Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2022ko maiatzaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA
2268

25/2022 EBAZPENA, maiatzaren 3koa, Herri Kontuen Euskal Epaitegiko lehendakariarena, Herri Kontuen Euskal Epaitegiko karrerako funtzionarioentzat gordetako kontabilitateko eta Zerbitzu Orokorretako Teknikari lanpostu bat betetzeko lehiaketarako deia egiten duena.

Herri Kontuen Euskal Epaitegian (HKEE) hutsik dago Kontabilitateko eta zerbitzu orokorretako teknikari lanpostu bat (542104 kodea). Lanpostuak betetzeko sistema lehiaketa da, eta zerbitzu-beharrak aintzat hartuta, HKEEko karrerako funtzionario batekin bete behar da, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluak eta hurrengoek, eta euskal administrazio publikoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko araudia onartzen duen urriaren 13ko 190/2004 Dekretuak ebatzitakoa betez.

Lehendakaritzak, HKEEren otsailaren 5eko 1/1988 Legearen 19.3.f) artikuluak aitortzen dizkion eskumenen indarrez, ebazpen honen 1. eranskinean zerrendatzen den kontabilitateko eta zerbitzu orokorretako teknikari lanpostu hutsa betetzeko merezimendu-lehiaketarako deialdia egitea erabaki du. Lehiaketa honako oinarri hauen arabera gauzatuko da:

OINARRIAK

Lehenengoa.– Merezimendu-lehiaketa honen xedea da deialdi honetako 1. eranskinean jaso den kontabilitateko eta zerbitzu orokorretako teknikari lanpostua behin betiko betetzea.

Bigarrena.– Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango dute HKEEko karrerako funtzionarioek, baldin eta talde berekoak badira eta deialdi honen bidez bete beharreko lanpostua betetzeko eskatzen den titulazio bera badute.

Hirugarrena.– Deialdiko lanpostuak eskuratu ahal izateko, eskuratu nahi den lanpostuari dagokion sailkapen-taldekoa izan beharko du langileak, eta HKEEko karrerako funtzionario gisa eskuratu nahi den lanposturako eskatzen den titulazio bera duen lanpostu bat bete beharko du.

Laugarrena.– Lehiaketa hau, 1. oinarrian aurreikusitakoa betez, fase bakarreko prozesu baten bidez antolatuko da, eta 1. eranskinean jasotzen den lanpostu hutsa eta dagokion dotazioa behin betiko esleituko da.

1.– Lehiaketa honetan parte hartzeko eskabideak inprimaki normalizatuaren bidez formalizatuko dira eta HKEEko lehendakari andre txit gorenari zuzenduko zaizkio; inprimakiak 2. eranskin modura atxiki dira (HKEEren Intranetean eskuragarri).

2.– Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (AHAA) argitaratzen direnetik aurrera kontatuta.

Eskabidearekin batera, baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira, bai eta 2. eranskinean adierazitako merezimenduak ere. HKEEk ofizioz egiaztatuko ditu egindako zerbitzuak, antzinatasuna, gradua eta egiaztatutako hizkuntza-eskakizuna.

Onartzeko epea amaitu ondoren, HKEEren Lehendakaritzaren ebazpen bidez, onartuen behin-behineko zerrenda onartuko da, eta HKEEren iragarki-taula digitalean (Intranet) argitaratuko da. Interesdunei 5 eguneko epea emango zaie erreklamazioak aurkezteko. Onartuen behin-behineko zerrenda hori behin betiko bihurtuko da automatikoki, aurreikusitako epean haren aurkako erreklamaziorik aurkezten ez bada.

Bosgarrena.– 1.– Lehiakideek 1. eranskinean jasotzen den lanpostu hutsa eskatu ahal izango dute, honako hauek adierazita: izena, kodea, maila eta, hala badagokio, dotazio-zenbakia, betiere oinarri hauek argitaratzen diren egunean lanposturako eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

Aurreko paragrafoan adierazitako moduan identifikatuta ez dauden lanpostuak eskatu gabekotzat hartuko dira.

2.– Eskabidean egindako eskabideak lotesleak izango dira lehiakideentzat, eta ezin izango dute haien edukia aldatu.

Seigarrena.– Ez dira baloratuko eskabidean aipatu ez diren merezimenduak, ez eta, eskabidean agertu arren, eskabideak aurkezteko epean behar bezala egiaztatu ez diren haiek ere.

Nolanahi ere, oinarri hauek argitaratu ondoren eskuratutako merezimenduak ez dira baloratuko.

Lanpostua esleitzeko merezimenduen balorazioa honako baremo honen arabera egingo da:

Merezimenduak guztira: 59 puntu arte.

A) Esperientzia, antzinatasuna eta gradua: gehienez 44 puntu arte.

A.1.– Esperientzia: Egindako lanaren balorazioa: Gehienez 30 puntu.

HKEEn, kanpo kontrolerako beste erakunde batzuetan edo zeinahi administrazio publikotako kontabilitate, kontu-hartzailetza edo auditoretza zerbitzuetan betetako lanpostu mailaren arabera, honako banaketa honen arabera egingo da balorazioa:

– Kontabilitateko eta zerbitzu orokorren kudeaketako teknikariaren eginkizunak dituzten lanpostuetan aritzeagatik, eskuratu nahi den lanpostuaren maila berekoak edo goragokoak badira, puntu 1 urteko, eta modu proportzionalean aplikatuko zaie urtebete baino gutxiagoko aldiei.

A.2.– Antzinatasuna: Gehienez 9 puntu.

Administrazio publikoan zerbitzu urte bakoitzeko, 0,30 puntu, urteaz azpiko aldiak modu proportzionalean balioztatuz.

A.3.– Gradu pertsonala: 5 puntu:

– 5 puntu, eskuratu nahi den lanpostuak duen gradu bera edo altuagoa egiaztatua izateagatik.

– 4 puntu, eskuratu nahi den lanpostuak duena baino gradu bat txikiagoa egiaztatua izateagatik.

– 2 puntu, eskuratu nahi den lanpostuak duena baino bi gradu txikiagora arte egiaztatua izateagatik.

– 1 puntu, eskuratu nahi den lanpostuak duen gradua baino bi txikiagorekiko gradu bat txikiagoa egiaztatua izateagatik.

B) Prestakuntzako merezimenduak. Euskararen hizkuntza-eskakizun egiaztatua, prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak, EBko beste hizkuntza ofizial batzuk jakitea eta beste titulazio batzuk: 15 puntu.

B.1.– Prestakuntza eta Trebakuntza ikastaroak: gehienez 2 puntu arte.

Eskuratu nahi den lanpostuarekin lotura zuzena duten gaiei buruzko prestakuntza eta trebakuntza ikastaroak gainditu edo emateagatik, ondoko balorazioaren arabera:

– 0,05 puntu eskuratu nahi den lanpostuarekin lotutako gaietan prestakuntza-ordu bakoitzeko.

B.2.– EBko beste hizkuntza ofizial batzuen ezagutza egiaztatua: gehienez 2 puntu.

Egiaztatzeko, ezagutza egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri ofizialen bat aurkeztu beharko da, honako maila hauetan eta honako puntu-banaketa honekin:

– A1 edo baliokidea: 0,25 puntu.

– A2 edo baliokidea: 0,50 puntu.

– B1 edo baliokidea: 1 puntu.

– B2 edo baliokidea: 1,50 puntu.

– C1 edo baliokidea: 1,80 puntu.

– C2 edo baliokidea: 2 puntu.

B.3.– Beste titulazio batzuk: gehienez 2 puntu.

– Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktoretza, 1 puntu.

– Ekonomia zientziekin edo zientzia juridikoekin lotutako beste unibertsitate karrera batzuetan lizentziatura izatea, 1 puntu.

B.4.– Euskararen balorazioa: 9 puntu.

Euskararen ezagutza merezimendu modura balioztatuko da, honako puntu-banaketaren arabera:

– 9 puntu 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen bada.

– 7 puntu 3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen bada.

– 5 puntu 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen bada.

– 3 puntu 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen bada.

Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko, hizkuntza-eskakizun jakin bati dagokion certificado acreditativo del IVAP aurkeztu beharko da, edo, bestela, titulu edo ziurtagiri baliokideren bat duela egiaztatzen duen dokumentazioa.

C) Baloraziorako arau tenikoak.

1.– Inola ere ez dira balioztatuko lanpostua betetzeko edo funtzionarioak beteko duen plazan sartzeko eskagarriak diren titulazioak.

2.– Egindako lanaren eta antzinatasunaren egiaztaketa langileen alorrean eskumena duen jardute sailak emandako egiaztagiri bidez egingo da, non funtzionarioak destinoa duen.

Berariaz aitortutako zeinahi Administrazio Publikotan betetako zerbitzuak kontatuko dira. Ez dira kontatuko alegatutako beste zerbitzu batzuekin batera betetako haiek.

Egindako lanaren balorazioari dagokionez, zerbitzu-eginkizunetan betetako zerbitzuak zerbitzu-eginkizun hori bete den lanpostuarekiko balioztatuko da.

3.– Puntuazioan berdinketa gertatuz gero, baremoan ezarritako hurrenkeraren arabera alegatutako merezimenduetan emandakora joko da ebazteko, eta, berdinketak jarraituko balu, lehiatzen den plazan funtzionario gisa sartu zen eguna hartuko da aintzat. Oraindik ere berdinketa badago, Epaitegi honetako funtzionario izateko hautaketa-prozesuan puntuaziorik handiena eskuratu duenaren alde ebatziko da.

4.– Lanpostua esleitzeko gutxienez 25 puntuko puntuazioa eskatuko da.

Zazpigarrena.– Merezimenduak balorazio-batzorde batek baloratuko ditu. Batzorde horrek autonomia funtzional osoz jardungo du, prozeduraren objektibotasunaren erantzule izango da, eta deialdiaren oinarriak betetzen direla bermatuko du. Osaeran, espezialitate-printzipioa betetzen dela zainduko da. Kideen erdiek, gutxienez, sartzeko eskatzen den jakintza-arlo bereko titulazioa izan beharko dute, eta guztiek maila akademiko berekoa edo handiagokoa. Ez dela egokia behar bezala justifikatu ezean, trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen osaerak orekatua izan behar du.

Batzordearen osaera honako hau izango da:

Batzordeburu: Karrerako funtzionario bat.

Bokal:

HKEEren zerbitzuko karrerako funtzionario bat, auditore-lanpostuan diharduena.

IVAPeko ordezkari bat.

Langile Batzordeak izendatutako HKEEren zerbitzuko karrerako funtzionario bat, auditore-lanpostuan diharduena.

Idazkari: HKEEko funtzionario bat.

Batzordeko kide guztiek izango dute hitza eta botoa, idazkariak izan ezik, ez baitu botorik izango.

Nolanahi ere, Batzordeak egokitzat jotzen dituen aholkularitza eta laguntza materialak jaso ahal izango ditu.

Batzordekideek deitutako lanposturako eskatzen den maila bereko edo handiagoko titulazioa izan beharko dute.

Batzordeko kideak, bai titularrak bai ordezkoak, HKEEko lehendakari txit gorenaren ebazpen bidez izendatuko dira eta EHAAn argitaratuko da.

Zortzigarrena.– Lanpostuak esleitzeko lehentasun-hurrenkera honako hauen arabera lortutako guztizko puntuazioak emango du: merezimenduen baremoa eta eskatutako baldintzak betetzea.

Batzorde Teknikoak, prozesua amaitutakoan, dagokion proposamena aurkeztuko dio HKEEko lehendakariari.

Bederatzigarrena.– 1.– Lehiaketa hau HKEEko lehendakariaren ebazpen bidez ebatziko da, eta EHAAn argitaratuko da. Ebazpen horretan, honako hauek jasoko dira: funtzionarioen datu pertsonalak eta esleitutako lanpostua, deitutako lanpostuetarako lehiakide guztien zerrenda, bakoitzaren puntuazioarekin edo lehiatzaile horiek baztertzeko arrazoiak, eta lanpostua hutsik geratuko balitz, bete gabe uzteko arrazoiak adierazita.

2.– Lehiaketa honen bidez lanpostu bat lortzen duten funtzionarioek ezin izango dute beste lehiaketa batean parte hartu lanpostuaz jabetzen direnetik bi urte igaro arte, nola eta ez den Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen 50. artikuluko 3. paragrafoan eta 4. paragrafoko a) idatz-zatian aurreikusitako kasua gertatzen.

3.– Esleitutako lanpostuei ezin izango zaie uko egin, eta lehiaketaren ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean utziko da aurreko lanpostua.

4.– Esleitutako lanpostu berrian hasi eta lanpostuaz jabetzea lanpostua utzi eta hurrengo egunean egin beharko da, edo, funtzionarioa zerbitzu aktiboan ez badago, lehiaketaren ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean.

5.– Lehiaketa honetan lanpostua lortu duten eta baimen edo lizentziaren bat baliatzen ari diren funtzionarioak baimen hori bukatutakoan laneratuko dira, salbu eta Idazkaritza Nagusiak justifikatutako arrazoiak direla-eta, berehala lanean hastea eskatzen badu; kasu horretan, hori adieraziaz egindako jakinarazpena jaso eta hurrengo egunean hasiko da lanean.

6.– Lehiaketa honen ebazpenaren ondorioz egin beharreko lekualdatzeak borondatezkotzat hartuko dira.

Hamargarrena.– Batzordeak baimena izango du sortzen diren zalantzak argitzeko eta lehiaketa behar bezala antolatzeko beharrezkoak diren erabakiak hartzeko, oinarri hauetan eta euskal administrazio publikoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko araudia onartzen duen 190/2004 Dekretuan – aplikagarria dena – aurreikusten ez den guztian.

Lehiaketaren behin betiko ebazpena, deialdia, oinarriak eta horien ondoriozko egintza guztiak aurkaratu ahal izango dira Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legean eta HKEEren 1/88 Legean aurreikusitako epeetan eta moduan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 3a.

HKEEko lehendakaria,

ANA HELGUERA LÍBANO.

HKEEko idazkari nagusia,

JULIO ARTETXE BARKIN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala