Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2022ko apirilaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1609

AGINDUA, 2022ko martxoaren 24koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez iragarri eta arautzen baitira ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko 2022. urteko dirulaguntzak.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuan bildutako xedapenekin bat etorriz, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari dagozkio, besteak beste, ikus-entzunezkoen arloan garatzen diren arte eta kultura mailako jarduerak sustatu, finkatu edota hedatzeko eskumenak. Eskumen horiek Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari esleitzen dizkio Kultura eta Hizkuntza Politikaren Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 23ko 73/2021 Dekretuak.

Ondorio horretarako, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eskura dituen sustatze-bitartekoak erabiltzea egokitzat jo du. Erabilitako bitartekoen artean, dirulaguntzak emateko lehiaketen deialdi publikoak daude.

Kontuan hartuta ikus-entzunezkoen arloa egungo gizartean gero eta garrantzitsuagoa dela eta haren garapenak Euskal Autonomia Erkidegoko kultura eta ekonomia aberasten dituela, beste deialdi bat egin da, ikus-entzunezkoen sektorean aurkeztutako proiektuetan zentratuko dena. Deialdi honen bidez ikus-entzunezko lanak ekoiztea sustatuko da (zinemarako fikziozko film luzeak, zinemarako animaziozko film luzeak, sortze-dokumentalak eta film laburrak).

Deialdi honen helburu nagusia kulturaren ikuspegitik gure lurraldean hain garrantzitsu eta beharrezkoa den ikus-entzunezko azpiegitura finka dadin sustatu eta laguntzea da. Horrela, proiektuei zuzendutako laguntza selektibo hauetako batzuk laguntza automatiko bihur daitezke, zeinak emango baitira lortutako emaitzak kontuan hartuta edota betekizun jakin batzuk betetzen dituztelako.

Halaber, agindu hau Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak onartu duen Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren 2021-2024 urteetarako plan estrategikoaren barruan dago sartuta, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko otsailaren 18ko Aginduaren bidez, eta 2022rako urteko dirulaguntzen planean ere.

Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren arabera, zeinaren bidez laguntza-kategoria jakin batzuk barne-merkatuarekin bateragarriak direla adierazten baita Tratatuaren 107. eta 108. artikuluetan ezarritakoaren arabera, laguntzen erregimen hau Europako Batzordeari jakinarazteko betebeharretik salbuetsita dago eta barne-merkatuarekin bateragarria da Tratatuaren 107. artikuluaren 3. apartatuaren arabera, 651/2014 Erregelamenduaren 54. artikuluaren eta I. kapituluan ezartzen diren baldintzak betetzen baititu.

Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:
I. KAPITULUA
ARAU OROKORRAK

1. artikulua.– Xedea.

1.– Agindu honen xedea da 2022ko ekitaldian zehar ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko dirulaguntzak emateko deialdia egin eta horretarako baldintzak ezartzea.

2.– Deialdi honetan ezarritako laguntzen gehieneko zenbatekoa, guztira, bi milioi laurehun eta hogeita hamar mila (2.430.000) euro da.

2. artikulua.– Laguntza-modalitateak.

Laguntza-modalitateak honako hauek dira:

1.– Film luzeen produkziorako laguntzak, agindu honen II. kapituluan ezartzen diren baldintzetan. Modalitate hau, era berean, azpimodalitate hauetan banatzen da:

a) Zinemarako fikziozko film luzeak produzitzeko laguntzak.

b) Aurrekontu txikiko zinemarako fikziozko film luzeak produzitzeko laguntzak.

c) Zinemarako animaziozko film luzeak produzitzeko laguntzak.

d) Sortze-dokumentaleko film luzeak produzitzeko laguntzak.

2.– Film laburren produkziorako laguntzak, agindu honen III. kapituluan ezartzen diren baldintzetan:

3. artikulua.– Pertsona edo erakunde onuradun izateko baldintzak.

1.– Deialdi honetako laguntzak jaso ahal izango dituzte modalitate bakoitzean ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoek eta, edozelan ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan jasotako inguruabarretan eta debekuetan erortzen ez direnak.

2.– Ezingo dute deialdi honetako dirulaguntzarik eskatu dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera kentzen duen zigor administratiboa edo penala ezarrita duten pertsonek, ezta horretarako desgaitzen duen legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezingo dute dirulaguntzarik eskatu sexu-diskriminazioa dela-eta zigor administratibo edo penala ezarrita dutenek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren indarrez.

3.– Ezin izango dira onuradun izan dena delako enpresak, laguntzaren bat itzultzeko agindua jaso badute, aldez aurretik Europako Batzordeak hala erabaki duelako, laguntza hori legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela iritzita; beste horrenbeste gertatuko da krisian dauden enpresekin ere, hain zuzen krisian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatu eta berregituratzeko estatu-laguntzei jarraibideetan xedatutakoaren arabera (AO, C249, 2014.07.31).

4.– Agindu honen bidez ematen diren laguntzak jaso ahal izateko, beharrezkoa da zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, eta, hala badagokio, dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketei dagozkienak. Baldintza hori betetzea nahitaezkoa izango da onuradun izaten jarraitzeko, eta, hortaz, laguntza emateko unean eta ordainketak egiterakoan egiaztatuko da betetzen dela.

4. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.

1.– Agindu honen babesean ematen diren dirulaguntzak eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.– Pertsona fisikoek bitarteko elektronikoak edo aurrez aurrekoak erabili ahal izango dituzte deialdi honetako izapideak eskatzeko, kontsultatzeko eta bideratzeko.

Eskabidea egiteko eta dokumentazioa aurkezteko bitarteko horietako bat erabiltzeak –presentziala edo elektronikoa– ez du esan nahi bitartekoz aldatu ezin denik prozeduraren ondorengo izapideetan; alegia, edonoiz aldatu daiteke bidea, halaxe jasotzen du-eta Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak.

Eskabideak aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira Zuzenean Zerbitzuko bulegoetan, hitzordua eskatuta soilik (https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean), EAEko erregistro laguntzaileetan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan jasotakoak) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean.

3.– Pertsona juridikoek bitarteko elektronikoak erabili beharko dituzte deialdi honetako izapideak eskatzeko, kontsultatzeko eta bideratzeko.

4.– Eskaerak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak, bai bide presentziala erabiliz bai bide elektronikoa erabiliz, nola tramitatu behar diren azaltzen dituzten argibideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren helbide hauetan daude ikusgai:

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0127216 zinemarako fikziozko film luzeetarako.

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0127220 aurrekontu txikiko fikziozko film luzeetarako.

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0127217 zinemarako animaziozko film luzeetarako.

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0127218 sortze-dokumentaleko film luzeetarako.

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0127219 film laburretarako.

Eskabidearen ondoko izapideak bitarteko elektronikoak erabiliz hemen egin daitezke: http://www.euskadi.eus/nirekarpeta.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak.

5.– Pertsona eta erakunde eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dute eskabidea, atxikitako dokumentazioarekin batera. Halaber, pertsona edo erakunde eskatzaileak aukeratzen duen hizkuntza hori erabili ahal izango da prozedura osoan, Euskaren Erabilpena Arautzen duen azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluek xedatzen duten moduan.

6.– Eskaerarekin batera, deialdi honetako modalitate bakoitzerako datozen kapituluetan adierazitako dokumentuak aurkeztuko dira.

Aurkeztuko diren dokumentu elektronikoek, erabilitako bidea –presentziala edo elektronikoa– edonolakoa dela ere, ezaugarri hauek izan beharko dituzte:

a) Deskargatzeko ereduak erabiliko dira halakoak eskatzen direnean, eta ereduaren formatuan aurkeztuko dira.

b) Bestelako dokumentazioa PDF formatuan aurkeztuko da, ahal bada.

c) Dokumentazio elektroniko guztiaren gehieneko tamaina 30 Mb izango da.

d) Bideoak web helbide baten bidez aurkeztu ahal izango dira kontsultatu ahal izateko, dagokion agirian.

7.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluarekin bat etorriz, interesdunek eskubidea dute Administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egin dituen agiriak ez aurkezteko. Horrela, haien kontsulta eta ateratzea Administrazioak egin ahal izango du. Hala ere, pertsona fisiko eskatzaileak berariaz egin dezake kontsulta horren aurka, eta, kasu horretan, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko du.

8.– Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko ditu, automatikoki, behar hainbat aldiz, dirulaguntza eskatu duten pertsonek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, eta horretarako ez du pertsona horien oniritzia beharko, hala xedatzen du-eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak. Hala ere, pertsona fisiko eskatzaileak berariaz aurka egin ahal izango dio egiaztapen hori egiteari, eta, kasu horretan, dagozkion egiaztagiriak aurkeztuko ditu.

9.– Elektronikoki izapidetu ahal izango da ordezkari baten bidez, eta, horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordetzeen erregistro elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak.

10.– Eskabideak aurkezteak berekin dakar deialdi honen oinarriak definitzen dituzten baldintzak espresuki eta formalki onartzea.

5. artikulua.– Laguntzak kudeatzea.

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketa-zereginak betetzea.

6. artikulua.– Egindako akatsak zuzentzea.

Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, ikusten bada eskabidea izapidetzeko onartzeko behar den dokumenturen bat falta dela, haietan akats formalak daudela edo baloratzeko alegatu den dokumentazioan hutsak daudela, eskatzaileari eskatuko zaio akatsa zuzendu dezan edo falta diren dokumentuak aurkez ditzan, eta horretarako hamar egun balioduneko epea emango zaio. Era berean, ohartaraziko zaio ezen, epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez badu, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, aurrez jakinaraziko zaion ebazpen baten bidez, edo dagokion izapidea egiteko eskubidea galduko duela.

Bitarteko elektronikoak erabiltzera behartua dagoen norbaitek bide presentziala erabiliz aurkezten badu eskaera, aurkezpen elektronikoaren bitartez zuzen dezala eskatuko zaio. Ondorio horietarako, zuzenketa hori egin den eguna joko da eskaeraren aurkezpen-datatzat.

7. artikulua.– Laguntzak emateko prozedura.

1.– Deialdi hau lehiaketa prozeduraren bitartez ebatziko da modalitate guztietan.

2.– Balorazio fasean puntuazio onena jasotzen duten proiektuek dirulaguntza guztia jasoko dute, modalitate bakoitzean ezarritako mugak errespetatuta, puntuazio-hurrenkeraren arabera eta modalitate bakoitzari bideratutako diru-zuzkidura osoa agortu arte.

3.– Film luzeen modalitatean proposamenik ez dagoelako edo dauden proposamenek balorazio fasean gutxieneko puntuazioa gainditzen ez dutelako azpimodalitateetako bati bideratutako diru-kopurua agortzen ez bada, sobera geratzen den kopurua oraindik ebazteke dauden beste azpimodalitateetako proiektuetara bideratuko du dagokion balorazio-batzordeak, azpimodalitate bakoitza finantzatzeko diru-zenbatekoa agortzearen ondorioz laguntzarik gabe geratzeko proposatu diren eta balorazio onena jaso duten proiektuen artean.

4.– Laguntza jasotzeko modua duen azken proiektuak oso-osorik dagokiona jasotzerik ez duenean jadanik nahikoa diru-zuzkidurarik ez dagoelako, bakarrik emango zaio dirulaguntza, baldin eta, batzordearen iritziz, eman dakiokeen laguntzaren zati horrek bermatzen badu proiektuaren bideragarritasuna.

5.– Laguntza jasotzeko, nahitaez lortu behar da modalitate bakoitzean ezartzen den gutxieneko puntuazioa.

8. artikulua.– Balorazio-batzordeak.

1.– Aurkezten diren eskabideak ebaluatzeko eta baloratzeko, bi balorazio-batzorde eratuko dira:

a) Film luzeak produzitzeko modalitatearen balorazio-batzordea.

b) Film laburrak produzitzeko modalitatearen balorazio-batzordea.

2.– Batzordeetako kideak hauek izango dira:

Batzordeburua: Kultura Sustatzeko zuzendaria; hura falta denean, batzordekide zaharrenak ordezkatuko du.

Lau aditu-profesional, Kulturako sailburuordeak izendatuak eta aztertu beharko dituzten laguntza-modalitatearekin zerikusia dutenak.

3.– Batzordeetako idazkari gisa, hitzarekin baina botorik gabe, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari bat arituko da, bertako zuzendariak izendaturik. Idazkariari dagokio batzordearen jokabidearen legezkotasun formalaz eta materialaz arduratzea.

4.– Aldi berean, gai zehatzak aztertzeko balorazio-batzordeen bileretan parte har dezakete bertaratuen gehiengoak onartzen dituen eta jorratu beharreko gaiari buruz jantzita dauden pertsona guztiek, eta hitz egin bai baina botorik ezin izango dute eman.

5.– Balorazio-batzorde horietarako izendatutako aditu-profesionalek erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dute, honako hauek frogatzeko: Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean ezartzen diren abstentziorako arrazoiren batean ez daudela; konfidentzialtasuna bermatu dela; eskatzaileek aurkeztutako agiriak proiektuak baloratzeko baino ez direla erabili, eta hori deialdi honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz egin dela; eta, ebazpen-proposamena eman ondoren, espedienteetako agiri guztiak deialdia kudeatzen duen organoari itzuliko zaizkiola.

6.– Balorazio-batzordeetako kideak izendatzerakoan Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3.7 kapituluan xedatutakoa beteko da.

7.– Balorazio-batzordeen behin betiko osaera Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bitartez EHAAn argitaratuko da, eratu aurretik, interesdunek errekusatzeko duten eskubidea erabil ahal izan dezaten, legez ezarritako zehaztapen eta baldintzetan.

8.– Batzorde horiek, adostasunez erabakiko dituzte eta Kulturako sailburuordeari aurkeztuko dizkiote onartzeko/ez onartzeko proposamenak, eta laguntza-modalitate bakoitzerako ezarritako esleipen-irizpideetan oinarrituta, dirulaguntzak emateko/ez emateko proposamenak egingo dituzte.

Proposamen horietan ordezko eskaerak izendatu ahal izango dira, gerta baitaiteke hautatutakoek deialdi honetan zehaztutako baldintzei uko egitea edo horiek ez bete edo ez onartzea. Gorabehera horietakoren bat gertatzen bada, ordezko proiektuak jasoko duen dirulaguntzaren zenbatekoa hasieran onuradun izendatu zenari ordaindu gabe geratzen dena izango da, baina eskatutako kopuruaren barruan eta deialdi honetan laguntza-modalitate bakoitzerako ezartzen diren mugen barruan. Deialdiko baldintzei uko egin edo horiek onartu ez edo betetzen ez dituen onuradunak ordaindu zaion dirulaguntzaren zatia gehi aplikatu beharreko legezko interesak itzuli beharko dizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari.

9.– Balorazio-batzordeek, beharrezko ikusten dutenean eta aurkeztutako eskabideak egoki ebaluatze aldera, behar adina azalpen eskatu ahal izango dizkiete eskatzaileei.

9. artikulua.– Dirulaguntzaren intentsitatea.

Laguntza publikoen zenbateko osoa ezingo da diruz laguntzeko moduko kostuen % 50 baino gehiago izan, salbu Europar Batasuneko estatu batek baino gehiagok finantzatutako mugaz haraindiko produkzioa bada, eta Batasuneko estatu bat baino gehiagoko produktoreak baditu. Horrelakoetan, laguntza publikoen zenbateko osoa diruz laguntzeko moduko kostuen % 60 izan daiteke. Ikus-entzunezko lan zailak muga horien aplikaziotik salbuesten dira. Ikus-entzunezko lan zailtzat zeintzuk jotzen diren eta horien mugak zeintzuk diren jakiteko, Zinemaren abenduaren 28ko 55/2007 Legea garatzen duen abenduaren 4ko 1084/2015 Errege Dekretuaren 21.2 artikuluan ezarritakoa beteko da.

10. artikulua.– Bateragarritasuna.

Agindu honetan ezarritako mugei kalterik egin gabe, deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak eta beste edozein entitate publikok edo pribatuk emandakoak batera erabil daitezke helburu berbererako; betiere, horrek gainfinantzaketa ez badakar. Horrelakorik gertatuz gero, gehienez murritz dakiokeen kopurua murriztuko zaio emandako dirulaguntzaren zenbatekoari.

11. artikulua.– Ebazpena.

1.– Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak esleitzeko prozedura Kulturako sailburuordeak ebatziko du, balorazio-batzordeek egindako proposamena ikusi ondoren.

2.– Ebazpen hori agindu hau indarrean jarri eta gehienez ere sei hilabeteko epean jakinaraziko zaie banan-banan interesdunei. Horretaz gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.

3.– Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

4.– Ebazteko epea igarota interesdunari ebazpena jakinarazten ez bazaio, dagokion eskabidea ezetsi egin dela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren ondorioetarako. Horrek ez du Administrazioa salbuesten, ordea, ebazpen adierazia emateko duen obligaziotik.

5.– Nolanahi ere, onuradunei dirulaguntzak eta laguntzak eman eta, hala badagokio, ordaintzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek ematen dituzten izaera bereko laguntza edo dirulaguntzen arloan hasi eta oraindik ere izapidean den itzulketa- edo zehapen-prozedura orok amaituta egon beharko du.

12. artikulua.– Jakinarazpenak egitea izapidetze presentzialean eta telematikoan.

1.– Izapideak bertaratuta eginez gero, jakinarazpena egindakotzat joko da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42. artikuluan xedatutakoaren arabera.

2.– Izapidetze telematikoaren kasuan, aldiz, Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak xedaturikoari jarraikiz, jakinarazpena egindakotzat joko da interesdunak edo, kasuan-kasuan, legezko ordezkariak edo baimenduriko pertsonak jaso duela elektronikoki sinatzen duenean, eta kasu bakoitzerako ezarritako epea pertsona horrek jakinarazpen-egintza jaso izana elektronikoki sinatu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da zenbatzen. Interesdunari edozein euskarri elektroniko erabilita abisatu ahal izango zaio jakinarazpena duela helbide elektronikoan. Abisu hori aukerakoa da eta balio informatiboa baino ez du, eta abisurik ez badago, horrek ez du eraginik jakinarazpenaren zuzentasunean.

Jakinarazitako egintza aipatutako dekretuan aipatzen den helbide elektronikoan interesdunaren edo haren legezko ordezkariaren edo baimendutako pertsonaren esku jartzen denetik hamar egun naturaleko epea igaro eta gero, interesdunak haren edukia eskuratzen ez badu, jakinarazpena ezetsitzat joko da. Horrela, izapidea egindakotzat joko da, eta prozedurak aurrera egingo du, salbu eta, ofizioz edo hartzaileak jakinarazita, jakinarazpena ikustea teknikoki edo materialki ezinezkoa izan dela egiaztatzen bada.

13. artikulua.– Onuradunaren betebeharrak.

Agindu honetan araututako laguntzak jasotzen dituztenek betebehar hauek izango dituzte:

a) Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza eman dela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean pertsona/erakunde onuradunek berariaz uko egiten ez badiote, laguntza onartutzat emango da.

b) Onuraduna erregistratu gabe badago Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan, edota Erregistroan dauden bankuko datuak aldatu nahi baditu, Eusko Jaurlaritzako hirugarrenaren altari buruzko inprimakia aurkeztea, zeina https://www.euskadi.eus/hirugarrenak helbidean eskuragai baitago.

c) Dirulaguntza zertarako eman den, xede horretarako erabiltzea.

d) Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari dirulaguntzen fiskalizazio-lanetan behar duten informazio guztia ematea.

e) Diruz lagundutako proiektua deialdirako aurkeztu diren baldintzetan garatzea. Aldaketak idatziz jakinaraziko zaizkio Kulturako sailburuordeari, eta hark jakinarazpena jasotzen duen egunetik hamabost eguneko epea izango du horiek onartu edo gaitzesteko. Epea inolako jakinarazpenik gabe igaroz gero, aurkeztu den aldaketa onartu dela ulertuko da. Inola ere ezingo da aldaketa horien bidez dirulaguntzaren kopurua igo.

f) Laguntza ematen duen organoari jakinaraztea Estatuko nahiz nazioarteko beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatuek xede bererako ematen dituzten bestelako laguntza edo dirulaguntzak jaso diren.

g) Onuradunek konpromisoa hartzen dute diruz lagundutako lanen hasierako kredituei dagozkien informazio, publizitate, sustapen eta izenburu guztietan eta ondorio horretarako erabiltzen den edozein hedabidetan lanak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzaz egin direla adierazteko. Halaber, «Basque audiovisual» markaren zabalpena publikoarentzat era irakurgarri batean egingo da. Adierazpen hori Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak proiektuaren gainerako sustatzaileekiko egindako ekarpenaren proportzioan egingo da.

h) Argitaratutako promozio-material guztien ale bat Kultura Sustatzeko Zuzendaritzan aurkeztea.

i) Produkzioaren jatorrizko bertsioa euskaraz denean filmaren emanaldi guztiak Euskal Autonomia Erkidegoko zinema-areto komertzialetan, zinema-jaialdietan edo ikus-entzunezko jaialdietan hizkuntza horretan izan beharko dira, azpitituluak edozein hizkuntzatan direlarik.

j) Agindu honetan laguntza-modalitate bakoitzerako ezartzen diren betebehar eta baldintzak betetzea, eta baita Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako diren laguntza eta dirulaguntzak jaso ahal izateko ezartzen direnak ere.

k) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan ezarritako gainerako betebeharrak.

14. artikulua.– Likidazio-ebazpena.

Laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetakoren bat aldatu delako, edo beste edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik beste laguntza edo dirulaguntza batzuk jaso direlako, edo, hala badagokio, helburu bererako beste diru-sarrera edo baliabide batzuk eskuratu direlako, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da, betiere agindu honetan ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira. Laguntzaren justifikazioa ez bada iristen laguntza emateko kontuan hartutako aurrekontuaren % 70era, ez-betetzetzat joko da, eta dirulaguntza osorik itzuli beharko da. Muga horretatik gora, aurreikusitakoa baino exekuzio txikiagoa onartuko da, baina, nolanahi ere, proportzionalki murriztuko da ezarritako gehieneko laguntza-ehunekoak gainditzen badira. Horretarako, Kulturako sailburuordeak likidazio-ebazpena emango du, non esleitutako laguntzen zenbatekoak birdoituko baitira.

15. artikulua.– Baldintzak ez betetzea.

1.– Honelakoak izango dira ez-betetzeak:

a) Jasotako laguntzak, osorik zein zatika, agindu honetan adierazi bezala onartutako jardueretarako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabiltzea.

b) Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, hala badagokio, laguntza ematerakoan ezartzen direnak ez betetzea.

c) Hala badagokio, dirulaguntzaren likidazio-ebazpenean zehaztutako diru-kopurua ez itzultzea, horretarako emandako epearen barruan.

d) Aurkeztutako proiektuan Kulturako sailburuordeak baimendu gabeko aldaketaren bat egitea.

e) Laguntza emateko kontuan hartu den aurrekontuaren % 70etik beherako justifikazioa.

f) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37.1 artikuluaren b, c, d, e, f eta g letretan aurreikusitakoak.

2.– Horrelako kasuren bat gertatu dela egiaztatzen bada, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan –Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena– eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan –Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten Erakunde Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena– aurreikusi bezala eta bertan ezarritakoa bete ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio jasotako diru-kopuruak eta legez dagozkien interesak.

II. KAPITULUA
FILM LUZEEN PRODUKZIORAKO DIRULAGUNTZAK

16. artikulua.– Laguntzen xedea.

1.– Ikus-entzunezkoen film luzeen produkziorako laguntzen xedea jarraian zehazten diren produkzio-azpimodalitateak izango dira. Laguntza hauei zuzendutako zuzkidura bi milioi eta berrehun eta hirurogeita hamar mila (2.270.000,00) eurokoa da, modalitate bakoitzean finkatzen denaren arabera banatua.

2.– Ez dute laguntza hauek jasotzeko aukerarik izango deialdi honetako eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen filmatzen hasi diren obrek, sortze-dokumentaleko film luzeen kasuan izan ezik, horietan ezingo baita filmaketa amaitu data horretarako.

3.– Diruz lagunduko diren film luzeen produkzio-azpimodalitateak honako hauek dira:

a) Zinemarako fikziozko film luzeen produkzioa, kapitulu honetako I. atalean ezartzen diren baldintzetan.

b) Aurrekontu txikiko zinemarako fikziozko film luzeen produkzioa, II. ataleko baldintzetan.

c) Zinemarako animaziozko film luzeen produkzioa, III. ataleko baldintzetan.

d) Sortze-dokumentaleko film luzeen produkzioa, IV. ataleko baldintzetan.

17. artikulua.– Onuradunak.

1.– Film luzeen produkziorako laguntzak eskuratzeko, baldintza hauek bete behar dira: pertsona fisiko edota juridiko independenteak izatea, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kideren batean egoitza izatea eta laguntza jasoz gero Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izateko konpromisoa hartzea.

2.– Ekonomia-intereseko taldeek, betiere sozietatearen helburua ekoizpen jardueretan aritzea bada eta Merkataritza Erregistroan horrela inskribatuta baldin badago, dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte produkzio-etxe independenteek bezalaxe. Ekonomia-intereseko taldea osatzen duten produktore ez-independenteek ezingo dute kapital sozialaren % 20 baino gehiago eduki produkzio prozesuak irauten duen bitartean. Horrela xedatzen du Zinemaren abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4.n) 1.2 artikuluak.

Agindu honetako 26.2.1, 29.2.1, 32.2.1 eta 35.2.1 artikuluetan aurreikusten den eskatzailearen ekonomia-kaudimena eta ibilbidearen balorazioa eskabidearekin batera izendatzen den Ekonomia-intereseko Taldearen kide independenteari buruzkoa izango da.

3.– Pertsona fisiko edo juridiko independentea izango da Zinemaren abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4. artikuluko n) letran hala agertzen dena.

4.– Pertsona fisiko edota juridiko batek establezimendu egonkor baten bidez diharduela zehazteko, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen 21.2 artikuluak zer dioen hartuko da aintzakotzat.

18. artikulua.– Betekizunen akreditazioa eta aurkeztu beharreko agiriak.

Film luzeen produkziorako modalitatean eskaerarekin aurkeztu beharreko agiriak honako hauek dira:

1.– Eskatzaileari dagokionez:

a) Identitateari buruzko datuak: eskaera sinatzen duenaren identitatearen egiaztagiria.

Administrazio publikoak esleituta dituen egiaztapen-, kontrol- eta ikuskaritza-ahalmenak alde batera utzi gabe, eskatzaileak, pertsona fisikoa bada, berariaz aurka egin ahal izango dio organo kudeatzaileak datu horiek lortu edo egiaztatzeari.

b) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du, automatikoki, pertsona edo eskatzaileak baldintza hauek betetzen dituela, eta horretarako ez du pertsona edo entitate horien oniritzia beharko, hala xedatzen du-eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak. Nolanahi ere, eskatzaileak modu arrazoituan egin ahal izango du aurka, baina, kasu horretan, dagokion egiaztagiria aurkeztu beharko du.

c) Pertsona juridikoak izanez gero: administrazio honetako erregistroetan inskribatutako entitateak eskaeran zein erregistrotan dagoen inskribaturik azalduz gero, ez da beharrezkoa izango horren inguruko dokumentaziorik.

Beste administrazioetako erregistroetan inskribatutako entitateek egiaztatu beharko dute sortze-eskritura eta estatutuak eta dagozkien erregistro publikoetan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria eta ordezkaria den pertsonaren identitatea, eta honek daukan legezko ordezkaritzako ahalmena.

d) Eskatzailea ekonomia-intereseko taldea bada, taldea osatzen duten entitateak zehazten duen adierazpena eta, horrez gain, taldearen konpromisoa. Konpromiso honen bidez bermatuko da taldea osatzen duten produktore ez-independenteek kapital sozialaren % 20 baino gehiago ez dutela izango produkzio prozesuak irauten duen bitartean.

2.– Proiektuari dagokion dokumentazioa:

a) Proiektu berarentzat eskatu eta lortu diren beste laguntzen gaineko adierazpen eta haien zenbatekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan ezarritako ereduaren arabera: https://www.euskadi.eus.

b) Proiektuaren memoria.

c) Gidoiaren sinopsia.

d) Gidoia.

e) Gidoiaren jabego intelektualaren eskubideen egiaztatzea eta hala badagokio jatorrizko lanarena; ezin bada hori egiaztatu, eskubideak lagatzeko kontratua egiteko baldintzak hitzartuta daudela ziurtatu.

f) Aurrekontua, partidaka zehaztua.

g) Produkzio-plana.

h) Finantzaketa-plana, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan ezarritako ereduaren arabera: https://www.euskadi.eus.

i) Fitxa teknikoa eta artistikoa.

j) Zuzendariaren, gidoilariaren eta produktorearen historia profesionala.

k) Proiektuan proposatu den zuzendariaren idatzizko onarpena.

l) Aurreikusitako egutegia eta filmaketarako plana, denbora eta lekuak zehaztuz.

m) Merkaturatzeko eta banaketarako plan zehaztua.

n) Koprodukzio kontratuen kopia konpultsatuak:

– Nazioarteko koprodukzioetan, koprodukzio-proiektua onartzen duen ebazpena, ICAAk (Zinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak) emana, bai eta produktorekide guztiek sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioa.

– Estatuko koprodukzioetan, produktorekide guztiek fede-emaile publiko baten aurrean produktorekide guztiek sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioa.

o) Enpresa ekoizlearen azken bost urteotako historia profesionala eta datozen bi urteotako ekoizpen-aurreikuspenak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan ezarritako ereduaren arabera: https://www.euskadi.eus.

p) Hala badagokio, jasangarritasun-plana, ezarri beharreko ekintzak eta ingurumen-inpaktua eta karbono-aztarna neurtzeko sistema jasoko dituena.

19. artikulua.– Kontsiderazio orokorrak laguntzen mugen inguruan.

1.– Banakako produktoreei dagokienez, ematen den gehieneko laguntzak, gainera, aplikagarriak diren muga hauek izango ditu:

– Ez du produkziorako aurrekontuaren % 20 gaindituko. Muga hori % 50ekoa izango da aurrekontu txikiko fikziozko film luzeei zuzendutako lerroan.

– Ez du produktorearen inbertsioa gaindituko.

Goian aipatutako ondorioetarako, produktoreen inbertsiotzat joko dugu produktoreak berak bere baliabide propioen bidez nahiz itzul daitezkeen kanpo-baliabideen bidez ekarritako kopurua eta film luzea ustiatzeko eskubide-lagapen gisa lortutakoa. Inoiz ez dira produktorearen inbertsiotzat joko jasotako dirulaguntzak, ezta edozein izaeratakoak diren eta itzul ezin daitezkeen ekarpenak ere, baldin eta telebista-zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatzen duen edozein administrazio, erakunde edo enpresa publikok egiten baditu.

2.– Koprodukzioei dagokienez, eskatzaileak ikus-entzunezko produkzioaren % 20ko titulartasuna izan beharko du gutxienez eta % 50ekoa izango da aurrekontu txikiko fikziozko film luzeetarako lerroan.

Nazioarteko koprodukzioetan, koprodukzio-proiektua onartzen duen ebazpenaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da, Zinematografia eta Ikus-entzunezkoen Arteen Institutuaren (ICAA) zuzendari nagusiak emana, bai eta produktorekide guztiek sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua ere.

Estatuko koprodukzioetan, produktorekide guztiek fede-emaile publiko baten aurrean sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da, non produktorekide bakoitzaren ekarpenak zehaztuko diren, eta horien kuantifikazioa ekarpena dirutan izan ezean.

Eskatzailearen titulartasun-kuotan aldaketarik egonez gero, horren berri eman beharko zaio organo kudeatzaileari, erabakiaren egunetik hamabost eguneko epean.

Ekoizpena koprodukzioa denean onuradun izan daitekeen enpresa batek baino gehiagok parte hartuz gero, 17. artikuluaren arabera, euretako bakoitzaren parte-hartzeen batuketa egingo da.

Batera produzitutako proiektuetan, gehienez eman daitekeen laguntzak muga hauek izango ditu:

– Ez du produkziorako aurrekontuaren % 20 gaindituko.

– Ez du gaindituko agindu honen arabera onuradun gertatzen den produktoreak, edo koproduktore guztiek batera, egindako inbertsioaren % 50.

Goian aipatutako ondorio hauetarako, inbertsiotzat joko dugu produktoreak berak baliabide propioen bidez nahiz itzul daitezkeen kanpo-baliabideen bidez ekarritako kopurua eta, frogatutako proiektuaren titulartasuneko ehunekoaren arabera, film luzea ustiatzeko eskubide-lagapen gisa lortutako kopurutik dagokion zatia. Inoiz e dira produktorearen inbertsiotzat joko jasotako dirulaguntzak, ezta edozein izaeratakoak diren eta itzul ezin daitezkeen ekarpenak ere, baldin eta telebista-zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatzen duen edozein administrazio, erakunde edo enpresa publikok egiten baditu.

3.– Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dauden auditoreek akreditatuko dituzte film luzearen kostua, produktoreek egindako ekarpenak eta horiek produkzioan duten titulartasunaren kuotak, bai eta 23.b artikuluan ezartzen den betebeharraren betetzeari buruzkoa egiaztagiria ere, filmaren gastuak berrikusteko kontu-ikuskatze bereziaren bidez. Txosten horretan, auditoreak honako hauek azaldu beharko ditu: bere iritzia enpresa onuradunak egindako inbertsioen inguruan; horien balorazioa eta kontabilizazioa, oro har aplikatzen diren kontabilitate-irizpideetan oinarrituta; eta, azkenik, inbertsioa finantzatzeko onuradunak jaso dituen gainerako laguntza edota dirulaguntzei buruzko berariazko iritzia. Kontu-ikuskatzeak zehaztu beharko du, partiden araberako banakatzearen bidez, zein gastu-maila dagokien Euskadin zerga-egoitza duten pertsona fisiko edo juridikoek egindako lanei. Filmaren Kostua eta Produktorearen Inbertsioa Aitortzeko Arauak ezartzen dituen abenduaren 18ko ECD/2784/2015 Aginduaren 2. artikuluan aurreikusten den eran lagunduko dira diruz film luzearen produkzio-kostuak.

20. artikulua.– Behin betiko agiriak.

1.– Laguntza eman dela jakinarazten denetik, produkzio-etxe onuradunek gehienez ere sei hilabeteko epea izango dute proiektuari dagozkion honako agiri hauek aurkezteko, bide presentziala zein bide elektronikoa erabiliz pertsona fisikoen kasuan, eta bide elektronikoa erabiliz pertsona juridikoak direnean, gune honetan https:// www.euskadi.eus/nirekarpeta.

– Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izatea egiaztatzen duen agiria.

– Behin betiko aurrekontua eta ordainketak egiteko egutegia.

– Proiektuak guztizko kostuei aurre egiteko finantzaketaren % 50 duela egiaztatzea.

– Pertsonal artistikoarekin (aktore nagusiak) eta teknikariekin (zuzendariak eta ekipo-buruak) sinatutako kontratuak.

– Beste laguntza edota dirulaguntza batzuk lortu diren edo ez diren adierazten duen formularioa beteta.

– Koproduktore izateko behin betiko kontratuak (hala badagokio).

– Filma ustiatzeko eskubideen behin betiko kontratuak.

– Produkzio-etxeak produkzioak irauten duen denboran bertako pertsonalari Gizarte Segurantzan alta emango zaiola egiaztatzen duen erantzukizunpeko adierazpena ere.

2.– Finantzaketa-plana egiaztatzeko, agiri hauek ekarriko dira:

– Telebista-kateekin edo banaketa-elkarteekin sinaturiko kontratuak.

– Onuradunak finantzaketa-planean bildutako funts propioak benetan badaudela, banku-abal baten bitartez bermatuta edo elkar bermatzeko sozietate batek abala emanda.

– Filma finantzatzeko onuradunak jasotako bestelako laguntza edo dirulaguntzen egiaztapena.

– Produkzioaren kostua ordaintzeko diru-sarrerak ekar ditzaketen beste finantzabide batzuk.

3.– 1. apartatuan adierazitako agiriak aurkezten ez badira, Kulturako sailburuordearen ebazpenaren bidez zera aginduko da: proiektu horretarako oraindik ordaintzeke dagoen zuzkidura Balorazio-batzordeak hautatutako proiektuen zerrendako hurrengoari esleitzeko, itzulketa-prozeduraren ondoren.

21. artikulua.– Laguntza jasotzen duen produkzioa egiteko epea.

Laguntza eman dela jakinarazten denetik, erakunde onuradunak gehienez ere bi urteko epea izango du film luzea filmatzen hasteko eta hiru urteko epea, berriz, filma ekoizten amaitzeko eta lehen kopia estandarra lortzeko. Zinemarako animaziozko film luzeei dagokionez erakunde onuradunak hiru urteko epea izango du filmaren produkzioa amaitzeko.

22. artikulua.– Laguntzaren ordainketa.

Zuzendaritza kudeatzaileak Ekonomia eta Ogasuna Sailean tramitatuko du laguntzen ordainketa; tramitatzea honela egingo da:

a) Laguntza emateko unean lehenengo % 18 ordainduko da.

b) % 50, proiektuaren behin betiko agiriak, 20. artikuluan deskribatzen direnak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailean jasotzen direnean, beti 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera.

c) % 16, filmatzen amaitu denaren komunikazioa jasotzean, edota story board-a amaitu denaren komunikazioa jasotzean animaziozko film luzeen kasuan eta beti 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera.

d) % 16, agiri hauek jasotzean eta beti 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, baina urte horretako azaroaren 30a baino lehen:

– Euskadiko Filmategia Fundazioaren ziurtagiria, filmaren kopia utzi dela egiaztatzen duena, 23. artikuluko e) letran adierazi bezala.

– ISAN Erregistroaren Iberoamerikako Agentzian (ARIBSAN) ISAN erregistroa esleitzeko izapideak bete direla egiaztatzen duen agiria.

– Filmaren kostuari, produktoreek egindako ekarpenei eta produkzioaren titulartasun-kuotei buruzko kontu-ikuskatzea, bai eta Euskadiko giza eta enpresa baliabideetan portzentajea betetzeari buruzko egiaztagiria ere, eskabidearekin batera aurkeztutako agirietan aipatutakoaren arabera. Aurrekontu txikiko fikziozko film luze zinematografikoak, animaziozkoak eta fikziozkoak ekoizteko azpimodalitateetan, egiaztatu beharko da, gutxienez, auditoretza-txostenean jasotako filmaren kostuaren gutxienez % 7 kopietarako, publizitaterako eta sustapenerako gastuak kendu ondoren, bai eta finantza-erakundeekin egindako maileguen interes pasiboei eta negoziazio-gastuei dagozkienak ere, kopietarako, publizitaterako eta sustapenerako erabiltzen direla egiaztatu ondoren, gastu horri ekoiztetxeak eutsi dion edo banatzaileak aurreratu duen kontuan hartu gabe.

Agiri horiek aurkeztuko dira bide presentziala erabiliz zein bide elektronikoa pertsona fisikoak direnean, eta bide elektronikoa erabiliz soilik pertsona juridikoak direnean, https://www.euskadi.eus/nirekarpeta gunean.

Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean agertu beharko du. Alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzak emandako Hirugarrenen Erregistro elektronikora jo beharko duzu, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/web01-tramite/eu/

Laguntzaren edo dirulaguntzaren zenbatekoari kendu egingo zaizkio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) atxikipenak eta konturako ordainketak, hala badagokio zergaren araudia aplikatuz.

23. artikulua.– Betebeharrak.

Aginduaren 13. artikuluan jasotako betebeharrei kalterik egin gabe produkzio-etxe onuradunak baldintza hauek betetzeko konpromisoa hartuko du:

a) Laguntza eman dela jakinarazten denetik bi urteko epean filmatzen hastea; epe hori behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio luzatu ahal izango da soil-soilik. Betebehar honek ez dagokie zinemarako animaziozko film luzeei.

b) Onuradunak ikus-entzunezko ekoizpenaren aurrekontuaren % 32, gutxienez, erabili beharko du Euskadiko Autonomia Erkidegoan zerga-egoitza duten pertsona fisiko edo juridikoek egindako lanetarako. Koprodukzioen kasuan, aipaturiko % 32 hori aplikatuko zaio onuradunak ikus-entzunezko ekoizpenean duen partaidetza-kuotari.

c) Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari filmaketaren hasierako eta bukaerako datak jakinaraztea; lehena, hasi baino gutxienez 10 egun aurretik, eta bigarrena, amaitu eta gehienez 20 egun ondoren.

d) Produkzioa gehienez laguntza eman dela jakinarazten denetik hiru urteko epean amaitzea.

e) Euskadiko Filmategia Fundazioan laborategiko filmaren kopia berri bat utzi dela frogatzen duen egiaztapena, inolako akatsik ez duena, zinema-aretoetako estreinaldiko emanaldi eta formatuan eta jatorrizko bertsioan; horrekin batera, ekoizpenaren kopia bat Betacam Digital-ean, lanaren estreinatutako bertsio komertzialen DVD bana, elkarrizketen zerrenda jatorrizko bertsioan eta bikoiztutako hizkuntzetan, sei gida, sei horma-irudi eta sei argazki, eta, azkenik, Euskal Herriko film-ondarea kontserbatzeari eta zabaltzeari begira interesgarria izan litekeen beste edozein sustapen-dokumentazio, inola ere erabilera komertziala izango ez duena.

Lanaren ekoizpena eta erakustea euskarri bideografikoan egiten bada, gordailua Betacam Digitaleko kopia batean egingo da, bai eta estreinatutako bertsioen hizkuntzetako DVD banatan ere. Horrekin batera, arestian aipatutako sustapen-dokumentazioa aurkeztuko da.

Edozein kasutan ere, lehenengo erakusketa publikoa egiten denetik 30 egun baino lehenago egingo dira lanen gordailuak.

f) Filmaren kostuari, produktoreek egindako ekarpenei eta produkzioaren titulartasun-kuotei buruzko kontu-ikuskatzea aurkeztea, bai eta Euskadiko giza eta enpresa baliabideetan portzentajea betetzeari buruzko egiaztagiria ere, eskabidearekin batera aurkeztutako agirietan aipatutakoaren arabera.

g) Aurrekontu txikiko zinemarako fikziozko film luzeei dagokionez filmaren kostua 300.000 euroko gehiengo mugari eustea. Muga hori gainditzekotan, laguntzaren kopurua gutxitzeari ekingo zaio ekoizpenaren kostuaren % 20ko mugara iritsi arte, betiere jasotako dirulaguntzak portzentaje hori gainditzen badu.

I. ATALA
ZINEMARAKO
FIKZIOZKO FILM LUZEEN PRODUKZIORAKO LAGUNTZAK

24. artikulua.– Laguntzaren xede diren jarduerak.

Laguntzen modalitate honetan, 27.artikuluaren 1. atalean ezartzen diren baldintzak betetzen ez dituzten edozein hizkuntzatako zinemarako fikziozko film luzeak egitea bultzatuko da.

Ondorio horietarako, zinemarako film luzea da: ikus-entzunezko obra, hirurogei minutu edo gehiagoko iraupena duena eta zinema-aretoetan merkataritza-ustiapenerako dena.

25. artikulua.– Laguntzen muga.

1.– Laguntza-modalitate honetara zuzendutako kopurua guztira miloi bat ehun eta hirurogei mila (1.160.000,00) eurokoa da.

2.– Edonola ere, xede bererako deialdi honen babesean eman daitezkeen laguntzen kopuruak ezingo ditu hirurehun eta berrogeita hamar mila (350.000,00) euro gainditu, salbu eta jatorrizko hizkuntza euskara duten ekoizpenen kasuan.

26. artikulua.– Balorazio- eta hautapen-irizpideak.

Balorazio-batzordeak jasotako eskabideak aztertuko ditu eta jarraian aipatzen den baremoaren arabera ondoren zehazten diren alderdiak ebaluatuko ditu:

1.– Lehen fasea: (90 puntu):

1.1.– Proiektuaren finantzaketa: 30 punturaino. Errealizaziorako guztizko aurrekontuari dagokionez proiektuak dituen finantzaketa-baliabideen ehunekoaren arabera esleituko dira. Baliabide hauen ingurukoak frogatze aldera, honako hauek aurkeztuko dira: laguntza edo dirulaguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak, hirugarrenekin sinatu diren ustiapen-kontratuak (eskubideen lagapen-kontratuak, produkzio- eta banaketa-kontratuak...), baliabide propioak banku-abal baten bitartez bermatuta edo elkar bermatzeko sozietate batek abala emanda eta kapitalizazioak film luzearen aurrekontuaren % 15 mugarekin azken kasu horretan aurkeztutako proiektuan parte hartzeagatik ordainsari osoa edo zati bat kapitalizatzen duen pertsonak sinatu beharko du. Koprodukzio-kontratuetan, laguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak erantsi beharko dira, bai eta ustiapen-kontratuak edo koproduktoreen banku-egiaztagiriak ere. Puntuak proportzionalki esleituko dira, finantzaketa-ehuneko altuena duen eskatzaileak puntu gehien izango dituela kontuan hartuta, betiere finantzaketaren % 60ko mugarekin.

1.2.– Nazioarteko koprodukzioa: 10 puntu.

1.3.– Garatu beharreko gidoiaren kalitatea, originaltasuna eta bideragarritasuna, gehienez 30 puntu, irizpide hauen arabera emanak: kalitatea 10 puntu, originaltasuna 10 puntu eta bideragarritasuna 10 puntu.

1.4.– Balio artistikoko ekimena ote den, gehienez 9 puntu.

1.5.– Banaketa eta marketin estrategia, gehienez 10 puntu.

1.6.– Jasangarritasun-plana, ezarri beharreko ekintzak eta ingurumen-inpaktua eta karbono-aztarna neurtzeko sistema jasotzen dituena, gehienez 1 puntu.

Proiektuaren finantzaketaren balorazioan gutxienez 10 puntu lortzen ez dituzten eskabideak, gidoiaren balorazioan gutxienez 15 puntu lortzen ez dituztenak edo lehenengo balorazio-fase honetan gutxienez 45 puntu lortzen ez dituztenak deialditik kanpo geratuko dira eta ez dira bigarren fasean baloratuko.

2.– Bigarren fasea: (60 puntu):

2.1.– Eskatzailearen ekonomia-kaudimena eta haren ibilbidea eta beraren taldearena: 5 punturaino, irizpide hauen arabera emanak: azken bost urteetan egindako eta estreinatutako film luzeek zinemaldietan lortutako hautaketa eta sariak (2 punturaino), enpresaren antzinatasuna (1 punturaino), finantza-erakundeen txostena (1 puntu) eta azken hiru urteetako Gizarte Segurantzako kotizazioaren bolumena (1 punturaino).

2.2.– Filmaketa Euskadin egitea: 5 punturaino. Hauek esleitzeko, guztira filmaketak iraungo duen denboratik Euskadin filmatzen diren egunak hartuko dira kontuan. Dena den, filmaketa edonon eginda ere, eskatzaileak produkzio aurrekontuaren % 50era arte gastatu ahalko du Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldetik kanpo.

2.3.– Euskadin egindako gastua: 5 punturaino. Euskadin zerga-egoitza duten pertsonek eta enpresek eskaintzen dituzten sormenezko baliabideak eta baliabide artistiko eta teknikoak kontratatzean egiten den inbertsioaren ehunekoa kontuan hartuta esleituko dira; ehuneko hori aurrekontuaren % 32 edo hortik gorakoa izango da, eta koprodukzioa denean koprodukzioaren parte-hartzearen % 32 edo hortik gorakoa izango da. Inbertsioaren ehunekoa aurrekontuaren % 50etik gorakoa denean puntu gehien lortuko ditu.

2.4.– Euskadin zerga-egoitza duten talde tekniko eta artistikoen parte-hartzea: 10 punturaino, irizpide hauen arabera emanak: zuzendaria: 2 puntu, gidoilaria: puntu bat, argazki zuzendaria: puntu bat, musikaren egilea: puntu bat, produktore eragilea: puntu bat, produkzio zuzendaria: puntu bat, zuzendari artistikoa: puntu bat, muntatzailea: puntu bat, aktore nagusiak: puntu bat.

2.5.– Zuzendariaren, gidoilariaren eta produktore eragilearen historia profesionala, gehienez 10 puntu.

2.6.– Emakumearen parte-hartzea: gehienez ere 10 puntu, honela esleituko direnak: emakumeak zuzendaritza-lanetan parte hartzeagatik: 3 puntu; gidoilari aritzeagatik; 2 puntu; produktore eragile aritzeagatik: 2 puntu; eta 3 puntu emango dira honako postu hauek betetzen dituzten profesional guztien % 40ra iristen denean gutxienez: musikaren konposizioa, argazki-zuzendaritza, arte-zuzendaritza, muntaia-buruzagitza, zuzeneko soinu-buruzagitza, soinua muntatzeko zuzendaritza, nahasketa arduraduna, produkzio zuzendaritza, efektu berezi fisikoen zuzendaritza, ikusizko efektu berezien zuzendaritza. Emakumeen parte-hartzea esklusiboa denean soilik puntuatuko du.

2.7.– Zuzendari hasiberria: 2 puntu. zuzendariaren lehenengo edo bigarren film luzea denean.

2.8.– Proiektuaren ibilbidea: 3 punturaino, irizpide hauen arabera emanak: Eusko Jaurlaritzaren aurreko deialdiko honako modalitate hauetako batean dirulaguntzaren bat lortu izan badu: gidoien sorkuntza, puntu bat, edota proiektuen garapena, puntu bat, eta koprodukzio- edo garapen-foroetan parte hartzea, puntu bat.

2.9.– Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz filmatzea, gehienez 10 puntu.

Bigarren balorazio-fase honetan gutxienez 30 puntura iristen ez diren eskabideak ez dira kontuan hartuko, ez proposamen gisa, ezta ordezko gisa ere.

II. ATALA
AURREKONTU TXIKIKO ZINEMARAKO
FIKZIOZKO FILM LUZEEN PRODUKZIORAKO LAGUNTZAK

27. artikulua.– Laguntzaren xede diren jarduerak.

1.– Laguntzen azpimodalitate honen barruan, 300.000 eurotik beherako aurrekontua duten eta jatorrizko bertsioa euskaraz duten fikziozko film luze zinematografikoak ekoizteko laguntzak emango dira.

2.– Ondorio horietarako, zinemarako film luzea da: ikus-entzunezko obra, hirurogei minutu edo gehiagoko iraupena duena eta zinema-aretoetan merkataritza-ustiapenerako dena.

28. artikulua.– Laguntzen muga.

1.– Laguntza-azpimodalitate honetara zuzendutako kopurua guztira berrehun eta berrogeita hamar mila (250.000,00) eurokoa da.

2.– Edonola ere, xede bererako deialdi honen babesean eman daitezkeen laguntzen kopuruak ezingo ditu ehun eta hogeita bost mila (125.000,00) euro gainditu.

29. artikulua.– Balorazio- eta hautapen-irizpideak.

Balorazio-batzordeak jasotako eskabideak aztertuko ditu eta jarraian aipatzen den baremoaren arabera ondoren zehazten diren alderdiak ebaluatuko ditu:

1.– Lehen fasea: (80 puntu):

1.1.– Proiektuaren finantzaketa: 20 punturaino. Errealizaziorako guztizko aurrekontuari dagokionez proiektuak dituen finantzaketa-baliabideen ehunekoaren arabera esleituko dira. Baliabide hauen ingurukoak frogatze aldera, honako hauek aurkeztuko dira: laguntza edo dirulaguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak, hirugarrenekin sinatu diren ustiapen-kontratuak (eskubideen lagapen-kontratuak, produkzio- eta banaketa-kontratuak...), baliabide propioak banku-abal baten bitartez bermatuta edo elkar bermatzeko sozietate batek abala emanda eta kapitalizazioak film luzearen aurrekontuaren % 15 mugarekin, azken kasu horretan aurkeztutako proiektuan parte hartzeagatik ordainsari osoa edo zati bat kapitalizatzen duen pertsonak sinatu beharko du. Koprodukzio-kontratuetan, laguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak erantsi beharko dira, bai eta ustiapen-kontratuak edo koproduktoreen banku-egiaztagiriak ere. Puntuak proportzionalki esleituko dira, finantzaketa-ehuneko altuena duen eskatzaileak puntu gehien izango dituela kontuan hartuta, betiere finantzaketaren % 60ko mugarekin.

1.2.– Garatu beharreko gidoiaren kalitatea, originaltasuna eta bideragarritasuna, gehienez 30 puntu, irizpide hauen arabera emanak: kalitatea 10 puntu, originaltasuna 10 puntu eta bideragarritasuna 10 puntu.

1.3.– Balio artistikoko ekimena ote den, gehienez 9 puntu.

1.4.– Proposamenaren izaera berritzailea, gehienez 10 puntu.

1.5.– Nazioarteko zinemaldietan hedatzeko estrategia, gehienez 10 puntu.

1.6.– Jasangarritasun-plana, ezarri beharreko ekintzak eta ingurumen-inpaktua eta karbono-aztarna neurtzeko sistema jasotzen dituena, gehienez 1 puntu.

Gidoiaren balorazioan gutxienez 15 puntu lortzen ez dituzten eskabideak edo lehenengo balorazio-fase honetan gutxienez 35 puntu lortzen ez dituztenak deialditik kanpo geratuko dira, eta ez dira bigarren fasean baloratuko.

2.– Bigarren fasea: (70 puntu):

2.1.– Eskatzailearen ekonomia-kaudimena eta haren ibilbidea eta beraren taldearena: 3 punturaino, irizpide hauen arabera emanak: azken bost urteetan egindako eta estreinatutako film luzeek zinemaldietan lortutako hautaketa eta sariak (2 punturaino), eta finantza-erakundeen txostena (1 puntu).

2.2.– Filmaketa Euskadin egitea: 10 punturaino. Hauek esleitzeko, guztira filmaketak iraungo duen denboratik Euskadin filmatzen diren egunak hartuko dira kontuan. Dena den, filmaketa edonon eginda ere, eskatzaileak produkzio aurrekontuaren % 50era arte gastatu ahalko du Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldetik kanpo.

2.3.– Euskadin egindako gastua: 5 punturaino. Euskadin zerga-egoitza duten pertsonek eta enpresek eskaintzen dituzten sormenezko baliabideak eta baliabide artistiko eta teknikoak kontratatzean egiten den inbertsioaren ehunekoa kontuan hartuta esleituko dira; ehuneko hori aurrekontuaren % 32 edo hortik gorakoa izango da, eta koprodukzioa denean koprodukzioaren parte-hartzearen % 32 edo hortik gorakoa izango da. Inbertsioaren ehunekoa aurrekontuaren % 50etik gorakoa denean, gehieneko puntuazioa lortuko du.

2.4.– Euskadin zerga-egoitza duten talde tekniko eta artistikoen parte-hartzea: 17 punturaino, irizpide hauen arabera emanak: zuzendaria: 4 puntu, gidoilaria: 2 puntu, argazki zuzendaria: puntu bat, musikaren egilea: puntu bat, produktore eragilea: 2 puntu, produkzio zuzendaria: puntu bat, zuzendariaren laguntzailea: puntu bat, zuzendari artistikoa: puntu bat, muntatzailea: puntu bat, aktore nagusiak: 2 puntu, bigarren mailako aktoreak: puntu bat.

2.5.– Zuzendariaren, gidoilariaren eta produktore eragilearen historia profesionala, gehienez 10 puntu.

2.6.– Emakumearen parte-hartzea: gehienez ere 10 puntu, honela esleituko direnak: emakumeak Zuzendaritza-lanetan parte hartzeagatik: 3 puntu; gidoilari aritzeagatik; 2 puntu; produktore eragile aritzeagatik: 2 puntu; eta 3 puntu emango dira honako postu hauek betetzen dituzten profesional guztien % 40ra iristen denean gutxienez: musikaren konposizioa, argazki-zuzendaritza, arte-zuzendaritza, muntaia-buruzagitza, zuzeneko soinu-buruzagitza, soinua muntatzeko-zuzendaritza, nahasketa arduraduna, produkzio zuzendaritza, efektu berezi fisikoen zuzendaritza, ikusizko efektu berezien zuzendaritza. Emakumeen parte-hartzea esklusiboa denean soilik puntuatuko du.

2.7.– Proiektuaren ibilbidea: 5 punturaino, irizpide hauen arabera emanak: Eusko Jaurlaritzaren aurreko deialdiko honako modalitate hauetako batean dirulaguntzaren bat lortu izan badu: gidoien sorkuntza, 1,5 puntu edota proiektuen garapena, 1,5 puntu, eta koprodukzio- edo garapen-foroetan parte hartzea, 2 puntu.

2.8.– Zuzendari hasiberria: 10 puntu. zuzendariaren lehenengo edo bigarren film luzea denean.

Bigarren balorazio-fase honetan gutxienez 30 puntura iristen ez diren eskabideak ez dira kontuan hartuko, ez proposamen gisa, ezta ordezko gisa ere.

III. ATALA
ZINEMARAKO ANIMAZIOZKO
FILM LUZEEN PRODUKZIORAKO LAGUNTZAK

30. artikulua.– Laguntzaren xede diren jarduerak.

Laguntza-modalitate honetan edozein hizkuntzatan dauden eta zinemarako diren animaziozko film luzeak egitea sustatuko da.

Ondorio horietarako, zinemarako film luzea da: ikus-entzunezko obra, hirurogei minutu edo gehiagoko iraupena duena eta zinema-aretoetan merkataritza-ustiapenerako dena.

31. artikulua.– Laguntzen muga.

1.– Laguntza-modalitate honetara zuzendutako kopurua guztira seiehun mila (600.000,00) eurokoa da.

2.– Edonola ere, xede bererako deialdi honen babesean eman daitezkeen laguntzen kopuruak ezingo ditu hirurehun mila (300.000,00) euro gainditu, salbu eta jatorrizko hizkuntza euskara duten produkzioen kasuan.

32. artikulua.– Balorazio- eta hautapen-irizpideak.

Balorazio-batzordeak jasotako eskabideak aztertuko ditu eta jarraian aipatzen den baremoaren arabera ondoren zehazten diren alderdiak ebaluatuko ditu:

1.– Lehen fasea.– (90 puntu):

1.1.– Proiektuaren finantzaketa: 30 punturaino. Errealizaziorako guztizko aurrekontuari dagokionez proiektuak dituen finantzaketa-baliabideen ehunekoaren arabera esleituko dira. Baliabide hauen ingurukoak frogatze aldera, honako hauek aurkeztuko dira: laguntza edo dirulaguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak, hirugarrenekin sinatu diren ustiapen-kontratuak (eskubideen lagapen-kontratuak, produkzio- eta banaketa-kontratuak...), baliabide propioak banku-abal baten bitartez bermatuta edo elkar bermatzeko sozietate batek abala emanda eta kapitalizazioak film luzearen aurrekontuaren % 15 mugarekin, azken kasu horretan aurkeztutako proiektuan parte hartzeagatik ordainsari osoa edo zati bat kapitalizatzen duen pertsonak sinatu beharko du. Koprodukzio-kontratuetan, laguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak erantsi beharko dira, bai eta ustiapen-kontratuak edo koproduktoreen banku-egiaztagiriak ere. Puntuak proportzionalki esleituko dira, finantzaketa-ehuneko altuena duen eskatzaileak puntu gehien izango dituela kontuan hartuta, betiere finantzaketaren % 60ko mugarekin.

1.2.– Nazioarteko koprodukzioa: 10 puntu.

1.3.– Garatu beharreko gidoiaren kalitatea, originaltasuna eta bideragarritasuna, gehienez 30 puntu, irizpide hauen arabera emanak: kalitatea 10 puntu, originaltasuna 10 puntu eta bideragarritasuna 10 puntu.

1.4.– Balio artistikoko ekimena ote den, gehienez 9 puntu.

1.5.– Banaketa eta marketin estrategia, gehienez 10 puntu.

1.6.– Jasangarritasun-plana, ezarri beharreko ekintzak eta ingurumen-inpaktua eta karbono-aztarna neurtzeko sistema jasotzen dituena, gehienez 1 puntu.

Proiektuaren finantzaketaren balorazioan gutxienez 10 puntu lortzen ez dituzten eskabideak, gidoiaren balorazioan gutxienez 15 puntu lortzen ez dituztenak edo lehenengo balorazio-fase honetan gutxienez 45 puntu lortzen ez dituztenak deialditik kanpo geratuko dira, eta ez dira bigarren fasean baloratuko.

2.– Bigarren fasea. (60 puntu):

2.1.– Eskatzailearen ekonomia-kaudimena eta haren ibilbidea eta beraren taldearena: 5 punturaino, honako irizpide hauen arabera emandakoak: azken bost urteetan egindako eta estreinatutako film luzeek zinemaldietan lortutako hautaketa eta sariak (2 punturaino), enpresaren antzinatasuna (1 punturaino), finantza-erakundeen txostena (1 puntu) eta azken hiru urteetako Gizarte Segurantzako kotizazioaren bolumena (1 punturaino).

2.2.– Animazio prozesua Euskadin egitea: 5 punturaino. Hauek esleitzeko, guztira animazio prozesuak iraungo duen denboratik Euskadin egingo diren egunak hartuko dira kontuan. Dena den, animazio prozesua edonon eginda ere, eskatzaileak produkzio aurrekontuaren % 50era arte gastatu ahalko du Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldetik kanpo.

2.3.– Euskadin egindako gastua: 5 punturaino. Euskadin zerga-egoitza duten pertsonek eta enpresek eskaintzen dituzten sormenezko baliabideak eta baliabide artistiko eta teknikoak kontratatzean egiten den inbertsioaren ehunekoa kontuan hartuta esleituko dira; ehuneko hori aurrekontuaren % 32 edo hortik gorakoa izango da, eta koprodukzioa denean koprodukzioaren parte-hartzearen % 32 edo hortik gorakoa izango da. Inbertsioaren ehunekoa aurrekontuaren % 50etik gorakoa denean puntu gehien lortuko ditu.

2.4.– Euskadin zerga-egoitza duten talde tekniko eta artistikoen parte-hartzea: 15 punturaino, irizpide hauen arabera emanak: zuzendaria: 3 puntu; gidoilaria: 2 puntu; argazki zuzendaria: puntu bat; musikaren egilea: puntu bat; produktore eragilea: puntu bat; animazio zuzendaria: 2 puntu, hondo-diseinatzailea: puntu bat, produkzio zuzendaria: puntu bat, zuzendari artistikoa: puntu bat, muntatzailea: puntu bat, bikoizleak: puntu bat.

2.5.– Zuzendariaren, gidoilariaren eta produktore eragilearen historia profesionala, gehienez 10 puntu.

2.6.– Emakumearen parte-hartzea: gehienez ere 10 puntu, honela esleituko direnak: emakumeak zuzendaritza-lanetan parte hartzeagatik: 3 puntu; gidoilari aritzeagatik; 2 puntu; produktore eragile aritzeagatik: 2 puntu; eta 3 puntu emango dira honako postu hauek betetzen dituzten profesional guztien % 40ra iristen denean gutxienez: musikaren konposizioa, argazki-zuzendaritza, arte-zuzendaritza, muntaia-buruzagitza, zuzeneko soinu-buruzagitza, soinua muntatzeko-zuzendaritza, nahasketa arduraduna, produkzio zuzendaritza, efektu berezi fisikoen zuzendaritza, ikusizko efektu berezien zuzendaritza. Emakumeen parte-hartzea esklusiboa denean soilik puntuatuko du.

2.7.– Proiektuaren ibilbidea: 5 punturaino, irizpide hauen arabera emanak: Eusko Jaurlaritzaren aurreko deialdiko honako modalitate hauetako batean dirulaguntzaren bat lortu izan badu: gidoien sorkuntza, 1,5 puntu edota proiektuen garapena, 1,5 puntu, eta koprodukzio- edo garapen-foroetan parte hartzea, 2 puntu.

2.8.– Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz filmatzea, gehienez 5 puntu.

Bigarren balorazio-fase honetan gutxienez 30 puntura iristen ez diren eskabideak ez dira kontuan hartuko, ez proposamen gisa, ezta ordezko gisa ere.

IV. ATALA
SORTZE-DOKUMENTALEKO FILM LUZEEN PRODUKZIORAKO LAGUNTZAK

33. artikulua.– Laguntzaren xede diren jarduerak.

Laguntza-modalitate honetan edozein hizkuntzatan dauden sortze-dokumentaleko film luzeak egitea sustatuko da.

Ondorio horretarako, honako hauek izango dira sortze-dokumentaleko film luzeak: errealitatetik hartutako gaia duten proiektuak; lanak originala izan behar du eta gai zehatz bati buruzko ikerketa edo azterlana, gutxienez merkataritza-ordubeteko iraupena dutenak eta zinema edota telebistarako direnak.

34. artikulua.– Laguntzen muga.

1.– Laguntza-modalitate honetara zuzendutako kopurua guztira berrehun eta hirurogei mila (260.000,00) eurokoa da.

2.– Edonola ere, xede bererako deialdi honen babesean eman daitezkeen laguntzen kopuruak ezingo ditu hirurogei mila (60.000,00) euro gainditu, salbu eta jatorrizko hizkuntza euskara duten produkzioen kasuan.

35. artikulua.– Balorazio- eta hautapen-irizpideak.

Balorazio-batzordeak jasotako eskabideak aztertuko ditu eta jarraian aipatzen den baremoaren arabera ondoren zehazten diren alderdiak ebaluatuko ditu:

1.– Lehen fasea: (90 puntu):

1.1.– Proiektuaren finantzaketa: 30 punturaino. Errealizaziorako guztizko aurrekontuari dagokionez proiektuak dituen finantzaketa-baliabideen ehunekoaren arabera esleituko dira. Baliabide hauen ingurukoak frogatze aldera, honako hauek aurkeztuko dira: laguntza edo dirulaguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak, hirugarrenekin sinatu diren ustiapen-kontratuak (eskubideen lagapen-kontratuak, produkzio- eta banaketa-kontratuak...), baliabide propioak banku-abal baten bitartez bermatuta edo elkar bermatzeko sozietate batek abala emanda eta kapitalizazioak film luzearen aurrekontuaren % 15 mugarekin, azken kasu horretan aurkeztutako proiektuan parte hartzeagatik ordainsari osoa edo zati bat kapitalizatzen duen pertsonak sinatu beharko du. Koprodukzio-kontratuetan, laguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak erantsi beharko dira, bai eta ustiapen-kontratuak edo koproduktoreen banku-egiaztagiriak ere. Puntuak proportzionalki esleituko dira, finantzaketa-ehuneko altuena duen eskatzaileak puntu gehien izango dituela kontuan hartuta, betiere finantzaketaren % 60ko mugarekin.

1.2.– Nazioarteko koprodukzioa: 10 puntu.

1.3.– Garatu beharreko gidoiaren kalitatea, originaltasuna eta bideragarritasuna, gehienez 30 puntu, irizpide hauen arabera emanak: kalitatea 10 puntu, originaltasuna 10 puntu eta bideragarritasuna 10 puntu.

1.4.– Balio artistikoko ekimena ote den, gehienez 9 puntu.

1.5.– Banaketa eta marketin estrategia, gehienez 10 puntu.

1.6.– Jasangarritasun-plana, ezarri beharreko ekintzak eta ingurumen-inpaktua eta karbono-aztarna neurtzeko sistema jasotzen dituena, gehienez 1 puntu.

Proiektuaren finantzaketaren balorazioan gutxienez 10 puntu lortzen ez dituzten eskabideak, gidoiaren balorazioan gutxienez 15 puntu lortzen ez dituztenak edo lehenengo balorazio-fase honetan gutxienez 45 puntu lortzen ez dituztenak deialditik kanpo geratuko dira, eta ez dira bigarren fasean baloratuko.

2.– Bigarren fasea: (60 puntu):

2.1.– Eskatzailearen ekonomia-kaudimena eta haren ibilbidea eta beraren taldearena: 5 punturaino, irizpide hauen arabera emanak: azken bost urteetan egindako eta estreinatutako film luzeek zinemaldietan lortutako hautaketa eta sariak (2 punturaino), enpresaren antzinatasuna (1 punturaino), finantza-erakundeen txostena (1 puntu) eta azken hiru urteetako Gizarte Segurantzako kotizazioaren bolumena (1 punturaino).

2.2.– Filmaketa Euskadin egitea: 5 punturaino. Hauek esleitzeko, guztira filmaketak iraungo duen denboratik Euskadin filmatzen diren egunak hartuko dira kontuan. Dena den, filmaketa edonon eginda ere, eskatzaileak produkzio aurrekontuaren % 50era arte gastatu ahalko du Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldetik kanpo.

2.3.– Euskadin egindako gastua: 5 punturaino. Euskadin zerga-egoitza duten pertsonek eta enpresek eskaintzen dituzten sormenezko baliabideak eta baliabide artistiko eta teknikoak kontratatzean egiten den inbertsioaren ehunekoa kontuan hartuta esleituko dira; ehuneko hori aurrekontuaren % 32 edo hortik gorakoa izango da, eta koprodukzioa denean koprodukzioaren parte-hartzearen % 32 edo hortik gorakoa izango da. Inbertsioaren ehunekoa aurrekontuaren % 50etik gorakoa denean puntu gehien lortuko ditu.

2.4.– Euskadin zerga-egoitza duten talde tekniko eta artistikoen parte-hartzea: 10 punturaino, irizpide hauen arabera emanak: zuzendaria: 2 puntu; gidoilaria: puntu bat; argazki zuzendaria: puntu bat; musikaren egilea: puntu bat; produktore eragilea: puntu bat; produkzio zuzendaria: puntu bat; muntatzailea: puntu bat; soinu-burua: puntu bat; zuzendariaren laguntzailea: 0,5 puntu; dokumentalista: 0,5 puntu.

2.5.– Zuzendariaren, gidoilariaren eta produktore eragilearen historia profesionala, gehienez 15 puntu.

2.6.– Emakumearen parte-hartzea: gehienez ere 10 puntu, honela esleituko direnak: emakumeak zuzendaritza-lanetan parte hartzeagatik: 3 puntu; gidoilari aritzeagatik; 2 puntu; produktore eragile aritzeagatik: 2 puntu; eta 3 puntu emango dira honako postu hauek betetzen dituzten profesional guztien % 40ra iristen denean gutxienez: musikaren konposizioa, argazki-zuzendaritza, arte-zuzendaritza, muntaia-buruzagitza, zuzeneko soinu-buruzagitza, soinua muntatzeko-zuzendaritza, nahasketa arduraduna, produkzio zuzendaritza, efektu berezi fisikoen zuzendaritza, ikusizko efektu berezien zuzendaritza. Emakumeen parte-hartzea esklusiboa denean soilik puntuatuko du.

2.7.– Proiektuaren ibilbidea: 5 punturaino, irizpide hauen arabera emanak: Eusko Jaurlaritzaren aurreko deialdiko honako modalitate hauetako batean dirulaguntzaren bat lortu izan badu: gidoien sorkuntza, 1,5 puntu edota proiektuen garapena, 1,5 puntu, eta koprodukzio- edo garapen-foroetan parte hartzea, 2 puntu.

2.8.– Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz filmatzea, gehienez 5 puntu.

Bigarren balorazio-fase honetan gutxienez 30 puntura iristen ez diren eskabideak ez dira kontuan hartuko, ez proposamen gisa, ezta ordezko gisa ere.

III. KAPITULUA
FILM LABURREN PRODUKZIORAKO LAGUNTZAK

36. artikulua.– Laguntzaren xede diren jarduerak.

Laguntza-modalitate honetan edozein hizkuntzatan dauden eta zinemarako diren film laburrak egitea sustatuko da.

Horretarako, film laburtzat edozein euskarritan egindako filmak hartuko dira, iraupena 30 minutukoa baino gutxiagokoa dutenak.

37. artikulua.– Onuradunak.

Film laburren produkziorako laguntzak eskuratzeko, baldintza hauek bete behar dira: pertsona fisiko edota juridiko independenteak izatea, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kideren batean egoitza izatea eta laguntza jasoz gero Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izateko konpromisoa hartzea.

Agindu hau argitaratzen den egunean gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta dauden pertsona fisikoek jaso ahal izango dituzte laguntzak.

38. artikulua.– Laguntzen muga.

1.– Laguntza-modalitate honetara zuzendutako kopurua guztira ehun eta hirurogei mila (160.000,00) eurokoa da.

2.– Proiektu zehatz batera zuzendutako kopuruak ezingo du inoiz filmaren gastu-aurrekontuaren % 60 gainditu, ezta hogei mila (20.000,00) euroko gehieneko zenbatekoa ere.

3.– Laguntza koprodukzio baterako denean, koprodukzio-kontratuaren kopia konpultsatua ekarriko da eta eskatzaileak emaitzazko ikus-entzunezko produkzioan gutxienez % 20ko partaidetza izan beharko du. Produkzio bat 17. artikuluaren arabera onuradun gerta daitekeen enpresa batek baino gehiagok koproduzitzen badute, enpresa bakoitzak izan duen partaidetza batu eta hori hartuko da kontuan.

4.– Filmaren Kostua eta Produktorearen Inbertsioa Aitortzeko Arauak ezartzen dituen abenduaren 18ko ECD/2784/2015 Aginduaren 2. artikuluan aurreikusten den eran dira film luzearen ekoizpen-kostuak diruz laguntzeko modukoak.

39. artikulua.– Betekizunen akreditazioa eta aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabideak aurkezteko argibideak bide presentziala zein elektronikoa erabiliz eta gainerako eredu guztiak eskuragarri daude bai administrazio-bulegoetan bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan ere: https://www.euskadi.eus.

Film laburren produkziorako modalitatean eskaerarekin aurkeztu beharreko agiriak honako hauek dira.

1.– Eskatzaileari dagokionez:

1.1.– Identitateari buruzko datuak: Eskaera sinatzen duenaren identitatearen egiaztagiria.

Gutxienez dirulaguntzen Agindua argitaratu baino urtebete lehenagotik Euskal Autonomia Erkidegoan bizi dela ziurtatzen duen errolda-ziurtagiria, eskatzailea pertsona fisikoa baldin bada.

Administrazio publikoak esleitua dituen egiaztapen-, kontrol- eta ikuskaritza-ahalmenak alde batera utzi gabe, pertsona edo entitate eskatzaileak, espresuki eman dezake baimena organo kudeatzaileak datu horiek lortu edo egiaztatzeko.

1.2.– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du, automatikoki, pertsona edo eskatzaileak baldintza hauek betetzen dituela, eta horretarako ez du pertsona edo entitate horien oniritzia beharko, hala xedatzen du-eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak. Nolanahi ere, eskatzaileak, pertsona fisikoa denean, egiaztapena egiteko baimena berariaz ukatu dezake, baina, kasu horretan, dagokion egiaztagiria aurkeztu beharko du.

1.3.– Pertsona juridikoak izanez gero: administrazio honetako erregistroetan inskribatutako entitateak eskaeran zein erregistrotan dagoen inskribaturik azalduz gero, ez da beharrezkoa izango horren inguruko dokumentaziorik.

Beste administrazioetako erregistroetan inskribatutako entitateek aurkeztu beharko dute sortze-eskritura eta estatutuak eta dagozkien erregistro publikoetan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria eta ordezkaria den pertsonaren identitatea, eta honek daukan legezko ordezkaritzako ahalmena.

2.– Proiektuari dagokion dokumentazioa:

a) Proiektu berarentzat eskatu eta lortu diren beste laguntzen gaineko adierazpen eta haien zenbatekoa, 6. artikuluko 4. paragrafoan adierazitako helbide elektronikoetan eskuragarri dauden ezarritako ereduen arabera.

b) Proiektuaren argibide-memoria.

c) Gidoiaren sinopsia (gehienez 5 orri).

d) Gidoia.

e) Gidoiaren jabego intelektualaren eskubideen egiaztatzea eta, hala badagokio, jatorrizko lanarena; ezin bada hori egiaztatu, eskubideak lagatzeko kontratua egiteko baldintzak hitzartuta daudela ziurtatu.

f) Aurrekontua, partidaka zehaztua.

g) Proiektuaren finantzaketa-plana.

h) Fitxa teknikoa eta artistikoa, egoitza fiskala Euskadin duten artisten, teknikarien eta profesionalen parte-hartzea zehaztuz.

i) Zuzendariaren, gidoilariaren eta produktorearen historia profesionala.

j) Aurreikusitako egutegia eta filmaketarako plana, denbora eta lekuak zehaztuz.

k) Koprodukzio-kontratuak, hala behar izanez gero.

40. artikulua.– Balorazio- eta hautapen-irizpideak.

Balorazio-batzordeak jasotako eskabideak aztertuko ditu eta jarraian aipatzen den baremoaren arabera ondoren zehazten diren alderdiak ebaluatuko ditu:

a) Proiektuaren interes orokorra (20 puntu), bereziki ekimen artistiko berriak eskaintzeko ematen dituen aukerak eta Euskadik edota bertako biztanleek bizi duten errealitate kultural, sozial edo linguistikoarekin, nahiz beste arlo batekoarekin, duen erlazioa baloratuz.

b) Produkzio-proiektuaren balorazioa (30 puntu). Bereziki honako hauek izango dira kontuan:

– aurrekontuaren eta finantzaketa-planaren egokitasuna (10 puntu).

– inplikatzen diren enpresako baliabideak eta giza baliabideak (10 puntu): produkzio-etxe, zuzendari eta gidoilariaren curriculuma. Produkzio-etxeen, zuzendarien eta gidoilarien historian, aurretik egindako lanak kontuan hartuko dira eta egindako proiektuak ez ezik, jendaurrean izandako eragina eta balorazioa eta komunikabide espezializatuetan agertzen diren kritikak baloratuko dira.

– film laburraren garapena Euskal Autonomia Erkidegoan (10 puntu). Dena den, filmaketa edonon eginda ere, eskatzaileak produkzio aurrekontuaren % 50era arte gastatu ahalko du Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldetik kanpo.

c) Autofinantzaketa- edo finantzaketa pribatuaren maila (10 puntu), bereziki produkzio-etxe eskatzailearen enpresa-arriskua kontuan hartuta eta, koprodukzioei dagokienez, baita euskal produkzio-etxeen partaidetza-ehunekoaren maila ere.

d) Zinematografikoki garatu beharreko gidoiaren kalitatea (20 puntu).

e) Ikus-entzunezko sortze-lanaren produkzioan edo garapenean, Euskadin egoitza fiskala duten artista, teknikari edo profesionalen parte hartzea (10 puntu). Ehunekoa ikus-entzunezko produkzioaren aurrekontuaren % 50 edo handiagoa bada, gehieneko puntuazioa lortuko du.

f) Emakumearen parte-hartzea zuzendaritza, gidoilaritza, produktore eragile, argazki zuzendaritza edota musika konposizio lanetan. Emakumeen parte-hartzea esklusiboa denean soilik puntuatuko du (10 puntu).

Balorazio-baremoaren 50 puntu, gutxienez, lortzen ez duten eskabideak ez dira kontuan hartuko, ez proposamen gisa, ezta ordezko gisa ere.

41. artikulua.– Film laburra egiteko epea.

Onuradunak 2023ko abenduaren 31 arte izango du deialdi honetan ezartzen diren betebeharrak betetzeko.

42. artikulua.– Laguntzaren ordainketa.

Film laburrak egiteko emandako laguntzaren ordainketa honela banatuko da:

1.– Laguntza emateko unean lehenengo % 50 ordainduko da. Pertsona juridikoen kasuan, Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izatea egiaztatzen duen agiria aurkeztu ondoren egingo da ordainketa.

2.– % 30, produkzio-etxeak filmaketa hasi dela egiaztatzen duenean eta beti 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera.

3.– Gainerako kopurua (% 20) ere 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, agiri hauek jaso ondoren:

a) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren izenean eta jabetzapean, Euskadiko Filmategia Fundazioan laborategiko filmaren kopia berri bat utzi dela frogatzen duen egiaztapena, inolako akatsik ez duena, zinema-aretoetako estreinaldiko emanaldi eta formatuan eta jatorrizko bertsioan; horrekin batera, ekoizpenaren kopia bat Betacam Digital-ean, lanaren estreinatutako bertsio komertzialen DVD bana, elkarrizketen zerrenda jatorrizko bertsioan eta bikoiztutako hizkuntzetan, sei gida, sei horma-irudi eta sei argazki, eta, azkenik, Euskal Herriko film-ondarea kontserbatzeari eta zabaltzeari begira interesgarria izan litekeen beste edozein sustapen-dokumentazio, inola ere erabilera komertziala izango ez duena.

Lanaren ekoizpena eta erakustea euskarri bideografikoan egiten bada, gordailua Betacam Digitaleko kopia batean egingo da, bai eta estreinatutako bertsioen hizkuntzetako DVD banatan ere. Horrekin batera, arestian aipatutako sustapen-dokumentazioa aurkeztuko da.

Edozein kasutan ere, lehenengo erakusketa publikoa egiten denetik 30 egun baino lehenago egingo dira lanen gordailuak.

b) Proiektua garatzeak dakartzan gastuei buruzko txostena euskadi.eus gunean ezarritako ereduaren arabera eta egin diren gastuak behar bezala frogatzen dituzten jatorrizko fakturak edo kopia konpultsatuen bitartez eta ordainketa egiaztatzen duten agirien bitartez. Hau frogatzeko beste bide bat ICAAk (Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutua) edo finantza-auditoretzak onetsitako kostu-ziurtagiria aurkeztea da.

c) Beste laguntza batzuei buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

d) ISAN Erregistroaren Iberoamerikako Agentzian (ARIBSAN) ISAN erregistroa esleitzeko izapideak bete direla egiaztatzen duen agiria.

Agiri horiek aurkeztuko dira bide presentziala erabiliz zein bide elektronikoa pertsona fisikoak direnean, eta bide elektronikoa erabiliz soilik pertsona juridikoak direnean, https://www.euskadi.eus/nirekarpeta gunean.

43. artikulua.– Betebeharrak.

Agindu honetako 13. artikuluan adierazitako betebeharrei kalterik egin gabe, produkzio-etxe onuradunak betebehar hauek izango ditu:

a) Lehenengo ordainketa jaso eta gehienez sei hilabeteko epean filmatzen hastea. Epe hau behar bezala justifikatutako arrazoiren bat dela medio baino ezingo da luzatu.

b) Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari filmaketaren hasierako eta bukaerako datak jakinaraztea; lehena, hasi baino gutxienez 10 egun aurretik, eta bigarrena, amaitu eta gehienez 20 egun ondoren.

XEDAPEN GEHIGARRIA

– Datu pertsonalak.

1.– Datu pertsonalen tratamenduek baldintza hauek bete beharko dituzte: datu pertsonalen babesari buruzko egungo araudia; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamendua, pertsona fisikoen babesari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio eskeari dagokienez, eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa.

2.– Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuak onartutako II. eranskinekoekin (Segurtasun-neurriak) –3/2010 Errege Dekretua, urtarrilaren 8koa, Administrazio Elektronikoaren eremuan Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duena–.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 24a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala