Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

158. zk., 2021eko abuztuaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

LEHENDAKARITZA
4362

EBAZPENA, 2021eko abuztuaren 6koa, Araubide Juridikoaren zuzendariarena, 631/2021 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emandako 2021eko abuztuaren 3ko autoa argitaratzeari buruzkoa. Auto hori lehendakariaren uztailaren 23ko 35/2021 Dekretuaren bigarren apartatuari buruzkoa da. Dekretu horrek bigarren aldiz aldatu zuen dekretu hau: 33/2021 Dekretua, uztailaren 7koa, SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko prebentzio-neurriak eguneratu eta zehaztekoa.

Jakinarazten da Asgascon elkarteak lehendakariaren uztailaren 23ko 35/2021 Dekretuaren bigarren apartatuaren aurka sustatutako 631/2021 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan, prozedura arruntean, –dekretu horrek bigarren aldiz aldatu zuen 33/2021 Dekretua, uztailaren 7koa, SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko prebentzio-neurriak eguneratu eta zehaztekoa (2021eko uztailaren 23ko EHAA, 147. zk.)–, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren Hirugarren Sekzioak kautelazko neurri hau hartzea erabaki duela 69/2021 zenbakiko kautelazko neurrien pieza bananduan emandako 2021eko abuztuaren 3ko autoaren bidez:

«1.) Uztailaren 23ko 35/2021 Dekretuaren bigarren apartatuko 5. paragrafoaren azken tartekiaren exekuzioa etetea –hauxe dio tarteki horrek: "Hondartzetan eta igerilekuetan joan-etorriak egiteko eta paseatzeko, maskara erabili beharko da"–. Esparru horretan, pertsonen arteko 1,5 m-ko distantziaren araubide orokorra aplikatuko da, eta maskara erabili beharko da distantzia hori mantendu ezin bada.

2.) Aurkaratutako dekretuaren gainerako apartatuak ez etetea, auzi-jartzaileak horiek eteteko eskatu badu ere.

3.) Intzidente honen kostuak berariaz ez ezartzea inori.»

Eta denek jakin dezaten ematen da horren guztiaren berri, Auzitegiak adierazitakoa eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 134. artikuluan xedatutakoa betez.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 6a.

Araubide Juridikoaren zuzendaria,

NIEVES MARTÍNEZ DE ANTOÑANA BLANCO.


Azterketa dokumentala