Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2021eko abenduaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6192

1480/2021 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Emagina kategorian, Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2018 eta 2019an iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-probetarako deia egitea.

Bigarrena.– Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea (I. eranskina) Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Emagina kategorian, Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen IV. eranskinean dagoen gai-zerrenda onartzea.

Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2022ko urtarrilaren 25etik 2022ko otsailaren 24ko 14:00ak arte ezartzea, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren 9.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetzaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 25a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

I. ERANSKINA
ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROBAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK DIPLOMADUN SANITARIOAK LANBIDE-TALDEKO EMAGINA KATEGORIAN, OSAKIDETZAKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN

1.– Deialdiaren xede diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Emagina kategoriako Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak, II. eranskinean jasota daudenak alegia.

1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3. oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaien betekizunak.

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak ere bete beharko dituzte, eta horiek kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharko dira:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, OLTko titulua, Erizaintzako Unibertsitate Diploma edo Erizaintzako Gradua eta Obstetrizia eta Ginekologiako Espezialista titulua (Emagina) izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, lortu nahi den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

b) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak betetzea, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

A2 taldea (B talde zaharra): 20 euro.

3.– Lehiaketaldiaren garapena.

3.1.– Oposizioaldia.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio probaren edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu, eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.

Epaimahaiak Osakidetzari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai probak prestatzean, bai lehiaketaldian. Epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizuna bete beharko dute pertsona horiek.

Epaimahaiak Osakidetzari kanpoko aholkularitza-erakundeetara jotzea eskatu ahal izango dio ere bai, probak prestatzeko eta oposizioaldian probekin zerikusia duten gai guztietarako. Horretarako, Osakidetzak behar diren neurriak jarriko ditu kanpo-erakunde aholkularien parte-hartzea gauzatzeko.

Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

Halaber, proba prestatzeko bibliografia ere eranskin horretan jasoko da.

3.2.– Oinarri orokorretako 14. apartatuan zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, 14.2. oinarrian zerrendatzen den dokumentazioaz gain:

– Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako OLTko tituluaren, Erizaintzako Unibertsitate Diplomaren edo Erizaintzako Graduaren eta Obstetrizia eta Ginekologiako Espezialista (Emagina) tituluaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, lortu nahi den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

3.3.– Lehiaketaldia.

Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

3.4.– Lanpostuaz jabetzea.

Oinarri orokorretako 17. apartatuan aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honetako destinoren bat jabetzan hartzen dutenek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte lanpostuaz jabetzeko ekitaldian:

– Elkargokide-ziurtagiria.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: EMAGINA

Osakidetzako zuzendari nagusiaren 1473/2021 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

a) Barne-sustapeneko txandako deialdia: 11 destino.

Sarbide orokorra: 10.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 1.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 1.

b) Txanda askeko deialdia: 44 destino.

Sarbide orokorra: 41.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 3.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 3.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).

Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.

2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak Osakidetzako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez zehazten direnean zehaztuko dira. Ebazpen hori Osakidetzaren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, aldizkari horretan Osakidetzako Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko indarreko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren.

III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA DIPLOMADUN SANITARIOAK LANBIDE-TALDEKO EMAGINA KATEGORIAN, OSAKIDETZAKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN

1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

Eskabideak aurkezteko epearen azken egunera arte hautagaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

1.– Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan edo edozein administrazio publikotan edo Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan emagin gisa edo erizaintza-eremuko kudeaketako lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,23 puntu.

Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,07 puntu hilabete bakoitzeko.

c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,09 puntu hilabete bakoitzeko.

d) B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.

e) Lehiatzen den lanpostu berean B taldean emandako zerbitzuak: 0,23 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu):

Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduaurreko prestakuntza:

Espediente akademikoaren balorazioa honela egingo da:

(Ikus .PDF)

Ez dira ebaluatuko, eta, horregatik, ez dira zatitzailean sartuko, ez ofizialki baliozkotu diren ikasgaiak, ez erlijioko, prestakuntza politikoko, gorputz-hezkuntzako, hizkuntzetako, etxeko lanetako, autopsia mediko-legalaren nozioetako ikasgaien kalifikazioak, ez Laguntzaile Tekniko Sanitarioko ikasketen, Erizaintzako Diplomaren edo Erizaintzako Graduaren berezko edukiarekin funtsezko loturarik ez duten beste ikasgai batzuen kalifikazioak.

b) Graduondoko prestakuntza:

– Cum laude doktore-titulua: 10 puntu.

– Doktore-titulua: 9 puntu.

– Graduondoko masterra: 6 puntu.

– Unibertsitateko Aditu edo Espezialista titulua: 5 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.

– Lizentzia-gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): 3 puntu.

– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,25 puntu.

– Lotutako bestelako unibertsitate-tituluak: 2,5 puntu.

Cum laude doktore gisa puntuazioa emanez gero, ez da punturik emango Doktore gisa. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen diploma lortzeko balio duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.

c) Prestakuntza espezializatua:

– Ofizialki onartutako espezialitateren batean Erizain espezialistaren titulua izateagatik: 3 puntu.

Apartatu honetan, ez da baloratuko lortu nahi den kategoriako lanpostua lortzeko eskatutako titulua.

d) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,20 puntu.

– 10 eta 19 ordu bitartean: 0,75 puntu.

– 20 eta 29 ordu bitartean: 1,25 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitartean: 2 puntu.

– 50 eta 99 ordu bitartean: 3 puntu.

– 100 eta 249 ordu bitartean: 4 puntu.

– 250 eta 599 ordu bitartean: 5 puntu.

– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:

– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.

Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,20 puntu baino gutxiago emango.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

e) Irakaskuntza-jarduerak:

– Unibertsitateko fakultateko irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,75 puntu.

– Dedikazio partzialeko irakaslea Erizaintzako Unibertsitate Eskolan (8 orduko): 0,050 puntu.

– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,750 puntu.

– Praktika klinikoko irakasle-tutorea, venia docendi delakoarekin (urteko): 0,750 puntu.

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,050 puntu.

f) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:

– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.

Ez da baloratuko apartatu honetan zehaztu ez den merezimendurik.

g) Hizkuntzak (gehienez, 3 puntu):

– Ingelesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Frantsesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Alemana: gehienez, 1,5 puntu.

h) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

3) Euskara:

– 2. HE: 18 puntu.

– 1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
EMAGINA
I.– GAI-ZERRENDA OROKORRA

1.– Bioetikaren funtsezko oinarriak. Espainiako Erizaintzaren Kode deontologikoa, Espainiako emaginen Kode deontologikoa. Sekretu profesionala: kontzeptua eta erregulazio juridikoa. 10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa (199. artikulua).

2.– Zainketen metodologia: erizaintza-prozesua. Ezaugarriak eta faseak. Beharrizanen araberako balorazio diagnostikoa (Virginia Henderson). Balorazioa egiteko tresnak: baloraziorako eskalak. Erizaintzako diagnostikoak: kontzeptua eta motak NANDA taxonomiaren arabera. Erizaintzako zainketen planifikazioa: emaitzak eta esku-hartzeak (NOC eta NIC).

3.– Erizaintzako ikerketa. Ikerketa-metodologia: diseinua, bilketa eta analisia. Azterketa eta diseinu motak. Teknika kuantitatiboak eta kualitatiboak. Lan zientifiko baten egitura metodologikoa eta faseak: kontzeptuala, diseinua eta planifikazioa, enpirikoa, analitikoa eta ezagutzera emateari dagokionez. Estatistika deskriptiboa. Banaketa motak eta banaketa definitzen duten parametroak. Estatistika inferentziala: konfiantza-tarteak. Hipotesi-testak.

4.– Komunikazio-gaitasunak eta -teknikak. Pertsonen arteko eta profesionalen arteko komunikazioa. Emaginak pazientearekin, senideekin eta talde sozialekin duen harremana: entzute aktiboa, laguntza-harremana. Talde-lana arreta-eremuetan.

5.– Osasun publikoa eta epidemiologia. Osasuna eta gaixotasuna kontzeptuak. Prebentzioa eta osasuna sustatzea kontzeptuak. Kate epidemiologikoa. Gaixotasun transmitigarriak. Gaixotasun transmitigarrien prebentzio- eta kontrol-neurriak. Nahitaez aitortu beharreko gaixotasunak. Osasuneko prebentzio-neurriak: kontzeptu orokorrak. Antiseptikoak. Desinfektatzaileak. Desinfekzioa, esterilizazioa (esterilizatzeko metodoak, material esterila nola manipulatu eta mantendu). Hondakin sanitarioen kudeaketa.

6.– Segurtasun klinikoa: pazientearen segurtasunaren oinarrizko kontzeptuak. Asistentzia sanitarioarekin erlazionatutako infekzioak, prebentzio-neurriak. Emaginaren zeregina infekzio nosokomialean. Eskuen higienea eta eskularruen erabilpen egokia. Ospitaleko isolamendua: kontzeptua, motak eta deskripzioa. Segurtasun-gorabeheren jakinarazpena. Gertakizun kaltegarrien saihesgarritasuna eta eragina.

7.– Emagina emakumearen bilakaera-etapetan osasun-hezkuntzako agente gisa haren sexu- eta ugalketa-osasunean: menarkia; nerabezaroa; haurdunaldiko, erditzeko eta erditu osterako osasun-hezkuntza; klimaterioa eta menopausia. Emakumeen osasunerako hezkuntza-programetan talde-dinamika aplikatzea. Mendekotasuna sortzen duten substantzien kontsumoa prebenitzeko hezkuntza. Genero-indarkeria prebenitzeko hezkuntza. STGak prebenitzeko hezkuntza.

8.– Generoa eta osasuna. Genero-indarkeria. Tratu txarrak, emakumeen genitalen mutilazioa: detekzioa eta prebentzioa. Tratu txarren aurrean jarduteko protokoloa.

9.– Gizakien ugalketa. Emakumezkoen ugaltze-aparatuaren anatomia. Kanpoko organo genitalak. Pelbisaren hezur-egitura. Pelbis biguna. Barrualdeko sexu-organoak. Histologia. Baskularizazioa. Lotailuak. Inerbazioa. Emakumeen ugalketa-aparatuaren fisiologia. Gametogenesia: obogenesia eta espermatogenesia. Gizakien sexu-ugalketaren kontzeptu orokorrak. Gizonezkoen eta emakumezkoen ugalketa-sistemaren egitura eta funtzioa. Emakumezkoen ugalketa-zikloa: obulutegiko zikloa eta endometrioko zikloa.

10.– Enbriologia. Ernalketa aurreko aldia, garraioa eta ezarpena. Enbrioi garaia: ernetze-geruzak bereiztea. Gorputzaren forma agertzea. Plazentaren ezaugarri morfologikoak eta funtzionalak. Fetuaren aldia: garapena. Fetuaren zirkulazioa.

11.– Giza genetika: genetikaren oinarrizko nozioak. Aholku genetikoa eta jaioaurreko diagnostikoa. Jaioaurreko diagnostikoko teknikak.

12.– Haurdun geratu aurreko kontsulta. Prebentzio-jarduerak.

13.– Haurdunaldia: haurdunaldiaren anatomia eta fisiologia. Haurdun dagoen emakumearen aldaketa anatomikoak eta fisiologikoak. Haurdunaldiaren diagnostikoa: haurdunaldi-probak.

14.– Emakume haurdunaren arreta: emakume haurdunaren historia. Miaketa orokorra eta obstetrikoa: Leopolden maniobrak. Ohiko analitika eta proba diagnostikoak (kardiografia, ekografia, zitologia, erradiologia, amniografia, amniozentesia), indikazioak, prestaketa eta arriskuak. Erditze-data zehaztea. Arazoak identifikatzea. Haurdunaren kontrola eta jarraipena. Fetuaren ongizatearen balorazioa. Haurdun dagoen emakumearentzako heziketa sanitarioa: ohitura osasungarriak, elikadura, kanporatzea, jarduera/atsedena... Farmakoak haurdunaldian. Haurdunaldiaren alderdi psikosozialak. Ariketa fisikoa haurdunaldian. Gaixotasun infekziosoen prebentzioa haurdunaldian.

15.– Emakumearen arreta eta zainketak erditzean: erditzearen fisiologia. Erditze-lanaren etapak. Erditzean esku hartzen duten faktoreak: fetua, erditzeko bidea, erditzeko motorra. Amaren eta fetuaren balorazioa. Zeinuak eta sintomak.

16.– Erditze arrunterako arreta-estrategia. Erditze-plana. Emakumearen alderdi psikologikoak erditzean. Erditzeko aukerak.

17.– Erditzea. Ingresatzean egin beharreko miaketak. Barneko eta kanpoko monitorizazioa. Amniorrexia. Fetuaren ongizatearen balorazioa. Episiotomia: Indikazioak eta prozedurak. Perineoko urraduren sailkapena eta konpontzeko prozedura, konplikazioak eta ondorioak. Emakumeentzako arreta eta zainketak erditzean: plazenta aztertzea. Mina arintzea erditzean. Analgesikoak eta anestesikoak. Mina arintzeko metodo ez-farmakologikoak. Farmakoterapia erditze-prozesuan. Emakumeentzako arreta eta zainketak erditze zuzenduan. Erditzea eragitea.

18.– Emakumearentzako arreta erditu ondoren. Puerperio normala. Aldaketa fisikoak eta psikologikoak. Erditze ondoko molestiak. Berehalako puerperiorako arreta: miaketa orokorra, arazoak identifikatzea eta prebenitzea. Erditze ondoko norbere buruaren zainketa: elikadura, ariketa eta atsedena, kanporatzea, segurtasuna, ongizatea. Puerperioan dagoen emakumearen egokitzapen psikosoziala.

19.– Kontrola eta jarraipena puerperioan: etxeko arreta puerperioan. Puerperioko eta jaioberriaren kontrol-programak. Erdiondoko azterketa. Erdiondoko ariketa fisikoak eta pelbis-zorua berreskuratzea.

20.– Jaioberriaren berehalako arreta. Hasierako balorazioa, erregistroak eta berehalako zainketak. Azterketa orokorra: Apgar testa. Balorazio neurologikoa. Arrisku-egoerak identifikatzea. Jaioberria umetokitik kanpoko bizitzara egokitzea.

21.– Jaioberriaren zainketa: oxigeno-ekarpen termoerregulatzailea, ongizatea eta segurtasuna. Elikatzea, kanporatzea, jarduera, loa. Jaioberrien baheketa-probak: sortzetiko gaixotasunen detekzio goiztiarra eta haurren gorreriaren detekzio goiztiarra.

22.– Gurasoei zainketei buruzko orientazioa ematea. Kontzeptuak, esku-hartzea eta arreta alderdi hauetan: garapenean oinarritutako zainketak, larruazala larruazalaren kontra, kanguruaren metodoa, umeen lagunak diren ospitaleen ekimena, lotura eta atxikimendua.

23.– Haurdunaldian konplikazioak dituen emakumeari laguntzea. Arriskupeko haurdunaldia: emaginaren balorazioa, laguntza eta zaintza arriskupeko haurdunaldian. Odoljario-arazoak lehen eta bigarren hiruhilekoan: abortua, abortu-mehatxua, haurdunaldi ektopikoa eta mola. Odoljarioak hirugarren hiruhilekoan: plazenta prebioa, abruptio placentaea.

24.– Arrisku handiko haurdunaldia: hiperemesiak, hipertentsio-egoerak haurdunaldian, diabetesa, anemia, kardiopatiak, sindrome barikosoa. Esku-hartzeak eta egoera aztertzea haurdunaldiko nahasmendu kardiobaskularretan eta arnasketa nahasmenduen, eta nahasmendu digestibo, dermatologiko, neoplasiko, hematologiko, muskulu-eskeletiko eta neurologikoetan. Inplikazioak, esku-hartze espezifikoak. Jaiotza-inguruko gaixotasun hemolitikoa: isoimmunizazio arazoak.

25.– Fetuaren konplikazioak haurdunaldian: fetuaren hazkuntzaren eta garapenaren balorazioa: umetoki barneko hazkuntzaren atzerapena. Fetuaren heldutasuna baloratzea. Esku-hartze espezifikoak. Haurdunaldiaren iraupenarekin lotutako arazoak: erditze goiztiarra izateko mehatxua, haurdunaldi luzea. Esku-hartze espezifikoak.

26.– Fetu itsatsien ondoriozko arazoak: plazentako, zilbor-hesteko, mintzetako eta likido amniotikoko anomaliak. Haurdunaldi anizkoitza eta erditze anizkoitza. Balorazioa eta zainketak. Arriskupeko haurdunaldiaren alderdi psikologikoak. Osasun mentalaren nahasmenduak haurdunaldian. Fetua erditu aurretik hiltzea. Farmakoak haurdunaldiko osasun-arazoetan. Haurdunaldiko arrisku-egoera psikosozialak: emakume nerabea, bakarrik dagoen emakumea.

27.– Arriskupeko erditzea: kontzeptua, faktore etiologikoak eta horiekin erlazionaturikoak. Erditze-lanaren konplikazioak: erditze distozikoa, tresnaz lagundutako erditzea, erditu bitarteko traumatismoak. Fetuaren ongizatea galtzeko arriskua. Erditze uneko konplikazioak: odoljarioak. Larrialdi obstetrikoko egoerak.

28.– Emaginaren arreta erditze goiztiarrean. Erditze barruko heriotza. Jaiotza-inguruko dolu motak: kontzeptua, arreta eta zainketak. Esku-hartze espezifikoak.

29.– Erditu ondoko arrisku-egoerak. kontzeptua, faktore etiologikoak eta horiekin erlazionaturikoak. Konplikazio orokorrak: odoljarioak, gaixotasun tronboenbolikoa. Infekzio puerperala: profilaxia, emakumearen arreta eta zaintza. Konplikazio lokalak: mastitisa. Josturen dehiszentziak, perineoko hematomak. Asaldura psikologikoak puerperioan.

30.– Arriskupeko jaioberria: goiztiarra, garai ostekoa. Pisu gutxiko jaioberria. Arazoen sailkapena. Arnasketa-, neurologia- eta giltzurrun-arazoak dituen jaioberria. Hiperbilirrubinemia: kausak, konplikazioen prebentzioa. Zainketa espezifikoak. Jaioberrien infekzioak: konplikazioen kausak prebentzioa. Jaioberriaren eta/edo amaren bihotz-biriketako oinarrizko bizkortzea eta bizkortze aurreratua.

31.– Amagandiko edoskitzea. Esne-jariaketaren fisiologia: arazo ohikoenak. Bularra emateari uztea. Osasun-hezkuntza eta amagandiko edoskitzearen sustapena. Amagandiko edoskitzearen praktikak: posizioak, esnea ateratzea.

32.– Zilbor-hesteko odola ematea. Definizioa. Prozedura. Legezko alderdiak. Ama-esnea dohaintzan ematea. Euskadiko ama-esnearen bankua.

33.– Emakumeari laguntzeko plan integrala. Arreta eta zaintza emakumearen ugalketa-osasunean: menarkia, pubertaroa eta nerabezaroa, klimaterioa eta menopausia. Sexualitatea: anorgasmia, sexualitatearen nahastea. Ohitura osasungarriak sustatzea, arriskuak prebenitzea eta kontrolatzea. Arazo ginekologikoak dituen emakumea zaintzea. Menstruazio-zikloaren alterazioak.

34.– Ugalketa-sistemaren egituran arazoak dituen emakumea. Ernalezintasuna eta antzutasuna. Laguntza bidezko ugalketa-teknikak. Ugalketa-sistemaren hantura-prozesuak eta infekzioak. Gernu-inkontinentzia. Estatika genitalaren alterazioak: prolapsoak. Osasun-hezkuntza familia-plangintzan: kontzeptua. Antisorgailuak: naturalak, hesiak, hormonalak, UBG, kirurgikoak. Kontrazepzioa. Haurdunaldia norbere borondatez etetea.

35.– Minbizi genitalaren eta bularreko minbiziaren diagnostiko goiztiarra. Populazioa goiz diagnostikatzeko eta bahetzeko programak. Epidemiologia. Asistentzia-jarraibideak. Minbizi ginekologikoa duten emakumeei arreta eta zainketak ematea.

36.– Sexu-transmisiozko gaixotasunak: sifilisa, gonorrea, herpes genitala, trikomoniasia, kandidiasia. Beste gaixotasun batzuk: hiesa eta hepatitisa. Diagnostikoa eta tratamendua Prebentzioa. Kontrola. Osasunerako hezkuntza. Sexu-transmisiozko gaixotasunak, osasun publikoko arazo gisa. Epidemiologia.

II.– GAI-ZERRENDA KOMUNA

1.– Lanbide Sanitarioen Antolamendua: lanbide sanitarioen jarduna.

2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioko eta kalitateko xedapen orokorrak. Prestazioak.

3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren arau orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Ordainsariak. Lanaldia, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.

4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen xedapen orokorrak. Euskadiko osasun-sistema: antolamendua eta herritarren eskubideak eta betebeharrak. Kontratu-programa. Osakidetza Ente Publikoaren konfigurazioa. Zuzendaritza-antolakuntza. Gestio-araubidea.

5.– Osakidetza Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Zuzendaritza-antolakuntza: zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: eraketa. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.

6.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.

7.– Pazientearen autonomiaren gaineko printzipio orokorrak, eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua. Historia klinikoa. Alta-txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.

8.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun arloko aurretiazko borondateena.

9.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak: legearen xedea eta hildako pertsonen datuak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak.

10.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.

11.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

13.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

14.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.

15.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko jardun-eremuak eta neurriak: Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Planeko (2013-2019) Irudia eta Komunikazioa eta Kanpo-harremanak.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– González Merlo. Obstetricia. 6. edizioa. 2014. Masson.

2.– González Merlo. Ginecología. 9. edizioa. 2014. Elsevier España.

3.– Obstetrizia Ginekologikoa (Emagina) espezialitateko prestakuntza-programa, maiatzaren 6ko SAS/1349/2009 Aginduaren bidez onartua. Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioa. 2014. 10 liburuki.

https://ingesa.sanidad.gob.es/bibliotecaPublicaciones/publicaciones/internet/

4.– Grupo de trabajo de la guía de practica clínica de anticoncepción hormonal e intrauterina. Guía de practica clínica de anticoncepción hormonal e intrauterina. Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioa. Instituto Aragonés de Ciencias de la Salud. 2019. Guías de practica clínica en el SNS.

https://portal.guiasalud.es/wp-content/uploads/2019/06/gpc_585_anticoncepcion_iacs_compl.pdf

5.– S.B. Sbolds, M.L. London, P.A. Ladewig. Enfermería maternoinfantil. Un concepto integral. Madril. Ed. Panamericana, 2000.

6.– Recomendaciones de la OMS: cuidados durante el parto para una experiencia de parto positiva. Washington, D.C. Organización Panamericana de la Salud. 2019. Lizentzia: CC BY-NC-SA 3.0 IGO.

https://www.who.int/reproductivehealth/publications/intrapartum-care-guidelines/es/

7.– Guía de práctica clínica de atención en el embarazo y puerperio. Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioa. Agencia de Evaluación de Tecnologías Sanitarias de Andalucía. 2014.

https://www.mscbs.gob.es/organizacion/sns/planCalidadSNS/pdf/Guia_practica_AEP.pdf

8.– Cuidados desde el nacimiento. Recomendaciones basadas en pruebas y buenas prácticas. Osasun eta Gizarte Politika Ministerioa. 2010.

https://www.mscbs.gob.es/va/organizacion/sns/planCalidadSNS/pdf/equidad/cuidadosDesdeNacimiento.pdf

9.– Manual de lactancia materna. De la teoría a la práctica. Asociación Española de Pediatría. 2009.

10.– Amagandiko Edoskitzearen gaineko Jarduera Klinikorako Gida Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioa. Euskadiko Teknologia Sanitarioen Ebaluazio Zerbitzua (OSTEBA), 2017.

https://www.mscbs.gob.es/organizacion/sns/planCalidadSNS/docs/GPC_560_Lactancia_Osteba_compl-1.pdf

11.– Cloherty JP, Eichenwald EC, Stark AR. Manual de neonatología. 6. edizioa. Bartzelona. Ed. Wolters Kluwer Health España, S.A. 2009.

12.– Cibanal L, Arce MC, Carballal MC. Técnicas de comunicación y relación de ayuda en ciencias de la salud. 3. edizioa. Elsevier España. 2014.

13.– Bulechek, G.M., Butcher, H.K., McCloskey Dochterman, J. Clasificación de intervenciones de enfermería (NIC). 7. edizioa. Elsevier Mosby. Bartzelona. 2018.

14.– Herdman TH, Kamisuru S, Editores. NANDA Internacional. Diagnósticos enfermeros: definiciones y clasificación. Madril. Elsevier. 2019.

15.– Moorhead S, Johnson M, Maas M.L, Swanson E. Clasificación de resultados de enfermería. (NOC). 6. edizioa. Bartzelona. Elsevier. 2018.

16.– Sánchez MA, Bioética en ciencias de la salud. Elsevier Masson. 2012.

17.– Erizaintzako kode deontologiko espainiarra.

https://www.consejogeneralenfermeria.org/pdfs/deontologia/codigo_deontologico.pdf

Espainiako emaginen kode deontologikoa.

https://aesmatronas.com/wp-content/uploads/2017/11/CODIGO_DEONTOLOGICO.pdf

18.– Osakidetzako Prebentzio Zerbitzua - Lan-osasuna. Informazio-eskuliburua. Osakidetzako langileek dituzten arrisku orokorrak. 2008.

19.– INOZ Batzordea. Infekzio nosokomiala kontrolatzeko arauen eskuliburua. I. eranskina, Osakidetza. 1997.

20.– 147/2015 Dekretua. Osakidetza. Pazienteen eta erabiltzaileen eskubideei eta betebeharrei buruzko adierazpena.

21.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.

22.– 825/2010 Errege Dekretua, ekainaren 25ekoa, sexu- eta ugaltze-osasunari eta haurdunaldia borondatez eteteari buruzkoa.

23.– 39/1999 Legea, azaroaren 5ekoa, Langilearen familia- eta lan-bizitza uztartzea sustatzekoa.

24.– 9/2009 Legea, urriaren 6koa, aitatasun baimenaren iraupena arautzen duena.

25.– Jarduketa gida osasun arloko profesionalentzat genero indarkeriaren eta sexu erasoen aurrean Euskadin nola jardun jakiteko.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/guia_violencia_genero/eu_def/adjuntos/guia_rap_viol_genero_eu.pdf

26.– 83/2010 Dekretua, martxoaren 9koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura diharduten funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa onartzeko dena.

27.– Hernández R. Metodología de la investigación. 6. edizioa. Mc Graw-Hill. Mexiko. 2014.

28.– Salamanca Castro A.B. El aeiou de la investigación en enfermería. Fuden-Fundación para el desarrollo de la Enfermería. 2. edizioa (2018).

29.– Jardunbide onak ezartzeko tresna (2. edizioa). 2012.

http://rnao.ca/sites/rnao-ca/files/Toolkit_en15.pdf

30.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20. Eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/cinfo_estrategia_seg_paciente/eu_def/adjuntos/ESTRATEGIA2020_eu.pdf

31.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa. Eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2012/03/1201512e.pdf

32.– Eskularru sanitarioak egoki erabiltzeko gidaliburua. Osakidetza 2017. Eskuragarri Osakidetzako web orrian:

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/lehen/Uso_adecuado_guantes_sanitarios_eus.pdf

33.– Emakumeen genitalen mutilazioa. Euskadiko osasun sisteman gomendatutako jardunen gidaliburua. Argitalpen Zerbitzu Zentrala. Eusko Jaurlaritza, 2016.

http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/mutilacion_genital_femenina/eu_def/adjuntos/emakumeen-genitalen-mutilazioa-gida.pdf

34.– Zilbor-hesteko odola ematea.

http://www.ont.es/informacion/Paginas/DonacionSangredeCordonUmbilical.aspx

35.– Euskadin ama-esnea ematea:

146/2018 Dekretua, urriaren 16koa, zeinaren bidez sortzen baita emandako giza esnearen euskal bankua, eta ama-esnea atzeman, atera, prozesatu, banatu eta administratzeko baldintzak ezartzen, norberaren seme edo alaba elikatzeko eta besteri emateko.

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2018005193

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa (4., 5., 6., 7., 8., 9., 10. eta 11. artikuluak).

2.– 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa (1-29. artikuluak).

3.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena (1., 2., 3., 4., 17., 18., 19., 42.– 61., 76. eta 77. artikuluak).

4.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzkoa (1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., 10., 11., 19., 20., 21., 22. eta 23. artikuluak).

5.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena (1., 3., 6., 9. eta 13. artikuluak).

6.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena (1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., 10., 11., 12., 13., 14., 15., 16., 17., 18., 19., 20. eta 21. artikuluak).

7.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena (1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., 10., 11., 12., 13., 14., 15., 16., 17., 18., 19., 20., 21., 22. eta 23. artikuluak).

8.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun arloko aurretiazko borondateena (1., 2., 3., 4., 5., 6. eta 7. artikuluak).

9.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (4., 5., 6., 7., 8., 9., 10., 11., 12., 13., 14., 15., 16., 17. eta 18. artikuluak).

10.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa (1., 3. eta 43. artikuluak).

11.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/marco_estrategico_2021_2024/eu_def/adjuntos/Marco-Estrategikoa-Osasun-Saila-2021-2024.pdf

12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

https://www.euskadi.eus/libro/euskadiko-osasun-politikak-2013-2020-politicas-de-salud-para-euskadi-2013-2020/web01-a2ingkli/eu/

13.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/cinfo_estrategia_seg_paciente/eu_def/adjuntos/ESTRATEGIA2020_eu.pdf

14.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_departamento/eu_def/adjuntos/stp/lehentasun-estrategiko-sanitarioak-2017-2020.pdf

15.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko II. Plana 2013-2019.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/euskararenPlanaEu.pdf


Azterketa dokumentala