Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2021eko urriaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
5400

AGINDUA, 2021eko irailaren 30ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, 2020an kulturaren profesionalei zuzendatuko COVID-19 laguntzen zerrenda argitaratzen duena.

AURREKARIAK

1.– 2020ko maiatzaren 11n, EHAAn (87. zk.) argitaratu zen 2020ko apirilaren 30eko Ebazpena (huts-zuzenketa EHAAn, 97. zk., 2020ko maiatzaren 19ko Ebazpena), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita kulturako profesionalentzako laguntzen deialdia, zeinaren jarduerak bertan behera edo etenda geratu baitira, eragindako osasun-krisiaren ondoriozko COVID-19 kudeatzeko alarma-egoeraren deklarazioaren ondorioz.

2.– 2020ko apirilaren 30eko Ebazpenaren 7. artikuluko 7. puntuak dio: Publikotasun-printzipioa betetzeko, emandako ebazpenak berariaz eta banan-banan jakinarazteaz gain, Lanbideko zuzendari nagusiaren ebazpenaz honako hau agertuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian: alde batetik, deialdi honetako dirulaguntzak nori esleitu zaizkien eta zenbatekoak izan diren, eta, bestetik, nori aldatu zaizkien esleitutako dirulaguntzak.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2020ko apirilaren 30eko Ebazpenaren babesean emandako laguntzen eta onuradunen zerrenda (I. eranskina).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, denek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 30a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala