Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2021eko abuztuaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4294

178/2021 DEKRETUA, uztailaren 13koa, Energiaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza Kontseiluko zenbait kide kargutik kendu eta beste batzuk izendatzeko dena.

Energiaren Euskal Erakundea sortzeko azaroaren 24ko 9/1982 Legearen 8. eta 9. artikuluetan ezartzen duenez, Zuzendaritza Kontseilua, erakundearen mendeko sozietateetako presidenteaz eta sozietateetako presidenteez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa ordezkatuko duten bost kontseilarik eta energiaren edo industriaren arloan ospe handia duten pertsonen artean izendatutako beste horrenbeste kidek osatuko dute.

Lege horren 9. artikuluak ezartzen duenez, kontseilari horiek izendatzeko, Legebiltzarrak onartu egin beharko du aldez aurretik, eskumena duen batzordearen bidez, hilabeteko epean, dagokion jakinarazpena jasotzen denetik aurrera.

Jasangarritasun, Ingurumen eta Natura Ingurunearen Batzordeak 2021eko ekainaren 30ean onespena eman ondoren, azaroaren 24ko 9/1982 Legearen 9. artikuluan eskatutakoarekin bat etorriz, Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Kontseiluko zenbait kideren kargu-uzteak eta izendapenak formalizatu behar dira.

Hori dela eta, Gobernu Kontseiluak 2021eko uztailaren 13an egindako bileran gaia aztertu eta onartu ondoren, eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak proposatuta, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Energiaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza Kontseiluko kide kargutik kentzea honako hauek:

José Ignacio Arrieta Heras jauna.

Iñigo Marco-Gardoqui Alcalá-Galiano jauna.

Arantza Mendizabal Gorostiaga andrea.

2. artikulua.– Energiaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza Kontseiluko kide izendatzea honako hauek:

Iván Martén Uliarte jauna.

Covadonga Coca Ramos andrea.

Tamara Yagüe Martínez andrea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorio administratiboak.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko uztailaren 13an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala