Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2022ko ekainaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2563

IRAGARKIA, Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitzaie Segurtasun Sailak zehatutako pertsonei, COVID-19ak eragindako osasun-krisia kontrolatzeko ezarritako murrizketak ez betetzeagatik (Herritarren Segurtasuna Babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren 36.6 artikulua urratzeagatik), zer izapide egin behar dituzten ezarritako isunen zenbatekoa eta dagozkien interesak itzul diezazkieten.

Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2022ko urtarrilaren 12ko Aginduaren bidez (EHAAn argitaratua), baliogabetu egin ziren COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzean Segurtasun Sailak ezarritako zehapen-ebazpenak.

Isuna ordainduta zeukaten pertsona guztiei haien zenbatekoa itzultzeko jarraitu beharreko izapideak jakinarazten saiatu zen, baina ezinezkoa izan da jakinarazpen hori egitea I. eranskinean agertzen direnei. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Administrazioak kobratutako zehapenen zenbatekoa itzuli ahal izateko, beharrezkoa da ordainketaren hartzekodunaren banku-datuak izatea, beraz, beharrezkoa da interesdunak Hirugarrenen Altaren formularioa betetzea. Telematikoki ematea proposatzen dizugu, baina paperezko formatuan ere egin dezakezu.

1.– Kudeaketa telematikoa:

Horretarako, esteka honetara jo behar da: http://www.euskadi.eus/multa_sancion/seguridad-ciudadana/web01-tramite/es, eta Eusko Jaurlaritzak onartutako ziurtagiri digitalen bidez identifikatu.

2.– Kudeaketa paperean:

Hirugarrenen Alta formularioa (II. eranskina) bidali beharko da Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzako Araubide Juridiko Publikoaren Arlora (Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 Erandio, Bizkaia) (SIR O00028484).

APELen 16.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, honela igorri ahal izango da:

a) Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoen bidez (Zuzenean, Herritarrentzako Arreta Bulegoa), helbide hauetan:

Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao, Bizkaia.

Andia kalea 13, 20004 Donostia, Gipuzkoa.

Ramiro de Maeztu kalea 10 behea, 01008 Vitoria-Gasteiz, Araba.

b) Estatuko, autonomia-erkidegoetako edo toki-administrazioko edozein organotako erregistroen bidez, APELen 16.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.

c) Posta-bulegoetan, posta ziurtatu bidez, gutun-azal irekian, posta-zerbitzuen prestazioa arautzen duen Erregelamenduaren 31. artikuluan ezarritako moduan (abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuak onartua).

Erandio, 2022ko maiatzaren 25a.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

AITOR LETE FANO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala