Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2022ko maiatzaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HAURRESKOLAK
2233

01/05-2022 ERABAKIA, maiatzaren 4koa, Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearena, Haurreskolak Partzuergoko kudeaketako langileen lanpostu-zerrenda onartzen duena.

Zuzendaritza Batzordearen 2022ko maiatzaren 4ko erabakiarekin, Haurreskolak Partzuergoko kudeaketako langileen lanpostu zerrenda finkatzeko prozesua garatzen da.

Euskal Administrazio Publikoek bere barne-egiturak arrazoibideratu eta eratu, langilego-beharrak finkatu, lanpostuetan jarduteko eskatutako baldintzak zehaztu eta horietako bakoitza sailkatzeko baliabidea dira lanpostu-zerrendak, Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legeari jarraiki.

Onartutako lanpostu-zerrendan, lan-harremanen mendeko kudeaketako langileak ere ageri dira, Haurreskolak Partzuergoaren Estatutuetan jasotakoaren eta Lan Hitzarmenean egindako sailkapenaren arabera.

Erabakian berariaz jasotzen da lanpostu bakoitzaren Izena eta dotazio zenbakia; Atxikita dagoeneko erakunde publikoa; Dedikazio-errejimena; bakoitzean beharrezko izan dadin zein Talde, Kidego edo Eskala edo lan-kategoriatan sartuta dagoen; Hori betetzeko eskatutako baldintzak, horien artean derrigorrezko hizkuntza eskakizuna eta haren derrigortasun data.

Horrenbestez, Partzuergoaren Estatutuen 18. artikuluak Zuzendaritza Batzordeari ematen dizkion ahalmenei jarraiki honako erabakia hartu du,

ERABAKIA

Lehenengoa.– Haurreskolak Partzuergoko Kudeaketako langileen lanpostu-zerrenda onartzea. Zerrenda Erabaki honen Eranskinean ageri dira.

Bigarrena.– Eranskinean jasota ageri dira lanpostu bakoitzerako eskakizun diren titulazio akademikoak.

Era berean, ezinbestekoa da Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C-1 maila Hezkuntzako 2. hizkuntza-eskakizuna, EGA edo baliokidea edukitzea (ikus apirilaren 3ko 47/2012 Dekretua, 74 zenbakiko EHAA, 2012ko apirilaren 16koa eta azaroaren 9ko 297/2010 Dekretua, 219 zenbakiko EHAA, 201eko azaroaren 15ekoa).

Hirugarrena.– Zerrendatutako lanpostuak kudeaketa arlokoak dira eta Eranskinean zehaztutako Haurreskolak Partzuergoko Eibarko egoitzara atxikita daude, ondorio guztietarako.

Laugarrena.– Eranskineko lanpostu-zerrendako lanpostuen dedikazio-erregimena lanaldi osokoa da.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENGOA

Haurreskolak Partzuergoko gerenteari ahalmena ematen zaio onartutako zerrendetako akatsak zuzentzeko, halakorik egonez gero.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Eibar, 2022ko maiatzaren 4a.

Haurreskolak Partzuergoko gerentea,

ELENA AIZPURU SEGUROLA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala