Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2022ko maiatzaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GORDEXOLAKO UDALA
2297

IRAGARKIA, lanpostuak egonkortzeko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzeari buruzkoa (175/2022 Dekretua).

Otsailaren 6ko 28/2020 Alkatetzaren Dekretuaren bidez, euskara irakaslea eta itzultzailea lanpostuaren 2020ko enplegu publikoaren eskaintza onartu zen.

(Ikus .PDF)

Udal lanpostuen eta plantillaren zerrenda aztertuta, ondorioztatzen da lanpostu horrek betetzen dituela enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluaren lehen paragrafoan jasotako baldintzak.

Maiatzaren 16ko 175 /2022 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki du:

Goian aipatutako plaza sartzea, oraindik deialdia egin gabe duena, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen egonkortze-prozesuaren barruan, eta, bereziki, seigarren xedapen gehigarrian, xedapen honetan ezarritako baldintza guztiak betetzen dituelako: egitura-izaera, lanpostuen eta langileen zerrendaren barruan sartuta dagoena, eta 2016. urtarrilaren 1 baino lehenagotik aldi baterako eta etenik gabe okupatuta dagoena.

Gordexola, 2022ko maiatzaren 16a.

Alkatea,

ANGELA M. EGUIA LIÑERO.


Azterketa dokumentala