiantza-tartearen balioa kendu ondoren. Eguneko batez besteko balioak zehazteko, baliozkotutako batez besteko balio horietatik abiatuko da.

h) Laginketa-aldiko batez besteko balioak funtzionamendu errealeko denboraren barruan zehaztuko dira, martxan jartzeko eta gelditzeko aldiak alde batera utzita (hondakinak sartzen ari ez badira) eta neurtutako balioetatik abiatuta, ebazpen honetako laugarren apartatuko D.1.1.c.4 azpiapartatuan agertzen den konfiantza-tartearen balioa kendu ondoren.

C.1.4.– Gasak bildu eta kanporatzeko sistemak.

Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximinien gailurrak ez dira egongo laugarren apartatuko C.1.2 azpiapartatuan ezarritako goreneko kotatik behera. Honako elementu hauek airearen kutsaduraren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-guneak, neurketa-portuak, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

Emisio lausoak minimizatzeko helburuarekin, ihesak antzemateko ekipamenduak erabiliko dira, ingurumenaren kudeaketa egokia egingo da, eta instalazioa modu egokian diseinatuko da.

C.2.– Saneamendu-sarera isurtzeko baldintzak.

C.2.1.– Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: material karetsua ekoiztea.

Ez dago baimenduta ubide publikora industria-urik nahiz ur beltzik isurtzea.

C.2.2.– Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak.

C.2.3.– Isurien muga-balioak.

1. isurketa:

Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren kolektorera isurtzea arautzen duen Erregelamenduaren I. taulan ezarritako saneamendu-sarera isurtzeko muga-balioak bete beharko dira (2012-08-01eko GAO, 146. zk.), guztizko Zn-a izan ezik, 1,5 mg/l-ra mugatuta dagoenez:

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurien muga-balioak betetzeko.

Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Bestela, titularrak tratamendu egokia egin beharko du, aipatutako arauak eta kalitate-helburuak isurketaren ondorioz urratzen ez direla ziurtatzeko.

Baimen horrek ez du baldintza honetan berariaz adierazitakoak ez diren beste substantzien isuria onartzen, batez ere maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren substantzia arriskutsuak. Errege Dekretu horren bidez, apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua, abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen, urei buruzkoaren atariko titulua eta I., IV., V., VI. eta VIII. tituluak garatzen dituen Jabari Publikoko Urguneen Erregelamendua onartzen duena, aldatzen da.

C.2.4.– Arazteko eta husteko instalazioak. Kontrol-kutxatila.

Udal-hornidurako saretik ez datozen urak kuantifikatu egin beharko dira isuri aurretik, eta konexio-kanonari, saneamenduari eta azpiegiturei dagozkien kanonak ordaindu beharko dituzte.

Onartutako aurretratamenduak Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren isurketak arautzeko Erregelamenduan ezarritako mugak bete behar ditu (2012-08-01eko GAO, 146. zk.).

Kontrol-kutxatila bat jarriko da ur sanitario eta industrialentzako, eta haien bidez isurien lagin adierazgarriak hartuko dira eta arazketa-instalazioen errendimendua egiaztatuko da. Kutxatilak sarbide zuzena duten lekuan kokatuko dira, hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak ikuskatu ahal izan ditzan.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla egiaztatuz gero, Valogreene Paper BC SLk beharrezkoak diren aldaketak egin behar izango ditu arazteko instalazioetan, isurketak baimendutako ezaugarrietara egokitzeko, administrazioari jakinarazi ondoren, eta, hala badagokio, baimena aldatzeko eskatuko du.

Kasu honetan, efluentea kontrolatzeko (online kontrolak), nahitaezkoa izango da elementu hauek izatea, guztizko kopuruaren erregistroarekin:

– Emari-neurgailua.

C.2.5.– Kanona.

Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren isurketak arautzeko erregelamenduan ezarritako mugak gainditzen direnean, horiek zergapetu egingo dira saneamendu-tasari dagokionez.

C.3.– Hondakinak kudeatzeko baldintzak.

C.3.1.– Hondakinak onartu, hartu, manipulatu eta gordetzeko baldintzak eta kontrolak.

Lehengai gisa onar daitekeen hondakin-kopuruari dagokionez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraikiz, instalazioaren balorizazio-ahalmena Euskal Autonomia Erkidegoan sortutako hondakinetara bideratuko da lehentasunez, bereziki eremu horretan bestelako balorizazio-aukerarik ez dagoenean. Ondorio horietarako, ingurumen-organoak muga jarri ahalko dio behin-behinean hondakin onargarrien gehieneko kopuruari.

Instalazioetan tratatzea aurreikusitako hondakin mota berri bakoitzerako hondakinaren ezaugarriak aztertuko ditu operadoreak, tratatzeko aukera dagoela egiaztatzeko. Instalazioetan hondakin berri bat tratatzeko baimena eskatu beharko dio Valogreene Paper BC SL enpresak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, eta hondakin horren ezaugarriei buruz egindako azterketaren emaitzak jakinarazi beharko ditu eskaera horretan, baita hondakina onartzeko muga-parametroen proposamena edo baldintzak ere, eta hala badagokio, partida bakoitza jaso aurretik aztertu beharrekoak. Balorizazio energetikoa egin behar zaien hondakinen kasuan, era berean justifikatu beharko da balorizazio materiala ezin dela egin.

Hondakin jakin bat onartu daitekeen egiaztatu ondoren, Valogreene Paper BC SL enpresak haren titularrari ziurtagiri bat igorriko dio eta bertan, hondakina onartzeko baldintzak ezarriko dira. Horrez gain, hondakina onartzeko parametro mugatzaileak edo baldintzatzaileak jasoko dira eta, hala badagokio, hondakin-partida bakoitza hartu aurretik analizatu beharreko parametroak.

Baimendutako EHZ kodea duen hondakin bat onartzerik ez badago, ezezko onarpen-agiria egin beharko da, hondakin hori kudeatzeko ezintasunaren arrazoiak azalduz.

Era berean, baldin eta hondakina onartzeko baldintzen jarraipena egitean ikusten bada baldintzak ez direla bete eta, beraz, partida ez dela onartu, berehala jakinarazpen bat bidali beharko zaio organo honi, honako hauen berri emanez:

– Baztertzeko arrazoia.

– Beste kudeaketa-bide bat ala hondakina bidaltzaileari itzultzea proposatzen den.

– Beste kudeatzaile bati bidaltzea proposatzen bada, nahitaezkoa izango da dagokion onarpen-agiria aurkeztea, betiere lekualdaketa egin aurretik.

– Ekoizleari itzultzen bazaio, kontrol- eta jarraipen-agiriko gorabeheren apartatuan jaso beharko da gertakari hori, eta lekualdaketaren data eman.

Onartu ez den partida beste autonomia-erkidego batetik badator, jatorrizko ingurumen-organoari ere jakinarazi beharko zaio.

Onar daitezkeen hondakinei dagokienez, Valogreene Paper BC SL enpresak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honi bidali beharko dio egindako onarpen-agiria, baita egindako karakterizazioaren emaitzak ere, baliozkotu ditzan.

Ingurumen-organoak balioztatu beharreko onespen-agiri bat aurkeztu eta hamar egunera organo horrek ez badu espresuki ezer adierazi, Valogreene Paper BC SLk aukera izango du proposatutako hondakina onetsi eta tratatzeko prozesuarekin jarraitzeko.

Halaber, hirugarren herrialdeetatik datozen hondakinetarako, hondakinen lekualdatzeari buruzko ekainaren 14ko 1013/2006 EE Erregelamendua betetzen dela egiaztatu beharko da. Erregelamendu horrek Europako estatu kideen barruko lekualdatzeak eta Europar Batasunak hirugarren herrialdeetara egiten dituen esportazioak arautzen ditu.

Materialki balorizatzeko modu lehenetsia duten hondakinak materialki balorizatzeko prozesuan onartzeko baimena uka dezake ingurumen organoak.

C.3.1.1.– Hondakin onargarriak.

Kiskaltze-prozesuan lehengai gisa onar daitezkeen hondakinak (R5 kudeaketa-eragiketa).

Kiskaltze-prozesuan lehengai gisa honako hondakin hauek onartuko dira:

Onarpen-irizpideak

Orokorrean, ondorengo parametroak hondakinak onartzeko mugatzaileak izango dira, eta gutxienez zehaztapen hauek bete beharko dira lohien kasuan:

– Gehieneko hezetasuna (batezbestekoa): % 70

– Elementu kimikoak:

– Gutxieneko kare-edukia % 40 m/m (oinarri lehorrean) titanio-oxidoan aberatsa den lohia izan ezik, gutxienez % 50 m/m titanio-oxido eduki behar baitu (oinarri lehorrean).

Pirolisi-prozesuan lehengai gisa onar daitezkeen hondakinak (R1 kudeaketa-eragiketa).

Onarpen-irizpideak

Apartatu honetako zerrendetan ageri diren hondakinak onartu ahalko dira, baldin eta onartu aurretik haien balorizazio materiala edo lehentasunezko beste edozein balorizazio mota bideragarria ez dela (teknikoki, ekonomikoki edo ingurumenaren ikuspuntutik) behar bezala egiaztatu bada.

Erregaiaren ordezko partzial gisa gehitu eta hondakinak balorizatzeko jarduerarako hondakin onargarriek inola ere ezingo dute honelakorik eduki:

– Hondakin sanitarioak, infekziosoak edo zitostatikoak.

– Hondakin leherkorrak.

– Hondakin erradioaktiboak.

– Erreakzionatu eta nahasketa edo lurrun toxikoak sor ditzaketen hondakinak.

Hondakin-paperaren errefusaren kasuan, parametroak hauek izango dira:

– Gehieneko hezetasuna (batezbestekoa): % 65

– Partikularen gehieneko tamaina: 250 mm.

(Partikularen gehieneko tamaina, materialarekiko independentea den edozein zatitzat hartuta, jatorria edozein dela ere. Ez dute tamaina horretakoak zertan izan materialaren tipologiagatik edo lortzeko prozesuagatik sortzen diren aglomeratuak, hala nola hondakin-paperaren txirikordak).

– Elementu kimiko kritikoak:

– Baimendutako errautsen edukia: % 20tik behera.

C.3.1.2.– Hondakinen sarrera kontrolatzea.

Fabrikara balorizatzeko iristen diren hondakinen kontrol bat eraman beharko da, hondakin horiek ebazpen honetako baldintzekin fabrikan onartuko direla bermatzeko. Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak onetsitako onarpen-agirian ezarritako egiaztapena izango da kontrol hori. Agiri horretan onartzeko parametro mugatzaile eta baldintzatzaileak ezarriko dira, eta egokia denean, partida bakoitzean analizatu behar diren parametroak. Egiaztatze hori sarrera-kontroleko agiri batean erregistratuta geratuko da.

C.3.2.– Balorizatu beharreko hondakinak gordetzea.

Hondakinak sustatzaileak igorritako proiektuan deskribatutako baldintzetan gordeko dira, bertako neurri babesle eta zuzentzaileak aplikatuta, ingurumeneko eragin negatiboak saihestu edo minimizatzeko helburuarekin, bereziki lurzorua, airea, azaleko ura eta lurpekoa kutsatzea, baita usainak eta zaratak, eta giza osasunerako zuzeneko arriskuak ere.

Hondakinak gordailuetan gordetzeko gehieneko edukiera gordailuon edukieraren araberakoa izango da, proiektuan deskribatzen den bezala.

Hondakin-paperaren errefusa, plastiko birziklagarria eta lurrazaleko eta egurrezko hondakinak ezin izango dira hondakin-papera pilatzeko eraikinetik kanpo biltegiratu. Era berean, tinta-kentzeko lohiak eta araztegiko lohiak estalitako 5 boxetan baino ezingo dira biltegiratu.

Balorizatu beharreko hondakinak gordetzeko gehieneko denbora bi urtekoa izango da.

C.3.3.– Hondakin balorizatuen datuen erregistroa.

Uztailaren 28ko 22/2011 Legearen, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzkoaren 13.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Valogreene Paper BC SL enpresak agiri-erregistro bat egin beharko du. Erregistro horretan, tratatutako hondakinen kantitatea, izaera, jatorria, biltzeko maiztasuna, garraiobidea eta balorizatzeko metodoa jaso beharko dira, dosifikazioa barne (t/ordu). Halaber, hondakin-partida bakoitza onartu eta hartzeko data jarriko da, eta hartutako hondakin bakoitzak fabrikan duen kokalekua.

Ebazpen honetako C.3.1.2. apartatuan aipatutako karakterizazio-analisien emaitzak apartatu honetan araututako erregistroan jasoko dira, baita Valogreene Paper BC SLk egin ditzakeen kontrasteko horiek ere.

Hilero, balorizazio-jarduera hasi eta gero, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidali beharko da erregistro horren indarreko urteko informazioa, hilabete bakoitzean egindako kudeaketa-lana bereizita: Informazioa excel formatuan bidaliko da.

– Tratatutako hondakinen kopurua, ezaugarriak, jatorria, garraiobidea eta balorizazio-metodoa.

– Instalazioaren hileko batez besteko dosifikazioko eta funtzionamenduko balioak.

C.3.4.– Produktuaren izaera egiaztatzea.

Kudeaketa-prozesuaren ondoriozko material karetsuaren kasuan, produktuaren izaera egiaztatu beharko da, xede-erabilera bakoitzerako ziurtagiriak aurkeztuta. Hala ere, 22/2011 Legea berrikusteko egungo prozesuaren ondorioz araudi berria onartzen bada, egiaztapena erreferentzia arauemaile berrian oinarrituta aplikatzekoak diren eskakizunetara egokitu beharko da.

Halakorik ezean, materiala balorizatzeko baimena ematen da, C.4.2 apartatua betez, a) azpiapartatuan adierazitakoaren arabera karakterizatu ondoren.

Bestalde, pirolisi-prozesuan sortutako gasak produktu-izaera duela egiaztatzeko, baimen honetan jasotako emisio-baldintzak bete beharko dira.

Horiek ziurtatzeko, emisioen kontrolez gain, sortutako gasaren kalitatea kontrolatuko da, gutxienez 3 hilabeteko maiztasunarekin, eta gutxienez bero-ahalmena eta partikulen, sufrearen, kloroaren eta metalen edukia aztertuko dira.

C.4.– Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortutako hondakin guztiak Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira, eta, beharrezkoa bada, karakterizatu egin beharko dira, euren izaera eta helburu egokiena zehazteko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia ezberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; beraz, hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak ekiditeko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, horretarako, balorizatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira deuseztatu: haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela behar bezala frogatzen bada. Kogenerazioa-berrerabilera lehenetsiko da balorizazio materialaren zein energia-balorizazioaren aurretik.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimendurik badago hondakin zehatz batzuk tratatzeko, lehentasunez instalazio horietara bidaliko dira, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek karakterizatuko dira, bat etorriz Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituen Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak xedatutakoarekin, eta Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak ezarritako jarraibideen arabera.

Instalazioan sortutako hondakinen kantitateak –ebazpen honetan jasotakoak– orientagarriak dira soilik, kontuan hartuta jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta sortutako hondakinen artean dagoen erlazioa. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. Hargatik eragotzi gabe abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan (4.d apartatua) ezarritakoa, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, kasu honetan soilik eskatu beharko da baimena egokitzea: baldin eta sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarri diren biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatu beharra badakar.

Hondakinak biltegiratzeko eremuak edo eremuek lurzoru estankoa izango dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan edo oso bustita egoteagatik, hondakinok isuriak edo lixibatuak sor baditzakete, bada, orduan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gerta daitezkeen isuriak kanpora irten ez daitezen. Hauts-itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

Hondakinak lehen aldiz atera aurretik, kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko da, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatzen baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014/EB Erregelamendua, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da, eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

Baldin eta hondakinak desagertu, galdu edo eskapatuko balira, berehala jakinaraziko zaie gertatutakoa Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari eta Bergarako Udalari.

Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren lurraldearen barruan hondakinak lekualdatzea arautzen duen ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, bat etorriz Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluarekin.

Nahitaezko aurretiko jakinarazpen-kasuetan, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25. artikuluan aurreikusitako eta ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluan garatutako kausetako bat gertatzen denean, hala organo honek nola helmugako autonomia-erkidegoko organo eskudunak hondakinak garraiatzearen aurka egin ahalko dute; arrazoitutako erabakia garraio-jakinarazpena aurkeztu eta gehienez ere hamar eguneko epean jakinarazi beharko diote operadoreari.

Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan hondakinak lekualdatzeari buruz ezarrita dagoena bete beharko da.

C.4.1.– Hondakin arriskutsuak.

Honako hauek dira sustatzaileak aitortutako hondakin arriskutsuak:

a) Hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarriak kontuan hartuta ezartzen da hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodetzea, eta baimena izapidetzean jasotzen da horiei buruzko informazioa. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, oinarrizko beste batzuk, euren izaera dela eta, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Hondakina zer motatakoa den eta zer osagai arriskutsu dituen definitzen dute. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa zuzena dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru Programan ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, hondakin bakoitzaren tratamendu-kontratuetan jasotako informazioa organo horrek onartu beharko du, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen tratamendu-kontratuetan lagatze- edo ezabatze-kodeak balorizatzeko eskatzen bada.

b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela eta, isuririk gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

c) Hondakin arriskutsuak ontziratzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dira. Hondakin arriskutsuak dauzkaten ontziek eta ontzikiek etiketa argia, irakurgarria eta ezabagaitza eduki beharko dute eta itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, edukiak isurita edo lurrunduta gal ez daitezen.

d) Gainerako hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabete baino gehiagoz biltegiratu. Salbuespen-egoeretan, ingurumen-organoak epe hori aldatu ahalko du, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio, baldin eta gizakion osasuna eta ingurumena babestuko direla bermatzen bada.

e) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartzea. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenbizikoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana bidali aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honen hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

f) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena aurretiaz eginda dagoela, araudian zehaztutako moduan, identifikaziorako agiria bete beharko da. Agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko da jatorritik helmugaraino. Valogreene Paper BC SLk artxiboan erregistratu eta gutxienez hiru urtez gorde beharko ditu tratamendu-kontratuak eta identifikazio-agiriak edo agiri ofizial baliokideak.

g) Egiaztatu beharko da baimendutako kudeatzailearen instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraiobideak betetzen dituela halako gaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian eskatutako betebeharrak.

h) Valogreene Paper BC SL enpresak erabilitako industria-olioen kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko du bere enpresan erabilitako olioa.

i) Gailu elektrikoen eta elektronikoen hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatuko dira ekipamendu elektriko eta elektronikoen hondakinak; besteak beste, lanpara fluoreszenteenak. Halaber, Pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatutakoa bete beharko dute pilen eta metagailuen hondakinek. Kudeatzaile baimenduaren tratamendu-kontratua izateko, garraioaren aurretiko jakinarazpena egiteko eta identifikazio-agiria betetzeko betebeharretik salbuetsita egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudeatu ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu, betiere. Toki-erakundeei egindako entregak justifikatzeko agiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.

j) Valogreene Paper BC SLk PCB eduki dezaketen gailuak dituenez, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete behar ditu abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuan zehaztutako baldintzak (errege-dekretu haren bidez, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dira) eta errege-dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.

k) Valogreene Paper BC SLk Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko irailaren 16ko 1005/2009/EE Erregelamenduak –ozono-geruza agortzen duten substantziei buruzkoak– adierazten dituen substantziak baditu, berreskuratu egingo dira, alderdiek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarri den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko ditu aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

l) Valogreene Paper BC SLk urtero adierazi beharko du Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria eta kantitatea, haien helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen laburpen-memoria, deklarazioaren xede den ekitaldiaren amaieran. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko ditu datu horiek.

m) Bat etorriz Hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluan xedatutakoarekin, Valogreene Paper BC SLk urtero adierazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria eta kantitatea, haien helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen laburpen-memoria, deklarazioaren xede den ekitaldiaren amaieran. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko ditu datu horiek.

n) Uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluarekin bat etorriz, artxibo kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak. Artxibo hori hiru urtez gorde beharko du gutxienez eta urtero bidali beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, dagokion urteko ingurumena zaintzako programaren barruan.

o) Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, zeina hondakin horiek ahalik eta gutxien sortzea baita, Valogreene Paper BC SL enpresak hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, gutxienez lau urtetik behin, Hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere aipatu legearen garapenerako araubideak ez badu Valogreene Paper BC SL hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.

p) Baldin eta Valogreene Paper BC SL azken jabea bada Ontziei eta ontzi-hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi batena, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

q) Apartatu honetako f) eta g) (kudeatzaileak EAEn daudenean), m), n) eta o) letretan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira transakzio elektroniko bidez, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskainitako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

r) Amiantoa duten hondakinak hautemanez gero, Valogreene Paper BC SLk amiantoak ingurumenean eragitea prebenitzeko eta eragin hori murrizteko 108/1991 Errege Dekretuan (3. art.) ezarritako betekizunak bete behar izango ditu. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera egingo dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

C.4.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak hondakin ez-arriskutsu hauek aitortu ditu:

a) «Char» eta «errauts hegalariak» hondakinen kasuan, hondakin horiek ispilu-sarrera dutenez gaur egun indarrean dagoen Europako hondakinen zerrendan, lehenengoz erretiratu aurretik, arriskugarritasuna zehaztu beharko da.

Sei hilean behin karakterizazio fisiko-kimikoa egin beharko da bi hondakin motentzat. Lortutako emaitzak ikusita, organo honek arriskugarritasunaren karakterizazioa eskatu ahal izango du, baldin eta haren ezaugarri fisiko-kimikoak aldatu direla egiaztatzen bada. Arriskugarritasunaren karakterizazioaren ondorioz hondakina arriskutsua dela ebatziz gero, baimen honen C.4.1 apartatuan zehazturikoa aplikatu beharko da.

b) Laugarren apartatuaren B.3 azpiapartatuan, bereiztearen eta hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoen inguruan xedatutakoari jarraituz, «Hiri-hondakinen antzeko hondakinek» ezingo dute eduki balorizatu daitekeen hondakin-zatikirik. Horregatik, egungo egoeran, hauek hartzen dira zati balorizagarritzat Euskal Autonomia Erkidegoan: papera eta kartoia, zura, plastikoak, metal ferrikoak eta ez-ferrikoak.

c) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereiziko dira, eta lehenak eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzailea), berriro erabili ahal izateko, eta bigarrenak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu bati.

d) Hondakin horiek ezabatzeko badira, ezingo dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua balorizatzea bada, ordea, 2 urtez gorde ahal izango dira.

e) Oro har, hondakinek, hustu aurretik, kudeatzaile baimendu batek emandako tratamendu-kontratua izan beharko dute guztiek, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honen hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Valogreene Paper BC SLk artxiboan erregistratu eta gutxienez hiru urtez gorde beharko ditu tratamendu-kontratuak edo haien agiri ofizial baliokideak, nahitaezkoak badira, gutxienez hiru urtez.

f) Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin ez-arriskutsua eraman aurretik jarraipen eta kontrolerako agiria bete beharra egongo da, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan (hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena) ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa.

g) Balorizatzeko edo ezabatzeko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko Legearen (22/2011, uztailaren 28koaren) 25.2 artikuluaren arabera.

h) Baldin eta Valogreene Paper BC SL azken jabea bada Ontziei eta ontzi-hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi batena, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

i) Bat etorriz Hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluan xedatutakoarekin, Valogreene Paper BC SLk urtero adierazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria eta kantitatea, haien helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen laburpen-memoria, deklarazioaren xede den ekitaldiaren amaieran. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko ditu datu horiek.

j) Uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluarekin bat etorriz, artxibo kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira hondakinen kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta lekuak, bai eta hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak ere. Artxibo hori hiru urtez gorde beharko du gutxienez eta urtero bidali beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, dagokion urteko ingurumena zaintzako programaren barruan.

k) Apartatu honetako d), e) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta f) letretan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira transakzio elektroniko bidez, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskainitako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

C.5.– Lurzorua babesteari dagozkion baldintzak.

Bat etorriz urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan, ekainaren 25eko 4/2015 Legean eta abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuan (Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea garatzekoan) ezarritako aginduak betetzeko aurkeztutako lurzoruaren egoerari buruzko txostenarekin, eta hor jasotako gomendioei jarraikiz, lurzorua babesteko behar diren neurriak hartu beharko ditu Valogreene Paper BC SLk:

– Instalazioak drainatze- eta hustubide-sistema bat izango du ur-efluenteetarako; sistema horiei esker, prozesuko isurketak bildu eta prozesuko hondakin-urak tratatzeko instalaziora eraman ahal izango dira.

– Erregaiak, produktuak eta gehigarriak biltegiratzeko deposituak euste-sistema estankoak izango dira, eta segurtasun-sistema egokiak izango dituzte.

– Lohiak eta hondakin-paperaren errefusa biltegiratzeko eremuak estalpean egongo dira, biltegiratutako hondakinetan euri-urik sar ez dadin.

– Hondakinak biltegiratzeko eremuetan sor daitezkeen lixibiatuak bildu eta prozesuko hondakin-urak tratatzeko instalaziora bideratuko dira.

– Eremu osoan hormigoizko zolata bat egongo da, jarduerak lurzoruarekin zuzeneko kontakturik izan ez dezan.

– Instalazio guztiak, bereziki hodi eta depositu guztiak, behar bezala mantenduz gero, ihesak, jarioak eta isuriak izateko arriskua murriztuko da.

Bat etorriz ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 16. artikuluko 2. apartatuarekin, lurzoruaren egoeraren txostenak aurkeztu beharko dira, gutxienez, 5 urtean behin.

Era berean, aurreko paragrafoan aipatutako araudian, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan eta urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuan ezarrita dauden lurzorua babesteko betebeharrak betetze aldera, sustatzaileak honako hauek aurkeztu beharko ditu:

– Oinarrizko txostena, abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren 20. artikuluan aipatutako epeak eta aldizkakotasunak beteta.

– Lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-dokumentuak, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 10.2 artikuluan ezarritako epeen arabera.

Nolanahi ere, sustatzaileak lurzoruen dokumentu bakar bat bidaliko du, ikerketa-lanak egiten eta lurzoruaren kalitatea leheneratzen diharduen erakunde ezagun batek egina, eta aipatutako txostenak jasoko ditu (lurzoruaren egoerari buruzko aldizkako txostena, oinarrizko txostena, eta lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-dokumentuak). Horretarako, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko urtarrilaren 23ko Aginduan xedatutakoa bete beharko da, zeinaren bidez jarraibide tekniko bat onartzen baita, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoa interpretatzeari eta aplikatzeari buruzkoa, lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko oinarrizko txosten bat eskatzeari lotua. Emandako agiriak aldatu edo agiri berriak eman behar diren bakoitzean, lurzoruen agiri bakar berri bat bidaliko da.

Etorkizuneko ustiapen-faseko lanek eragindako lur-mugimenduei dagokienez, sustatzaileak baldintza hauek bete beharko ditu:

1.– Instalazioa baimenduta dagoen lurzatiaren barruan lurrak mugitzea dakarren aldaketa bat aurreikusiz gero:

a) Bat etorriz ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25. artikuluko 1.c) apartatuarekin, induskatu beharreko materialak (lurra, obra-hondakinak, eta abar) karakterizatu egin beharko ditu jardueraren sustatzaileak, jardun kutsatzaileen ondorioz erasan zaien ala ez egiaztatzearren, eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa modu egokiena zehaztearren.

b) Jarduketa horretan aurreikusten bada induskatu beharreko materialen bolumena 500 m3-tik gorakoa dela (zolatak barne), edo jarduketa burutu bitartean gainditze hori antzemango balitz, nahitaezkoa izango da lurzoruaren kalitatea ikertzen eta oneratzen egiaztatutako erakunde batek egindako indusketa selektiborako plan bat aurkeztea. Indusketa-planak abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren IV. eranskinean adierazitako edukia jaso beharko du, eta ingurumen-organoak onartu beharko du hura egikaritu aurretik.

c) Induskatu beharreko bolumena 500 m3-tik beherakoa bada, aldaketaren jakinarazpenak honako informazio hau jaso beharko du:

– Jarduketaren pertsona fisiko edo juridiko sustatzailearen eta jarduketa burutuko duen kontratudunaren identifikazioa.

– Jarduketaren xede den lekua non dagoen, baita Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroaren erreferentzia ere.

– Jarduketaren xede den gunearen mugaketa eta azalera. Jakinarazpenean, lurzatia eta jarduketa-gunea zehatz-mehatz non dauden jakitea ahalbidetzen duten planoak erantsiko dira.

– Jarduketaren deskribapen xehatua.

– Induskatuko diren materialen bolumena, baita zolatak ere.

– Ingurumen-jarraipeneko lanen eta azken txostena egitearen arduradunaren identifikazioa; artikulu honetan aipatutako kasuetan erakunde egiaztatua izan beharko du.

– Jarduketa noiz hastea aurreikusten den.

d) Aurreko kasuetako edozeinetan, obra egin ondoren, azken txostena bidali beharko du. Bertan, lurzoruen karakterizazioaren emaitzak adierazi beharko dira. Horrez gain, induskatutako materiaren berrerabilera edo kudeaketa egokia egiaztatzeko txosten bat ere bidali beharko da. Indusketaren bolumena 100 m3-tik gorakoa bada, erakunde egiaztatu batek egingo ditu ingurumen-jarraipenerako lanak eta txostena.

e) Arau orokor gisa, Kutsatutako lurzoruetan indusketa selektiboak egiteko gidan jasotzen diren irizpideak beteko dira. Esteka honetan eskura daiteke gida:

https://www.ihobe.eus/Publicaciones/Ficha.aspx?IdMenu=97801056-CD1F-4503-BAFA-F54FA80D9A44&Cod=945C8D73-130B-4E34-AC67-5AB96DFB55AE&Idioma=eu-ES

f) Soberakinak hondakindegian biltegiratuz hustu nahi izanez gero, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak (hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena) ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, laginketa gauzatzeko, abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren IV. eranskinean eta gidaren 10.2.6 apartatuan (Induskatu behar diren lurzoruetan «in situ» egindako laginketa) biltzen diren induskatu beharreko materialen karakterizazio-kanpaina diseinatzerakoan kontuan hartu behar diren oinarrizko irizpideei jarraituko zaie.

g) Soberako materialak instalazioan bertan berrerabili ahal izateko, balio hau izan beharko dute material horiek: Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legeak ezarritako B-EBA (industria-erabilera) balioaren azpitikoa; horrez gain, lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde akreditatu batek egin beharko ditu laginketa eta azterketa, urriaren 10eko 199/2006 Dekretuaren arabera, zeinaren bidez ezartzen baita lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema, eta zehazten baita erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa.

h) Lur garbitzat hartuko dira ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako EBA-A ebaluazioko balio-adierazleak baino balio txikiagoak eta TPHetarako 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelanerako.

i) Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahalko da. Lurzoru naturalaren parekoa den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.

2.– Instalazioa baimenduta dagoen lurzatitik kanpo aldaketaren bat egitea aurreikusten bada (lurzoru berria okupatuz) eta okupatu nahi den lurzoru berriak lehenago izan badu ekainaren 25eko 4/2015 Legearen I. eranskinean aipatutako jardueraren bat, sustatzaileak lurzoru arloko adierazpen bat lortu beharko du, egin nahi diren aldaketak egiten hasi aurretik.

Horrez gainera, ekainaren 25eko 4/2015 Legeak 22. artikuluaren 2. apartatuan dioenaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, aipatutako ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.e apartatuari jarraikiz betiere.

C.6.– Zaratari buruzko baldintzak.

Valogreene Paper BC SLk behar diren neurriak hartuko ditu, instalazioak kanpoko ingurumenera zabaldu ez ditzan urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren (Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzkoa) I. eranskineko F taulan muga-balio gisa ezarritako zarata-mailak baino handiagoak, betiere horiek aipatutako arauaren II. eranskinean jasotako prozeduren arabera ebaluatuta.

Kanpoaldeko muga-balioek lurzoruaren mailatik 2 metroko altuerari eta, fatxada leihodunen kanpoaldean, eraikuntzaren altuera guztiei egiten diete erreferentzia.

Lokal mugakideak egonez gero, lokal horien erabilera kontuan hartuta, instalazioak ezingo du aipatutako urriaren 16ko 213/2012 Errege Dekretuaren I. eranskineko G eta H tauletan ezarritako muga-balioak baino zarata-maila handiagoa transmititu haietara.

Ezarritako zarata-immisioaren muga-balioak errespetatzen direla ulertuko da baldin eta, urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren II. eranskinean ezarritako prozeduren arabera, baldintza hauek betetzen badituzte ebaluatutako adierazle akustikoen balioek, urtebeteko epean:

– Urteko batez besteko balioek ez dituzte gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulak ezarritako balioak.

– Eguneroko balioek ez dituzte 3 dB-tan gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulak ezarritako balioak.

– Lkeq, Ti indizean neurtutako balioek ez dituzte 5 dB-tan gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulak ezarritako balioak.

Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentiberatasun akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

Adierazitako muga-balioak betetzen direla egiaztatzeko, jarduerari lotutako zarata-fokuen modelizazio bat aurkeztu beharko da instalazioa martxan jarri aurretik, betetzen direla ziurtatzeko.

Gainditzerik izanez gero, gainditze posibleak zuzentzeko neurri zuzentzaileen proposamena aurkeztu beharko da. Neurri horietako bakoitzaren jarduketa-egutegia proposatu beharko da, egikaritzearen arduraduna izendatuta.

D) Ingurumena zaintzeko programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta apartatu hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

D.1.– Atmosferarako emisioak kontrolatzea.

D.1.1.– Kanpoko kontrolak.

a) Valogreene Paper BC SL enpresak emisioak kontrolatu beharko ditu, baldintza hauen arabera:

b) Nolanahi ere, emisio-kontrolek eta -baldintzek Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan eskatutako baldintza guztiak bete beharko dituzte.

Arestian eskatutako parametro guztien neurketen ILE txostenak bidali beharko dira Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara.

c) 1. fokurako neurketa-teknikak.

1.– Atmosfera kutsatzen duten substantzien kontzentrazioak modu adierazgarrian neurtuko dira.

2.– Kutsatzaile guztien laginketa eta analisia, horien artean dioxinak eta furanoak, eta neurtzeko sistema automatikoak kalibratzeko erreferentziako neurketa-metodoak CEN arauen arabera egingo dira.

CEN araurik ez badago, ISO arauak, arau nazionalak, nazioarteko arauak edo bestelako metodoak erabiliko dira, egiaztatuta daudenak eta kalitate zientifiko baliokidea duten datuak eskuratzea bermatuko dutenak.

3.– Edozein neurketaren % 95eko konfiantza-tarteen balioek, eguneko emisioen muga-balioetan, ez dituzte emisioen muga-balio hauen ehunekoak gaindituko:

– Karbono monoxidoa: % 10.

– Partikula totalak: % 30.

– Guztizko karbono organikoa: % 30.

4.– Edozein neurketaren % 95eko konfiantza-tarteen balioek, emisioen muga-balioetan, ez dituzte emisioen muga-balio hauen ehunekoak gaindituko:

– Sufre dioxidoa: % 20.

– Nitrogeno dioxidoa: % 20.

– Hidrogeno kloruroa: % 40.

– Hidrogeno fluoruroa: % 40.

– Metal astunak: % 40.

– Poliklorodibenzodioxinak eta poliklorodibenzofuranoak: % 40.

d) 1. fokuaren monitorizatze jarraitua.

Partikulak, CO, COT, O2, emaria, tenperatura, presioa eta hezetasuna etengabe neurtu beharko dira.

Era berean, enpresak ezaugarri berdineko beste ekipamendu bat izan beharko du edozein gorabeheratarako; horrela, parametroetako baten datu-neurketa galduz gero, neurketa-ekipamendua ordeztuko da 4 ordu baino gutxiagoan. Ondorioz, jardueraren operadoreak bermatu beharko du ekipamendu guztiak mantentze-, kalibratze- eta konexio-baldintza egokietan daudela.

Neurtzeko sistema jarraituaren instalazioa, kalibrazioa, kontrola, mantentze-lanak eta jakinarazpenak, eta ekipamenduen, neurketa-sekzio eta -tokien ezaugarriak ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritako baldintzen araberakoak izango dira.

Neurtzeko sistema jarraitua Euskal Autonomia Erkidegoko airearen kalitatea zaindu eta kontrolatzeko sarera konektatuta egongo da.

Instalazioen titularrek izango dute neurtzeko sistema jarraituaren datuak eskuratzeko, tratatzeko eta jakinarazteko ardura, eta gutxienez 10 urtez gorde beharko dira neurtzeko kontrol jarraituaren bidez erregistratutako datuak.

Neurtzeko sistema jarraituaren funtzionamendu edo mantentze-lan okerrak direla-eta egun batean ordu-erdiko batez besteko 5 baliotik gora baliodunak ez badira, egun hori baliogabetu egingo da. Horregatik urtean hamar egunetik gora baliogabetzen badira, titularrak beharrezko diren neurriak hartu beharko ditu kontrol-sistema jarraituaren fidagarritasuna hobetzeko.

Elkarren segidako 15 egunetik gora neurtzeko sistema jarraitua konektatu gabe badago edo gaizki badabil, ingurumen-lankidetzako erakundearen bidez etengabe neurtu behar liratekeen parametroen aldizkako autokontrolak egin beharko dira, 15 egunez behin, gorabehera hasten den egunetik hasita, eta neurtzeko sistema jarraituak zuzen jardun arte.

Neurtzeko sistema jarraituaren funtzionamenduari buruzko txosten bat egin eta sailburuordetza honetara igorri beharko da urtero, ingurumenaren arloko eskumenak esleituta dituen sailak emandako jarraibide teknikoetan ezarritakoaren arabera.

e) Lortutako emaitzak erregistratzea.

Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz, betiere: 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikuluan (urtarrilaren 28koa, Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituena) eta 278/2011 Dekretuaren III. eranskinean (abenduaren 27koa, Atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituena). Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.

D.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, analisi hauek egingo dira:

b) Kanpoko kontrol bakoitza, bai laginak hartzea bai ondorengo analisia, «erakunde laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du, eta aurreko puntuetan aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

c) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti.

d) Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari bidaliko zaizkio, ingurumena zaintzeko programaren esparruan. Era berean, hilabeteko epean Gipuzkoako Urak kontsortziora bidaliko dira. Gainera, Gipuzkoako Urek egindako analitiken emaitzak atxikiko zaizkio ingurumena zaintzeko programari, eta Valogreene Paper BC SLri jakinaraziko zaizkio.

e) Puntu honen a) letran aipatutako neurketa guztiak Administrazioaren II. mailako Ingurumen Lankidetzako Erakunde (ILE) batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

f) Isuriak baimenaren baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, puntu honetako a) letran ezarritako kontrol-parametro guztiek ebazpen honen Hirugarrena apartatuko C.2.3. azpiapartatuan ezarritako mugak betetzen dituztenean.

D.3.– Zarataren kontrola.

a) Lkeq, Ti indize akustikoaren ebaluazioa egingo da urtean behin, jarduera egiten den lurzatiaren kanpoaldean neurketak eginez, zarata kanpoaldera transmititzeko arriskurik handiena dagoen aldean.

b) Neurketa bidezko ebaluazio guztiak II. mailako ingurumen-lankidetzako erakunde (ILE) batek egin beharko ditu, bat etorriz urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoarekin. Erakunde horrek UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako egiaztagiria eduki beharko du akustikaren arloan espazio- eta denbora-laginketa egiteko. Nolanahi ere, ingurumen-organoak zainduko du ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela.

c) Ebaluazio-metodoak eta prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak emandako jarraibide teknikoetan eta abenduaren 16ko 1513/2005 Errege Dekretuaren (Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duena) eta urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren II. eranskinean giro-zarataren ebaluazioari eta kudeaketari dagokionez ezarritakora egokituko dira.

D.4.– Lurzoruaren eta lurpeko uren kontrola.

a) Ebazpen honen laugarren apartatuko C.5 puntuan eskatutako dokumentazioaren kaltetan izan gabe, hurrengo datu hauek aurkeztuko dira lurzoruan afektazio berri bat gertatu izanaren susmoa hauteman den kasuan:

– Aintzat hartutako aldian izan diren intzidentziak, substantzia arriskutsuak direla-eta lurraren eta lurrazpiko uren kutsadura sortu ahal izan dutenak.

– Instalazioan hartutako neurrien egoera –zolatak iragazgaiztea, drainatzeak, kubetak eta kutxatilak– bai eta larrialdi-egoeran jarduteko bitarteko egokiak eta nahikoak erabilgarri daudela egiaztatzen duen adierazpena, teknikari eskudunak sinatua. Tresneria eta azalerak egoera onean daudela egiaztatzen, edo, hala badagokio, horietan antzemandako hutsuneak jasotzen dituen berariazko adierazpena jaso beharko du.

– Lurzorua edo lurpeko urak kutsatuta egon daitezkeela dioen adierazpena, halakorik balego, edo, bestela, horrelako aztarnarik ez dagoela egiaztatzen duen adierazpena.

b) Halaber, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko urtarrilaren 23ko Aginduari dagokionez jakinarazitako baldintzak aztertzean zehazten diren kontrolei kalterik egin gabe –agindu horrek Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoa interpretatzeari eta aplikatzeari buruzko jarraibide teknikoa onartzen du–, eta lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko oinarrizko txosten bat eskatzeari lotuta, Valogreene Paper BC SLk lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatearen kontrola egin beharko du. Horretarako, gutxienez bi zundaketa egin beharko ditu urak ezaugarritzeko, ateratako lurzoru-zutabea ezaugarritzeko eta piezometro bana gaitzeko, eta horiek erabiliko dira lurpeko uren kalitatearen jarraipena egiteko. Zundaketak kokatzean, kontuan hartuko dira egon daitezkeen arrisku-iturriak eta lurpeko uren jarioa; hala, instalaziotik gorako eta beherako uren jarioa alderatu ahal izango da.

Apartatu honetan jasotakoa betetzeko aurkeztu beharreko informazioa lehen aipatutako urriaren 10eko 199/2006 Dekretuan xedatuaren arabera egiaztatutako erakunde batek egin beharko du, hala nola organo honek horretarako onar ditzakeen jarraibideetan adierazitakoaren arabera.

D.5.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak honako taula honetan agertzen diren jardueraren gaineko parametro-adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko, eta urtean urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera aurkeztuko du.

D.6.– Emaitzak kontrolatu eta igortzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txostenen eta analisien emaitzak behar bezala erregistratu behar dira, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara helarazi, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren webguneko bidalketa-prozedura telematikoari jarraikiz:

https://www.euskadi.eus/baimena/ibb-ippc/web01-tramite/eu/

Era horretan, aipatutako programak zehaztutako aldian egiten diren kontrol guztiak, ibilgura eta/edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, ingurumena zaintzeko programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren.

Ezarritako baldintzak urratzen diren kasuetan bakarrik bidali beharko zaio berehalako jakinarazpena Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honi, gertatutakoaren berri izan ondoren, betiere; horretarako helbide elektronikoa: ippc@euskadi.eus

Horrez gain, urtean behin baino gehiagotan egiten diren kontrolak kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez dira helaraziko.

Emaitza horiek urtero helaraziko dira, beti martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan jasoko dira babes- eta zuzenketa-neurrien eta prozeduren kontrolerako eta ingurumenaren kalitaterako sistemen funtzionamendua eta emaitzen analisia, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbide posibleak azalduz; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik hala egin ez bada.

D.7.– Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta ebazpen honetan proposatutako betebeharrak bilduz. Honako hauek zehaztu beharko ditu programa horrek: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Era berean, ingurumena zaintzeko programak jaso beharko du jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika, egiaztatu ahal izateko adierazle horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna (ingurumen-adierazleak).

E) Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta funtzionamendu-baldintzak.

E.1.– Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, sortuko diren emisioen eta hondakinen balioespena egin beharko du sustatzaileak, eta dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.

Instalazioa gelditzean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak laugarren apartatuko B.3 azpiapartatuan («Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak») ezarritakoari jarraituz kudeatu beharko dira, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

E.2.– Jarduera etetea eta aurretiazko jarduketak.

Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa (20.13 epigrafea, Kimika ez-organikoko oinarrizko beste produktu batzuen fabrikazioa), eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide eta estandarrak ezartzekoa. Horrenbestez, Valogreene Paper BC SLk jarduera uzte horren berri eman beharko dio ingurumen-organoari, bi hilabeteko epea agortu baino lehen; jakinarazpen horrekin batera, jarduera-proposamen bat ere aurkeztu beharko da, erakunde horrek ezar dezan noraino iristen diren bere betebeharrak eta lurzoruaren kalitatea deklaratzeko prozedura hasteko epea noiz hasiko den beranduenez, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 31.3 artikuluan xedatzen duenari jarraikiz.

Jarduera bertan behera utzi baino lehen, Valogreene Paper BC SLk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, bat etorriz ebazpen honen laugarren apartatuaren B.3 azpiapartatuan ezarritakoarekin.

E.3.– Jarduera aldi baterako etetea.

Jarduera aldi baterako uztea eskatuz gero, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Valogreene Paper BC SLk, aldi baterako uztearen eskabidearekin batera, agiri bat bidali beharko du lantegia jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.

Era berean, jarduera berriz hasi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen isuri edo emisio oro saihesteko.

E.4.– Jarduera anomaloa izanez gero aplikatu beharreko neurriak eta jarduketak.

Aurkeztutako dokumentazioan proposatutako ohiko egoerez bestekoetan aplikatu beharreko prebentzio-neurriak eta funtzionamendu-baldintzez gain, apartatu hauetan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.

Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere istripuzko jarioak edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesik izanez gero, lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztasuna), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), gerta litezkeen ihesei antzemateko neurriak edo gehiegizko betetzeaz ohartarazteko alarma-sistemak, fabrikako kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa mota) eta lurzoru gaineko isuriak biltzeko sistemak.

Aurreko lerrokadan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen ikusizko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen egoera orori aurrea hartzeko.

Era berean, atmosfera eta ura kutsatzea prebenitzeko eta kutsatutakoa zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa eta abar) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipamenduen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

Urak arazteko prozesuan pilatutako hondakin solidoak behar den maiztasunez aterako dira, instalazioak behar bezala funtziona dezan. Hondakin horiek ez dira ibilgura isuriko aldizkako garbiketa egiten denean; bildu egin beharko dira, kudeatzeko edo zabortegi baimendu batera eramateko. Hala dagokionean, hondoan hustubiderik ez duten andel iragazgaitzetan biltegiratuko dira. Ez dira inoiz pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

Instalazioek lohiak tratatzeko aukera izanez gero, horietatik hustutako ura berriro bideratu beharko da arazketa-instalazioaren hasierara.

Pabiloien barruan zolatak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira, edo, bestela, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.

Ez dago baimendua hondakin-ura «bypass» bidez isurtzea arazketa-instalazioetan.

Programatutako mantentze-lanetan nahitaez egin behar badira isuriak «bypass» bidez, titularrak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari jakinaraziko dio aurretiaz, segurtasun-neurrien eta isuriak ingurune hartzailearen kalitatearen gainean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurrien funtzionamendua zehaztuta. «Bypass» horretan aurreikusi gabeko isuri bat badago, titularrak segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu beharko du, dagokion txostena Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidalita (apartatu honetako j) puntuan adierazitakoari jarraituz).

b) Halaber, erregistro bat eduki behar da, aldizka egindako mantentze-lanak eta hautemandako gorabeherak jasota uzteko.

c) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu eskura, arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta istripuzko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak eraginkor mantentzeko.

d) Erabilitako olioak, efluenteen arazketako hondakinak, besteak beste, eta, oro har, instalazioan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzakete. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lurzatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

e) Hautsezko produktuak biltegiratzeko, zulo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabiloi estali eta itxiak izan beharko dira.

f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan gordeko dira.

g) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratze-instalazioek eskakizun batzuk bete beharko dituzte; zehazki, produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian xedatutakoak.

h) Larrialdi-egoeran berehala eta eraginkortasunez jarduteko beharrezkoak diren material guztien behar besteko kantitatea eduki beharko da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei aurre egiteko produktu xurgatzaile selektiboak; segurtasuneko edukiontziak, kaltetutako ingurunea isolatzeko hesiak eta seinaleztapen-elementuak, eta norbera babesteko ekipamendu egokiak.

i) Ontzien hustuketa kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura bat edukiko da. Bertan, instalazioaren eraginkortasunari eragin diezaioketen isuriak instalaziora joatea saihestu beharko da.

j) Gorabeheraren bat izanez gero agintariei jakinaraztea.

Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ezohiko gertaeraren baten aurrean (besteak beste, muga-balioak gainditzea eta istripuzko isuri bat gertatzea), sustatzaileak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari. Jakinarazpenean, alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

– Gorabehera mota.

– Jatorriak eta kausak (unean zehaztu daitezkeenak).

– Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

– Sortutako ondorioak.

– Halakorik badago, epe laburrera aurreikusitako jarduketak.

Gorabehera edo arazo larriren bat edo ezusteko isuri edo emisioren bat egonez gero, SOS DEIAK eta Bergarako Udala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuaren ondorioz sortutako egoera zehaztasunez jasotzen duen txosten bat bidali beharko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

– Gorabehera mota.

– Gorabehera non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

– Gorabeheraren iraupena.

– Istripuzko isuria gertatuz gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne.

– Mugak gaindituz gero, isuriari buruzko datuak.

– Eragindako kalteen zenbatespena.

– Hartutako neurri zuzentzaileak.

– Anomalia berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

– Prebentzio-neurriak benetan aplikatzeko aurreikusitako epeak.

Baimenaren baldintzak urratzen dituen isuria gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen orekari modu larrian kalte egin badiezaioke, titularrak berehala etengo du isuri hori, eta, horrez gain, gertaeraren berri eman beharko die Gipuzkoako Urak kontsortzioari, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta Babes Zibilean eta ingurumenaren arloan ardurak dituzten erakundeei, baita SOS Deiak (112) larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.

l) Aurreko apartatuan ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari instalazioko edozein etenaldi programatu, etengabeko prozesu bati badagokio, baita aurreikusitako mantentze prebentiboak ere, betiere ahalik eta aurrerapen handienarekin.

m) Larrialdi-egoeretan, babes zibilari buruzko araudian ezarritakoa bete beharko da, eta araudi horretan ezarritako baldintza guztiak bete beharko dira.

F) Baldin eta arautegi berria indarrean jartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala eginarazten badigute, babes- eta zuzenketa-neurriak eta ingurumen-zaintzako programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai eta neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan ere. Era berean, babes- eta zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu egin daitezke jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

G) E-PRTR jakinarazpena.

Atmosferara eta uretara egindako emisioei eta isuriei eta sortu dituen hondakinei buruzko aurreko urteko datuen ingurumen adierazpena bidaliko dio Valogreene Paper BC SLk Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari urtero, martxoaren azken eguna baino lehen, E-PRTR-Euskadi Emisioen eta Kutsatzaileen Transferentziaren Inbentarioa landu eta eguneratzeko, E-PRTR Araudiko emisioen gaineko informazioa ematea eta ingurumen-baimen integratuak arautzen dituen apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuari jarraituz.

Informazio hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz bidaliko da.

Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenean Eragina duten Jardueren Erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, informazioa Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko (E-PRTR-Europa erregistroa).

Ingurumen-adierazpena agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, une oro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

H) Instalazioan aldaketak egitea.

Instalazioen aldaketa oro egiteko, organo honi onarpena eskatu beharko zaio ezinbestean, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bategineko 10. artikuluan xedatutakoaren ondorioei dagokienez.

Industriako isurpenen erregelamendua onartzen duen eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak ezartzen ditu.

Nolanahi ere, bat etorriz urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan xedatutakoarekin, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, bat etorriz abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan xedatutako irizpideekin.

Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c eta 7.2.c artikuluetan xedatutakoa aplikatuko da.

Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa egikaritu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoari jarraikiz.

Bosgarrena.– 16-I-01-000000000425 erregistro-kodea esleitzea Valogreene Paper BC SL enpresak ustiatutako instalazioari; Larramendi industrialdeko H lurzatia, Bergarako udal-mugartean, eta haren kokapena hau da: UTM (ETRS89) 30T, X: 546060 eta 4776330.

Seigarrena.– Ingurumen-baimen integratua ofizioz berrikusiko da kasu hauetako edozeinetan:

a) Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, finkatutako emisioen muga-balioak berrikustea edo beste batzuk ezartzea komeni bada.

b) Emisioak nabarmen murriztu badaitezke, teknika erabilgarri onenetan aldaketa handiak egiteagatik gehiegizko kosturik sortu gabe.

c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela-eta beste teknika batzuk erabili behar badira.

d) Instalazioari aplikatu behar zaion sektoreko legediak hala eskatzen badu, edo, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 22.3 artikuluari jarraikiz, ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa bada.

e) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen bada.

f) Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharra ikusten bada, bereziki inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen bada.

g) Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharpenen arabera, ingurumen-inpakturako ezarritako neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzaileak nahikoak ez direla egiaztatzen bada.

h) Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen 26. artikuluko 1., 2. eta 3. zenbakietan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketa eginda, aldatu egin behar dela ondorioztatzen bada.

Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez dakar kalte-ordaina jasotzeko eskubidea, hala ezarrita baitago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26.5 artikuluan.

Zazpigarrena.– Valogreene Paper BC SL enpresari eskatzea honako alderdi hauek bidal ditzala Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara:

– Hiru hileko epean.

– Modelizazio bidezko instalazioaren ebaluazio akustikoaren txostena.

– Instalazioaren eraikuntza amaitu eta jarduera abiarazi aurretik.

– Erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko jarduera noiz hasiko den eta ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak betetzen dituela.

– «As built» proiektua; emisio atmosferikoen fokuen sekzioei buruzko datuak eta uretara isurtzeko puntuen koordenatuak sartu beharko dira.

– Obra-amaierako ziurtagiria eta txostena, eskumena duen teknikariak emana.

– Erantzukizun zibileko asegurua, Hirugarren A apartatuan ezartzen denarekin bat etorriz.

– Instalazioko ebaluazio akustikoaren txostena, in situ neurketetan oinarritua eta ezarritako zaraten muga-balioak betetzen direla egiaztatzen duena.

– «Char» eta «errauts hegalariak» sortutako hondakinen lehen kudeaketa egin aurretik:

– Hondakinen arriskugarritasunik eza egiaztatzeko arriskugarritasun-ezaugarriak karakterizatzea.

– Jarduera hasi eta 6 hilabeteko epean.

– Sortutako hondakin ez-arriskutsuen eta arriskutsuen kudeaketa egiteko baimendutako kudeatzaile batek emandako tratamendu-kontratuak.

– Ingurumen-arloko finantza-bermea, Ebazpeneko hamargarren apartatuan zehazten denari jarraikiz.

– Sustatzaileak lurzoruen dokumentu bakar bat bidaliko du, Hirugarrena C.5 apartatuan aipatzen dena, ikerketa-lanak egiten eta lurzoruaren kalitatea lehengoratzen diharduen erakunde ezagun batek egina, eta aipatutako txostenak jasoko ditu (lurzoruaren egoerari buruzko aldizkako txostena, oinarrizko txostena, eta lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-dokumentuak).

– ILEren txostena ezarritako fokuetarako.

– Sortutako material karetsua REACH erregistroan inskribatzea.

Zortzigarrena.– Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 5.d) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, material karetsua ekoizteko jarduerari dagokionez, zeina ebazpen honen xede baita, gerta litekeen titulartasun-eskualdaketa oro jakinarazi beharko dio Valogreene Paper BC SLk Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, azken horrek onar dezan.

Bederatzigarrena.– Baimen hau baliogabetzat jotzeko arrazoitzat hartuko dira honako hauek:

– Valogreene Paper BC SL enpresaren nortasun juridikoa azkentzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

Hamargarrena.– Ingurumeneko finantza-bermea.

a) Ingurumeneko finantza-bermea.

Valogreene Paper BC SLk bere jarduera profesionalaren ingurumen-arriskuen azterketa egin beharko du, abenduaren 22ko 2090/2008 Errege Dekretuaren 34. artikuluan ezarritakoaren arabera (26/2007 Legea zati batean garatzen duen Erregelamendua onartzen duena), finantza-bermea eratu behar duen ebaluatzeko, Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen 24. artikuluaren arabera. Betebehar hori izanez gero, 1. eta 2. lehentasun-mailako operadoreek, ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren arabera, finantza-bermea izan beharko dute. Hala badagokio, finantza-bermea eratu ondoren, eta betiere adierazitako data baino lehen, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dio agintaritza eskudunari, eta adierazpen horrek 2090/2008 Errege Dekretuaren IV.1 eranskinean adierazitako informazioa jaso beharko du gutxienez. 26/2007 Legearen 28. artikuluko a) eta b) apartatuetan aurreikusitako salbuespenei jarraikiz, jarduera finantza-bermea eratzetik salbuetsita geratzen bada, agintaritza eskudunari erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dio, zeinetan IV.2 eranskinean jasotako informazioa jasoko baita gutxienez. Erantzukizunpeko adierazpen hori Eusko Jaurlaritzak gaitutako prozedura telematikoaren bidez bakarrik aurkeztu behar da.

Operadoreak ingurumen-arriskuen azterketa eguneratuko du egokitzat jotzen duen guztietan, eta, aldiro, jardueran, instalazioan edo oinarrizko baimenean funtsezko aldaketak gertatzen direnean. Finantza-bermearen zenbatekoa urtero eguneratuko da, KPIaren arabera.

Urteko ingurumena zaintzeko planarekin batera finantza-bermea eratu behar izanez gero, indarrean dagoen aseguru-polizaren kopia edo eratutako finantza-berme motaren ziurtagiria aurkeztu beharko da.

b) Ingurumen-arloko erantzukizuna.

Jardueraren operadoreak ingurumen-kalteak prebenitzeko, saihesteko eta konpontzeko neurriak hartu eta betearazi behar ditu, eta horien kostuak ordaindu behar ditu, zenbatekoa edozein dela ere, baita dolorik, errurik edo zabarkeriarik ez bada ere, Ingurumen-erantzukizunari buruzko Legearen 19.1 artikuluan adierazten den bezala.

Hamaikagarrena.– Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio ebazpen honetako zazpigarren apartatuko puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla:

Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen-organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskapen-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta Ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aurrez aipaturiko ikuskapenaren aurretik, sustatzaileak «as built» proiektua eta teknikari eskudunak alderdi horiek bete direla adieraziz emandako ziurtagiria aurkeztu beharko dizkio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari.

Instalazioa ezin izango da martxan jarri bisita hori egin arte. Hala ere, probaldian abiarazteko aldi bat baimenduko da, gehienez ere bost hilabetekoa. Epe horretan, besteak beste, neurri zuzentzaileen eraginkortasuna egiaztatuko da, bai eta neurtzeko sistema jarraikien lehen kalibrazioa ere. Epe horretan, D.1.1.a apartatuan ezarritako neurketak egingo dira, eta horien emaitzak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara igorriko zaizkio, lehen aipatutako ikuskapen-bisita horren aurretik.

Hamabigarrena.– Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 31. artikuluari jarraituz, eta aipatutako legearen 32. artikuluan jasotako zehapenak ezartzea ekar dezake.

Hamahirugarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Valogreene Paper BC SL enpresari, Bergarako Udalari (Gipuzkoa) eta ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei.

Hamalaugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Hamabosgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 8a.

Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea,

AMAIA BARREDO MARTÍN.

ERANSKINA
ALEGAZIOEN ANALISIA

Valogreene Paper BC SL enpresak Bergaran sustatutako jarduerarentzako ingurumen-baimen integratua izapidetzerakoan egindako entzunaldian hainbat alegazio-idatzi jaso dira. Horiek hemen jaso dira modu laburtuan, ingurumen-organoak alegazioen inguruan egindako gogoetekin batera.

1.– Alegazioa: berotegi-efektuko gasak.

Instalazioan berotegi-efektuko gas-emisioei buruzko alegazioen artean, Ecologistas en Acción-CODAn edo partikularrek egindako idatzia har daiteke adibide gisa:

«Ingurumen-inpaktuaren azterketan ez dira aztertzen, ezta kuantifikatzen ere, proiektua osatzen duten elementu guztien berotegi-efektuko gas-emisioak eta horiek klima-larrialdiko egoera batean kliman duten eragina».

«Seigarrena.– Ingurumen-inpaktuaren azterketak ez ditu ebaluatzen hondakinak tratatu eta errausteak eragingo dituen berotegi-efektuko gas-emisio handiak, klima-larrialdiko egoeran gauden arren. 110.000 tona lohi eta 45.320 tona hondakin-paper baino gehiago errausteak eta EAE osoko 7 paper-oreko fabriketatik (egunean 50 kamioi baino gehiago sartuko lirateke instalazio horietan) kamioiz 155.000 tona hondakin garraiatzeak urtean hamarnaka mila tona gas aireratzea ekarriko dute, eta horrek eragin handia izango du kliman».

Erantzuna:

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko araudia betez, ingurumen-organoak izapidetzen duen espedientean jasotako proiektuak eta ingurumen-ebaluazioaren azterketak barne hartzen dute berotegi-efektuko gasen emisioen aldagaia.

Hori horrela, hartutako irtenbidearen justifikazioari buruzko apartatuan honako hau jasotzen da:

«3.2.2 Hartutako irtenbidearen justifikazioa.

(...)

CO2 emisioei dagokienez, balorizatu beharreko produktua papergintzako sektoreko lohietan dagoen kaltzio karbonatoa da (CaCO3). Produktu hori lortzeko, lohiak 550 ºC-tan kiskalduko dira. Tenperatura horretan, lohien zati organikoa kentzea lortzen da, baina CaCO3 deskonposatzea saihesten da, 600 ºC-tan hasten baita deskonposatzen, nahiz eta 800 ºC-ra iritsi arte ez den modu nabarmenean deskonposatzen hasten. Horrela, CaCO3 deskarbonatazioaren ondorioz CO2 isurtzea gutxiesgarritzat jo daiteke erabilitako lan-baldintzetan».

Gainera, berotegi-efektuko gas-emisioei dagokienez, adierazi behar da gaur egun hondakina kasu gehienetan EAEtik 250 kilometro baino gehiagora dauden balorizazio-instalazioetara edo zabortegietara bideratzen dela.

Paperaren sektoreren hondakinek, zabortegian, gehienbat metano-emisioak eragiten dituzte, eta horien berotze-faktorea, karbono kantitate bererako, CO2-arena baino 25 aldiz handiagoa da.

Horrekin guztiarekin, agerikoa da EAEn indarrean dagoen plangintzan definitutako kudeaketa-bideak emisioak minimizatzea dakarrela. Ingurumen-onura da, eta, instalazioaren ingurumen-ebaluazioan planteatutako edozein alternatibatan sartuta ere, ez du baldintzatzen horien gaineko erabakia.

2.– Alegazioa: hirigintza-bateragarritasuna eta jardueraren sailkapena.

Alegazioen artean, instalazioaren hirigintza-bateragarritasunari buruzkoa dago. Adibide gisa, Ecologistas Acción-CODA erakundeak egindako idatzia har daiteke:

«Bergarako Udalak 2021eko uztailaren 23an emandako hirigintza-bateragarritasunaren ziurtagiria erabat deuseza da ziurtagirian aipatzen den jarduera eta benetan egin nahi dena ez datozelako bat eta 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren zehaztapenak bete gabe idatzi zelako. Bergarako Udalak, 2007ko uztailaren 12an egindako osoko bilkuran, San Juan auzoko Larramendi industrialdearen Plan Partziala behin betiko onartzea erabaki zuen. Plan Partzial horren Hirigintza Arau Orokorrak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren (153. zenbakia, 2007ko abuztuaren 6a). 2. kapituluko 6. artikuluan, «Zonakatze eta partzelazio baldintzak», industrialde horretako lurzatietan koka daitezkeen industria motak zehazten dira:

6. artikulua.– Industria-erabilera. Lurzati baten industria-erabileratzat hartzen da lurzati horren gainean jarduera hauetakoren bat egitea:

– Mota guztietako produktuak, makinak eta instalazioak lortu, eraldatu edo muntatzea.

– Produktuak eta makinak biltegiratzea, gordetzea edo banatzea, txikizkariak, handizkariak, instalatzaileak, fabrikatzaileak edo banatzaileak hornitzea, zuzeneko salmentako zerbitzuarekin edo gabe.

– Ibilgailuak edo makinak konpontzea, mantentzea edo horien zerbitzuak eskaintzea.

– Erabilitako, manipulatutako edo despatxatutako materialengatik edo erabilitako elementu teknikoengatik bizitegi- edo zuzkidura-eremuetan egotearekin bateraezinak diren jarduerak, eragozpenak, arriskuak edo oztopoak sor ditzaketelako. Hori guztia indarrean dagoen legerian ezarritako mugak alde batera utzi gabe.

– Lurzati bakoitzaren industria-erabileraren barruan, haren jarduera osagarriak sartuko dira, hala nola aire zabaleko biltegiratzea, zamalanak, ibilgailuen maniobrak, aparkalekua eta antzeko beste batzuk.

Industriarekin bateragarriak diren erabileratzat hartzen dira hirugarren sektoreko jarduerak (enpresa-zerbitzuak, garraio-zerbitzuak, salgaiak banatzeko plataformak, bulego-eraikinak, handizkako saltokiak, etab.), baldin eta industria-lurzatien funtzionaltasuna eragozten ez badute. Zehazki, ostalaritza-zerbitzuak (tabernak, jatetxeak, ostatuak, etab.) ekipamendu komertzialeko eta sozialeko lurzatietan kokatu beharko dira lehentasunez.

H eta I lurzatietako industria-enpresetan baino ez da baimentzen sektorearen barruan etxebizitza-erabilera, eta zaindari edo atezainaren etxebizitzarako industria-instalazio osagarri gisa. Enpresok gutxienez 2.000 m2-ko azalera eraikia izan beharko dute. (Etxebizitza bakarra lurzati edo azpilurazati bakoitzeko, eta eraikitako azalera gutxienez 50 m2-koa eta gehienez 120 m2-koa izango da).

Leticia Álvarez Mendoza udal-arkitekoak txosten bat egin zuen 2021eko uztailaren 7an Greene Waste to Energy SLk 2021eko ekainaren 10ean egindako hirigintza-txostenaren eskaerari buruz. Larramendi Industrialdeko Plan Partzialaren hirigintza-araudia soilik aztertu zuen, zehazki 6. artikulua, eta honako hau ondorioztatzen du:

«Aurreikusitako erabilera bateragarria da industria-erabilerarekin. Hirigintzako kontsulta horrekin jakin nahi dena da lurzoruaren erabilera bateragarria edo bateraezina den ingurumen-baimen integratuaren xede izango den jarduerarekin, hau da, industriarako karga mineralen ekoizpen ekologikorako instalazio batekin. Ez da hirigintzako eta ingurumeneko beste zehaztapenik aztertu».

Adierazi behar da udal-arkitektoak jarduerari buruz egiten duen deskribapenak hitzez hitz transkribatzen duela eskatzaileak emandako definizioa, «Industriarako karga mineralen ekoizpen ekologikoa». Horrek argi eta garbi adierazten du txosten hori egiteko izan duen agiri-erreferentzia bakarra 2021eko ekainaren 10eko eskaera izan dela. Bergarako Udaleko Gobernu Batzordeak, 2021eko uztailaren 22an egindako bileran, honako hau proposatu zion alkateari aho batez (sei kidetik lau bertaratu ziren):

1.– Udaleko arkitekto-buruaren txostena onartzea eta, beraz, Tinko Ingeniaritza SLU enpresako Jon Arratibel Uranga jaunari jakinaraztea, Greene Waste To Energy SL enpresaren ordezkari gisa.

2.– Tinko Ingeniaritza SLU enpresako Jon Arratibel Uranga jaunari erantzuna jakinaraztea (zerbitzuburuaren txostenarekin batera), Greene Waste To Energy SL enpresaren ordezkari gisa.

Ondorioz, Bergarako Udaleko alkateak 2021eko uztailaren 23an dekretu bat onartu zuen ildo horretan, eta behin-behineko idazkariak 2021eko abuztuaren 3an ebazpen hori igorri zion hirigintza-bateragarritasunaren ziurtagiriaren eskatzaileari, 2314 irteera-erregistroarekin.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 12.1 artikuluaren b) apartatuak ezartzen duenez, ingurumen-baimen integratuaren eskaerak gutxienez jasoko du: «Instalazioa kokatuta dagoen udalerriko udalaren hirigintza-txostena, proiektua hirigintza-plangintzarekin bateragarria dela frogatzeko, 15. artikuluan ezarritakoari jarraiki».

1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 15. artikuluak (Udalaren hirigintza-txostena) ezartzen duenez, «Interesdunak aurrez eskaera eginda, Udalak (haren eremuan ezarriko baita instalazioa) 12.1.b) artikuluan aipatzen den txostena bidali beharko du gehienez ere hogeita hamar eguneko epean.

Hori egin ezean, txosten horren ordez, hura eskatu izanaren kopia aurkeztuko da. Edonola ere, artikulu honetan araututako hirigintza-txostena negatiboa bada –eta, noiznahi egiten dela ere, autonomia-erkidegoak ingurumen-baimen integratua eman aurretik jasotzen badu–, ingurumen-baimen integratua emateko organo eskudunak prozedura amaitzeko ebazpen arrazoitua emango du eta jarduketak artxibatu egingo ditu».

Argi dago Jon Arratibel Urangak 2021eko ekainaren 10ean Greene Waste to Energy SLren izenean aurkeztutako eskaera (hirigintza-bateragarritasunari buruzko txostena egitea) ez zela egiazkoa, adierazitako xedea ez datorrelako inola ere bat proiektatutako jardueraren benetako xedearekin. Hala berresten da 2021eko irailaren 23an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako iragarkian («arriskutsuak ez diren hondakinak kudeatzeko jarduera»), bai eta jendaurrean jarritako proiektuaren izenburuan eta edukian: «Proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterketa, Bergarako (Gipuzkoa) Valogreene Paper BC SL enpresaren instalazioan paperaren industriako azpiproduktuak tratatzeko jarduerarako ingurumen-baimen integratua eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena lortzeko». Proiektu hori 2021eko abuztuaren 4an digitalki sinatu zuten ONDOAN merkataritza-sozietateari atxikitako Saioa Basauri Cadarsok, José María Blanco Neirak eta Teresa Tejero Argüellesek egin zuten, eta 2021eko abuztuaren 3ko data du, 21.A058 erreferentzia-zenbakiarekin.

Gure iritziz, Bergarako Udalari iruzur nabarmena eta nahitakoa egin dio txostenaren eskatzaileak, eta, beraz, txosten hori erabat deuseza da, benetan proiektatutakoaz bestelako jarduera baterako eman baitzitzaion, eta proiekturik egon ez zelako. Proiektu hori 2021eko abuztuaren 4an egin zen, hirigintza-txostena egin ondoren eta 2021eko ekainaren 10ean hirigintza-txostenaren eskaera aurkeztu ondoren.

Hau da, hirigintza-txostena behar duen jarduera, udal-arkitektoak 2021eko uztailaren 7ko txostenean dioenez, hirugarren sektoreko jarduera bat izango litzateke («erabilera industrialarekin bateragarria»), enpresako, garraioko, banaketa-plataformetako, bulego-eraikinetako, handizkako saltokietako eta abarretako zerbitzuetakoa. Nekez har dezakegu «hirugarren sektoreko jardueratzat» papergintzako 155.060 t hondakin tratatzeko instalazio bat. Hori da aurkaratutako uztailaren 23ko Dekretua deuseztatzeko beste arrazoi bat.

Proiektatutako jarduerak bizitegi-, zuzkidura- edo hirugarren sektoreko eremuetan duen presentziarekin duen bateragarritasun-maila aztertzeko, 2009an onartutako Bergarako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak, hirigintza-antolamenduko tresna gorenak, ezartzen duena aztertuko dugu.

HAPOko 15. artikuluan (Lurzoruaren erabilera-araubidea) lurzoru mota bakoitzean baimendutako erabilerak mugatzen dira. J-1 apartatuan (Industria-erabilerak) industria-instalazioak deskribatzen dira, eta horien artean ez dira sartzen hondakinak tratatzeko eta/edo deuseztatzeko jarduerak. Gainera, industria-erabilera horiek kategoria desberdinetan sailkatuko dira, ingurumenean izan dezaketen eraginaren arabera, hau da, ingurunean edota baimendutako beste hainbat erabilerarekiko sor ditzaketen eragozpen, kalte eta arriskuen arabera. Horrela, erabilera horiek bost kategoriatan sailkatzen dira, jarduerak eraikinaren azalerarekiko duen garrantziaren arabera.

Proiektatutako jarduerak 4.365 m2-ko azalera eraikia izango luke (proiektuaren 18. orrialdea) eta, beraz, 4. kategorian sailkatuko litzateke:

«4. kategoria Tamaina ertaineko eta handiko industria-jarduerak, eraikinak 3.000 metro koadrotik gorako azalera eraikiarekin; baterazinak dira bizitegi-erabilerekin eta hirugarren sektoreko erabilerekin. Nagusiki erabilera hartara bideratutako eremu eta sektoreetan kokatu behar dira nahitaez. Kategoria honetako jardueretarako lurzati bakoitzaren barruan, haren jarduera osagarriak sartuko dira, hala nola aire zabaleko biltegiratzea, zamalanak, ibilgailuen maniobrak, aparkalekua eta antzeko beste batzuk».

Hau da, proiektatutako jarduera bateraezina da egoitza-erabilerekin eta hirugarren sektoreko erabilerekin.

Gainera, lehen alegazioan adierazi dugun bezala, industrialdeko H lurzatiko jarduera nagusia hondakinak errausketa bidez tratatu eta ezabatzea izango litzateke, eta, beraz, hirigintza-bateragarritasunari buruzko txosten hori ez da baliozkoa proiektatutako jarduerarako. Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren iragarkiak (2021eko irailaren 23ko EHAAn argitaratua) eta proiektuaren izenburuak hala berresten dute, Valogreene Paper BC SLren IBIaren eskaera hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeko jarduera baterako baita benetan.

Bergarako Udalak hirigintza-bateragarritasunari buruzko txosten faltsu horretan irregulartasun larri bat egin duenez, Valogreene Paper BC SLren eskaera erabat deuseza da, eta prozedura artxibatu beharko litzateke.

Zortzigarrena.– Proiektatutako jarduketak ez ditu beteko Bergarako Larramendi industrialdeko plan partzialeko hirigintza-arauak. Proiektuaren 22. orrialdean honako hau adierazten da:

«Ekialdeko fatxadak bi eremu ditu:

– Lohien eremua: kamioiak deskargatzeko gunea, non zamalanetarako kamioiak sartzeko zuloak egongo liratekeen. Gainerakoa hormigoizko hormekin eta uhin txikiko txapa mikroperfilatuarekin itxiko litzateke.

– Hondakin-paperaren eremua: hormigoizko horma bat proposatzen da. Altuera: 2 m-koa (mendebaldeko fatxada) eta 5 m-koa (ekialdeko fatxada). Gainerakoa irekita egon liteke.

Eraikina angeluzuzena izango da, 30,00 m inguruko zabalera eta 107,00 m-ko luzera izango ditu, eta 3.270,00 m2-ko azalera eraikia.

Pabiloia hormarte batez osatuta egongo da, eta prest egongo da etorkizunean errail-habeak eta 5 tonako garabi-zubia jartzeko.

Pabiloiaren barruko altuera librea 12,00 m eta 14,00 m artekoa izango da, gutxi gorabehera».

Larramendi Plan Partzialaren Hirigintza Arauek ezartzen dute eraikitako gehieneko altuera 12 metrokoa dela. Udalak, 2019ko urtarrilaren 28an egindako osoko bilkuran, Larramendi industrialdeko (San Juan auzoan) Plan Partzialaren bigarren aldaketa behin betiko onartzea erabaki zuen, eta haren hirigintza-fitxa 2019ko otsailaren 28ko GAOn argitaratu zen, 41. zenbakian.

Fitxa horretan honako hau zehazten da:

«Eraikin-profila eta gehieneko altuera: ekoizpenerako eraikinetan, gehieneko profila izango da beheko solairua eta goiko solairu bat, eta eraikinak izango duen gehieneko altuera 12 metrokoa izango da, lur-arrasetik gora neurtuta, salbu eta egoki justifikatutako behar funtzionalen bat egonda. Eraikin bat bereziki bulegoetarako ezartzen bada, horren gehieneko profila BS+2S izan ahalko da, betiere gehieneko altuera 12 metrokoa izanda, estalkiaren erlaitzeraino neurtuta». Proiektuak ez du inola ere justifikatzen gehiegizko altuera hori. Tximiniak ere gehiegizko altuera du: 1,7 metroko diametroa eta 16 metroko altuera».

Erantzuna:

Lehenik eta behin, adierazi behar da ingurumen-organoari ez dagokiola, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuaren arloan dituen eginkizunak betez, Bergarako Udalak 2021eko uztailaren 23an emandako hirigintza-bateragarritasunaren ziurtagiria deuseza den ala ez erabakitzea.

Era berean, ez dagokio organo honi erabakitzea proiektatutako jarduera bateragarria den ala ez 2009an onartutako Bergarako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrarekin eta Bergarako Larramendi industrialdeko Plan Partzialarekin.

Gai horri dagokionez, gogorarazi behar da organo honen jarduera kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko araudian xedatutakoa betetzen dela ziurtatzera mugatzen dela; horrela, ziurtatu behar da proiektua plangintzarekin bateragarria dela egiaztatzen duen hirigintza-txosten bat aurkeztu dela ingurumen-baimen integratuaren eskaerarekin batera.

Ildo horretan, 2021eko abuztuaren 4an organo honen aurrean egindako baimen-eskaeraren parte da Bergarako Udalak 2021eko uztailaren 23an emandako ziurtagiria. Hala, bada, ingurumen-baimen integraturako aurkeztutako proiektuan jasotako jarduera eta ziurtagiri horren xede den jarduera berberak dira, nahiz eta beste izen bat izan. Lehenengoan, paperaren industriako azpiproduktuak tratatzeko jarduera dela adierazten da, eta bigarrenean, industriarako karga mineralen ekoizpen ekologikoa.

Ondoren, Bergarako Udalak aipatutako txostena deuseztatzen duen dekretu bat onartu du. Beraz, egun, prozeduran ez da jaso ezarri nahi den jarduerari buruzko hirigintza-txosten negatiborik. Horrek, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 15. artikuluan jasotakoaren arabera, prozedura amaitzea eta jarduketak artxibatzea ekarriko luke.

Organo honek izapidetzen duen baimen-eskaeraren xede den jarduerari dagokionez, adierazi behar da akats bat egon dela jendaurreko informazioaren izapidean; izan ere, izapide hori egitea erabakitzen duen ebazpenean adierazten da hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeko jarduera bat dela, baina berez material karetsua ekoizteko jarduera bat da.

Gai horri dagokionez, organo honek uste du akats hori ez dela garrantzitsua, prozeduran parte hartu nahi izan duten pertsonen eskura jarri den dokumentazio teknikoak jasotzen baitu benetan zer jarduera egin nahi den Bergarako udalerriko Larramendi industrialdeko H lurzatian, eta, beraz, ez da defentsa-gabeziarik edo biztanleriari kalterik eragin.

Aurrekoa adierazi ondoren, eta jardueraren kalifikazioari dagokionez, 2002ko uztailaren 2an Estatuko Aldizkari Ofizialean Kutsadura Prebenitu eta Zuzentzeari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea argitaratu zela aipatu behar da.

Ondoren, Industria-isurketei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010eko azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentaraua onartu zen, eta horretan oinarritzen da kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuaren arloko lege-garapena.

Araudi hori garatzeko Erregelamendua urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren bidez onartu zen (aurrerantzean 815/2013 ED).

Azkenik, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuaren Legearen testu bategina onartu zen (aurrerantzean, 1/2016 LED).

Aipatutako testu bateginaren 2. artikuluak dioenez, 1. eranskinean zerrendaturiko industria-jardueretako baten bat gauzatzen duen titulartasun publikoko edo pribatuko instalazioei aplikatuko zaie, baldin eta bertan ezarritako ahalmen-mugetara iristen badira, produktu eta prozesu berriak ikertzeko, garatzeko eta esperimentatzeko erabilitako instalazioen edo haien zatien kasuan izan ezik».

Beraz, jarduera bat sailkatzerakoan, bertan dauden prozesuak aztertzen dira. Hizpide dugun instalazioaren kasuan, honako bi prozesu hauek bereizten dira:

1.– Paper-lohien kaltzioa berreskuratzea.

2.– Hondakin-paperaren errefusa gasifikatzea.

Paper-lohien kaltzioa berreskuratzeko prozesuari dagokionez, instalazioa aipatutako 1. eranskineko epigrafe honetan sartzen da:

«3.1 Zementuaren, karearen eta magnesio-oxidoaren ekoizpena.

b) Karea labeetan ekoizteko instalazioak, egunean 50 tonatik gora ekoizteko ahalmena badute».

1/2016 LEDaren 7.1.a) artikuluaren arabera, Zuzentarauaren jarduerek teknika erabilgarri onenen gida tekniko bat dute, eta horiek garatzeko baldintzak zehatz-mehatz arautzen ditu. Gida horien aplikazio-eremuan, era berean, prozesu-tipologia bakoitzaren loturak definitzen dira, hainbat gidatan alderdi berberak arautu ez daitezen.

Esparru horretan, Europar Batasuneko erakundeek sektoreei teknika erabilgarri onenak aplikatzeko gidak egin dituzte; besteak beste, 2013ko azaroan, zementua, karea eta magnesia ekoizteko jarduerari dagokion gida argitaratu da (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010eko azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentarauaren eranskineko 3.1 epigrafea, industria-isurketei buruzkoa). Gida hori esteka honetan dago eskura:

https://eippcb.jrc.ec.europa.eu/reference

https://publications.jrc.ec.europa.eu/repository/handle/JRC83006

Dokumentua aztertu ondoren, XXI. orrialdean, aplikazio-eremuari buruzkoan (PDFko 506tik 27. orrialdean), egiaztatu daiteke sailkapen horren barruan sartzen direla hondakinak lehengai gisa erabiltzen dituzten material karetsuak ekoizteko prozesuak ere. Zehazki, honako hau adierazten du:

«This BREF for the Production of Cement, Lime and Magnesium Oxide covers the following activities within the scope of Annex I of Directive 2010/75/EU:

– 3.1. Production of cement, lime and magnesium oxide:

.......

In particular, this document covers the following processes and activities:

– production of cement, lime and magnesium oxide (dry process route).

– raw materials–storage and preparation.

– fuels–storage and preparation.

– use of waste as raw materials and/or fuels, quality requirements, control and preparation.

– products–storage and preparation.

– packaging and dispatch».

Ingurumen-organoari aurkeztutako ingurumen-baimen integratuaren eskaera aztertu ondoren, egiaztatu da Bergarako instalazioan instalatu nahi den labe mota aipatzen dela zementua, karea eta magnesia ekoizteko jarduerari dagokion gida horretan.

Europako Batzordeak onartutako beste gida batean ere ez da prozesu-tipologia hori arautzen.

Jarduera hondakinen errausketa gisa kalifikatzeari dagokionez, ezin da esan proiektuan planteatzen den kare-kargen labea Zuzentarauaren beraren errausketaren epigrafearekin bat datorrenik eta 815/2013 Errege Dekretuaren I. eranskinean garatzen denik (5.2 epigrafea); izan ere, argi eta garbi agertzen da errausketaren kontzeptuan balorizazio energetikoa eta ezabapena bakarrik hartzen direla kontuan, ez, ordea, balorizazio materiala:

Prozesuaren diseinuak barne hartzen duen labeak eta bertan kudeatu beharreko hondakinen tipologiak argi eta garbi adierazten dute materiala berreskuratuko dela.

Hori bat dator arauaren gainerako apartatuen idazkerarekin, bereziki eranskin horretan balorizazio materialen epigrafeak hondakin ez-arriskutsuen balorizazioari buruzko 5.4 epigrafean ez agertzearekin. Hori da metalak berreskuratzearen kasua (hondakinei buruzko 22/2011 Legearen eranskinean R4 gisa ageri da), edo materia mineralak berreskuratzeari buruzkoa (R5):

Plastikozko hondarrak dituen hondakin-paperaren errefusaren gasifikazio-prozesuari dagokionez, lehenik eta behin adierazi behar da prozesu hori ez dagoela Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren eranskinean.

Gogoratu behar da 815/2013 Errege Dekretuak berak aplikazio-eremutik baztertzen dituela instalazio horiek.

Hondakinak errausteko edo batera errausteko plantetan hondakinak balorizatzeko edo ezabatzeko instalazioei buruzko 1. eranskineko 5.2 epigrafearen arabera, epigrafe horretan, instalazio mota hauek sartzen dira: «Hondakinak errausteko eta batera errausteko instalazioak, IV. kapituluan ezarritakoaren arabera».

Aipatutako 815/2013 Errege Dekretuaren IV. kapituluak 26.2 artikuluan, aplikazio-eremuari buruzkoan, honako hau jaso da:

«26. artikulua.– Aplikazio-eremua:

1.– Kapitulu hau hondakinak errausteko instalazioei eta hondakin solidoak edo likidoak errausten edo batera errausten dituzten batera errausteko instalazioei aplikatuko zaie. Kapitulu hau ez zaie aplikatuko gasifikazio- edo pirolisi-instalazioei, baldin eta tratamendu termiko horren ondoriozko gasak araztu egiten badira eta hondakin izateari uzten badiote erraustu aurretik, eta gas naturala erretzearen ondorioz sortu liratekeen emisioak baino gehiago sortzen ez badituzte».

Gainera, irizpide hori Europar Batasuneko agintariek egindako Zuzentaraua garatzeko dokumentuetan oinarritzen da.

Proiektuak barne hartzen du plastiko-errefusa gasifikatzeko prozesuari, eta antzeko beste batzuei, Zuzentarauaren 13. artikulua aplikatu zaie irizpenetan (IEEG Batzordea), irismena zehaztuz artikulua garatzeko.

Batzorde horretan, estatu kideez eta Europako Batzordeaz gain, enpresa elkarteak eta EEB (European Environmental Bureau) daude ordezkatuta; azken hori ingurumen-elkarteen ordezkari gisa.

Gasifikazioaren kasuan, argi eta garbi mugatu da IV. kapituluaren aplikazio-eremua, eta, Europako Batzordeko komitearen iritzia kontuan hartuta, irizpen gisa emandako idazkia esteka honetan kontsulta daiteke:

https://ec.europa.eu/environment/industry/stationary/ied/implementation.htm

Orrialde horren beheko aldean («summary of answers given to implementation questions»), «D) Questions on Article 42 (1 )» karpetan eskura daiteke Europako Batzordearen irizpena, gasifikazioak erraustearen aplikazio-eremutik kanpo zer kasutan dauden argitzen duena.

https://circabc.europa.eu/ui/group/06f33a94-9829-4eee-b187-21bb783a0fbf/library/cbcfa4fc-cb8e-4cd7-bf7a-cbba10c28fb4?p=1&n=10&sort=modified_DESC

https://circabc.europa.eu/ui/group/06f33a94-9829-4eee-b187-21bb783a0fbf/library/d279c9c9-0b7a-4b7c-b586-7deb62819404/details

Beraz, sortutako gasaren tratamendua eta azken errekuntzaren emisio-baldintzak aldagai baldintzatzaile gisa ezartzen dituen Industria Isurpenen Zuzentarauaren aplikazioaren ondorioz, honako hau ondorioztatzen da: proiektatutako instalazioan sortutako gasa araztu nahi denez, eta, irizpenaren 6. paragrafoa betez, gas naturala erretzearen ondoriozkoak baino gehiago ez diren emisioak aurreikusi direnez, instalazio horri ez zaio aplikatu behar errausteari buruzko Zuzentarauaren IV. kapitulua, ezta, ondorioz, 815/2013 Errege Dekretuaren eranskineko 5.2 epigrafea ere.

Ondorioz, instalazio hori urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren jarduera-kategoriei buruzko 1. eranskinaren 3.1 epigrafean baino ez da identifikatzen (815/2013 Errege Dekretua, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena).

Nolanahi ere, dagokion araudi sektorialeko baldintza guztiak aplikatu ahal izango dira, hondakinen arloan dagoena barne, bai lohien kaltzioa berreskuratzeko prozesurako, bai hondakin-paperaren errefusetik sortzen den gas-ekoizpenerako.

Horrenbestez, araudiak jarduera baten sailkapena definitzen du horren helburu nagusiaren eta erabiltzen diren tekniken arabera; kasu honetan, material karetsuen ekoizpena da, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren jarduera-kategoriei buruzko 1. eranskinaren 3.1 epigrafean identifikatutakoa (815/2013 Errege Dekretua, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena).

Horregatik guztiagatik, ez da baiestekoa alegazioan adierazitako erabateko deuseztasun-eskaera.

3.– Alegazioa: Alternatiben azterketa eta errausketa ren kontsiderazioa.

Alegazioen artean, errausketa-araudia instalazioari aplikatzeari buruzkoa dago. Adibide gisa, Ecologistas Acción-CODA erakundeak egindako idatzia har daiteke:

«Bederatzigarrena.– Proiektuan eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioan aurkeztutako alternatiben analisiak ez du zorroztasunik, eta ziurtzat jotzen ditu analisi hori indargabetzen duten aurrebaldintza batzuk. Proiektuak errausketa alde batera uzten duela dirudi, pirolisiaren aldeko apustua eginez, azkenean errausketa klasikoari irmo heltzeko.

3.2.1 «Proiektuaren alternatiba teknologikoen azterketa» apartatuan (93. orrialdea) eta 8.2 «Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren proiektuan aztertutako alternatibak» apartatuan (207. orrialdea), aurreko apartatuarekin lotuta dagoena, aukera batzuk modu mugatuan eta alderdikeriaz aztertzen eta baloratzen dira.

Lehenik eta behin, alternatiben analisia jarduketa honetan ezabatu nahi den hondakin-korronte bakar batera mugatzen da: tinta-kentzeko lohiak (03 03 05 EHZ kodea) eta paper-fabriketako HUA lohiak (03 03 11 EHZ kodea). Kanpoan uzten dira hondakin-paperaren errefusaren ondoriozko hondakinak (LER 03 03 07 kodeko 45.320 t). Horiei dagokienez, proiektuan (35. orrialdea) aurkezten den materia lehorreko konposizioa ikusita (plastikoak % 63,6, papera/kartoia % 15,6, ehungintza % 9,5, zura % 2,7, metalak % 0,2), erraza litzateke zatiki horiek bereizteko alternatibak diseinatzea eta jatorrizko fabriketan birziklatze-prozesu bat egitea. Proiektu honetan neurri batean horixe egiten da, izan ere, hondakin-papera pirolisi bidez erraustu aurretik aurretratatzea planteatzen da, hainbat teknologiarekin (plastikoak sailkatzeko bereizgailu optikoak eta, bereziki, PVCa prozesutik bereizteko; burdinazko zatikirako bereizgailu magnetikoak; burdinazkoak ez diren metaletarako Foucault bereizgailuak, etab.), eta horiek interes handiko azpiproduktuen korronte handi samarra eragingo lukete, ustez kiskalgailuan lortuko litzatekeen kaltzio karbonatoa baino pisu handiagokoa: 1.955,6 t burdin errefusa, 3.422,2 t aluminio errefusa, 1.827,0 t PVC (proiektuaren 89. orrialdea).

Ildo horretan, geure buruari galdetzen diogu nola lortu nahi diren 1.955,6 t + 3.422.2 t = 5.377,8 t metal, baldin eta karakterizazioan aurkeztutako hondakin-paperaren metalen konposizioa % 0,2 bada (proiektuaren 35. orrialdea). Sinestezina dirudi edo kalkuluak oso gaizki eginda daude; izan ere, hondakin-paperaren materia lehorrak 24.018,2 t pisatzen du (Proiektuaren 89. orrialdea) eta % 0,2 kalkulatuz gero 48,04 t metal baino ez dira. Proiektu tekniko honen beste hutsune larri bat da hori; akatsez beteta dago.

Lohien hondakinen korronterako bi alternatiba baino ez dira aztertzen: errausketa eta kiskalketa + pirolisia. Azpimarratu behar da pirolisia hemen behartuta sartu dela, kiskaltze hori beste edozein bero-iturrirekin egin liteke-eta, eta hainbat erregai erabiliz: gas naturala, fuela, biofuela, biogasa, hondakinen errausketa, etab. Proiektuan horixe esaten da (27. orrialdea): «Prozesu tekniko eta ekonomikoki jasangarria eta errentagarria egiteko, energia-beharra paper-industriak sortutako beste hondakin handiaren tratamendu termikoaren bidez asebeteko da (normalean hondakin-paperaren errefusa esaten zaio)».

Baina proiektu honetan, hondakin-paperaren pirolisian sortutako sintesi-gasaren errekuntza energia-iturri bat baino ez da, eta pirolisia, sintesi-gasaren errausketaz osatua, ez da inola ere balorizazio materiala, oxidazio bidezko suntsipen termikoa baizik. Beraz, proiektuan 94. orrialdean egiten den baieztapena erabat faltsua da:

«Errausketa-prozesuen eta pirolisi-prozesuaren arteko beste alde oso garrantzitsu bat, balorizazio materiala helburu duena, errekuntza-prozesuan bertan gertatzen dena da. Errekuntza-prozesu horrek sortzen ditu produktu kiskalia ekoizteko erabiltzen diren errekuntza-keak».

Proiektatu den jarduketa kiskalgailuan sintesi-gasa errausteko eta lohiak batera errausteko proiektua da, hau da, bi aldiz errausketa. Proiektatutako pirolisian ez dago materialen berreskurapen materialik, sintesi-gasa erraustu egingo litzateke eta.

Teknologia asko daude lohiak lehortzeko. Zelulosazko orea, papera eta kartoia fabrikatzeko 2015eko BREF Erreferentzia Dokumentua (Best Available Techniques (BAT) Reference Document for the Production of Pulp, Paper and Board) berrikusi zuen Industria Isurpenei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauak, eta Europako Batzordearen Joint Research Centre ikerketa zientifikorako organoak argitaratu (organo horrek ezartzen ditu orea, papera eta kartoia fabrikatzeko sektoreko TEOak «Sevillako Prozesua» deiturikoan –organo horren egoitzagatik–); bertan, paper-orearen eta paper fabriketan bertan (on site) lohiak lehortzeko hainbat teknika aipatzen dira, lehortze mekanikoko prozesuak (prentsak, torlojuak (screw), zentrifugazioa, etab.) nagusitzen direla. Izan ere, hezetasuna % 20-40raino jaisten dute; kasu batzuetan, lehortze hori % 10eraino hobetzeko, beste prozesu termiko batzuetako soberako beroa erabiltzen da fabrikazioan. Proiektatutako jarduketan, lohiak eta hondakin-papera prozesu termikoen bidez lehortzen dira batez ere, zilindro-formako bi lehortegitan.

Paper-fabriketako lehortze mekanikoak murriztu egingo lituzke lohiak azken tratamenduko instalazioetara eramatearekin lotutako kostuak eta emisioak. Proiektuak planteatzen ez duen gai eta alternatiba bat da hori.

BREF dokumentuaren «7.3.13 Dewatering and thickening of sludge before final disposal or incineration» apartatuak paperaren fabrikazioan sortutako lohiak mekanikoki lehortzeko teknikak deskribatzen ditu.

BREF dokumentu horren 131. orrialdean, halaber, «Drying of biofuel and sludge utilising excess heat» teknika aipatzen da 2.9.6.1.4 paragrafoan:

«There are large sources of excess heat available that could be used for drying purposes at pulp and paper mills.

– At pulp and paper mills, investment in a biofuel dryer utilising excess heat should be profitable but will have to be economically evaluated case by case. In chemical pulp mills, the most profitable option is to use flue-gases from the recovery boiler as drying gas (assuming that no flue-gas condenser is installed). Other types of pulp and paper mills would have to use other available excess heat sources.

– Bed drying seems to be the most suitable technology both from a technical and a commercial point of view.

The drying of biofuel and sludge is normally only economically viable if excess heat from other processes can be used for this purpose. Normally, excess heat such as hot air or hot process water flows can be used. Other more expensive options are steam heat exchangers or a gas-fired drying system. The minimum required temperature range is from 4 ºC to 60 ºC».

Jakina, teknika horrek lohiaren hezetasuna jatorrian murrizten du, hau da, zelulosa- edo paper-orea fabrikatzeko prozesuan bertan. Alternatiba horiek ez dira kontuan hartzen proiektatutako jarduketaren alternatiben azterketan, ez baita aintzat hartu «ekoizpen garbiaren» paradigma.

Materia organikoaren proportzio handia duten lohi lehorren balorizazio materiala egin daiteke, lurzoruen ongarri edo hobetzaile bihurtuta, ezpurutasun-edukia txikia bada. Zuntzen proportzio handia badute, brickak egiteko ere erabil daitezke, zementuarekin nahastuta, eta eraikuntza-industrian erabil daitezke. Aukera horiek bideragarriak dira, eta 2015eko BREF dokumentuan deskribatzen dira. Proiektatutako jarduketa erabateko zentzugabekeria da, zeren eta pirolisian sortutako sintesi-gasa «garbitzeko» behar den inbertsio guztia alferrikakoa bihurtzen baita lohiak kiskalgailuan batera erraustuta. Hamaseigarren alegazioan ikusiko dugun bezala, lohi horiek kloro ugari eta substantzia arriskutsu batzuk dituzte osaeran, eta sortutako kean kutsatzaile ugari izaten dira; horiek tratatzeko, hondakinak zuzenean errausteko erabiltzen diren teknologia berberak behar dituzte: mahuka-iragazkia, material partikulatua murrizteko; sodio karbonatoaren eta ikatz aktiboa gehitzen duten scrubberrak, gas azido, metal astun, hidrokarburo aromatiko polizikliko2, dioxina eta furanoen3 emisioak murrizteko; amoniakoa gehitzea nitrogeno oxidoen murrizketa katalitiko selektiboko etapa batekin, eta 16 metroko altuera eta 1,70 metroko diametroa duen tximinia handi bat, hondakinak erraustean sortutako kutsatzaile arriskutsuak aireratzeko.

Proiektua idatzi dutenek emandako ustezko «abantaila» guztiak hutsaren hurrengoa dira.

«Hamaikagarrena.– Proiektuaren ezein zatitan ez da frogatzen pirolisiaren bidez hondakinen tratamendu termikoaren ondoriozko gasak araztu egiten direla, harik eta hondakin izateari uzten dioten arte erraustu aurretik, eta gas naturala erretzearen ondorioz sortzen diren emisioak baino emisio gutxiago eragin ditzaketela. Beraz, ez zaizkie aplikatzen Industria Isurpenei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren IV. kapituluko zehaztapenak ("Hondakinak errausteko instalazioei eta hondakinak batera errausteko instalazioei buruzko xedapen bereziak"), ezta 815/2013 Errege Dekretua ere.

Industriako isuriei buruzko Zuzentarauaren 42.1 artikuluak IV. kapituluko zehaztapenetatik salbuesten ditu hondakinen tratamendu termikoko instalazioak, baldin eta frogatzen badute "tratamendu termiko horren ondoriozko gasak araztu egiten direla eta hondakin izateari uzten diotela erraustu aurretik, eta gas naturala erretzearen ondorioz sortuko liratekeen emisioak baino gehiago sortzen ez dituztela".

Zehaztapen hori 815/2013 Errege Dekretuaren bidez onartutako Industriako Isurpenen Erregelamenduaren 26.2 artikulura egokitzen da.

Proiektuaren ezein zatitan ez da karakterizatzen purifikatutako sintesi-gasa, hondakin izateari utzi diola frogatzeko. Gas horren errausketaren ondoriozko gasen emisioak ere ez dira karakterizatzen, gas naturala erretzearen ondoriozkoak baino gehiago ez direla frogatzeko.

Beraz, aipatutako Zuzentarauaren IV. kapituluko eta Industriako Isurpenen Erregelamenduaren IV. kapituluko zehaztapenak guztiz aplikagarriak dira proiektu honetan».

Erantzuna:

Aurreikusitako alternatibei dagokienez, adierazi behar da ingurumen-ebaluazioari buruzko araudiak eskatzen duen irismenarekin bat datozela.

Kontuan izan behar da, Bergarako instalazioaren ezarpenaz gain, EAEko papera ekoizteko prozesuek hainbat aldaketa egin dituztela sortutako hondakin kantitatea minimizatzeko, horien hezetasuna minimizatzea barne.

Bestalde, alegatzen da alternatibak kiskaltzen diren hondakinetan zentratzen direla, eta ez pirolisi-prozesura bideratzen direnetan. Hala ere, zentzuzkoa da hala izatea, ez bakarrik jarduera nagusiari lotutakoak direlako, baizik eta prozesu osagarrian sartu beharreko hondakinak baino askoz gehiago direlako.

Hondakin-paperaren errefusaren plastikoa kudeatzeko eragiketari dagokionez, adierazi behar da haren konposizio kimikoak balorizazio materiala eragozten duela eta beste korronte plastiko batzuen tratamenduaz bestelakoa behar duela, organo horrek balorizazio materialerako egindako azterlanetan egiaztatu den bezala.

Aurreko alegazioari emandako erantzunean azaldu den bezala, hondakinak errausteko araudiaren manuak ez dira aplikagarriak.

Hala, aurkeztutako alegazioa ez da baiesten.

4.– Alegazioa: uren isurketa.

Alegazio-egile ezberdinek, banaka, honako hau jaso dute alegazioen artean:

«Instalazioak urtean 100 milioi litro ur zikin baino gehiago isuriko ditu Deba ibaira, paper-fabriketako 110.000 tona lohi lixibiatzetik eta kondentsatzetik eta errekuntza-gasen arazketaren tratamendutik datozen kutsatzaileekin».

Erantzuna:

Ingurumen-organo honek izapidetzen duen ingurumen-baimen bateratuaren espedientean jasotako agirien arabera, Valogreene Paper BC SL enpresak sustatutako jardueran sortutako hondakin-urak lehendik dagoen saneamendu-sarera bideratzen dira, 12 m3/h-ko tratamendu-ahalmena duen tratamendu-instalazio batetik igaro ondoren. Ondorioz, ez dago Deba ibaira isuririk.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko araudiak neurriak ezartzen ditu uren isurketek ibilguen kalitatean eraginik ez izatea ziurtatzeko, bai ura tratatzen diren saneamendu-sareetara bideratuta, bai in situ tratatuta.

Ildo horretan, izapidetutako eskaeran sartu dira Gipuzkoako Urak erakundeak saneamendu-sarearen kudeatzaile gisa ezarritako eskakizunak.

5.– Alegazioa: abeltzaintza- eta nekazaritza- ustiategiei eragitea.

Alegazio-egile ezberdinek, banaka, honako hau jaso dute alegazioen artean:

«Larramendi industrialdeko H lurzatia nire familiaren baserritik 300 metrora dago. Bertan abeltzaintza eta nekazaritza jarduerak garatzen ditugu eta instalazio horrek izan ditzakeen eraginak kezkatzen gaitu. Izan ere, gure mantenuaren % 50 baino gehiago jarduera horietatik dator».

Erantzuna:

Ingurumen-baimen integratuan jasotako baldintza teknikoak eta emisioen eta isurien muga-balioak uren, lurzoruaren eta airearen ingurumen-kalitatea ziurtatzeko finkatzen dira, eta, besteak beste, inguruko nekazaritza- eta abeltzaintza-instalazioetan eragitea saihesten da.

Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, jarduera sailkatuen araubidea Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege orokorrak arautzen du, eta, beraz, Euskal Autonomia Erkidegoan ez dago, aldez aurreko premisa gisa, jarduera sailkatuak herriguneetatik distantzia jakin batera kokatzeko betebeharrik.

Arau sektorialek zein Europako erreferentziako dokumentuek oso modu eraginkorrean bermatzen dute ingurunearen kalitatea eta, azken batean, herritarrentzako ingurumen-kalitatea mantentzea, ingurumen-inpaktua ebaluatzeko eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integraturako teknika espezifikoak aplikatuz. Hori eraginkorragoa da aldez aurretiko distantzia-neurri finko bat ezartzea baino, eta, edonola ere, distantzia jakin bat beharrezkoa izanez gero, modu partikularrean zehaztu beharko litzateke, kasuan kasuko azterlanek neurri eraginkorragoak aurreikusi ezin dituzten kasu zehatzetarako.

Proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko araudiak ezartzen du ebaluazioak modu egokian identifikatu, deskribatu eta ebaluatuko dituela proiektu batek honako faktore hauetan dituen zuzeneko eta zeharkako ondorioak, kasu partikular bakoitzaren arabera eta legearen arabera:

a) Gizakia, fauna eta flora.

b) Lurzorua, ura, airea, klima eta paisaia.

c) Ondasun materialak eta kultura-ondarea.

d) Lehen aipatutako faktoreen arteko elkarrekintza.

Ingurumen-inpaktuaren azterketan kontuan hartu dira inguruneetan aldaketak eragin ditzaketen proiektuko ekintza guztiak, eta berariaz aztertu dira sor litezkeen aldaketak.

6.– Alegazioa: edateko ura hornitzeko arazoak.

Alegazio-egile ezberdinek, banaka, honako hau jaso dute alegazioen artean:

«Mantenuaz gain, edateko uraren horniduran sor ditzakeen arazoak azpimarratu nahi ditugu. Izan ere, etxeko sistemara doan urak, animalientzako urak eta baratzean erabilitakoak instalazioa eraikitzea aurreikusten den lurrak zeharkatzen ditu».

Erantzuna:

Baimenaren xede den prozesuak ez du lurpeko isurketarik aurreikusten, eta jarduera hormigoizko iragazgaiztearen gainean garatuko da. Horrela, edateko uraren sareari eragin diezaiokeen edozein kalte saihestuko dira.

7.– Alegazioa: airearen kalitateak eta usainek osasunean duten eragina.

Alegazio-egile ezberdinek, banaka, honako hau jaso dute alegazioen artean:

«Egunero arnastuko genituzke han aireratuko liratekeen gasak/partikulak, eta kontuan hartu behar dira horrek eragiten dituen osasun-arazoak.

Jarduera horrek eragindako usainak ere izango genituzke betiko gurekin».

Erantzuna:

Ingurumen-baimen integratuan jasotako baldintza teknikoak eta emisioen muga-balioak airearen kalitatea eta usainak ez sortzea bermatzera bideratzen dira.

Bestalde, adierazi behar da instalazioan baimendu diren prozesuen artean batek ere ez duela usainik sortzen.

8.– Alegazioa: beste enpresa batzuen ezarpenean duen eragina.

Alegazio-egile ezberdinek, banaka, honako hau jaso dute alegazioen artean:

«Larramendi industrialdera ezaugarri horiek dituen enpresa bat etorriko balitz, bertan dauden eta etor litezkeen enpresak uxatuko lituzke. Bergarako ekonomia arriskuan jarriko litzateke; izan ere, Bergaran beste leku bat aurkituko ez balute, beste udalerri batera joango lirateke».

Erantzuna:

Gai horri dagokionez, adierazi behar da administrazio publikoek objektibotasunez egiten dutela lan interes orokorraren alde. Halaber, eraginkortasun, hierarkia, deszentralizazio, deskontzentrazio eta koordinazioaren printzipioei begira dihardute, erabat errespetatuta Konstituzioa, legeak eta Zuzenbidea.

Ildo horretan, ingurumen-baimen integratua egintza arautua da, eta, beraz, arauak jasotzen dituen baldintzak betetzen direnean, ingurumen-organoak aldeko erabakia eman behar du nahitaez.

Ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozedurari dagokionez, arauak honela definitzen du ingurumen-ebaluazioa: planek, programek eta proiektuek, horiek onartu edo baimendu aurretik, ingurumenean duten edo izan ditzaketen ondorio esanguratsuak aztertzen dituen prozesua. Eta honako faktore hauetan duten eragina aztertzen da: biztanleria, giza osasuna, flora, fauna, biodibertsitatea, geodibertsitatea, lurra, lurzorua, zorupea, airea, ura, klima, klima-aldaketa, paisaia, ondasun materialak, kultura-ondarea barne, eta aipatutako faktore guztien arteko elkarreragina.

Hortik ondorioztatzen da ingurumen-organoak ez duela aztertu behar ingurunean enpresa berriak ezartzea, ingurumen-ebaluazioaren arloan dituen eskumenak baliatuz.

Bestalde, gogorarazi behar da kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko araudiaren xedea dela atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitzea eta kontrolatzea, kutsadura prebenitzeko eta kontrolatzeko sistema bateratu bat ezarriz; helburua da ingurumen guztia ondo babestea, eta horrela, ekonomia ez da izapidetzen ari den baimentze-prozesuaren parte.

9.– Alegazioa: mugikortasun jasangarriaren gaineko eragina.

Alegazio-egile ezberdinek, banaka, honako hau jaso dute alegazioen artean:

«Jakinarazi den bezala, urtean 140.000 tona inguru eramango lirateke Larramendira, kamioi bat orduko. Ezaguna denez, Bergara eta San Juan arteko errepidea estua da eta gaur egun trafiko handia dago. Ez dago oinez edo bizikletaz ibiltzeko bide alternatiborik San Juan industrialdean lan egiten duten 600 langileentzat, ezta San Juan, Ubera eta Elgetako biztanleentzat ere. Lehen arriskutsua bazen, orain are arriskutsuagoa izango da modu jasangarrian mugitu nahi duten pertsona guztientzat».

Erantzuna:

Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak kontrolatzen ditu hondakinen lekualdaketak, eta ezagunak dira ekoizleen eta kudeatzaileen arteko fluxuak.

Instalaziorako baimendutako gaitasunak dakarren lekualdatze-fluxua ez da adierazgarria, eta ez da uste mugikortasun jasangarriari eragingo dionik.

10.– Alegazioa: ez dago kudeaketa-azpiegituren Lurralde Plan Sektorialik.

Alegazioen artean, Lurralde Plan Sektorialik ez egoteri buruzkoa dago. Adibide gisa, Ekologistak Martxan-CODA erakundeak egindako idatzia har daiteke:

«Euskadiko Hondakinak Prebenitu eta Kudeatzeko 2030eko Planaren (aurrerantzean, HPKP2030) ingurumen-adierazpen estrategikoak ezartzen du nahitaez onartu behar dela kudeaketa-azpiegituren lurralde-plan sektorial bat aldez aurretik, baina ez da halakorik egin. Proiektatutako jarduketa ez dago jasota Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan».

Erantzuna:

Gai horri dagokionez, gogorarazi behar da ebazten den baimen-eskaera 2021eko abuztuaren 4an egin zela, eta Euskadiko Hondakinak Prebenitu eta Kudeatzeko 2030eko Plana Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko azaroaren 8ko Aginduaren bidez onartu zela; beraz, ezin zaizkio espediente horri atzeraeraginezko izaeraz aplikatu plan horretan jasotzen diren aurreikuspenak.

Aurrekoa gorabehera, adierazi behar da sustatzen den instalazioa bat datorrela hondakinen arloan indarrean dagoen araudiaren eta aipatutako dokumentu programatikoaren aurreikuspenekin, balorizazio materiala lehenesten baitu balorizazio energetikoaren eta errausketaren aurretik.

11.– Alegazioa: hondakinak Prebenitu eta Kudeatzeko 2020ko Planaren aurreikuspenak ez betetzea.

Alegazioen artean, Hondakinak Prebenitu eta Kudeatzeko 2020ko Planaren aurreikuspenak ez betetzeari buruzkoa dago. Adibide gisa, Ekologistak Martxan-CODA erakundeak egindako idatzia har daiteke:

«Paper-industriaren hondakinetarako HPKP2030 planaren aurreikuspenak ez dira bateragarriak proiektatutako jarduketarekin».

Erantzuna:

Euskadiko Hondakinak Prebenitu eta Kudeatzeko 2030eko Planaren «3.3 Hondakinak birziklatu, balorizatu eta deuseztatzeko instalazioak» apartatuan, hondakin ez-arriskutsuei (3.3.1) buruzko apartatu bat jasotzen da.

Azpiapartatu horretan, papergintzako sektoreko hondakinen korrontean (68. orrialdea), kareharrizko lohien bidez kareharrizko medeagarriak fabrikatzeko instalazio bat behar dela jasotzen da, eta honako hau adierazten da: «Ikerketa-arloan, lohien hondakinak eta hondakin-paperaren errefusa kiskali edo gasifikatzearen ondoriozko errautsak EAEko instalazioetan clinkerraren gehigarri gisa erabiltzea teknikoki bideragarria dela ziurtatu da berriki».

Horrekin, ezin daiteke esan papergintzaren industriako hondakinetarako HPKP2030en aurreikuspenak ez direla bateragarriak proiektatutako jarduketarekin, baldin eta horren ezarpena planean bertan ezarritako helburuak betetzearekin lotzen bada.

12.– Alegazioa: baimendu beharreko prozesuak, Teknologia Garbien Euskal Zerrendan jasota ez daudenak.

Alegazioen artean, baimendu beharreko prozesuak Teknologia Garbien Euskal Zerrendan jasota ez egoteari buruzkoa dago. Adibide gisa, Ekologistak Martxan-CODA erakundeak egindako idatzia har daiteke:

«Hondakin-paperaren pirolisia eta lohi lehorren errausketa ez daude jasota 2016ko uztailaren 13ko Aginduaren bidez onartutako Teknologia Garbien Euskal Zerrendan».

Erantzuna:

Teknologia Garbien Euskal Zerrenda, 64/2006 Dekretuaren 1. artikuluak adierazten duen bezala, tresna bat da «zertarako-eta ingurumenaren ikuspegitik lehentasuna duten teknologiak zeintzuk diren identifikatzeko. Horrela, zerga-politika horietara bideratu ahal izango da, bi ildotan: batetik, zerga-neurrien bidez teknologia horiek enpresen ekoizpen-prozesuan barneratzea sustatuko da; eta, bestetik, gastu-politika ezarriko da».

Zerrenda horretan erregistratzea, beraz, ez da aurretiazko baldintza teknologia bat ezartzeko; aitzitik, lehentasunezko teknologiak identifikatu nahi dira ingurumenaren ikuspegitik, ezarrita egon ala ez.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko araudiaren esparruan, gogorarazi behar da 7. artikuluaren arabera, muga-balioak teknika erabilgarri onenen arabera ezartzen dira, eta instalazio honen kasuan, dagokion BREF dokumentuko teknika erabilgarri onenak daude.

Horregatik guztiagatik, aurkeztutako alegazioa ez da baiesten.

13.– Alegazioa: hondakin ez-arriskutsuen kudeatzaile gisa baimenik ez duen eskatzailea.

Alegazioen artean, hondakin ez-arriskutsuen kudeatzaile gisa baimenik ez duen eskatzaileari buruzkoa dago. Adibide gisa, Ekologistak Martxan-CODA erakundeak egindako idatzia har daiteke:

«IBIaren eskatzailea ez dago inskribatuta hondakinen kudeatzaile gisa EAEko Hondakinen Ekoizpen eta Kudeaketa Erregistroan (2021eko uztailaren 16an eguneratua)».

Erantzuna:

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginean xedatutakoa aplikatuz, ingurumen-baimen integratuak esku-hartze administratiboko egintza bakar batean integratzen ditu indarreko legerian aurreikusitako ingurumen-baimenak.

Valogreene Paper BC SL enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: saneamendu-sare orokorrera isurtzeko baimena, atmosferara emisioak egiteko baimena, eta, ingurumen-izaerako beste zehaztapen batzuen artean, hondakinak ez-arriskutsuak kudeatzeari dagozkion baimenak eta lurzoruaren eta lurpeko uren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dutela egiaztatu da, nahitaezko txostenak emanda.

Beraz, baimentzeko prozedura hau, hain zuzen ere, sektoreko araudiak hondakinen kudeaketa baimentzeko eskatzen duen prozesua da.

Horrenbestez, aurkeztutako alegazioa ez da baiesten.

14.– Alegazioa: zenbateko irreala.

Alegazioen artean, proiektuan jasotako zenbatekoak irrealak direla adierazten duen bat dago. Adibide gisa, Ecologistas Acción-CODA erakundeak egindako idatzia har daiteke:

«"Kaltzio karbonatoa" azpiproduktua berreskuratzeko proiektua irreala da, ez bailitzateke lortuko proiektuak aurreikusitako kopurua, lohien analisiak ikusita, eta, gainera, kaltzio karbonato "zikina" izango litzateke, metal astun bat baino gehiagoko metalezko gatz nahastuekin».

Erantzuna:

Sustatzaileak emandako masa-balantzean jasotako informazioa Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak aztertu du, eta errealitatearekin bat datorrela eta koherentea dela uste da.

Material karetsuaren purutasunari eta ezaugarriei buruz egindako aipamenari dagokionez, adierazi behar da material hori aurreikusitako xedeen erabilera-baldintzetara egokitu beharko dela.

15.– Alegazioa: kiskaltze-tenperatura.

Alegazioen artean, kiskaltze-tenperaturari buruzkoa dago. Adibide gisa, Ecologistas Acción-CODA erakundeak egindako idatzia har daiteke:

«Zalantzan jarri behar da labe birakariko sintesi-gasaren (pyrogasa) eta lohien materia organikoaren errekuntza 550 ºC-tik beherakoa izango dela eta ez dela kaltzio karbonatoaren benetako kiskaltze-tenperaturara iritsiko».

Erantzuna:

Aipatutako tenperatura-tartea bat dator prozesuaren helburuarekin, hau da, lohien materia organikoa eta hezetasuna deuseztatzearekin.

Adierazi behar da ez dela tratamenduaren xedea materialaren zatikia deskarbonatatzea kaltzio karbonato moduan. Prozesu hori 1.250 ºC-tik aurrera gertatzen da. Horrela, proiektuan bertan aipatzen den bezala, CO2 aireratzea saihesten da, bai deskarbonatatzetik datorrena, bai beharrezkoa litzatekeen erregai gehigarritik datorrena.

16.– Alegazioa: emisio-datu oker eta kontraesankorrak.

Alegazioen artean, emisio-datu oker eta kontraesankorrei buruzkoa dago. Adibide gisa, Ekologistak Martxan-CODA erakundeak egindako idatzia har daiteke:

«Emisioen muga-balioak eta proiektuko merkurioaren eta dioxinen eta furanoen guztizko emisioak okerrak eta kontraesankorrak dira proiektuaren hainbat zatitan.

Proiektuaren emisioen muga-balioak, itxuraz, hondakinak errausteko ondorioen dokumentuko teknika erabilgarri onenei lotutako emisio-mailetara egokitzen dira.

Hala ere, merkurioaren eta dioxina eta furanoen emisioen muga-balioetan akats bana dago, eta, DBHko ikasleek eginez gero, gutxiegi kalifikazioa izango lukete. 159. orrialdean eta 4.1.2.1.1 apartatuan («Emisioen ezaugarriak»), emisioen muga-balioa doitu nahi da hondakinak errausteari buruzko ondorioen dokumentuko teknika erabilgarri onenei lotutako emisio-mailetan ezarritako tartearen gehieneko baliora, inolako justifikaziorik gabe. Hala ere, merkurioaren kasuan, teknika erabilgarri onenei lotutako emisioen muga-balioa tartearen barnean dago».

Erantzuna:

Aipatutako taulan, alegazioan jasotzen den bezala, erreferentzia gisa erabili den arauaren emisioen muga-balioak ageri dira.

Nahiz eta aipatutako taulan ez diren behar bezala bereizten bi parametro desberdinetarako unitateak, adierazi behar da balio guztiak bat datozela erabilitako erreferentziarekin.

Bestalde, idazketa-akats bat dela agerian geratzen da, egiaztatzen baita deklaratzen diren orduko emisio-kilogramoak, atxikipen-errendimendua, erreaktiboen kontsumoa eta emisioen muga-balioak bat datozela araudiak proposatzen den iragazketa-sistemetarako xedatzen dituenekin.

Beste iritzi batzuk alde batera utzita, adierazi behar da organo honi dagokiola bete beharreko muga-balioak zehaztea, eta organo honek baldintzak finkatzeko erabili duen erreferentzia baimen honen C.1.3.a apartatuko emisioen muga-balioen taulan egiazta daitekeela.

17.– Alegazioa: proiektuaren opakutasuna.

Alegazioen artean, proiektuaren opakutasunari buruzkoa dago. Adibide gisa, Ekologistak Martxan-CODA erakundeak egindako idatzia har daiteke:

«Proiektuaren opakutasun onartezina, konfidentzialtasuna aitzakiatzat hartuta. Prozesuaren diagrama osoa eta masen balantzea falta dira. Ez dira argitaratu, halaber, proiektuaren funtsezko alderdiak, hala nola hondakinak onartzeko baldintzak».

Erantzuna:

Adierazi behar da isilpeko dokumentazioaren artean prozesuaren diagrama osoa eta masen balantzea daudela, eta biak baimen honetarako baloratu direla.

Onartzeko baldintzak ere barnean daude, eta, baimen honetan baldintzatzaile gisa jaso direnez, C.3.1.1 apartatuan kontsulta daitezke.

18.– Alegazioa: murrizketa katalitiko selektiboko sistemaren tamaina txikia.

Alegazioen artean, murrizketa katalitiko selektiboko sistemaren tamaina txikiari buruzkoa dago. Adibide gisa, Ekologistak Martxan-CODA erakundeak egindako idatzia har daiteke:

«Murrizketa katalitiko selektiboa ezartzea. Azaleraren tamaina txikia 303 planoan».

Erantzuna:

Gaur egun, murrizketa katalitiko selektiboko sistemak modu bertikalean inplementatu ohi dira, material zeramikoari itsatsita gera daitezkeen partikulak erretiratzeko efizientzia handiagoa dutelako.

19.– Alegazioa: irteera-gasen baldintzak.

Alegazioen artean, irteera-gasen baldintzei buruzkoa dago. Adibide gisa, Ekologistak Martxan-CODA erakundeak egindako idatzia har daiteke:

«Proiektuaren ezein zatitan ez da frogatzen pirolisiaren bidez hondakinen tratamendu termikoaren ondoriozko gasak araztu egiten direla, harik eta hondakin izateari uzten dioten arte erraustu aurretik, eta gas naturala erretzearen ondorioz sortzen diren emisioak baino emisio gutxiago eragin ditzaketela. Beraz, ez zaizkie aplikatzen Industria Isurpenei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren IV. kapituluko zehaztapenak (Hondakinak errausteko instalazioei eta hondakinak batera errausteko instalazioei buruzko xedapen bereziak), ezta 815/2013 Errege Dekretua ere.

Erantzuna:

Baimenean, sortutako gasaren kalitatearen kontrol analitikorako baldintzak ezartzen dira. Era berean, gas naturalari buruzko araudian ezarritakoak baino kontzentrazio-muga nabarmen txikiagokoak aurreikusi direnez, proiektuan ezartzen diren emisio-baldintzen bidez, emisioak ez dira izango gas naturala erretzearen ondorioz sortzen direnak baino gehiago.

20.– Alegazioa: airearen kalitatearen azterketarik eza inpaktuaren azterketan.

Alegazioen artean, inpaktuaren azterketan airearen kalitatearen azterketarik ez egoteari buruzkoa dago. Adibide gisa, Ekologistak Martxan-CODA erakundeak egindako idatzia har daiteke:

«Ingurumen-inpaktuaren azterketak ez du zonako airearen kalitatea aztertu erraustegia instalatu aurretik eta ondoren, eta, beraz, ez du frogatzen adierazitako foku bakarraren emisioek ez dituztenik arriskuan jartzen Bergarako airearen ingurumen-kalitatearen helburuak. Ingurumen-ebaluazioari buruzko Legearen 35.1 artikulua ez da betetzen».

Erantzuna:

Proiektuaren eta ingurumen-inpaktuaren azterketaren 8.4.2 «Balizko inpaktuen karakterizazioa eta balorazioa» apartatuan ebaluatu da airearen kalitatea.

7. taulan (226. or.) ikus daitezkeen baloratzeko inpaktuen artean, «FE01 Airearen kalitatea aldatzea» dago, eta 9. taulan (228. or.) bateragarria gisa identifikatzen da.

Organo honek egindako balorazioan egiaztatu da identifikazio hori bat datorrela 6.2.2. apartatuan deskribatutako emisioekin, bertan jaso baitira kutsatzaile bakoitzarentzat aurreikusitako emisioak.

21.– Alegazioa: usainen, kutsadura akustikoaren eta paisaiaren azterketarik eza inpaktuaren azterketan.

Alegazioen artean, inpaktuaren azterketan usainen, kutsadura akustikoaren eta paisaiaren azterketarik ez egoteari buruzko bat dago. Adibide gisa, Ecologistas Acción-CODA erakundeak egindako idatzia har daiteke:

«Ingurumen-inpaktuaren azterketak ez ditu aztertzen eta ebaluatzen ingurumen-alderdi garrantzitsuen gaineko eraginak, hala nola usainen, kutsadura akustikoaren eta paisaiaren gainekoak».

Erantzuna:

Instalazioan baimentzen diren prozesuen artean, batek ere ez du usainik sortzen. Hori horrela, ez da ebaluazioan kontuan hartu beharreko alderdi esanguratsutzat jotzen.

Kutsadura akustikoa eta paisaia aztertu dira aurkeztutako inpaktuaren azterketan, 8.4.1 apartatuko («Enpresaren ekintzak eta inpaktuak zehaztea») 4. eta 5. tauletan egiazta daitekeenez.

6.1.6 «Kalitate akustikoari eta argi-kutsadurari buruzko neurriak» eta 6.2.5 «Paisaia babesteko neurriak» apartatuetan, bi alderdi horien eragina minimizatzeko ezarri beharreko neurriak jaso dira.

Halaber, 8.4.2 apartatuan («Eragin posibleen karakterizazioa eta balorazioa»), bi inpaktu horiek baloratu dira, aipatutako apartatuko 7. eta 8. tauletan egiazta daitekeenez.

Beraz, aurkeztutako alegazioa ez da baiesten.

22.– Alegazioa: errauts hegalarien arrisku-izaera.

Alegazioen artean, errauts hegalarien arrisku-izaerari buruzkoa dago. Adibide gisa, Ekologistak Martxan-CODA erakundeak egindako idatzia har daiteke:

«Errauts hegalariak hondakin arriskutsu gisa sailkatu behar dira.

19 01 14 EHZ kodearekin 63.600 kg errauts hegalari sortzea aurreikusten da, eta hondakin ez-arriskutsu gisa sailkatzen dira. Hala ere, mahuka-iragazkian eta zeramikazko iragazkietan jasotako errauts hegalari horiek ez dira inoiz karakterizatu, eta baliteke 19 01 13 EHZ kodeko "Substantzia arriskutsuak dituzten errauts hegalariak" epigrafean sartzea. Udal-hondakinak errausteko plantek era horretan karakterizatzen dituzte errauts hegalariak».

Erantzuna:

Hondakina Europako hondakinen zerrendan bitara ageri denez, bai arriskutsu gisa, baita arriskugabe gisa ere, baimenaren C.4.2.a apartatuan honako baldintza hau ezarri da:

«Char» eta «errauts hegalariak» hondakinen kasuan, hondakin horiek ispilu-sarrera dutenez gaur egun indarrean dagoen Europako hondakinen zerrendan, lehenengoz erretiratu aurretik, arriskugarritasuna zehaztu beharko da.

Sei hilean behin karakterizazio fisiko-kimikoa egin beharko da bi hondakin motentzat. Lortutako emaitzak ikusita, organo honek arriskugarritasunaren karakterizazioa eskatu ahal izango du, baldin eta haren ezaugarri fisiko-kimikoak aldatu direla egiaztatzen bada. Arriskugarritasunaren karakterizazioaren ondorioz hondakina arriskutsua dela ebatziz gero, baimen honen C.4.1 apartatuan zehazturikoa aplikatu beharko da.

Nolanahi ere, adierazi behar da ispilu-sarrera duten eta instalazio berrietan sortuko diren hondakin horiei dagokienez, karakterizazioa ezin dela inolaz ere baimena eman aurretik egin, hondakina oraindik ez baita sortu.

23.– Alegazioa: istripu larrien ebaluazio eskasa.

Alegazioen artean, istripu larrien ebaluazio eskasari buruzkoa dago. Adibide gisa, Ekologistak Martxan-CODA erakundeak egindako idatzia har daiteke:

«Proiektuan jasotako instalazioan istripu larriak gertatzeko arriskuei buruzko ebaluazio eskasa ingurumen-inpaktuaren azterketan».

Erantzuna:

8.5 apartatuan («Proiektuak istripu larrien aurrean duen kalteberatasun-maila») egindako balorazioaren irismena nahikotzat jotzen da, eta agerian uzten du ez dela beharrezkoa substantzia arriskutsuak tartean diren istripu larriei buruzko araudiarekin lotutako neurri gehigarririk hartzea.

24.– Alegazioa: tinta-kentzeko lohien eta HUA lohien karakterizazio eskasa.

Alegazioen artean, tinta-kentzeko lohien eta HUA lohien karakterizazio eskasari buruzkoa dago. Adibide gisa, Ekologistak Martxan-CODA erakundeak egindako idatzia har daiteke:

«Ez dago hondakin ez-arriskutsu gisa sailkatutako tinta-kentzeko lohien eta HUA lohien karakterizazio nahikorik, Hondakinak sailkatzeko Orientabide Teknikoei buruzko Batzordearen Erabakiaren (2018/C 124/01) eta Hondakinei buruzko 2008/98/EE Zuzentarauaren eranskinen arabera».

Erantzuna:

Aurreikusitako kudeaketa duten eta EAEn sortzen diren hondakinak hondakinen ekoizle izateko baimenen esparruan sailkatzen dira, eta, horretan oinarrituta, dagokien EHZ kodea esleitzen zaie.

Hori horrela, hondakin eta ekoizle bakoitzari dagokio behar bezala identifikatzea, eta ez izapidetze honen xede den kudeaketa-instalazioa baimentzeko prozesuari.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana