Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2022ko maiatzaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
2275

AGINDUA, 2022ko maiatzaren 13koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzen duena.

Herrizaingoko sailburuaren 1997ko abenduaren 31ko Aginduaren bidez (1997-12-31ko EHAA, 250. zk.), Ertzaintzako lanpostuen zerrenda onetsi zen, eta, harrezkero, zenbait aldiz aldatu da, lanpostuok egitura aldaketetara egokitzeko.

Segurtasuneko sailburuaren 2015eko martxoaren 12ko eta 2015eko azaroaren 6ko aginduen bidez (2015-03-20ko EHAA, 54. zk. eta 2015-11-16ko EHAA, 218. zk., hurrenez hurren), Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatu zen, eta, hala, Ertzaintzaren egitura sendotu zen, Ortzimuga 2016 plan estrategikoan adierazitako gidalerroekin bat etorriz.

Ondoren, beste zenbait aginduren bidez, beste zenbait aldaketa egin ziren behar berriak sortu ahala lanpostuen egitura haietara moldatzeko (2017ko martxoaren 30ekoa, 2017-04-07ko EHAA, 69. zk.; 2017ko abenduaren 26koa, 2018-01-03ko EHAA, 2. zk.; 2018ko martxoaren 7koa, 2018-03-15eko EHAA, 53. zk.; 2018ko urriaren 11koa, 2018-10-19ko EHAA, 202. zk.; 2019ko otsailaren 18koa, 2019-02-25eko EHAA, 39. zk.; 2019ko abenduaren 20koa, 2020-01-08ko EHAA, 4. zk.; 2020ko otsailaren 4koa, 2020-02-10eko EHAA, 27. zk., 2021eko martxoaren 16koa, 2021-04-19ko EHAA, 75. zk., eta 2021eko azaroaren 18koa. 2021-12-01eko EHAA, 239 zk.).

Lanpostuen zerrenda erakundeen zerbitzura dauden tresna dinamikoak direla kontuan hartuta, eta Ertzaintzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko II. Planean (2018-2022) hartutako konpromisoak betez, agindu honek aldaketa hauek sartzen ditu:

– Bozeramailetza, Komunikazio eta Protokolo Zerbitzuko lanpostuak dimentsionatzea.

– Bigarren jarduerako administrazio egoeran dauden langileek bete ditzaketen dotazioen kopurua eguneratzea.

– Gainerako unitateetan lanpostu sortu berriak eta amortizazioak.

– Derrigortasun-data berriak esleitzea, Ertzaintzan Euskararen Erabilera Sustatzeko II. Planean (2018-2022) hartutako konpromisoak betetzeko.

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– I. eranskinean zerrendatutako zuzkidura kentzea.

2. artikulua.– II. eranskinean zerrendatutako zuzkidura sortzea.

3. artikulua.– III. eranskinean aipatutako bigarren jarduerako administrazio egoeran dauden langileek bete ditzaketen zuzkiduren eguneraketa onartzea.

4. artikulua.– IV. eranskinean zerrendatutako zuzkidurei hizkuntza-eskakizunaren derrigortasun-data ezartzea edota kentzea.

5. artikulua.– V. eranskinean zerrenda berria argitaratzea, osorik.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan adierazitakoaren arabera. Hori eginez gero, ezin izango da aurkeztu administrazioarekiko auzi errekurtsorik, harik eta berraztertzeko errekurtsoaren esanbidezko ebazpena eman arte edo presuntziozko ezespena gertatu arte, hala gertatzen baita hilabete igarotzen bada eskaera izapidetzeko organo eskudunaren erregistroan sartzen zenetik.

Halaber, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo, interesdunaren bizilekuaren arabera dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian. Horretarako epea bi hilabetekoa da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 13a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala