Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2022ko apirilaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1624

967/2022 EBAZPENA, martxoaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Ofiziala kategorian (Emergentzietako Ibilgailuen Gidari lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2018 eta 2019an iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-probetarako deia egitea.

Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea (I. eranskina) Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Ofiziala kategorian (Emergentzietako Ibilgailuen Gidaria lanpostu funtzionala).

Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen IV. eranskinean dagoen gai-zerrenda onartzea.

Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 3tik ekainaren 2ko 14:00ak arte ezartzea, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren 9.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 25a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROBAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK TEKNIKARI LAGUNTZAILE PROFESIONALAK LANBIDE-TALDEKO OFIZIALA KATEGORIAN (EMERGENTZIETAKO IBILGAILUEN GIDARIA LANPOSTU FUNTZIONALA)

1.– Deialdiaren xede diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Ofiziala kategoriako (Emergentzietako Ibilgailuen Gidaria lanpostu funtzionala) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak, II. eranskinean jasota daudenak alegia.

1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaien betekizunak.

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, izangaiek, oinarri orokorretan zehaztutako eskakizunez gain, honako hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epearen azken egunean eta kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, Emergentzia Sanitarioetako Teknikariaren titulua edo baliokidea izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, edo dagokion gaikuntza, maiatzaren 25eko 836/2012 Errege Dekretuaren arabera (836/2012 Errege Dekretua, errepide bidezko garraio sanitarioko ibilgailuen ezaugarri teknikoak, ekipamendu sanitarioa eta langile-kopurua ezartzen dituena).

b) B motako gidabaimena izatea.

c) C motako gidabaimena izatea, Gidarien Erregelamendu Orokorra onartzen duen maiatzaren 8ko 818/2009 Errege Dekretuaren arabera.

d) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak betetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.

e) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

C2 taldea (D talde zaharra): 15 euro.

3.– Lehiaketaldiaren garapena.

3.1.– Oposizioaldia.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio probaren edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu, eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai proba prestatzeari dagokionez, bai lehiaketaldian. Epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizuna bete beharko dute pertsona horiek.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari kanpoko erakunde aholkularietara jotzea eskatu ahal izango dio ere bai, probak prestatzeko eta oposizioaldian probekin zerikusia duten gai guztietarako. Horretarako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak behar diren neurriak jarriko ditu kanpoko erakunde aholkularien parte-hartzea gauzatzeko.

Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

Halaber, proba prestatzeko bibliografia ere eranskin horretan jasoko da.

3.2.– Oinarri orokorretako 14. apartatuan zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, 14.2 oinarrian zerrendatzen den dokumentazioaz gain:

– Oinarri hauen 2.a) apartatuan aipatutako tituluaren fotokopia konpultsatua edo notario-lekukotza.

3.3.– Lehiaketaldia.

Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: EMERGENTZIETAKO IBILGAILUEN OFIZIAL GIDARIA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1473/2021 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

Txanda askeko deialdia: 11 destino.

Sarbide orokorra: 10.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 1.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 1.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).

Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.

2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak, barne-sustapeneko txandarako, eskabideak aurkezteko epea hasi baino lehen ezarriko dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez. Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko da. Txanda askearen kasuan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdiaren xede den kategoriaren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko indarreko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren ezarriko dira destinoak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez. Ebazpen hori ere Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko da.

III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA TEKNIKARI LAGUNTZAILE PROFESIONALAK LANBIDE-TALDEKO OFIZIALA KATEGORIAN (EMERGENTZIETAKO IBILGAILUEN GIDARIA LANPOSTU FUNTZIONALA), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN

1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

Eskabideak aurkezteko epearen azken egunera arte hautagaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetakoetan, edozein administrazio publikotan edota Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Ofizial gisa (Emergentzietako Ibilgailuen Gidaria lanpostu funtzionala) emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,21 puntu.

Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduaurreko prestakuntza:

Deialdiko lanpostu funtzionalean aritzeko eskatutako tituluaren ikasketetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako ikasgai hauek ez dira kontuan hartuko: erlijioa, etika, prestakuntza politikoa, gorputz-hezkuntza eta hizkuntzak):

– ohorezko matrikula bakoitzeko: 0,6 puntu.

– bikain bakoitzeko: 0,4 puntu.

d) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,50 puntu.

– 10 eta 19 ordu bitartean: 1 puntu.

– 20 eta 29 ordu bitartean: 2 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitartean: 3 puntu.

– 50 eta 99 ordu bitartean: 4 puntu.

– 100 eta 199 ordu bitartean: 5 puntu.

– 200 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:

– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.

Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,50 puntu baino gutxiago emango.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

e) Irakaskuntza-jarduerak:

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,050 puntu.

f) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:

– Txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1 puntu.

– Mahai-inguru bakoitzeko: 1 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

Ez da baloratuko apartatu honetan zehaztu ez den merezimendurik.

i) Informatika ezagutzak (2 puntu, gehienez).

3) Euskara:

– 2. HE: 18 puntu.

– 1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
OFIZIALA (EMERGENTZIETAKO IBILGAILUEN OFIZIALA GIDARIA)
I.– GAI-ZERRENDA OROKORRA

Lehenengo atala.– Zirkulazioari eta ibilgailuei buruzko ezagutza orokorrak.

1.– Zirkulazio Araudi Orokorra.

– Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko arauak aplikatzea.

– Zirkulazioko jokabideei buruzko arau orokorrak.

– Gidarientzako arau orokorrak.

Bigarren atala.– Garraio sanitarioaren inguruko ezagutzak.

2.– Garraio sanitariorako baimenen xedapen komunak.

– Garraio sanitariorako baimenenak.

– Garraio sanitariorako baimenenei atxikitako ibilgailuen ezaugarriak.

– Baimenen esparrua.

– Garraio sanitariorako baimenen gaineko eskumena duen organoa.

– Baimenen indarraldia.

3.– Ibilgailuen ziurtagiri tekniko-sanitarioaren araubidea.

– Ziurtagiri tekniko-sanitarioa egin beharra.

– Ziurtagiri tekniko-sanitarioa emateko betekizunak.

– Ziurtagiria eskatzea.

– Ziurtagiria ematea.

– Ziurtagirien dokumentazioa.

– Ziurtagiri tekniko-sanitarioaren indarraldia.

– Ziurtagiri tekniko-sanitarioa galtzea.

– Ziurtagiri tekniko-sanitarioen erregistroa.

– Langileak.

4.– Errepideko garraio sanitariorako ibilgailuen ezaugarri teknikoak.

– 836/2012 Errege Dekretuaren xedea.

– Errepideko garraio sanitarioko ibilgailu motak.

– Ibilgailuen ezaugarriak.

– Identifikazioa eta seinaleztapena.

– Nahitaezko dokumentuak eta ibilgailuak.

– Zelula sanitarioa.

– Langileak.

Hirugarren atala.– Ibilgailuaren ezagutza.

5.– Automobila.

– Ibilgailu moten araberako sailkapena.

– Atalen edo kanpoko formaren konfigurazioaren arabera.

– Automobil motak, karrozeriaren eraikuntzaren arabera.

– Automobilaren ezaugarri nagusiak.

– Ezaugarri dimentsionalak.

– Ezaugarri teknikoak.

6.– Segurtasuna automobilean.

– Prebentzio-segurtasuna.

– Erosotasuna eta ergonomia.

– Ikuspena eta argiak.

– Klimatizazioa.

– Segurtasun aktiboa.

– Motorra-propultsorea multzoa.

– Esekidura, direkzioa eta balaztak.

– Segurtasun aktiboko sistema elektronikoak.

– Segurtasun pasiboa.

– Segurtasun-uhalak eta pretentsoreak.

– Airbaga eta alboetako barrak.

– Beiren hornikuntza.

– Karrozeriako kolpe-leungailua.

7.– Motorrak.

– Motorraren elementuak.

– Bilokea, kulata, pistoia, segmentuak.

– Biela, birabarkia, inertzia-bolantea.

– Sarrera- eta ihes-kolektoreak.

8.– Banaketa.

– Espeka-ardatza.

– Aginte-sistemak.

– Balbulak, malgukiak, zabu-aulkiak, hagaxka bultzatzaileak, takeak.

– Funtzionamendu-printzipioak.

– Lau aldiko eztanda-motorraren funtzionamendu teorikoaren printzipioak.

– Lau aldiko diesel-motorraren funtzionamendu teorikoaren printzipioak.

– Lau aldiko motorren funtzionamendu praktikoaren printzipioak.

– Zilindradaren oinarrizko ezagutzak, konpresorearen, potentziaren eta motor-parearen arteko erlazioa.

9.– Hoztea.

– Hoztearen zeregina eta hozte motak.

– Aire bidezko hoztea.

– Likido hozgarri bidezko hozketa.

– Zirkuitua osatzen duten elementuak.

– Erradiadorea, ponpa, termostatoa eta haizagailuak.

– Hedapen-botila. Purgagailuak.

– Segurtasuneko tapoiak eta zorroak.

– Likido hozgarria.

– Sistema egiaztatzeko elementuak.

– Berogailua.

10.– Lubrifikazioa.

– Koipeztaketa mistoko zirkuitua.

– Erabateko presio bidezko koipeztaketa zirkuitua.

– Zirkuituaren osagaiak.

– Olio-ponpa, deskarga-balbula.

– Olio-iragazkiak.

– Igorpen kutsakorren kontrol-sistemak.

– Egiaztapen- eta kontrol-sistemak.

– Olioak.

– Olio mineralak eta sintesi-olioak.

– Olioen ezaugarriak.

– Olio motak, biskositatearen arabera.

11.– Transmisio-elementuak.

– Enbragea.

– Marruskadurazko enbragea: enbrageko diskoa eta mazoa. Lepokoa.

– Enbragearen funtzionamendu orokorra.

– Abiadura-kaxa: motak eta oinarrizko funtzionamendua.

– Diferentzialak: motak eta oinarrizko funtzionamendua.

– Transmisio-ardatza eta palierrak.

12.– Suspentsioa.

– Suspentsio-sistemak.

– Elementuak. Motelgailuak.

– Aurreko suspentsioa.

– Atzeko suspentsioa.

– Suspentsio hidroneumatikoa.

13.– Direkzioa.

– Direkzio-sistemaren elementuak.

– Bolantea, zutabea.

– Direkzio-kutxa, direkzio-bieletak, errotulak.

– Direkzio lagundua.

– Direkzioa lerrokatzea.

– Pibotea. Mangeta.

– Erorketa-, irteera- eta aitzinamendu-angelua.

– Konbergentzia.

14.– Freno-sistema.

– Frenatze-elementuak.

– Danbor-frenoak.

– Danborra, zapatak eta frenoari eusteko platera.

– Eragingailu hidraulikoa eta tentsore automatikoa.

– Danbor-frenoen funtzionamendu orokorra.

– Diskozko frenoak.

– Freno-diskoak.

– Freno-pintzak eta -pastillak.

– Eragingailu hidraulikoa.

– Funtzionamendu orokorra.

– Eragintza hidraulikoko sistema.

– Frenoen ponpa.

– Likidoen depositua.

– Frenatze-erreduktoreak.

– Hoditeria eta tenkagailuak.

– Frenoen likidoa.

– Eragintza mekanikoko sistema.

– ABS freno-sistema.

– ABS Bosch sistemaren osagaiak (lau kanal).

15.– Gurpilak eta pneumatikoak.

– Gurpilaren elementuak.

– Pneumatikoaren atalak.

– Errodatze-banda.

– Orpoa, sorbalda, alboa.

– Zentraketa-kordoia, karkasa.

– Barneko gomazko estaldura.

– Pneumatiko motak.

– Ganberarik gabeko pneumatikoak.

– Pneumatikoaren identifikazioa.

– Puzketa-presioa.

– Aguaplaninga.

– Hagun metalikoak. Hagunaren terminologia dimentsionala.

16.– Ibilgailuaren oinarrizko sistema elektrikoak.

– Bateria.

– Ibilgailuaren sistema elektrikoak.

– Karga-zirkuitua.

– Abiatze-zirkuitua.

– Pizte-zirkuitua.

– Argien zirkuitua.

– Maniobra-zirkuitua.

Laugarren atala.– Zirkulazioa eta bide-segurtasuna.

17.– Zirkulazio-arauak.

– Bide publikoak. Erabilera. Ibilgailuen zirkulazioa.

– Bide-markak.

– Abiadura.

– Ohartarazpenak gidariei.

– Ibilgailuen argiak.

– Argiak.

– Seinaleztapen optikoa.

– Zirkulazio-seinaleak.

– Arau orokorrak.

– Agenteen seinaleak eta aginduak.

– Aldi baterako seinaleak (balizak).

– Semaforoak.

– Seinale bertikalak.

– Arrisku-seinaleak.

– Arauzko seinaleak.

– Argibide-seinaleak.

18.– Bide-segurtasuna.

– Zirkulazio-baimena. Ibilgailuaren dokumentazioa.

– Gidariaren egoera fisikoa.

– Edari alkoholdunak eta drogak.

– Erreakzio-denbora.

– Bideko arrisku zehatzak.

– Bihurguneak.

– Baldintza meteorologiko edo ingurumen-baldintza txarrak.

– Zirkulazio-istripuak.

– Gidaria.

– Abiadura.

– Erreakzioko, frenatzeko eta gelditzeko tartea eta segurtasun-tartea.

Bosgarren atala.

19.– Oinarrizko bizi-euskarria eta bizi-euskarri aurreraturako laguntza.

– Helduen oinarrizko bizi-euskarria.

– Pediatriako oinarrizko bizi-euskarria.

– Bizi-euskarri aurreraturako laguntza:

a) Bizi-euskarri aurreratuko tekniketarako tresnak eta laguntza.

b) Larrialdietako medikazioa.

– Biktima anitzeko gertakaria.

– Pazientea zentro sanitariora lekualdatzea.

a) Pazienteen mobilizazioa.

b) Pazienteen immobilizazioa.

c) Garraio sanitarioaren prozedura garraio sanitarioaren fisiopatologiara egokitzea.

d) Pazientearen transferentzia.

e) Pazientearen posizioa ohatilan bere patologiaren arabera.

– Osakidetzaren oinarrizko bizi-euskarriko laguntza-protokoloak. Osakidetza. Emergentziak.

Seigarren atala.

20.– Euskadiko lehentasuneko errepide-sarea.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 1428/2003 Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa, Zirkulazio Araudi Orokorra onartzeko dena, betiere, trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko legearen testu artikulatua, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren bitartez onartua, aplikatu eta garatzearren.

2.– PRE/1435/2013 Agindua, uztailaren 23koa, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua garatzen duena errepideko garraio sanitarioaren arloan.

3.– 836/2012 Errege Dekretua, maiatzaren 25ekoa, errepideko garraio sanitarioko ibilgailuen ezaugarri teknikoak, ekipamendu sanitarioa eta langile kopurua ezartzen dituena.

4.– Fundamentos tecnológicos del automóvil. Eduardo Águeda Casado, José Luis García Jiménez, José Martín Navarro eta Tomás Gómez Morales. Paraninfo/Thomson Learning argitaletxea. ISBN: 978-84-9732-084-9.

5.– Manual resumido permiso B. Editor Aeol Service S.L. ISBN: 978-84-614023-4-2.

6.– Ospitalez kanpoko geldialdi kardiako baten aurrean zer egin jakiteko gomendioak.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_emerge_infografia/eu_def/adjuntos/Manual_RCP_2022_EU.pdf

7.– Apoyo al soporte vital avanzado. Egileak: Gómez-Mascaraque Pérez, F. J., Juan Antonio Barbolla García. Aran argitaletxea. ISBN: 978-84-16585-29-8. 1. eta 2. kapituluak. Eskuragarri hemen:

https://ediciones.grupoaran.com/atencion-sanitaria-a-multiples-victimas-y-catastro/117-Apoyo-al-soporte-vital-avanzado.html

8.– Biktima anitzeko gertakarietan osasun-jarduketako plana. Osakidetza. Emergentziak. Eskuragarri:

https://www.osakidetza.euskadi.eus/emergentziak-erakundea/-/emergentziak/

9.– Osakidetzaren oinarrizko bizi-euskarriko laguntza-protokoloak. Osakidetza. Emergentziak. Eskuragarri:

https://www.osakidetza.euskadi.eus/ab84-precon/es/contenidos/informacion/osk_oferta_empleo_publico/eu_def/adjuntos/obe_euskaraz.pdf

10.– Traslado del paciente a centro sanitario. Autores Ester Resani Martinez,Francisco Jose Muñoz Torrejon y Ruth Garcia-Moya Sanchez. ISBN: 978-84-283-9797-1. Eskuragarri:

https://www.paraninfo.es/catalogo/9788428397971/uf0683---traslado-del-paciente-al-centro-sanitario

https://www.agapea.com/Ruth-Garcia-Moya-Sanchez/Traslado-del-paciente-al-centro-sanitario-9788428397971-i.htm

11.– Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sarearen sailkapena. Eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/tercer_plan_general_carreteras/eu_def/adjuntos/03_KAPITULUA_2_EU.pdf

II.– GAI-ZERRENDA KOMUNA

1.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren xedapen orokorrak: Euskal Autonomia Erkidegoan osasuna babesteko eskubidearen eremu subjektiboa eta eduki materiala. Euskadiko Osasun Sistema: Euskadiko osasun-sistemaren konfigurazioa, printzipio informatzaileak, herritarren eskubideak eta betebeharrak.

2.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Antolaketa gidaria: zerrendatzea.

3.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.

4.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun arloko Aurretiazko Borondateena.

5.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Datuak babestearen printzipioak.

6.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Laneko segurtasuna eta osasuna.

7.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

8.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

9.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

10.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).

11.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028: Erakundearen irudia eta komunikazioa. Paziente eta erabiltzaileekiko harremanak. Kanpoko entitateekiko harremanak.

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzkoa (4., 5., 6., 10. eta 11. artikuluak).

2.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena (1., 3. eta 6. artikuluak).

3.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena (1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., 10., 11., 12., 13., 14., 15., 16., 17., 18., 19., 20. eta 21. artikuluak).

4.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun arloko Aurretiazko Borondateena (1., 2., 3., 4., 5., 6. eta 7. artikuluak).

5.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (4., 5., 6., 7., 8., 9. eta 10. artikuluak).

6.– 1/2022 Legea, martxoaren 3koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen bigarren aldaketa egitekoa (1., 3. eta 43. artikuluak).

7.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/marco_estrategico_2021_2024/eu_def/adjuntos/Marco-Estrategikoa-Osasun-Saila-2021-2024.pdf

8.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

https://www.euskadi.eus/libro/euskadiko-osasun-politikak-2013-2020-politicas-de-salud-para-euskadi-2013-2020/web01-a2ingkli/eu/

9.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/cinfo_estrategia_seg_paciente/eu_def/adjuntos/ESTRATEGIA2020_eu.pdf

10.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).

https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/doc_sosa_soziosanitario_estrat/eu_def/adjuntos/estrategia_sociosanitara_187x280_eu_web.pdf

11.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_ii_euskara_plana/eu_def/adjuntos/Osakidetzan-Euskararen-Erabilera-Normalizatzeko-III-Plana.pdf


Azterketa dokumentala