Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2021eko ekainaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3644

AGINDUA, 2021eko ekainaren 16koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, ardoaren, txakolinaren, sagardo naturalaren, artisau-garagardoaren eta botilatutako uraren sektoreetara bideratutako 2021. urterako ezohiko laguntzak onartzen dituena.

COVID-19aren pandemiak nahasmendu handia eragin du etxetik kanpo kontsumitzen diren edarien merkatuan. Sektore batzuetan, aldi baterako ezohiko neurriak ezarri ziren erregelamenduzko xedapen jakin batzuetan salbuespenak baimentzeko eta, hala, COVID-19aren pandemiak merkatuan eragindako nahasmenduari aurre egiteko. Dena den, neurri horiek baliagarriak izan arren, edarien merkatuak ezin izan du leheneratu oreka eskaintzaren eta eskariaren artean, eta ez da epe laburrera edo ertainera gertatzea aurreikusten, gaur egungo larrialdi sanitarioa denboran luzatzen ari delako.

Euskadiko Autonomia Erkidegoan, ardoaren, txakolinaren, sagardo naturalaren, artisau-garagardoaren eta botilatutako uraren kontsumoa hertsiki lotuta dago ostalaritzarekin, sukaldaritzarekin eta ospakizun edo ekitaldi jendetsuekin. Oro har, etxetik kanpoko kontsumoarekin. Horregatik, jarduerari ezarritako mugek eta ostalaritzak, tabernek eta jatetxeek pairatu dituzten aldi baterako itxierek nabarmen eragin dute jarduera ekonomikoan, eta horri edukiera handiko ekitaldi edo ospakizun oro bertan behera utzi behar izana gehitu behar zaio.

Gainera, COVID-19aren pandemiari aurre egiteko hartu diren neurrien artean daude bilera sozialetako eta ospakizunetako parte-hartzaileen kopuruan nahiz etxetik kanpo jan eta edateko aukeretan ezarritako murrizketak. Ekitaldi publikoak eta festa pribatuak bertan behera uzteaz gain, leku batzuetan konfinamendua aplikatzen da oraindik. Horren guztiaren ondorioz, edari horien kontsumoak nabarmen egin du behera, eta nekez berreskuratu edo konpentsatuko da urtea amaitu aurretik.

Horrez gain, krisialdiaren iraupenak sortzen duen ziurgabetasuna –dirudienez, 2021. urte amaieratik haratago luzatuko da– epe luzerako kalteak eragiten ari da; izan ere, kontsumoa ez da berreskuratuko ziurrenik, eta merkatu nazionalak eta esportaziokoak galduko dira. Faktoreen konbinazio hori inpaktu negatibo nabarmena izaten ari da prezioetan.

Horrenbestez, COVID-19aren pandemiari aurre egiteko ezarri diren murrizketak luzaroko direla eta horiei eusteko premia kontuan hartuta, are okerragoak dira edari horien merkataritza-irtenbide nagusiak jasaten ari diren nahasmendu ekonomiko larria eta produktuen eskariak jasan dituen ondorio negatiboak.

Merkatuaren nahasmendu handia eta kontrako inguruabarren ugaritasuna kontuan hartuta, beharrezkotzat jotzen da ardoaren, txakolinaren, sagardo naturalaren, artisau-garagardoaren eta botilatutako uraren sektoreei laguntzeko neurriak martxan jartzea, merkatuko eskaintza orekatzen eta harekin lotutako jarduera eta enpleguak mantentzen laguntzeko.

Jasotako neurriek honako hauei egiten diete erreferentzia: batetik, ardoaren eta txakolinaren kasuan, 2020-2021 kanpainarako krisi-destilaziorako laguntzak martxan jartzeari; eta bestetik, ardoa eta txakolina upeleratzeko laguntza-neurriei, eskaintzaren ikuspuntutik merkatua berregituratzeko helburuarekin. Uraren kasuan ere upeleratze pribaturako laguntza aukeratu da, arrazoi berberagatik.

Bestalde, upeleratutako sagardo naturalaren soberakinen egoerari irteera eman beharrak argi eta garbi justifikatzen du laguntza, sobera geratu den sagardo naturala ozpin bihurtzea proposatzen baita; horrek merkatuko eskaintza orekatzen lagunduko du, eta lotutako jarduera eta enpleguak mantentzea ahalbidetuko du.

Artisau-garagardoaren kasuistika oso bestelakoa da, ezin baita upeleratu edo destilatu. Kasu horretan, enpresaren kaudimena babesteko laguntza bat proposatzen da, galera ekonomikoarekin eta haren ekoizpen-gaitasunarekin lotua.

Agindu honetan jasotzen diren laguntzak COVID-19aren gaur egungo agerraldiaren testuinguruan ekonomia babestera bideratutako estatu-laguntzako neurriei buruzko denbora-esparruaren arabera emango dira, eta honako hauek beteko dituzte: Batzordearen 2020ko martxoaren 19ko Jakinarazpena, C(2020)1863 (AO C 91I, 2020ko martxoaren 20koa), Batzordearen C(2020) 2215 (AO C 112I, 2020ko apirilaren 4koa, 1. or.), C(2020) 3156 (AO C 164, 2020ko maiatzaren 13koa, 3. or.), C(2020) 4509 (AO C 218 2020ko uztailaren 2koa, 3. or.), C(2020) 7127 (AO C 340I, 2020ko urriaren 13koa, 1. or.) eta C(2021) 564 (AO C 34, 2021eko otsailaren 1ekoa, 6. or.) jakinarazpenek aldatua; eta Europako Batzordeak apirilaren 2ko SA.56851 (2020/N) Erabakian onartutako enpresei eta autonomoei laguntzeko neurriei buruzko denbora-esparru nazionala (dirulaguntza zuzenak, itzul daitezkeen aurrerakinak, zerga-arloko abantailak, mailegu-bermeak eta interes-tasekin lotutako hobariak), COVID-19aren gaur egungo agerraldiaren testuinguruan ekonomia babesteko helburuarekin, baita hark erabaki hauetan onartutako ondorengo aldaketak ere: SA.57019 (2020/N), 2020ko apirilaren 24koa; SA.59196 (2020/N), 2020ko abenduaren 11koa; eta SA.59723 (2020/N), 2021eko otsailaren 19koa.

Denbora-esparru hori 2021eko abenduaren 31ra arte izango da aplikagarria, eta, pandemiaren testuingurura egokitzeko izan dituen bost aldaketen ondoren finkatutako bertsioan, 3.1 apartatuan zenbateko mugatuko zuzeneko dirulaguntzak emateko aukera gaitzen da.

Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.3 artikuluan jasotako gaikuntzan aurreikusitakoaren arabera, Administrazioarekin bitarteko elektronikoak erabiliz jarri behar da harremanetan laguntza-lerroetarako, kontuan hartuta balizko onuradunek haien arduraldi profesionaletik eratorritako ezaugarri batzuk dituztela (gaikuntza hori ahalbidetzen dutenak), kontuan hartuta sektoreari laguntzeko eta hura kontrolatzeko araudiak harreman elektronikoak ezartzen dizkiela haien hartzaileei (informazio-betebehar guztiak betetzeko) eta kontuan hartuta ohiko ekipamendua dagoela harreman elektronikoak ahalbidetzeko, beharrezkoak diren baliabide elektronikoak erabiltzeko aukera dutela ziurtatuz.

Horregatik guztiagatik, behar adina zuzkidura dagoenez Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onesten dituen otsailaren 11ko 1/2021 Legean baimendutako kredituen arabera, laguntzen deialdi hau argitaratu da.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.4 artikuluaren arabera, Jaurlaritzako sailburuek, kide gisa dagozkien eskumenei kalterik egin gabe, beren sailari dagozkion gaietan administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak emateko eskudantzia izango dute.

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Deialdia.

2021erako, honako sektore hauei bideratutako laguntza-deialdiaren oinarriak onartzea: ardoaren sektoreari, ardoa eta txakolina destilatzeko edo modu pribatuan upeleratzeko; sagardoaren sektoreari, sagardo naturala ozpin bihurtzeko; botilatutako uraren sektoreari, upeleratze pribaturako; eta artisau-garagardoaren sektoreari, enpresa-kaudimenean laguntzeko. Oinarriak agindu honen I. eranskinean eta hurrengoetan jasotzen dira.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da epea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 16a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

I. ERANSKINA
I. KAPITULUA
ZATI OROKORRA

1. oinarria.– Xedea eta izaera.

1.– Agindu honen xedea da, 2021eko ekitaldirako, honako sektore hauei bideratutako laguntza-deialdiaren oinarriak onartzea: ardoaren sektoreari, ardoa eta txakolina destilatzeko edo modu pribatuan upeleratzeko; sagardoaren sektoreari, sagardo naturala ozpin bihurtzeko; botilatutako uraren sektoreari, upeleratze pribaturako; eta artisau-garagardoaren sektoreari, enpresa-kaudimenean laguntzeko.

2.– Agindu honen babespean ematen diren laguntzak ez dira itzuli beharreko dirulaguntzak izango.

3.– Laguntza hauen xedea da ardoa, txakolina, sagardoa eta botilatutako ura ekoizten duten enpresek gaur egun bizi duten egoerari egonkortasuna ematea.

4.– Laguntza hauek COVID-19aren gaur egungo agerraldiaren testuinguruan ekonomia babestera bideratutako estatu-laguntzako neurriei buruzko denbora-esparruaren arabera emango dira, eta honako hauek beteko dituzte: Batzordearen 2020ko martxoaren 19ko Jakinarazpena, C(2020)1863 (AO C 91I, 2020ko martxoaren 20koa), Batzordearen C(2020) 2215 (AO C 112I, 2020ko apirilaren 4koa, 1. or.), C(2020) 3156 (AO C 164, 2020ko maiatzaren 13koa, 3. or.), C(2020) 4509 (AO C 218 2020ko uztailaren 2koa, 3. or.), C(2020) 7127 (AO C 340I, 2020ko urriaren 13koa, 1. or.) eta C(2021) 564 (AO C 34, 2021eko otsailaren 1ekoa, 6. or.) jakinarazpenek aldatua; eta Europako Batzordeak apirilaren 2ko SA.56851 (2020/N) Erabakian onartutako enpresei eta autonomoei laguntzeko neurriei buruzko denbora-esparru nazionala (dirulaguntza zuzenak, itzul daitezkeen aurrerakinak, zerga-arloko abantailak, mailegu-bermeak eta interes-tasekin lotutako hobariak), COVID-19aren gaur egungo agerraldiaren testuinguruan ekonomia babesteko helburuarekin, baita hark erabaki hauetan onartutako ondorengo aldaketak ere: SA.57019 (2020/N), 2020ko apirilaren 24koa; SA.59196 (2020/N), 2020ko abenduaren 11koa; eta SA.59723 (2020/N), 2021eko otsailaren 19koa.

Denbora-esparru hori 2021eko abenduaren 31ra arte izango da aplikagarria, eta, pandemiaren testuingurura egokitzeko izan dituen bost aldaketen ondoren finkatutako bertsioan, 3.1. apartatuan zenbateko mugatuko zuzeneko dirulaguntzak emateko aukera gaitzen da; gehienez 1.800.000 euro enpresa bakoitzeko.

5.– Laguntza horiek Europako Batzordeko zerbitzuei jakinaraziko zaizkie, aipatutako denbora-esparruaren 4. apartatuan ezarritakoarekin bat etorriz.

2. oinarria.– Laguntza-lerroak.

Laguntza hauek emango dira agindu honetako 1. oinarriko xedea lortzeko:

1.– Ardoa eta txakolina destilatzeko (II eta III. kapituluetan arautua).

Laguntza bat ezarri da krisi-destilaziorako (borondatezkoa izango da), JDB duten ardo eta txakolinen kasuan; ardoek % 11ko alkohol-gradua izan beharko dute gutxienez, eta txakolinek % 9,5ekoa, eta EAEko lurraldean ekoitzita egon beharko dute.

2.– Ardoa eta txakolina modu pribatuan upeleratzeko (IV. kapituluan arautua).

Laguntza bat ezarri da JDB duten eta EAEn ekoitzita dauden ardo eta txakolinen borondatezko upeleratze pribaturako.

3.– Sagardoarekin ozpina egiteko (V. kapituluan arautua).

Laguntza bat ezarri da EAEn ekoitzitako sagardo naturala norbere borondatez erretiratu eta ozpin bihurtzeko.

4.– Ur mineral naturala modu pribatuan upeleratzeko (VI. kapituluan arautua).

Laguntza bat ezarri da ur mineral naturala norbere borondatez modu pribatuan upeleratzeko, EAEn kokatuta dauden botilatze-enpresentzat.

5.– Artisau-garagardoaren sektoreko eragiketa-bolumenaren galerak konpentsatzeko (VII. kapituluan arautua).

Laguntza bat ezarri da 2020an (2019. urtearekin alderatuta) izan den eragiketa-bolumenaren galerak konpentsatzeko. Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Euskadiko Erregistroan (NEIE) aktibo dauden establezimenduetako fabrikazioa bakarrik izango da kontuan.

3. oinarria.– Aurrekontu-zuzkidura.

Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren konturako aurrekontu-kredituak, deialdi honetarako, hamar milioi (10.000.000) eurokoak dira.

Emango diren laguntzen zenbateko osoa ezingo da izan baliabide horiek baino handiagoa, ez eta baliabideok eguneratzean ateratzen den zenbatekoa baino handiagoa ere, indarrean dagoen legedia betez aurrekontu-aldaketak onartzen diren kasuetan. Gehikuntza hori gertatuz gero, deialdiaren ebazpena eman baino lehen egin beharko da, eta horren berri emango da Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bitartez. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

4. oinarria.– Pertsona onuradunak.

Laguntza hauen onuradun honako hauek izango dira:

1.– Honako baldintza hauek betetzen dituzten ardo-enpresak:

● Egoitza soziala eta zerga-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.

● Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Euskadiko Erregistroan (NEIE) aktibo dagoen establezimendu batean JDB duen ardoa edo txakolina ekoiztea.

2.– Honako baldintza hauek betetzen dituzten sagardotegiak:

● Egoitza soziala eta zerga-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.

● Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Euskadiko Erregistroan (NEIE) aktibo dagoen establezimendu batean sagardo naturala ekoiztea.

3.– Ur mineral naturala botilatzen duten enpresak:

● Egoitza soziala eta zerga-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.

● Botilatze-prozesua Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Euskadiko Erregistroan (NEIE) aktibo dagoen establezimendu batean egitea.

4.– Garagardoa egiten duten enpresak:

● Egoitza soziala eta zerga-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.

● Laguntzaren xede den ekoizpena Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Euskadiko Erregistroan (NEIE) aktibo dagoen establezimendu batean egitea.

5. oinarria.– Eskakizun orokorrak.

Agindu honetan iragarritako laguntza-lerroen onuradun izateko, oinarri honetan ezarritako eskakizunak bete behar dira. Izan ere, oinarri honek jasotzen ditu honako hauetan dauden betekizunak: Dirulaguntzei buruzko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan.

Horrenbestez, honako hauek dira onuradun izateko baldintzak:

1.– 2019ko abenduaren 31n enpresa krisialdian ez egotea, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera, betiere kategorien araberako salbuespeneko Erregelamenduan xedatutakoarekin bat etorriz. Hala ere, 2019ko abenduaren 31n krisi-egoeran ez zeuden enpresek ere jaso ahal izango dituzte, COVID-19aren agerraldiaren ondorioz krisi-egoeran dauden enpresen kasuan.

2.– Berreskuratze-agindu baten mende ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa dela eta ezin dela bateratu barne-merkatuarekin.

3.– Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuak ez izatea, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

4.– Borondatezko konkurtso-deklaraziorik ez eskatzea, edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta ez egotea, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren eraginpean ez egotea edo desgaitua ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.

5.– Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen amaiera irmoa ebatzita ez izatea.

6.– Pertsona fisikoek, merkataritza-sozietateen administratzaileek edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkariek, baldin eta Estatuko Administrazio Orokorreko goi-karguan aritzea arautzen duen martxoaren 30eko 3/2015 Legean, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean edo Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Eusko Legebiltzarraren Legean aipatutako kasuren batean sartuta ez egotea edo Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautetsiak izatea, bertan ezarritako baldintzetan edo arlo horiek erregulatzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

7.– Indarrean dauden xedapenen bidez ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

8.– Egunean egotea itzulketa- edo zehapen-prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez, EAEko Administrazioak eta mendeko enteek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da baldin eta zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, edo dagokion itzultze-ebazpena dela-eta bertan behera uztea erabaki bada. Eskakizun hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Beraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.

Orobat, ezingo dute deialdi honetako laguntzarik jaso sexuan oinarritutako diskriminazioagatik zehapen administratiboa edo penala ezarrita dutenek eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea dela bide debeku horrekin zehatuta daudenek.

6. oinarria.– Eskabideak aurkezteko epea.

1.– Laguntza-deialdi honetarako eskabideak aurkezteko epea Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean irekiko da, eta funtsak agortzean amaituko da.

Nolanahi ere, eskabideak aurkezteko azken eguna 2021eko azaroaren 1a izango da.

2.– Eskabideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan sartuta aurkeztuko dira, oinarri honen 4. apartatuan adierazitako helbideen bidez.

3.– Eskabide bat bakarrik onartuko da enpresa bakoitzeko, eta agindu honetan zehaztutako laguntza-lerro bat bakarrik eskatu ahal izango da.

4.– Eskabidea, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak izapidetzeko zehaztapenak https://www.euskadi.eus/servicios/1106102 helbidean eskura daitezke. Eskaera-inprimakia ere helbide horretan eskuratu ahal izango da.

Eskaera egin ondorengo izapideak, kanal elektronikoaren bidez, baita jakinarazpenak ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» gunearen bitartez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/

Helbide honetan eskuratu daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/

5.– Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza, ahalordeen erregistro elektronikoaren bitartez: https://www.euskadi.eus/ordezkarien-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/

6.– Laguntza-eskabidearen ereduaren oinarrizko edukia oinarri hauen eranskin gisa argitaratu da.

7.– Eskabidearekin batera, III. eranskinean xedatzen den dokumentazio orokorra aurkeztu beharko da, baita ardoa destilatzeko laguntzarena (II. kapitulua), txakolina destilatzeko laguntzarena (III. kapitulua), ardoaren eta/edo txakolinaren upeleratze pribaturako laguntzarena (IV. kapitulua), sagardo naturala ozpin bihurtzeko laguntzarena (V. kapitulua), ur mineral naturalaren upeleratze pribaturako laguntzarena (VI. kapitulua) eta artisau-garagardoaren sektoreko eragiketa-bolumenaren galerak konpentsatzekoa (VII. kapitulua) ere.

8.– Eskabidean, konpromiso-klausula bat txertatuko da II., III. eta IV. kapituluetan jasotako laguntzetarako, eta, haren bidez, ustezko onuradunek konpromiso hau hartu beharko dute: 2021eko mahats-bilketan, mahatsa benetako ekoizpen-kostuaren prezioan edo prezio handiagoan erostea.

9.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak automatikoki eta ofizioz egiaztatuko ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean izatearen ziurtagiriak. Sozietate Zibilen eta Ondasun Erkidegoen kasuan, egiaztapen hori egingo zaie parte-hartzaile guztiei. Hala ere, pertsona edo enpresa eskatzaileak modu arrazoituan aurka egin ahal izango du, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen zaion agiria aurkeztu beharko du, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 2. paragrafoan xedatutakoaren arabera.

10.– Agindu honetako 7. puntuan eskatutako dokumentazioa administrazio honetan edo beste batean entregatzen denean eta eskatzaileak berariaz deklaratzen badu dokumentu horietan ez dela aldaketarik egin, horiek aurkeztutzat joko dira, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluko 3. paragrafoan ezarritakoarekin bat. Eskatzaileak adierazi beharko du zein administraziotan eta zein unetan aurkeztu zituen dokumentuak. Edonola ere, eskatzaileak berariaz uko egin ahal izango dio baimen inplizitu horri laguntza-eskabidean, eta, hala egiten badu, dokumentazioa aurkeztu beharko du.

11.– Laguntza jasotzeko eskabidea nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango da, eskatutako dokumentazioarekin batera. Era berean, laguntza-eskabidearen ondoriozko jarduketetan, eta prozedura osoan, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.

12.– Eskabideak betekizun guztiak betetzen ez baditu, interesdunari jakinaraziko zaio hamar egun balioduneko epea duela hutsa zuzentzeko edo behar diren agiriak eransteko. Halaber, adieraziko zaio horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak ebazpena eman ondoren eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

13.– Edonola ere, Berrikuntza eta Elikagai Industriako Zuzendaritzak, aurkeztutako eskaeran adierazitakoa egoki ulertu, ebaluatu eta eskaera izapidetzeko behar diren iritzitako bestelako argibide edo agiri osagarriak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari.

7. oinarria.– Laguntzen kudeaketa.

1.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza izango da deialdi honek arautzen dituen laguntzak kudeatzeko organo eskuduna.

2.– Sustapen-eskabideak ebaluatu eta baloratzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da, zeinean bermatuta egongo baita emakumeen eta gizonen presentzia, ez bada arrazoi oinarrituak, objektiboak eta arrazoituak daudela hala ez izateko. Hiru pertsonek osatuko dute batzordea, eta bokal gisa arituko dira; Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko kideak izango dira hirurak, eta horietako bat, zehazki, Enpresa Programaren arduraduna izango da. Beste biak Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikarien artetik aukeratuko dira.

Agindu honetan araututako deialdian, honako hauek osatuko dute Balorazio Batzordea: Elisa Torre-Enciso Enciso andreak, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Enpresa Programaren arduradunak, zeina batzordeburu arituko baita; Mauricio Lazcano Brotons jaunak, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikariak, zeina bokal arituko baita; eta Mikel Albaina Troya jaunak, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikariak, zeina bokal eta idazkari arituko baita.

Batzordeak, bere eginkizunak betetzeko, adituei eskatu ahal izango die bere bileretan parte hartzeko eta aholkularitza emateko, beharrezko irizten duenean.

3.– Balorazio Batzordeak proiektuen bideragarritasuna aztertu eta espedienteak balioetsi aurretik, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikari batek eskaera bakoitza aztertuko du: proiektu bakoitzaren azterketa tekniko eta ekonomikoa egingo du, eta, haren arabera, proiektuak Agindu honetako eskakizunak betetzen dituen aztertzeko txosten bat egingo du, Batzordeari aurkeztuko diona.

4.– Balorazio Batzordea 15 egunez behin bilduko da, eta honako funtzio hauek izango ditu:

a) Aurkezten diren eskabide oso guztiak aztertzea eta aplikatu beharreko araudia betetzen dutenak eta araudia betetzen ez dutenak bereiztea. Era berean, araudia betetzen ez duen eskabide bakoitza baztertzeko arrazoiak zerrendatuko ditu.

b) Araudia betetzen duten eskabideak ebaluatzea eta onuradun bakoitzari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa proposatzea.

5.– Bilera bakoitzaren ondoren, Balorazio Batzordeak ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari; proposamena banakakoa izango da, laguntzaren eskatzaile bakoitzeko. Proposamen horrek eranskin honetako 9. oinarrian aipatzen den edukia izan beharko du, gutxienez.

6.– Balorazio Batzordeak bere barne funtzionamendu-arau propioak ezarri ahalko ditu. Horiek arautzen ez dituzten gaietan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikuluan eta hurrengoetan xedatua aplikatuko da.

8. oinarria.– Laguntzak esleitzeko eta kuantifikatzeko prozedura.

Dirulaguntzak aurkezpen-hurrenkeraren prozedura erabiliz emango dira. Eskabideek deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, Balorazio Batzordean ebaluatu eta modu ordenatuan emango dira, espedientea osatu den unearen arabera eta jarduketa horietarako aurreikusita dagoen aurrekontu-zuzkidura agortu arte. Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak ebazpen baten bidez emango du egoera horren berri, eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Eskabide bakoitzari dagokion laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, eranskin honetako II., III., IV., V., VI. eta VII. kapituluetan lerro bakoitzerako aurreikusten diren ehunekoak eta gehieneko zenbatekoak hartuko dira kontuan.

9. oinarria.– Ebazpena.

1.– Aurkeztutako eskabideak eta dokumentazioa aztertu ondoren, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari egokituko zaio eskabidea ebaztea eta eskatzaileari jakinarazpena egitea, gehienez ere sei hilabeteko epean, laguntza-eskabidea aurkezten den egunetik zenbatzen hasita. Epe horretan, eskatutako laguntza onartu edo ezetsiko da.

2.– Ebazpenak informazio hau jaso beharko du, gutxienez:

Aintzat hartutako eskabideei dagokienez:

a) Onuradunen izena edo izen soziala, eta IFK edo NAN.

b) Diruz lagundu daitezkeen ekintza motak: upeleratzea edo destilatzea (ardoaren eta txakolinaren kasuan); sagardo naturala ozpin bihurtzea; ur mineral naturala upeleratzea, edo eragiketen bolumen-galeragatiko konpentsazioa (artisau-garagardoaren sektorea).

c) Eskatutako litroak / Diruz lagundutako litroak.

d) Laguntzaren zenbateko osoa.

Ukatutako eskabideei dagokienez:

a) Eskatzaileen izena edo izen soziala, eta IFK edo NAN.

b) Eskabidea ez onartzeko arrazoiak.

3.– Onuradunei dirulaguntzak eman eta ordaintzeko, amaituta izan behar dute EAEko Administrazio Orokorrak eta organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan abian jarri ahal izan den itzulketa- edo zehapen-prozedura oro.

4.– Jakinarazpen elektronikoak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera jo beharko da: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/

5.– Ebazpena aldekoa bada, onuradunek ebazpena zehaztutako terminoetan onartzen dutela jakinaraziko diote Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, gehienez ere hamabost eguneko epean.

Garagardoaren sektoreko eragiketa-bolumenean izandako galerak konpentsatzeko laguntza-lerroaren onuradunek salbu, laguntza-lerroen gainerako onuradunek, ebazpena onartzeaz gain, betetze onaren bermea sortu izanaren justifikazioa aurkeztu beharko dute aurrez adierazitako Zuzendaritzaren alde; zenbateko hori onartutako laguntzaren % 25ekoa izango da. Bermea Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailaren Diruzaintza Nagusian utzi beharko da.

6.– Oinarri honen lehenengo apartatuan aurreikusitako epea amaitu ondoren interesdunei ez bazaie beren eskabidearen ebazpena jakinarazi, horiek ezetsitzat jo ahal izango dituzte beren eskabideak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 24. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoko 2021. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen otsailaren 11ko 1/2021 Legearen azken xedapenetako hirugarreneko 6. apartatuari dagokionez.

7.– Prozeduraren ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio interesdunak Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jasotzen duenetik aurrera, edo, hiru hilabeteko epean administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

10. oinarria.– Onuradunen betebeharrak.

Agindu honetako laguntzen onuradunek artikulu hauetan jasotako betebeharren araubidea bete behar dute: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikulua –testu bategin hori azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen–; eta, bereziki, hauek bete behar dituzte:

14.1 artikuluari dagokionez:

a) Dirulaguntza eman izanaren oinarrian dagoen jarduera egitea, jarrera hori hartzea, proiektua egikaritzea edo helburua betetzea.

b) Dirulaguntza ematen duen erakundeari edo, hala badagokio, erakunde laguntzaileari frogatzea betekizunak eta baldintzak betetzen direla, dirulaguntzaren xede den jarduera egin dela eta haren helburua bete dela.

c) Dirulaguntza ematen duen erakundeak edo, hala badagokio, erakunde laguntzaileak egingo dituzten egiaztapen-ekintzak betetzea, eta eskumena duten kontrol-organoek –estatukoek zein Europar Batasunekoek– finantza-arloa egiaztatzeko eta kontrolatzeko egin dezaketen beste edozein ekintza ere bai. Horretarako, ekintza horiek gauzatzean eskatzen zaien informazio guztia eman beharko dute.

d) Diruz lagundutako jarduerak finantzatzen dituzten bestelako dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabideak lortu izanaren berri ematea dirulaguntza ematen duen organoari edo erakunde laguntzaileari. Jakin bezain laster jakinarazi behar zaio, eta betiere jasotako funtsen erabilera justifikatu baino lehen. Agindu honetan xedatzen den laguntza 2020ko martxoaren 19ko Batzordearen Jakinarazpenaren eta haren aldaketen bidez araututako denbora-esparruan, eta Europako Batzordeak apirilaren 2ko SA.56851 (2020/N) Erabakian eta haren aldaketetan onartutako denbora-esparru nazionalean sartzen denez, eskatzaileek aitorpen bat aurkeztu beharko dute, araudi horren mende jasotako gainerako laguntza guztiei buruzkoa. Denbora-esparru hori 2021eko abenduaren 31ra arte izango da aplikagarria, eta haren bertsio kontsolidatuan, zenbateko mugatuko zuzeneko dirulaguntzak emateko aukera gaitzen du 3.1 apartatuan; gehienez 1.800.000 euro enpresa bakoitzeko.

e) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, laguntza edo dirulaguntza likidatu arte.

f) Kontabilitate-liburuak, erregistro bideratuak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuak izatea, onuradunari kasu bakoitzean aplikatzekoa zaion merkataritza-legeriak eta sektorekoak eskatutako baldintzetan, eta dirulaguntzen oinarri arautzaileek eskatutako kontabilitateko egoera-orri eta erregistro espezifiko oro izatea, egiaztatze- eta kontrol-jardun egokia bermatzeko.

g) Emandako laguntza onartzea, 9. oinarriko 5. apartatuan aurreikusitakoaren arabera.

h) Betetze onaren bermea egitea, 9. oinarriko 5. apartatuko bigarren paragrafoan zehaztutako terminoetan.

i) Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten dokumentuak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, zeren eta egiaztapenak eta kontrolak egiteko erabil baitaitezke.

j) Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 18. artikuluaren 4. apartatuan jasotako zabalkunde-neurriak hartzea.

k) Jasotako funtsak itzultzea, Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikuluan jasotzen diren kasuetan.

46. artikuluari dagokionez, laguntzeko betebeharra ezartzen da:

1.– Onuradunek, erakunde laguntzaileek eta, hala badagokio, dirulaguntzaren xedearekin edo justifikazioarekin lotuta dauden hirugarrenek beren laguntza eta beharrezkoak diren agiriak eman beharko dizkiete honako hauei, kontrol-jarduerak egiten dituztenean eta dirulaguntza ematen duen administrazioaren esparruaren barruan: Estatuko Administrazioaren Kontu Hartzailetza Nagusia, autonomia-erkidegoena edo toki-korporazioena. Horiez gain, Europar Batasunaren araudiaren arabera finantza-kontrolerako egitekoak esleituta dituzten organoei ere eman beharko diete informazio hori; xede horretarako, ahalmen hauek izango dituzte:

a) Egiaztatu beharreko dokumentazioa haien esku jarri behar dute, are programa eta fitxategi informatikoak ere.

b) Negozio-lokaletan sartzen utzi behar diete, bai eta dirulaguntzaren xede izan den jarduera egiten den establezimendu eta toki guztietan eta dirulaguntzaren kargura finantzatutako eragiketak egiazkoak eta erregularrak direla egiaztatzeko arakatu beharreko tokietan ere.

c) Dirulaguntza oker jaso, gozatu edo erabili delako zantzuak agertzen dituzten eragiketen inguruko fakturak edo antzeko edo ordezko dokumentuak gorde behar dituzte, edo haien kopiak eman.

d) Dirulaguntza kobratu den finantza-erakundeko banku-kontuko edo funtsak baliatzeko erabili den kontuko informazio guztia eman behar diete.

2.– Betebehar hori betetzeari uko egitea erresistentziatzat, aitzakiatzat, oztopatzetzat edo ukapentzat hartuko da, Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluaren arabera, eta, hala badagokio, zehapenak ezarri ahalko dira.

Halaber, laguntzen entitate onuradunek beren gain hartu behar dituzte Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak ezarritako betebeharrak, hala nola tratu-berdintasunaren, aukera-berdintasunaren eta langileen aniztasuna eta diferentzia errespetatzeko printzipioen arabera jarduteko betebeharra. Publizitatean eta sortzen dituzten dokumentuetan, hizkeraren eta irudien erabilera inklusiboa egingo dute, sexuarekin lotutako rolak eta estereotipoak saihestuz.

Horrez gain, II., III. eta IV. kapituluetan jasotako laguntzen kasuan, onuradunek 2021eko ekitaldiko mahats-bilketarako mahatsaren salerosketa-kontratuak aurkeztu beharko dituzte, 6. oinarriko 8. apartatuan mahatsaren prezioari buruz eskatzen den konpromisoa bete dela egiaztatzeko. Konpromiso hori bete ez bada, oinarri honetako lehen apartatuko h) letran eta 9. oinarriko 5. apartatuan adierazitako bermea gauzatzeari ekingo zaio. Kontratuak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita.

Agindu honetan jasotako laguntza-lerro guztien onuradunek idatziz hitzeman beharko dute beren jarduera eta enplegu-maila mantenduko dituztela, gutxienez 2021eko ekitaldian. Horretarako, jarduera mantendu izanaren egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte 2022ko urtarrilean zehar.

Amaitzeko, azkeneko bost urteetan Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarik jaso ez bada, Hirugarrenen Alta dokumentua aurkeztu beharko da, laguntza ordaindu ahal izateko; hau da, agiri hori dirulaguntza ordaindu aurretik aurkeztu behar da.

Hirugarrenen alta elektronikoki izapidetu daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoko zerbitzuaren bidez: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

11. oinarria.– Atzera egitea.

Eskatzaileak atzera egin ahal izango du, betiere laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi aurretik. Horretarako, atzera egiteko eskaera bat helarazi beharko dio Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari, idatziz, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartuko du eskaera, eta amaitutzat emango du hari dagokion prozedura.

12. oinarria.– Ez-betetzeak.

1.– Ez-betetzeen kausak izango dira, gutxienez, hauek guztiak:

a) Agindu honetan ezarritako betebeharretako edozein ez betetzea.

b) Dirulaguntza emateko ebazpenean ezartzen diren baldintzak, halakorik izanez gero, ez betetzea.

c) Laguntza emateko xedea ez betetzea edo mantentzea.

d) Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan xedatutako itzulketa-kausaren bat denean.

2.– Onuraduna aurreko apartatuan zerrendatutako ez-betetzeen kausetako baten egoeran egongo balitz, Elikagaien Kalitate eta Industriaren Zuzendaritzak, 15 eguneko epean, interesdunari entzunaldia emango dion ez-betetze espedientea egin ondoren, egokitzat jotzen dituen alegazioak egin ditzan, ebazpen baten bidez, dirulaguntza jasotzeko eskubidea kenduko dio onuradunari, partez edo osorik, eta, hala dagokionean, kobratu dituen laguntzak eta dagozkion legezko interesak itzuli beharko dizkio onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, partez edo osorik, proiektuaren gauzatze-mailaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan xedatuarekin bat. Gainera, dagozkion gainerako neurriak hartuko dira.

Aipatutako diru kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

3.– Arau-hauste administratibotzat har daitezkeen gertakarien ondorioz hasten bada itzultze-prozedura, organo eskudunari jakinarazi behar zaizkio gertakariok, dagokion zehapen-prozedura has dezan. Administrazioko arau-hausteak izango dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren III. kapituluan jasotako jokabideak.

13. oinarria.– Bateraezintasunak.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak bateraezinak izango dira 5/2021 Errege Lege Dekretuan zehaztutakoekin (5/2021 Errege Lege Dekretua, martxoaren 12koa, COVID-19aren pandemiaren aurrean enpresa-kaudimenari laguntzeko ezohiko neurriei buruzkoarekin) eta Europar Batasunak, estatuko aurrekontu orokorrek edo gainerako administrazioek finantzatutako xede bererako gainerako laguntzekin.

14. oinarria.– Datuen babesa.

Agindu hau aplikatuta biltzen diren izaera pertsonaleko datuak Datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoaren arabera tratatuko dira.

Datuen babesari buruzko informazioa lortzeko: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/datuak-babesteko-ordezkaria/hasiera/

II. KAPITULUA
ARDOA DESTILATZEKO LAGUNTZA

15. oinarria.– Aplikazio-eremua.

Krisi-destilaziorako laguntza bat ezarri da (borondatezkoa izango da) gutxienez % 11ko alkohol-gradua duen eta EAEn ekoitzita dagoen ontziratu gabeko ardoarentzat, 2020-2021 kanpainan.

Ekoizleak destilategian entregatutako ardoak behar bezala bete behar ditu 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarenaren, 2013ko abenduaren 17koaren, VII. eranskineko II. zatiko 1., 4., 5. eta 6. apartatuetan jasotako definizioak. Erregelamendu horren bidez, nekazaritza-produktuen merkatuen erakunde komuna sortu da, eta 922/1972 (EEE), 234/1979 (EEE), 1037/2001 (EE) eta 1234/2007 (EE) Erregelamenduak indargabetzen dira.

JDB batek babestutako ardotzat hartuko dira 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarenaren, 2013ko abenduaren 17koaren, 93.1 a) artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz aitortzen eta babesten diren ardoak.

16. oinarria.– Laguntzaren onuradunak.

Krisi-destilaziorako laguntzen onuradunak egoitza soziala eta zerga-egoitza EAEn duten ardo-enpresak izango dira, betiere ardoa Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Industrien Erregistroan aktibo dagoen establezimendu batean ekoizten badute.

17. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.

1.– Laguntza kalkulatzeko, honako zifra hauek hartuko dira kontuan:

a) Upategiak 2020an egindako litroak justifikatzea. Horretarako, 2020ko laugarren hiruhileko 553 aitorpena aurkeztu beharko da.

b) Upategiaren 2019ko eta 2020ko eragiketen bolumena justifikatzea. Horretarako, urte bakoitzeko 390 ereduak erantsi beharko dira, baita bi ekitaldietako ardo-salmentarekin lotutako eragiketen zatia adierazten duen zinpeko adierazpena ere.

2.– Gehienez destilatu beharreko kantitatea kalkulatuko da, 2020an izandako eragiketa-bolumenaren beherakada kontuan hartuta (2019. urtekoarekin alderatuta):

a) Beherakada % 10etik beherakoa bada, destilatu beharreko kantitatea 0 litro izango da.

b) Beherakada % 10ekoa edo handiagoa bada, baina % 20tik beherakoa bada, destilatu beharreko kantitatea 2020an ekoitzitako litroen % 10 izango da. Horrenbestez, destila daitekeen gehieneko litro kantitatea 40.000 litro izango da.

c) Beherakada % 20koa edo handiagoa bada, destilatu beharreko kantitatea 2020an ekoitzitako litro kopuruaren % 20 izango da. Horrenbestez, destila daitekeen gehieneko litro kantitatea 80.000 litro izango da.

3.– Laguntzaren balioa 1,75 euro izango da destilatutako litro bakoitzeko.

4.– Eragiketa horretatik eratorritako zenbatekoa bi ordainketatan ordainduko da. Lehenengoan, laguntzaren % 25 ordainduko da, ebazpena ematen den unean bertan; bigarrena, aldiz, krisi-destilazioa egin dela justifikatzen denean emango da, eta benetan destilatutako ardo kantitateari dagokion zenbatekoa ordainduko da. Aurreratutako zenbatekoa estaltzen ez bada, zati proportzionala itzul dadila eskatuko da.

18. oinarria.– Laguntza-eskaerak.

Laguntza-eskaerak egiteko, I. kapituluko 6. oinarrian ezarritakoa bete beharko da; eskaera horietan, II. eranskinean eta oinarri honetan zehaztutako informazio guztia jaso beharko da. Operadore bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu ahal izango du.

19. oinarria.– Ebazpena.

Ebazpena 9. oinarriak dioenaren arabera egingo da.

Ardoa destilategira eramateko azken eguna 2021eko urriaren 1a izango da.

20. oinarria.– Ordainketa-eskaerak.

2021eko urriaren 15a baino lehen, laguntzaren onuradunak ordainketa-eskaera bat aurkeztu beharko du, gutxienez, ardoaren destilatze-probarekin batera. EMCS eredua erantsi beharko da, baita destilategiko faktura, destilategian entregatutako kantitate osoaren egiaztagiria eta 2021eko kanpainako mahatsaren salerosketa-kontratuak ere.

21. oinarria.– Alkoholaren norakoa.

Ardoa destilatu ondoren atera den eta laguntza jaso duen alkohola industria-prozesuetan bakarrik erabiliko da, baita desinfektatzaileak eta farmazia- edo energia-produktuak fabrikatzeko ere, lehia askean nahasmendurik gerta ez dadin.

Lortutako alkohola industria- edo energia-prozesu batera bideratuko dela ulertuko da, uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretu bidez onartutako Zerga Berezien Erregelamenduan ezarritakoarekin bat etorriz, gizakiaren kontsumorako egokiak ez diren onartutako substantziak erabiliz desnaturalizatu bada.

22. oinarria.– Ordainketak.

Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari dagokio laguntza hau ematea eta ordaintzea edo ukatzea.

Onuradun batek ezin badu egiaztatu destilatu duen bolumena eman zitzaionaren berdina dela, laguntza murriztuko zaio, alde horri dagokion proportzioan.

23. oinarria.– Bermeak kentzea.

Betetze onaren bermea agindu honen 20. oinarrian aipatutako dokumentazioa berrikusi ondoren emango da.

III. KAPITULUA
TXAKOLINA DESTILATZEKO LAGUNTZA

24. oinarria.– Aplikazio-eremua.

Krisi-destilaziorako laguntza bat ezarri da (borondatezkoa izango da) gutxienez % 9,5eko alkohol-gradua duen eta EAEn ekoitzita dagoen ontziratu gabeko txakolinarentzat, 2020-2021 kanpainan.

Destilatzeko laguntza jasoko duen txakolinaren hasierako bolumena 1 milioi hektolitro izango da, eta Jatorri Deitura (JDB) batek babestuta egongo da.

Salbuespen gisa, JDB Cavarako erabiltzen diren txakolinak destilatu ahal izango dira, bolumenean gutxienez % 9,5eko alkohol-edukia badute.

Ekoizleak destilategian entregatutako txakolinak behar bezala bete behar ditu 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarenaren, 2013ko abenduaren 17koaren, VII. eranskineko II. zatiko 1., 4., 5. eta 6. apartatuetan jasotako definizioak. Erregelamendu horren bidez, nekazaritza-produktuen merkatuen erakunde komuna sortu da, eta 922/1972 (EEE), 234/1979 (EEE), 1037/2001 (EE) eta 1234/2007 (EE) Erregelamenduak indargabetzen dira.

JDB batek babestutako txakolintzat hartuko dira 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarenaren, 2013ko abenduaren 17koaren, 93.1 a) artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz aitortzen eta babesten diren txakolinak.

25. oinarria.– Laguntzaren onuradunak.

1.– Krisi-destilaziorako laguntzen onuradunak egoitza soziala eta zerga-egoitza EAEn duten ardo-enpresak izango dira, betiere JDB duen txakolina Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Industrien Erregistroan aktibo dagoen establezimendu batean ekoizten badute.

26. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.

1.– Laguntza kalkulatzeko, honako zifra hauek hartuko dira kontuan:

a) Upategiak 2020an egindako litroak justifikatzea. Horretarako, 2020ko laugarren hiruhileko 553 aitorpena aurkeztu beharko da.

b) Upategiaren 2019ko eta 2020ko eragiketen bolumena justifikatzea. Horretarako, urte bakoitzeko 390 ereduak erantsi beharko dira, baita bi ekitaldietako txakolin-salmentarekin lotutako eragiketen zatia adierazten duen zinpeko adierazpena ere.

2.– Gehienez destilatu beharreko kantitatea kalkulatuko da, 2020an izandako eragiketa-bolumenaren beherakada kontuan hartuta (2019. urtekoarekin alderatuta):

a) Beherakada % 10etik beherakoa bada, destilatu beharreko kantitatea 0 litro izango da.

b) Beherakada % 10ekoa edo handiagoa bada, baina % 20tik beherakoa bada, destilatu beharreko kantitatea 2020an ekoitzitako litroen % 10 izango da. Horrenbestez, destila daitekeen gehieneko litro kantitatea 40.000 litro izango da.

c) Beherakada % 20koa edo handiagoa bada, destilatu beharreko kantitatea 2020an ekoitzitako litro kopuruaren % 20 izango da. Horrenbestez, destila daitekeen gehieneko litro kantitatea 80.000 litro izango da.

3.– Laguntzaren balioa 2,25 euro izango da destilatutako litro bakoitzeko.

4.– Eragiketa horretatik eratorritako zenbatekoa bi ordainketatan ordainduko da. Lehenengoan, laguntzaren % 25 ordainduko da, ebazpena ematen den unean bertan; bigarrena, aldiz, krisi-destilazioa egin dela justifikatzen denean emango da, eta benetan destilatutako txakolin kantitateari dagokion zenbatekoa ordainduko da. Aurreratutako zenbatekoa estaltzen ez bada, zati proportzionala itzul dadila eskatuko da.

27. oinarria.– Laguntza-eskaerak.

Laguntza-eskaerak egiteko, I. kapituluko 6. oinarrian ezarritakoa bete beharko da; eskaera horietan, II. eranskinean eta oinarri honetan zehaztutako informazio guztia jaso beharko da. Operadore bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu ahal izango du.

28. oinarria.– Ebazpena.

Ebazpena 9. oinarriak dioenaren arabera egingo da.

Txakolina destilategira eramateko azken eguna 2021eko urriaren 1a izango da.

29. oinarria.– Ordainketa-eskaerak.

Urriaren 15a baino lehen, laguntzaren onuradunak ordainketa-eskaera bat aurkeztu beharko du txakolinaren destilatze-probarekin batera. EMCS eredua erantsi beharko da, baita destilategiko faktura, destilategian entregatutako kantitate osoaren egiaztagiria eta 2021eko kanpainako mahatsaren salerosketa-kontratuak ere.

30. oinarria.– Alkoholaren norakoa.

Txakolina destilatu ondoren atera den eta laguntza jaso duen alkohola industria-prozesuetan bakarrik erabiliko da, baita desinfektatzaileak eta farmazia- edo energia-produktuak fabrikatzeko ere, lehia askean nahasmendurik gerta ez dadin.

Lortutako alkohola industria- edo energia-prozesu batera bideratuko dela ulertuko da, uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretu bidez onartutako Zerga Berezien Erregelamenduan ezarritakoarekin bat etorriz, gizakiaren kontsumorako egokiak ez diren onartutako substantziak erabiliz desnaturalizatu bada.

31. oinarria.– Ordainketak.

Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari dagokio laguntza hau ematea eta ordaintzea edo ukatzea.

Onuradun batek ezin badu egiaztatu destilatu duen bolumena eman zitzaionaren berdina dela, laguntza murriztuko zaio, alde horri dagokion proportzioan.

32. oinarria.– Bermeak kentzea.

Betetze onaren bermea Agindu honen 29. oinarrian aipatutako dokumentazioa berrikusi ondoren emango da.

IV. KAPITULUA
ARDOA ETA TXAKOLINA MODU PRIBATUAN UPELERATZEKO LAGUNTZA

33. oinarria.– Aplikazio-eremua.

1.– Laguntza bat ezarri da JDB duen ardoaren edo txakolinaren borondatezko upeleratze pribaturako.

2.– Ardoa edo txakolina egiten den establezimenduak eta hura upeleratzen den establezimenduak Euskadiko Autonomia Erkidegoan eta dagokion jatorri-deituran zehazten den lurraldean kokatuta egon behar dute.

3.– JDB duten ardo eta txakolin gisa hartuko dira 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarenaren, 2013ko abenduaren 17koaren, 93.1. a) eta b) artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz aitortzen eta babesten direnak.

4.– Modu pribatuan upeleratzen diren ardoak edo txakolinak upeleratuta dauden ardoak eta txakolinak izango dira. Horiek behar bezala identifikatuta egon behar dute, laguntzaren xede den produktua hitzartutako upeleratze-aldia baino lehen merkaturatzen ez dela bermatzeko. Gainera, produktuaren osotasuna behar bezala egiaztatu behar da, eta upeleratze-aldian zehar ardoaren edo txakolinaren ordezkapenik egin ez dela bermatu behar da.

Etiketatutako ardoa edo txakolina ezin izango da inola ere upeleratu.

34. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.

Laguntza kalkulatzeko, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:

1.– Eragiketa-bolumenaren % 10etik beherako galera izan duten upategiek ez dute laguntza eskatzeko aukerarik izango.

2.– Eragiketa-bolumenaren % 10 eta % 20 arteko galera izan duten upategien kasuan, laguntza honela kalkulatuko da:

a) 2020an 200.000 litro baino gutxiago ekoitzi dituzten upategien kasuan, laguntza 0,06 euro/hl izango da upeleratutako egun bakoitzeko.

b) 2020an 200.000 eta 500.000 litro artean ekoitzi dituzten upategien kasuan, laguntza 0,03 euro/hl izango da upeleratutako egun bakoitzeko.

c) 2020an 500.000 litro baino gehiago ekoitzi dituzten upategien kasuan, laguntza 0,025 euro/hl izango da upeleratutako egun bakoitzeko.

3.– Eragiketa-bolumenaren % 20ko edo hortik gorako galera izan duten upategien kasuan, laguntza honela kalkulatuko da:

a) 2020an 200.000 litro baino gutxiago ekoitzi dituzten upategien kasuan, laguntza 0,08 euro/hl izango da upeleratutako egun bakoitzeko.

b) 2020an 200.000 eta 500.000 litro artean ekoitzi dituzten upategien kasuan, laguntza 0,05 euro/hl izango da upeleratutako egun bakoitzeko.

c) 2020an 500.000 litro baino gehiago ekoitzi dituzten upategien kasuan, laguntza 0,035 euro/hl izango da upeleratutako egun bakoitzeko.

4.– Laguntza gutxienez 50 hektolitrokoa izango da eskatzaile bakoitzeko, eta gehienez ere 2020an ekoitzitako kantitatekoa edo 10.000 hektolitrokoa eskatzaile bakoitzeko. Azken horien artean, kantitaterik txikienak markatuko du gehienekoa.

5.– Upeleratzeak 180, 270 edo 360 eguneko iraupena izan dezake. Aldi horiek eten egin ahal izango dira merkatuko baldintzek hala gomendatzen badute; kasu horretan, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak ebazpena eman beharko du.

6.– Onuradunak hasiera batean eskatutako upeleratze-aldia eten nahi duenean, gutxienez 5 egun baliodun lehenago jakinarazi beharko dio Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, produktua merkaturatu aurretik dagozkion kontrolak egin ahal izateko. Upeleratzea eten izanaren ondorioz, jarritako bermearen egikaritze partziala egingo da, hitzemandako aldiaren gainerako denbora-tarteari dagokion zenbateko proportzionalean.

7.– Eragiketa-bolumenaren galera kalkulatzeko, onuradunek aurkeztutako 2019ko eta 2020ko 390 ereduak alderatuko dira.

35. oinarria.– Laguntza-eskaerak.

Laguntza-eskaerak egiteko, I. kapituluko 6. oinarrian ezarritakoa bete beharko da; eskaera horietan, II. eranskinean eta oinarri honetan zehaztutako informazio guztia jaso beharko da. Eskabide bakarra onartuko da operadore bakoitzeko.

36. oinarria.– Ebazpena.

Ebazpena 9. oinarriak dioenaren arabera egingo da.

37. oinarria.– Kontratuak.

Upeleratze-kontratu bat egin beharko da Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren eta eskaera onartu zaien onuradunen artean. Kontratu horretan, kontratua egin duten alderdien betebeharrak eta upeleratzeko baldintzak jasoko dira, baita kontratuzko upeleratze-aldia ere.

Kontratuak benetan upeleratutako kantitatearen arabera egingo dira («kontratuko kantitatea»), eta kantitate horrek ez du inola ere eskabidean adierazitakoa gaindituko.

Upeleratutako produktua onartu eta upeleratze-data berretsi ondoren egin ahal izango dira kontratuak; bestalde, andelak edo upelak dagozkion kontrolak egin ondoren zigilatu ahal izango dira, eta akta edo txosten bat egingo da horrekin lotuta.

Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak kontratua egin dela jakinaraziko dio laguntzaren onuradunari, kontrolaren akta edo txostena egin eta bost egun balioduneko epean. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak eragile ekonomikoari jakinarazpena egiten dion egunean bertan egingo da kontratua.

Kontratuek honako betebehar hauek jasoko dituzte, gutxienez, onuradunaren aldetik:

a) Kontratuko upeleratze-aldian zehar kontratuko kantitatea upeleratuta mantentzea, bere kontura eta arriskupean.

b) Upeleratutako produktuaren ezaugarriak mantentzen direla bermatzea, upeleratutako produktua ordeztu gabe eta beste leku batera eraman gabe.

c) Kontratazio-prozesuari buruzko dokumentuak gordetzea.

d) Edozein unetan, erakunde ordaintzaileak kontratuan ezarritako betebehar guztiak betetzen direla egiaztatu ahal izatea; horretarako, haren eskura jarri beharko du kontratuan jasotako dokumentazio guztia, barne hartzen dituen elementu guztiak egiaztatu ahal izateko.

38. oinarria.– Upeleratze pribaturako prozedura.

1.– Zigila daitekeen andela edo upel bakoitzean, eskatzaile baten ardoa edo txakolina bakarrik upeleratu ahal izango da, upeleratze-aldi jakin baterako.

2.– Upeleratutako ardoa edo txakolina ezin izango da beste andela batera lekualdatu edo birkokatu, justifikatutako egoeretan salbu, eta Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari jakinarazpena egin ondoren.

3.– Kontratuko upeleratze-aldia EAEk emandako ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunean zenbatzen hasiko da.

4.– Upeleratu behar den ardoa edo txakolina ezin izango da kategoriaz aldatu, ez upeleratuta egon bitartean, ez ondoren.

39. oinarria.– Ordainketak.

Laguntza kontratuak egin ondoren ordainduko da, hau da, andelen edo upelen kontrolak egin eta horiek zigilatu ondoren.

40. oinarria.– Bermeak kentzea.

1.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak upeleratze-amaierako kontrolak egin ondoren kenduko da bermea, produktua atera aurretik eta 2021eko kanpainako mahatsaren salerosketa-kontratuak egiaztatzen dituenean.

2.– Bermea partzialki gauzatuko da laguntza-eskabidean adierazitako upeleratze-aldia eteten denean; eta gainerako zenbatekoaren arabera gauzatuko da, proportzionalki, eskatutako upeleratzea amaitu arte.

3.– Bermea oso-osorik egikarituko da 6. oinarriko 8. apartatuan deskribatutako konpromisoa bete ez dela egiaztatzen bada.

V. KAPITULUA
SAGARDO NATURALA OZPIN BIHURTZEKO LAGUNTZA

41. oinarria.– Aplikazio-eremua.

Laguntza bat ezarri da EAEn ekoitzitako sagardo naturala norbere borondatez atera eta hura ozpin bihurtzeko.

42. oinarria.– Laguntzaren onuradunak.

1.– Sagardo naturalarekin ozpina egiteko laguntzen onuradunak egoitza soziala eta zerga-egoitza EAEn duten sagardo-enpresak izango dira, betiere sagardo naturala Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Industrien Erregistroan aktibo dagoen establezimendu batean ekoizten badute.

43. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.

1.– Laguntza kalkulatzeko, honako zifra hauek hartuko dira kontuan:

a) Sagardotegiak 2020an egindako litroak justifikatzea. Horretarako, 2020ko laugarren hiruhileko 553 aitorpena aurkeztu beharko da.

b) Sagardoaren 2019ko eta 2020ko eragiketen bolumena justifikatzea. Horretarako, urte bakoitzeko 390 ereduak erantsi beharko dira, baita bi ekitaldietako sagardo-salmentarekin lotutako eragiketen zatia adierazten duen zinpeko adierazpena ere.

2.– Gehienez ere ozpin bihurtuko den kantitatea kalkulatuko da, 2020an izandako eragiketa-bolumenaren beherakada kontuan hartuta (2019. urtekoarekin alderatuta):

a) Beherakada % 10etik beherakoa bada, eraldatu beharreko kantitatea 0 litro izango da.

b) Beherakada % 10ekoa edo handiagoa bada, baina % 20tik beherakoa bada, eraldatu beharreko kantitatea 2020an ekoitzitako litroen % 20 izango da. Horrenbestez, ozpin bihur daitekeen gehieneko litro kantitatea 100.000 litro izango da.

c) Beherakada % 20koa edo handiagoa bada, eraldatu beharreko kantitatea 2020an ekoitzitako litro kopuruaren % 30 izango da. Horrenbestez, ozpin bihur daitekeen gehieneko litro kantitatea 150.000 litro izango da.

3.– Laguntzaren balioa 0,40 euro izango da destilatutako litro bakoitzeko.

4.– Eragiketa horretatik eratorritako zenbatekoa bi ordainketatan ordainduko da. Lehenengoan, laguntzaren % 25 ordainduko da, ebazpena ematen den unean bertan; bigarrena, aldiz, ozpina egin dela justifikatzen denean emango da, eta benetan ozpin bihurtutako sagardo naturalari dagokion zenbatekoa ordainduko da. Aurreratutako zenbatekoa estaltzen ez bada, zati proportzionala itzul dadila eskatuko da.

44. oinarria.– Laguntza-eskaerak.

Laguntza-eskaerak egiteko, I. kapituluko 6. oinarrian ezarritakoa bete beharko da; eskaera horietan, II. eranskinean eta oinarri honetan zehaztutako informazio guztia jaso beharko da. Operadore bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu ahal izango du.

45. oinarria.– Ebazpena.

Ebazpena 9. oinarriak dioenaren arabera egingo da.

Ozpina egiten duen enpresara sagardo naturala eramateko azken eguna 2021eko urriaren 1a izango da.

46. oinarria.– Ordainketa-eskaerak.

2021eko urriaren 15a baino lehen, laguntzaren onuradunak ordainketa-eskaera bat aurkeztu beharko du, gutxienez, sagardo naturala ozpin bihurtu izanaren frogagiriarekin batera. Zerga Administraziorako Agentziaren ARC dokumentua, ozpin-saltzailearen faktura eta ozpin-saltzaileari emandako kantitate osoaren frogagiria erantsi behar dira.

47. oinarria.– Ordainketak.

Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari dagokio laguntza hau ematea eta ordaintzea edo ukatzea.

Onuradun batek ezin badu egiaztatu laguntzaren xede izan den sagardo naturalaren bolumena, laguntza murriztuko zaio, alde horri dagokion proportzioan.

48. oinarria.– Bermeak kentzea.

Betetze onaren bermea Agindu honen 46. oinarrian aipatutako dokumentazioa aurkeztean emango da.

VI. KAPITULUA,
UR MINERAL NATURALA MODU PRIBATUAN UPELERATZEKO LAGUNTZA,

49. artikulua.– Aplikazio-eremua.

1.– Laguntza bat ezarri da ur mineral naturala norbere borondatez modu pribatuan upeleratzeko, botilatzeko enpresentzat.

2.– Ura botilatan sartzeko establezimenduak eta ura upeleratzen den establezimenduak Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan egon behar dute.

3.– Modu pribatuan upeleratzen den ura upeleratuta dagoena izango da. Urak behar bezala identifikatuta egon behar du, laguntzaren xede den produktua hitzartutako upeleratze-aldia baino lehen merkaturatzen ez dela bermatzeko; gainera, behar bezala egiaztatu behar da produktuaren osotasuna.

50. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.

Laguntza kalkulatzeko, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:

1.– 2020an eragiketa-bolumenaren % 10etik beherako galera izan duten enpresek (2019arekin alderatuta) ez dute laguntza eskatzeko aukerarik izango.

2.– % 10 eta % 20 arteko eragiketa-bolumena galdu duten enpresen kasuan, laguntza 0,1 euro/hl izango da upeleratze-egun bakoitzeko.

3.– % 20ko edo hortik gorako eragiketa-bolumena galdu duten enpresen kasuan, laguntza 0,19 euro/hl izango da upeleratze-egun bakoitzeko.

4.– Laguntza 300.000 litrorako izango da, gehienez, eskatzaile bakoitzeko.

5.– Upeleratzeak 60, 120 edo 180 eguneko iraupena izan dezake. Aldi horiek eten egin ahal izango dira merkatuko baldintzek hala gomendatzen badute; kasu horretan, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak ebazpena eman beharko du.

6.– Onuradunak hasiera batean eskatutako upeleratze-aldia eten nahi duenean, gutxienez 5 egun baliodun lehenago jakinarazi beharko dio Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, produktua merkaturatu aurretik dagozkion kontrolak egin ahal izateko. Upeleratzea eten izanaren ondorioz, jarritako bermearen egikaritze partziala egingo da, hitzemandako aldiaren gainerako denbora-tarteari dagokion zenbateko proportzionalean.

7.– Eragiketa-bolumenaren galera kalkulatzeko, onuradunek aurkeztutako 2019ko eta 2020ko 390 ereduak alderatuko dira.

51. oinarria.– Laguntza-eskaerak.

Laguntza-eskaerak egiteko, I. kapituluko 6. oinarrian ezarritakoa bete beharko da; eskaera horietan, II. eranskinean eta oinarri honetan zehaztutako informazio guztia jaso beharko da. Eskabide bakarra onartuko da operadore bakoitzeko.

52. oinarria.– Ebazpena.

Ebazpena 9. oinarriak dioenaren arabera egingo da.

53. oinarria.– Kontratuak.

Upeleratze-kontratu bat egin beharko da Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren eta eskaera onartu zaien onuradunen artean. Kontratu horretan, kontratua egin duten alderdien betebeharrak eta upeleratzeko baldintzak jasoko dira, baita kontratuzko upeleratze-aldia ere.

Kontratuak benetan upeleratutako kantitatearen arabera egingo dira («kontratuko kantitatea»), eta kantitate horrek ez du inola ere eskabidean adierazitakoa gaindituko.

Upeleratutako produktua onartu eta upeleratze-data berretsi ondoren egin ahal izango dira kontratuak; bestalde, andelak edo upelak dagozkion kontrolak egin ondoren zigilatu ahal izango dira, eta akta edo txosten bat egingo da horrekin lotuta.

Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak kontratua egin dela jakinaraziko dio laguntzaren onuradunari, kontrolaren akta edo txostena egin eta bost egun balioduneko epean. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak eragile ekonomikoari jakinarazpena egiten dion egunean bertan egingo da kontratua.

Kontratuek honako betebehar hauek jasoko dituzte, gutxienez, onuradunaren aldetik:

a) Kontratuko upeleratze-aldian zehar kontratuko kantitatea upeleratuta mantentzea, bere kontura eta arriskupean.

b) Upeleratutako produktuaren ezaugarriak mantentzen direla bermatzea, upeleratutako produktua ordeztu gabe eta beste leku batera eraman gabe.

c) Kontratazio-prozesuari buruzko dokumentuak gordetzea.

d) Edozein unetan, erakunde ordaintzaileak kontratuan ezarritako betebehar guztiak betetzen direla egiaztatu ahal izatea; horretarako, haren eskura jarri beharko du kontratuan jasotako dokumentazio guztia, barne hartzen dituen elementu guztiak egiaztatu ahal izateko.

54. oinarria.– Upeleratze pribaturako prozedura.

1.– Zigila daitekeen andel edo upel bakoitzean, eskatzaile baten ur mineral naturala bakarrik upeleratu ahal izango da, upeleratze-aldi jakin baterako.

2.– Upeleratutako ura ezin izango da beste gordailu batera lekualdatu edo birkokatu, justifikatutako egoeretan salbu, eta Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari jakinarazpena egin ondoren.

3.– Kontratuko upeleratze-aldia EAEk emandako ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunean zenbatzen hasiko da.

55. oinarria.– Ordainketak.

Laguntza kontratuak egin ondoren ordainduko da, hau da, andelen edo upelen kontrolak egin eta horiek zigilatu ondoren.

56. oinarria.– Bermeak kentzea.

1.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak upeleratze-amaierako kontrolak egin ondoren kenduko da bermea, produktua atera aurretik.

2.– Bermea partzialki gauzatuko da laguntza-eskabidean adierazitako upeleratze-aldia eteten denean; eta gainerako zenbatekoaren arabera gauzatuko da, proportzionalki, eskatutako upeleratzea amaitu arte.

VII. KAPITULUA
ARTISAU-GARAGARDOA FABRIKATZEN DUTEN ENPRESEN KAUDIMENEAN LAGUNTZEKO LAGUNTZA

57. oinarria.– Aplikazio-eremua.

1.– Laguntza bat ezarri da 2020ko ekitaldian (2019ko ekitaldiarekin alderatuta) garagardoaren sektorean izandako eragiketa-bolumenaren galerak konpentsatzeko.

2.– Enpresa fabrikatzaileak Euskadiko Autonomia Erkidegoan egon behar du, eta EAEn benetan fabrikatutako produktua bakarrik izango da kontuan.

58. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.

Laguntza kalkulatzeko, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:

1.– Eragiketa-bolumenaren % 10etik beherako galera izan duten enpresek ez dute laguntza eskatzeko aukerarik izango.

2.– Eragiketa-bolumenaren % 10 eta % 20 arteko galera izan duten upategien kasuan, laguntza honela kalkulatuko da:

a) 2019an 40.000 litro baino gutxiago ekoitzi zituzten enpresen kasuan, laguntza 10.000 eurokoa izango da.

b) 2019an 40.000 eta 80.000 litro artean fabrikatu zituzten enpresen kasuan, laguntza 15.000 eurokoa izango da.

c) 2019an 80.000 litro baino gehiago ekoitzi zituzten enpresen kasuan, laguntza 20.000 eurokoa izango da.

3.– Eragiketa-bolumenaren % 20ko edo hortik gorako galera izan duten enpresen kasuan, laguntza honela kalkulatuko da:

a) 2019an 40.000 litro baino gutxiago ekoitzi zituzten enpresen kasuan, laguntza 20.000 eurokoa izango da.

b) 2019an 40.000 eta 80.000 litro artean fabrikatu zituzten enpresen kasuan, laguntza 25.000 eurokoa izango da.

c) 2019an 80.000 litro baino gehiago ekoitzi zituzten enpresen kasuan, laguntza 30.000 eurokoa izango da.

Eragiketa-bolumenaren galera kalkulatzeko, onuradunek aurkeztutako 2019ko eta 2020ko 390 ereduak alderatuko dira.

59. oinarria.– Laguntza-eskaerak.

Laguntza-eskaerak egiteko, I. kapituluko 6. oinarrian ezarritakoa bete beharko da; eskaera horietan, II. eranskinean eta oinarri honetan zehaztutako informazio guztia jaso beharko da. Eskabide bakarra onartuko da operadore bakoitzeko.

60. oinarria.– Ebazpena.

Ebazpena 9. oinarriak dioenaren arabera egingo da.

61. oinarria.– Ordainketak.

Laguntza onartzeko ebazpenaren ondoren ordainduko da.

II. ERANSKINA
ESKABIDEA EGITEKO INPRIMAKIAREN EDUKIA

Oinarrizko eremu orokorrak:

– Titularra.

– Identifikazio-agiriaren mota.

– Identifikazio-zenbakia.

– Izena, abizenak eta sexua (pertsona fisikoentzat bakarrik).

– Entitatearen izena (pertsona juridikoek soilik).

– Helbidea.

– Lurraldea.

– Telefonoak, helbide elektronikoa.

– Harremanetarako pertsona.

– Legezko ordezkaria, izena, abizenak, telefonoa eta NANa.

– Jakinarazpen- eta komunikazio-bidea.

– Jakinarazpenen hizkuntza.

– Zerga-egoitza.

– Jarduera nagusia eta lortutako produktuak.

– Diruz lagun daitezkeen ekintzak: ardoa destilatzea, txakolina destilatzea, ardoa upeleratzea, txakolina upeleratzea, ozpin egiteko sagardoa, ur minerala upeleratzea edo artisau-garagardoari laguntzea.

Ardoa edo txakolina modu pribatuan upeleratzeko laguntza (IV. kapitulua):

Horiez gain, honako datu hauek ere jaso beharko dituzte upeleratze-eskabideek:

a) Upeleratutako produktuaren datuak: dagokion JDB eta upeleratu nahi den bolumena (hektolitroak, bi dezimalekin), eskatutako upeleratze-aldi bakoitzeko.

b) Kokapenaren datuak: biltegiaren edo biltegien izena, upeleratzeko leku bakoitzaren helbidea, eta zigilatu daitezkeen andelen edo upelen kokapena (herria, udalerria eta lurralde historikoa), eta horietako bakoitzean upeleratutako kasuan kasuko kantitateak, eskatutako upeleratze-aldiaren arabera.

Ardoa (II. kapitulua) edo txakolina (III. kapitulua) destilatzeko laguntza:

Horiez gain, honako datu hauek ere jaso beharko dituzte destilatze-eskabideek:

a) Produktuaren datuak: dagokion JDB eta destilatu nahi den bolumena (hektolitroak, bi dezimalekin).

Sagardo naturala ozpin bihurtzeko laguntza (V. kapitulua):

a) Produktuaren datuak: JD bati dagokion eta destilatu nahi den bolumena (hektolitroak, bi dezimalekin).

Ur mineral naturala modu pribatuan upeleratzeko laguntza (VI. kapitulua):

a) Upeleratutako produktuaren datuak: upeleratu nahi den bolumena (hektolitroak, bi dezimalekin), eskatutako upeleratze-aldi bakoitzeko.

b) Kokapenaren datuak: biltegiaren edo biltegien izena, upeleratzeko leku bakoitzaren helbidea, eta zigilatu daitezkeen andelen edo upelen kokapena (herria, udalerria eta lurralde historikoa), eta horietako bakoitzean upeleratutako kasuan kasuko kantitateak, eskatutako upeleratze-aldiaren arabera.

Lerro guztietan, honako hau dioen erantzukizunpeko adierazpena:

– Betetzen ditut Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren aginduan ezarritako eskakizunak (agindu horren bidez deitzen dira 2021eko ekitaldirako ezohiko laguntzak, ardoaren, txakolinaren, sagardo naturalaren, artisau-garagardoaren eta botilatutako uraren sektoreetarako), eta badaukat hori egiaztatzen duen dokumentazioa, zeina Administrazioaren eskura jarriko baitut hala eskatzen zaidanean; eta, halaber, aurreko betebeharrak betetzeko konpromisoa hartzen dut laguntza-eskubidea aitortzeak dakarren aldi osoan.

– Gaurko egunera arte, behean ageri diren erakunde publikoei edo pribatuei laguntza eskatu eta haien laguntza jaso duela proiektu honetarako; eta, gainera, konpromisoa hartzen duela aurrerantzean ere proiektu honetarako aurkezten dituen laguntza-eskabide guztien berri emateko (Hala da / Ez da hala - markatu dagokiona).

(Ikus .PDF)

– Lortu ditu/Ez ditu lortu (markatu dagokiona) 2020ko martxoaren 19ko Batzordearen Jakinarazpenaren eta haren aldaketen bidez araututako denbora-esparruan, eta Europako Batzordeak apirilaren 2ko SA.56851 (2020/N) Erabakian eta 2020an eta 2021ean haren aldaketetan onartutako denbora-esparru nazionalean jasotzen diren laguntzak. Laguntza horiek............................... eurokoak dira.

– Enpresa ez dagoela krisialdian, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).

– Sartuta dagoela/Ez dagoela sartuta (markatu dagokiona) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta organismo autonomoek ematen dituzten izaera bereko laguntzen arloan abian den inongo itzultze- edo zehapen-prozeduratan.

– Egunean dagoela itzultze- edo zehapen-prozeduretako kopuruak ordaintzeko betebeharrari dagokionez, dirulaguntzen esparruan. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da, baldin eta zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, gaineratutako zor, interes eta gastu guztiak estaliko dituen bermea eratu bada.

– Jaso duela/Ez duela jaso (markatu dagokiona) zigor- eta administrazio-arloko zehapenik, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galarazten dionik, eta ez dagoela/dagoela horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean, sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne hartuta, bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak azken xedapenetako seigarrenean ezarritakoarekin.

– Eskatuta duela/Ez duela eskatuta (markatu dagokiona) konkurtso-deklarazioa, edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta ez dagoela, konkurtsoan deklaratuta ez dagoela, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez dagoela edo desgaituta ez dagoela Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu gabe.

– Galdu duela/Ez duela galdu (markatu dagokiona) dirulaguntzak lortzeko aukera, ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, edo honako delitu hauetako bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

– Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmoa eragin duela/eragin ez duela (markatu dagokiona).

– Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak sartuta daudela/ez daudela sartuta (markatu dagokiona) Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako kasuren batean, edo ez dela Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat, horietan ezarritako baldintzetan.

– Ez daukala Zerga-egoitza erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean duela/ez duela (markatu dagokiona).

– Elkarteen kasuan, ez egotea sartuta/sartuta egotea (markatu dagokiona) horiek elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuen kausetan. Ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, administrazio-prozedura ez etetea, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, betiere ebazpen judizial irmorik esleitzen ez bada, haren arabera, kasuan kasuko inskripzioa egin ahal izango baita dagokion erregistroan.

– Berreskuratzeko agindu baten mende egotea/ez egotea (markatu dagokiona), Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa dela eta ezin dela bateratu barne-merkatuarekin.

II., III. eta IV. kapituluetan araututako laguntzen kasuan:

2021eko mahats-bilketan, enpresa eskatzaileak hitzematen du/ez du hitzematen mahatsa benetako ekoizpen-kostuaren prezio berean edo handiagoan erosiko duela.

Enpresa eskatzaileak mahatsaren salerosketa-kontratuak aurkeztea hitzematen du/ez du hitzematen, aurreko konpromisoa bete dela egiaztatzeko helburuarekin.

Agindu honetan araututako laguntza guztietarako:

Aurkakoa adierazi ezean, baimen inplizitua eman beharko du Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak automatikoki ziurta ditzan zerga-betebeharrak bete izana eta Gizarte-segurantzako ordainketak egin izana; baimen hori berariaz ukatzeko aukera izango du, eta, kasu horretan, eskatzaileak aurkeztu beharko du dagokion ziurtagiria edo eskatutako agiria.

III. ERANSKINA
LAGUNTZA-ESKABIDEAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Pertsona juridikoak:

– Ahalordetze-eskritura.

– Entitatea eratzeko eskritura eta estatutuak, dagokion erregistroak zigilatuak.

– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatearen ziurtagiria, baimenari espresuki uko egin bazaio bakarrik.

Pertsona fisikoak:

– NANaren kopia, baimenari espresuki uko egin bazaio bakarrik.

– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatearen ziurtagiria, baimenari espresuki uko egin bazaio bakarrik.

Ardo-enpresek bakarrik:

– 2020ko laugarren hiruhileko 553 adierazpena. Ardoaren eta edari hartzituen fabriketan eta gordailuetan egindako eragiketen aitorpena.

– 2019ko eta 2020ko 390 ereduak.

– 2019an eta 2020an ardoaren salmentarekin lotu gabeko eragiketen zatia jasotzen duen zinpeko adierazpena.

– Hirugarrenen alta-agiria, azken bost urtean ez bada Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarik jaso.

Sagardoa ekoizten duten enpresek bakarrik:

– 2020ko laugarren hiruhileko 553 adierazpena. Ardoaren eta edari hartzituen fabriketan eta gordailuetan egindako eragiketen aitorpena.

– 2019ko eta 2020ko 390 ereduak.

– Hirugarrenen alta-agiria, azken bost urtean ez bada Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarik jaso.

Garagardoa ekoizten duten enpresek bakarrik:

– 2019ko laugarren hiruhileko 558 adierazpena. Garagardoen fabriketan eta gordailu fiskaletan egindako eragiketen aitorpena.

– 2019ko eta 2020ko 390 ereduak.

– Hirugarrenen alta-agiria, azken bost urtean ez bada Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarik jaso.

Botilatutako ur-enpresek bakarrik:

– 2019ko eta 2020ko 390 ereduak.

– Hirugarrenen alta-agiria, azken bost urtean ez bada Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarik jaso.

Edonola ere, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak aurkeztutako eskabidean adierazitakoa egoki ulertu, ebaluatu eta eskabidea izapidetzeko beharrezko irizten dituen bestelako argibide edo agiri osagarriak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari.


Azterketa dokumentala