Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2022ko urtarrilaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
231

2554/2021 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzako Administrazioko eta Kudeaketako Zerbitzuburu lanpostu bat (Aurrekontuak, Ordainsarien Kudeaketa eta Gizarte Segurantza) izendapen askez betetzeko deialdia egiten den.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Langileen Zuzendaritzako Administrazioko eta Kudeaketako Zerbitzuburu lanpostua hutsik dago (Aurrekontuak, Ordainsarien Kudeaketa eta Gizarte Segurantza). Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Zuzendaritza Gerentzia honek, honako oinarri hauen arabera

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako estatutupeko langileak, funtzionarioak edo lan-legepeko kontratuko langile finkoak izatea, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak izatea ere, A1/A2 lanbide-taldean.

b) A1/A2 lanbide-taldeko titulazioa izatea.

c) Gutxienez 4 urteko lanbide-esperientzia izatea A1/A2 lanbide-taldean.

d) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuko eta Osakidetzako Euskara Planeko gainerako baldintzak.

2.– Kontuan hartu beharreko merezimenduak.

Giza baliabideen arloko antzeko erantzukizuneko lanpostuetan esperientzia izatea.

Esperientzia eta/edo ezagutzak izatea arlo hauetan:

Ordainsarien eta Gizarte Segurantzaren arloa.

SAP Gizabide, Analyzer, Sistema Red, Osakidetzakoa, etab.

Aurrekontuak, nominak, karteldegiak eta Query-ak egitea (langileen txostenak).

Egindako zerbitzuen aitorpena, antzinatasuna, hirurtekoak finkatzea.

Taldeak antolatzeko eta kudeatzeko gaitasuna.

Interesgarritzat jotzen diren eta lanpostu hori betetzeari balioa eransten dioten merezimendu guztiak aurkeztu ahal izango dira.

3.– Euskararen ezagutza.

Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta hori garatzeko arauetan aurreikusitakoaren arabera baloratuko da.

4.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

Interesdunek Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak (Gurutzetako plaza 12, 48903 Barakaldo). Horretarako, 15 egun balioduneko epea izango dute, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Aurkeztu ahal izango dira, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran.

Interesdunek Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Langileen Zuzendaritzara bidali beharko dute eskabidea (Gurutzetako plaza 12, 48903 Barakaldo), beren datu pertsonal guztiekin eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera.

Dokumentazioa honela aurkeztuko da:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-legepeko kontratudun langile finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten agirien fotokopia konpultsatua.

– Kontuan hartu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.

5.– Balorazio Batzordea.

Batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak baloratzeko, eta hautagaiei jakinaraziko zaie.

Batzordeak, eskabideak aztertu ondoren, eginbide osagarriak egitea erabaki ahal izango du, eta eginbide horiek izangaiei jakinaraziko zaizkie.

Izangaien balorazioa egin ondoren, proposamena egingo da, izendapena formalizatzeko. Batzordeak, txosten arrazoitua egin ondoren, lanpostua hutsik uztea proposatu ahal izango du, izangaiek eskatutako baldintzak betetzen ez badituzte.

Batzordearen bilkura bakoitzaren akta egingo da. Bertan hauek guztiak jasoko dira: aurkeztutako izangaiak, eginbide osagarriak (halakorik balego) eta lanpostua izangai bati esleitzeko edo, hala badagokio, deialdia hutsik uzteko kontuan hartu diren arrazoiak.

6.– Hautaketa-prozedura.

Inola ere ezingo dira merezimendutzat hartu deialdia EHAAn argitaratzen den egunean aurkezten ez direnak, ezta eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

7.– Prozedurari amaitzen duen ebazpena.

Honen bidez hasten den prozedura (lanpostua esleitzea edo esleitu gabe uztea) Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentearen ebazpenaren bidez amaituko da, eta EHAAn, Intraneten eta Osakidetzaren webgunean argitaratuko da.

Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean.

8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2021eko abenduaren 21a.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,

MARIA LUZ MARQUES GONZALEZ.


Azterketa dokumentala