Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2022ko otsailaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA
654

5/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 28koa, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren lehendakariarena, erakunde honetako langileen lanpostu-zerrenda aldatzen duen epaitegi honen osoko bilkuraren erabakia argitara ematen duena.

Lanpostuen zerrenda da Administrazioak bere barne-egiturak arrazionalizatzeko eta antolatzeko erabiltzen duen tresna, eta, horretarako, bere langile-beharrak zehazten ditu, lanpostu horiek betetzeko eskatzen diren baldintzak zehazten ditu eta horietako bakoitza sailkatzen du, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 13. artikuluak xedatu bezala.

Lanpostuen Zerrenda langileak egituratzeko eta antolatzeko tresna da eta aldian-aldian egokitu egin behar da, administrazio-antolamenduak uneoro eskatzen dituen beharrizanak asetzeko.

Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren azken LPZ 2005eko irailaren 9an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA), eta azken aldaketa 2011ko azaroaren 30ean argitaratu zen EHAAn.

Orduz geroztik gertatu diren aldaketen ondorioz, beharrezkoa da Lanpostu Zerrenda hau aldatzea.

Alde batetik, azken LPZ onartu zenetik gaur egun arte, areagotu egin dira Kontuen Epaitegiarekin eta gainerako Kanpo Kontroleko Organoekin elkarlanean egiten diren fiskalizazio-lanak, hala nola, administrazio elektronikoan, ingurumenean, mendekotasunari emandako arretaren kudeaketan, etab. Gainera, administrazio elektronikoa (e-administrazioa) erabat ezartzeak eragin nabarmena izango du auditore publikoaren lan egiteko moduan. Horren guztiaren ondorioz, auditoriako aholkulari-lanpostua betetzeko eskatzen diren baldintzak aldatu behar dira, bertan jarduteko beharrezkoak diren ezagutzen eta gaitasunen eremua zabalduz eta eskatzen den esperientzia ezagutzekin batera baloratuz; honela, bada, proposatutako pertsonak dagokion arloan bete beharreko lanak kontuan hartuko dira, lanpostua betetzeko beharrezkoak diren gaitasunak dituela bermatzearren.

Bestalde, joan den urriaren 28an, Eusko Legebiltzarrak 6/2021 Legea onartu zuen, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Legea aldatzen duena. Lege horren zioen azalpenean adierazten da gizarteak jarduera publikoan gardentasun handiagoa eskatzen duela eta komeni dela Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren araubide juridikoaren alderdi jakin batzuk aldatzea; horretarako, beharrezkoa da independentzia- eta inpartzialtasun-printzipioak bermatzeko neurriak sustatzea, euskal finantza-sektorearen kontrol- eta fiskalizazio-organoak indartu ahal izateko. Ildo horretan, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legeak aurreikusten du Gardentasunaren Atarian herritarren eskura jarri behar dela, modu zentralizatuan, publikotasun aktiboaren betebeharraren baitan dagoen informazio guztia, eta, nolanahi ere, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egindako behin betiko fiskalizazio-txostenak, urteko lan-programa, urteko memoriak eta Eusko Legebiltzarrak onartutako urteko aurrekontua. Aldaketa horiei aurre egin behar zaienez, komeni da auditoretzako aholkularientzako LPZn dauden 8 lanpostuetatik bat amortizatzea, ezaugarri bereko lanpostu bat sortzeko, Lehendakaritzako aholkulariaz bestelako zereginak beteko dituena, ordainsari-maila berari eutsiz.

2022ko ekitaldirako onartutako aurrekontuko aurrekontu-plantillak 8 lanpostu ditu jada aldi baterako langileentzat, aholkularientzat.

Horrela, bada, orain egin beharreko aldaketak honako hauek dira:

1.– Aldi baterako «Auditoretzako aholkulari» lanpostuan, 542190 kodea, bi kontu:

– Auditoretzako aholkulari posturako eskatzen diren ezagutza berariazkoak areagotzea proposatzen da, eta honako hauek lirateke:

Epaitegiko esparru funtzionalen ezagutza, auditoria finantzario, operatibo eta barne kontroleko teknikak; baita kontabilitate eta auditoretzako nazio eta nazioarteko arauak ere.

Aurrekontuetako eta kontabilitateko gaiei buruzko Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren eta Estatuaren legeria.

Kontratazio publikoari, dirulaguntzak emateari, langileei, zuzenbide publikoko sarrerei eta horien administrazio-prozedurei aplikatu beharreko araudia ezagutzea.

Politika publikoak ebaluatzeko eta ikuskatzeko metodologiak garatzen eta gauzatzen jakitea.

Informazio-sistemen auditoretza.

Administrazio elektronikoari dagokionez, administrazio-izapideen ezagutza izatea (sinadura eta ziurtagiri digitala, elkarreragingarritasuna, datuen babesa, gardentasuna eta kontuak ematea).

– Eskatutako esperientzia aldatzea proposatzen da, zeina antzeko postu batean 5 urte osoko esperientzia izatetik HKEEren ezagutzako esparruetan egitekoak betetzen 5 urte oso izatera aldatzen baita.

2.– Auditoretzako aholkulari-postu bat amortizatuko da, aldi baterako lanpostua, auditoretzaz bestelako edukia duen aholkulari-postu berri bat sortzeko, eta «Lehendakaritzaren aholkulari» izena hartuko du.

Aldaketa hau egingo da labur barru lanpostuen eguneratze beharrezko eta sakona egitea eragotzi gabe, Lanpostu-zerrenda berri bat sorraraziko duena.

Nahitaezko txostenak ikusita eta, ondorioz, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/89 Legearen II. tituluko 1. kapituluan araututakoaren arabera eta 6/2021 Legeak aldatutako Herri Kontuen Euskal Epaitegiari buruzko otsailaren 5eko 1/1988 Legearen 21.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, Osoko Bilkurak honako hau erabaki du:

Lehenengoa.– Lanpostu zerrendaren aldaketa onartzea, erabaki honen Eranskinean jaso dena.

Bigarrena.– Aholkularitzako aholkulari lanpostu baten (aldi baterako lanpostua) amortizazioaren berri ematea Eusko Jaurlaritzako Funtzio Publikoaren Zuzendaritzako Langileen Erregistroko Zerbitzuari, Kargu Publikoen Katalogoa eguneratze aldera, bai eta «Lehendakaritzako aholkularia» aldi baterako lanpostu berri.

Hirugarrena.– Aldaketa hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 28a.

HKEEren lehendakaria,

ANA HELGUERA LÍBANO.

HKEEren idazkari nagusia,

JULIO ARTETXE BARKIN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala