Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2021eko azaroaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5773

64/2021 EBAZPENA, azaroaren 10ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak Arbitraje Batzordean izango dituen ordezkariak izendatzeko erabakia argitaratzea xedatzen duena.

2021eko azaroaren 9an egindako bileran, Gobernu Kontseiluak Eusko Jaurlaritzak Arbitraje Batzordean izango dituen ordezkariak izendatzeko erabakia onartu zuen. Horrenbestez, beharrezko zabalkundea emateko xedez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Eusko Jaurlaritzak Arbitraje Batzordean izango dituen ordezkariak izendatzeko erabakiaren testua, ebazpen honen eranskin gisa agertzen dena.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 10a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN AZAROAREN 10EKO 64/2021 EBAZPENARENA
ERABAKIA, EUSKO JAURLARITZAK ARBITRAJE BATZORDEAN IZANGO DITUEN ORDEZKARIAK IZENDATZEKO DENA

Ebazpen Batzordea arautzen duen ekainaren 30eko 13/1994 Legearen 7.1 eta 19.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, aipatutako 7.1 artikuluan aurreikusitako aldez aurreko informazio-kontsulta Eusko Legebiltzarrari egin ondoren, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak, eztabaidatu ondoren, honako erabaki hau hartu du:

ERABAKIA:

Ondoren aipatzen direnak izendatzea Eusko Jaurlaritzaren ordezkari Arbitraje Batzordean:

José Ramón Bengoetxea Caballero jauna, Arabako Lurralde Atalari atxikitzeko,

Kepa Bilbao Gaubeca jauna, Bizkaiko Lurralde Atalerako,

Carmen Agoues Mendizabal andrea, Gipuzkoako Lurralde Atalerako.


Azterketa dokumentala