Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2021eko maiatzaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3052

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 3koa, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, zeinaren bidez egiten baita Zarauzko Real Golf Klubaren (Gipuzkoa) instalazioen eta zelaiaren jarduera-proiektuaren ingurumen-inpaktuaren txostena.

AURREKARIAK

Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren 2018ko martxoaren 26ko ebazpen bidez, Zarauzko Real Golf Klubaren instalazioen eta zelaiaren jarduera-proiektuaren ingurumen-inpaktuaren azterketaren irismen-dokumentua eman zen.

2020ko uztailaren 18an, Zarauzko Udalak jendaurrean jarri zuen Zarauzko Real Golf Klubaren instalazioen eta zelaiaren jardueraren proiektua eta horri dagokion ingurumen-inpaktuaren azterketa, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, interesdunek egokitzat jotako alegazioak aurkeztu zitzaten. Izapide horri buruzko iragarkia 2020ko uztailaren 17ko Gipuzkoako Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (135. zk.).

Jendaurreko informazioaren izapidea burututa, Zarauzko Udalak egiaztatu zuen ez zela alegaziorik jaso.

Bidenabar, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, Zarauzko Udalak, 2020ko uztailaren 13an, eraginpeko administrazio publikoei eta interesdunei kontsulta-izapidea egin zien.

Izapide hori bukatuta, Zarauzko Udalak adierazi du zenbait txosten jaso direla, eta horien edukia administrazio-espedientean bildu dela; gainera, ingurumen-inpaktuaren azterketan kontuan hartu direla adierazi du, eta azterketa ez dela aldatu behar izan.

2021eko martxoaren 31n, Zarauzko Udalak ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiteko eskaera osatu zuen Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzan, Zarauzko Real Golf Klubaren instalazioen eta zelaiaren jarduera-proiektuari lotuta.

Eskabidearekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu zuen:

– Zarauzko Real Golf Klubaren jarduera-proiektua, 2016ko abendukoa.

– Zarauzko Real Golf Klubaren jarduera-proiektuaren ingurumen-inpaktuaren azterketa, 2019ko maiatzekoa.

– Nekazaritzaz kanpoko erabileretarako aholkularitza-dokumentua.

– Nekazaritzaz kanpoko erabileretarako lan-plana.

– Lan-planaren eranskina. Erabili beharreko produktuak, beharrezkoa izanez gero.

– Jendaurrean erakutsi ondoren, jasotako emaitzei buruzko dokumentuak.

– Eraginpeko administrazio publikoei egindako kontsulten emaitzei buruzko agiriak, jasotako erantzunen hitzez hitzezko kopiak barne.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 1. artikuluan ezarritakoaren arabera, haren helburua da ingurumenean ondorio esanguratsuak izan ditzaketen plan, programa eta proiektuen ingurumen-ebaluazioa arautu behar duten oinarriak ezartzea; horrela, ingurumenaren babes-maila handia bermatuko da, garapen jasangarria sustatzeko helburuarekin.

Era berean, Ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 42. artikuluarekin bat etorriz, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioek era egokian bermatuko dute, beste helburu batzuen artean, plangintza-prozesuaren lehen faseetan sartzea, eta, aukerarik egokienak hautatzeari dagokionez, ingurumenean dauzkan ondorioen analisia egitea jarduerek eragindako metaketa- eta sinergia-ondorioak aintzat hartuta.

Otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 41. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan gauzatu nahi diren planek eta proiektuek (publiko zein pribatu izan) ezinbestekoa izango dute ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa, baldin eta lege horren I. eranskinean jasota badaude. Zarauzko Real Golf Klubaren instalazioen eta zelaiaren jarduera-proiektua aipatutako arau horren I.B) eranskinaren 10.4. epigrafean dago sartuta.

Bestalde, aipatu beharra dago baliokidetzat har daitezkeela otsailaren 27ko 3/1998 Legeak arautzen duen ingurumen-inpaktuaren banakako ebaluazio-prozedura eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 33. artikuluan eta hurrengoetan jasota dagoen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egiteko prozedura arrunta.

21/2013 Legeak, abenduaren 9koak, 35. artikuluan eta hurrengoetan xedatzen duena aplikatuz, Zarauzko Udalak, organo substantibo gisa, Zarauzko Real Golf Klubaren instalazioen eta zelaiaren jarduera-proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozedura arrunta egiteko behar den guztia xedatu du. Horretarako, ingurumen-inpaktuko azterketa bat gehitu du espedientean, kontsulta publikoak egin ditu eta eraginpeko administrazio publikoek zein norbanako interesdunek prozeduran parte hartu dute.

Proiektuaren ingurumen-ebaluazioaren espedienteko dokumentazio teknikoa eta txostenak aztertuta, eta ikusirik ingurumen-inpaktuaren azterketa zuzena dela eta indarreko araudian ezarritako alderdien araberakoa dela, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzak ingurumen-inpaktuaren adierazpen hau eman du; bertan, proiektuaren proposamenean ingurumen-arloko alderdiak sartzearen alde egin da, eta proiektua aplikatzearen ondorio adierazgarrien aipamena jaso da, baita sartu beharreko azken oharrak ere, soilik ingurumen arlokoak. Zuzendaritza hori eskumeneko organoa da Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren arabera, baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren arabera ere.

Horrenbestez, zenbait xedapen aztertuta –Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea; Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretua; Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea eta aplikatzekoak diren gainerako arauak–, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Real Club de Golf de Zarautz golf-klubaren instalazioen eta zelaiaren jarduera-proiektuari buruzko ingurumen-inpaktuaren adierazpen hau formulatzea, aldeko balorazioarekin.

Nabarmendu behar da ingurumen-inpaktuaren adierazpen hau egin dela organo substantiboa jarduera legeztatzeko egiten ari den izapidetzeen barruan. Izan ere, lehenagotik existitzen den jarduera bat da, Zarauzko Real Golf Kluba entitateak 1916. urtetik egiten duena.

Jarduerak hartzen duen azalera osoa 153.388 m2 da. Azalera horretatik, 129.003 m2 joko-zelaiak hartzen ditu: Ģlinkģ motako 9 zuloko zelaia, alegia, ur eta zuhaitz izaerako oztoporik ez duen zelaia, eta orografia ondulatua duena, hareazko lurretan egon ohi denaren parekoa. Eremu hori Iņurritzako Biotopo Babestuaren barruan dago, eta ES2120009 Iņurritza Kontserbazio Bereziko Eremuan (KBE). Gainerako azalera, ia 24.385 m2, bulego, aparkaleku, eraikin sozial, kirol-pista (4 tenis-pista eta 3 padel-pista) eta biltegiratze-pabiloietarako da; instalazio guztiak lurzatiaren hego-mendebaldeko muturrean daude, babestutako espazio naturaletik kanpo, hiri-lurzoruan.

Esparruaren ibilgailuetarako zein oinezkoentzako sarbide-nagusia Lauaxeta kalean dago. Lurzatiak itxitura dauka.

Ez da aurreikusi inolako obrarik egitea zelaiko instalazioetan, joko-zelaian edo atxikitako eraikinetan (klubaren etxea, tenis-pistak eta padel-pistak, aparkalekuak eta abar). Makilen gelan handitze-lan txiki bat egitea baino ez da aurreikusi (handitze-lanak 24,5 m2 izango du).

Bigarrena.– Proiektua gauzatzeko baldintza batzuk ezartzea, lotesleak izango direnak, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 47.2 artikuluari jarraikiz. Hauek dira baldintzak:

A) Proiektuaren ingurumen-inpaktua ebaluatzeko Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzan aurkeztutako dokumentazioaren arabera gauzatuko da proiektua, eta, nolanahi ere, ebazpen honetan zehaztutakoaren arabera.

Proiektu honen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko prozedurak, proiektuaren sustatzaileak aurkeztutako dokumentazio teknikoaz gain, kontuan izan du espedientean ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egiteko prozeduraren aldietan erantsitako txostenen edukia.

B) Proiektua aldatzen edo zabaltzen bada, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7. artikuluan jasotako aldaketa-araubidea aplikatuko da.

C) Ingurumen-ebaluazioko prozeduraren alderdi garrantzitsuak.

Zelaiaren zati bat babestutako bi espazio naturaletan egotea da zelai honen ingurumen-ezaugarri nagusia:

– ES2120009 Iņurritza KBE (Kontserbazio Bereziko Eremua), urriaren 16ko 215/2012 Dekretuaren bidez izendatu zena. Dekretu horren bidez, eskualde biogeografiko atlantikoko hamalau ibai eta estuarioren Kontserbazio Bereziko Eremuak izendatu eta kontserbazio-neurriak onartu ziren.

– Halaber, golf-zelaiaren esparrua Iņurritzako Biotopo Babestuaren (otsailaren 25eko 40/1997 Dekretu bidez izendatuaren) zati da.

Golf-zelaia Iņurritza ubidearen bokalearen eta Zarauzko hondartzaren arteko duna-sistemaren gainean dago, hain zuzen ere Batasunaren intereseko lehentasunezko 2130* habitatean (BIH), ĢKostaldeko duna finkoak, belarki-landarediarekin (duna grisak)ģ.

Aztertutako eremutik gertu dauden beste BIH batzuk dira duna enbrionario eta mugikorrei lotuak (KOD 2110 Duna mugikor enbrionarioak eta KOD 2120 Kostaldeko duna mugikorrak Ammophila arenaria espeziearekin), eta estuario eta paduren zonari dagozkionak (KOD 1130 Estuarioak, KOD 1310 Paduretako urteko landaredi halofiloa, KOD 1320 Spartina-zelaiak, KOD 1330 Paduretako ihidi halofiloak-belardiak eta KOD 1420 Paduretako sastraka halofiloak). Jarduerak ez ditu golf-zelaiaren alboko habitat horiek okupatu.

Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko 42/2007 Legearen 46.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, edozein plan, programa edo proiektuk, lekuaren kudeaketarekin lotura zuzenik ez badu eta horretarako beharrezkoa ez bada, modu argian erasan ahal badio aipatutako espazioetako habitat edo espeziei, banaka zein beste plan, programa edo proiektu batzuekin batera, orduan espazioan eragingo dituen ondorioak modu egokian ebaluatuko dira; bada, horrekin bat etorriz, ebaluazio hau erreferentziako proiektuak aipatutako Kontserbazio Bereziko Eremuan eragingo dituen ondorioak ebaluatzeko ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa izan daiteke, toki horren kontserbazio-helburuak gogoan hartuz; proiektua garatuko den espazioaren elementu gakoei eragingo zaien kaltearen maila ingurumen-inpaktuaren azterketak neurtu beharko du.

Nabarmendu behar da, bidenabar, Kantauri Ekialdeko Demarkazioaren Plan Hidrologikoko Eremu Babestuen Erregistroaren arabera, zeinetan Uraren Esparru Zuzentaraua eta horri lotutako araudia aplikatuz babestu beharreko ur-ingurunearekin lotutako zonak barne hartu diren, Zarauzko hondartza aipatutako Eremu Babestuen Erregistroan jasota dagoela, bainu hartzeko zona gisa. Bestalde, babestutako espazio naturalak erregistroan jasota daude (kasu honetan, KBE eta Iņurritzako Biotopoa). Mantenugaiak jasotzeari dagokionez eremu sentikorrak diren aldetik, Zarauzko estuarioa eta kostaldearen aurrealdea erregistroan jasota daude. Horrez gain, Iņurritzako itsasadarra Hezeguneen Inbentario Nazionalean jasota dago, IH212002 kodearekin.

Azaldutako guztia dela bide, golf-zelaiaren proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren alderdi garrantzitsuenetako bat izango da Iņurritza KEBean eta Iņurritza Biotopoan eragingo dituen ondorioak ebaluatzea, kontuan hartuz leku horretako kontserbazio-helburuak, proposatutako golf-zelaiko jarduera eta babesten diren ingurumen-balioak bateragarriak direla egiaztatzeko.

Honako jarduera hauek eragin ditzakete inpaktuak: ureztatzeko ura erauztea, zelaiaren mantentze-lanak (belarra moztea, ureztatzea, produktu fitosanitarioak eta ongarriak aplikatzea), jokalarien presentzia (kalteak eragin ditzaketelako akuiferoan, lurrazaleko zein lur azpiko uretan, landaredian, faunan eta abar).

Hala ere, zelaia martxan egon den urteetan zehar sortutako inpaktuekin erkatuta ez da inpaktu berririk sorraraziko; horri dagokionez, zenbait hobekuntza-jarduketa proposatu dira, bereziki produktu fitosanitarioen gaian.

D) Babes- eta zuzenketa-neurriak.

Babes- eta zuzenketa-neurriak indarreko araudiaren arabera gauzatuko dira, hurrengo apartatuetan adierazitakoa kontuan hartuta, eta, aurrekoaren aurkakoa ez den orotan, sustatzaileak organo eskudunaren bidez Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzan aurkeztutako dokumentazioan aurreikusitakoaren arabera.

Bestalde, neurri hauek eta kontrolerako izendatutako langile kopurua nahikoak izango dira ingurumen-inpaktuaren azterketan finkatutako kalitate-helburuak eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena xedatuko duen ebazpenak finkatzen dituenak bermatzeko.

Zentzu horretan, hurrengo apartatuetan adierazten diren neurriak gehitu beharko dira.

D.1.– Ondare naturala babesteko neurriak.

KBE eta biotopoa antolatu eta kudeatzeko dokumentuekin bat etorriz, neurri guztien helburua izan beharko da bateragarri egitea, batetik, jarduera eta, bestetik, Batasunaren intereseko duna-izaerako habitaten eta bertan ezarritako flora psammofikoko espezieen gaineko babes-helburuak. Elementu gako horretarako helburu nagusia da duna-sistemaren erabateko funtzionaltasuna zaintzea, mantentzea eta lehengoratzea, Batasunaren intereseko hainbat habitat dituen eta intereseko espezie ugari bizi diren esparrua den aldetik. Hain zuzen ere, Iņurritza ingurua babestutako biotopo deklaratu zuen otsailaren 25eko 40/1997 Dekretuko 3. artikuluarekin bat etorriz, organo kudeatzaileak golf-eremuaren kontserbazio- eta mantentze-programa espezifikoa garatuko du. Honako alderdi hauek aurreikusiko ditu:

– Bertakoak ez diren landare-espezieak eta produktu fitosanitarioak erabiltzea.

– Gaur egun esklusiboki dunetako flora daukaten eremuak zedarritzea eta eremuok bere azalerari eustea bermatzeko babes-neurriak ezartzea.

Aurrekoa kontuan hartuta, honako neurri eta jarduketa hauek ezarriko dira:

– Substratua trinkotzea saihesteko eta dunaren aurrealdeko landaredia babesteko, saihestu egin beharko da jokalariak zelaitik kanpo eroritako pilotak jasotzera ateratzea. Neurriak zorrotz bete behar dira jokalariak lehengoratze-zonan sartzea eta zedarritutako zonan oinez ibiltzea saihesteko; neurri horrekin murriztu egin nahi da dunen paisaiari, padurari eta itsasadarraren zonako hondartzari eragingo zaion kaltea, hegazti-fauna babestuko espezieak egoteko eta ugaltzeko lekua baita.

Hartara, ezinbestekoa da organo kudeatzaileak golf-zelaia antolatu eta mantentzeko plana onartzea. Programa horretan, besteak beste, gaur egun esklusiboki dunetako flora daukaten eremuak zedarrituko dira. Ingurumen-inpaktuko azterketan plano bat ageri da, Ģ01. Kirol-erabilerako gainazalen banaketaģ proposamen gisa erabil daitekeena.

Eremu-zedarritze hori onartu ondoren, eremua modu eraginkorrean balizatu beharko da, zelaiaren hedadura osoan lursailaren izaerari buruzko zalantzarik egon ez dadin.

– Zapaltzearen arazoa konpontzeko, golf-zelaiko arduradunek zaintzaren aldeko iritzi-giroa sortuko dute, tokiko florarako jokabide egokiagoak sustatuz; jokabide horietan, besteak beste, joan-etorrietan ibilbideak zorrotz errespetatu beharra jaso beharko da. Eremurik kalteberenetan sarbidea erregulatu egingo da; motordun ibilgailuak sartzea mugatu egingo da, eta igarobideak antolatuko dira, intereseko habitatei kalterik ez egiteko. Pilotaren bila esparrutik ateratzen diren jokalariak kontzientziatzeko jarduketak indartu egingo dira: ezingo dira modu inpultsiboan igo edo jaitsi dunaren aurrealdeko maldatik. Pasabidetik hondartzara sartzeko eskailerak erabili beharko dituzte. Zelaiaren ekialdean dagoen ibai-hondartzan sartzeko, ahalik eta biderik laburrena erabiliko da. Pilotaren bila landaredian behar baino gehiago arakatzea ekidin beharko da; inolaz ere ezingo dira bilaketa sistematikoak egin, puntu zehatzerantz bideratu gabeak. Bidenabar, jokalarien irteera kontrolatu egingo da ur gezatako urmaelaren inguruko eremuan.

– Babestutako eremuetan jokatzea debekatuta egongo da; eremu horietan soilik pilotaren bila sartu ahalko da.

– Esparrua kudeatzeko ibilgailuek ezingo dute libreki mugitu lehengoratze-eremuan, organo kudeatzailearen berariazko baimena salbu.

– Dunetako habitatei zuzendutako eremuetan ez da lan gehiagorik egingo, ezpada dunetako flora-espezie babestuak birlandatu eta indartzeko, flora erruderala edo inbaditzailea ezabatzeko eta dunetako substratuaren berezko ezaugarriak lehengoratzeko, dunetako substratua larri kaltetuta badago. Nolanahi ere, jarduera horiek guztiak organo kudeatzailea jakitun dela eta horren baimenarekin egin beharko dira, eta, une oro, organoaren ikuskaritzapean.

– Zelaian mantentze-lanetan egin behar den beste jarduera orok, argi dagoenez, organo kudeatzailearen berariazko baimena beharko du, eta horrek benetan beharrezkoa den kasuetan baino ez du emango baimena, eta behar diren neurriak hartuko ditu, esku-hartze horiek ez diezaioten kalterik egin lekuaren osotasunari, edo kalte nabarmena egin badiezaiokete.

– Zelai osoan zehar debekatuta dago buggyak erabiltzea. Orga mekanikoak igarobideetan soilik erabili ahalko dira.

– Zelaiaren kudeaketa-beharrizanak betetzeko ezinbestekoa denez, tarteka bada ere, ibilgailuek soropila dagoen eremuetako txoko guztietara iristea, halabeharrez zeharkatu behar dute lehengoratze-eremua. Horretarako, golf-klubak bide-sareen plano bat proposatuko du, zelaiko ohiko zirkulazioa antolatzeko, batik bat lehengoratze-eremua nahitaez zeharkatu behar denerako ibilbidea zehaztuta.

GFAk zedarritze-planoa onartu ondoren, golf-klubak plano xehatua egingo du, zelaiko zirkulazioa antolatzeko proposatutako bide-sarea zehaztuta.

– Joko-eremuen artean ibiltzeko prestatutako bideak erabili beharko dira, eta ezingo da haietatik atera, ezpada kaleetan eta gainerako soropiletan sartzeko; jokalariek, jokoan, leku horietatik ibiltzeko aukera izango dute.

– Pilotak joko-zelaitik kanpo ateratzea ohikoa den eremuetan, arreta bereziz zainduko da jokalariak ibili daitezkeen eremua. Bideak erabili behar direla azpimarratuko da, eta ez dela ibili behar lurzoru naturaletan zehar.

– 180 graduko biraketako ureztatze-aspertsoreak zaintzea, mugitzea eta urak oinezkoen pasabidearen aurrean dagoen duna sekundarioari eragitea ekidinez.

– Ongarritzeko lanak zorrotz kontrolatu behar dira, eta saihestu egin behar da produktuak kirol-soropilez bestelako eremuetara iristea.

– Organo kudeatzailearekin batera, flora psammofiloak hartutako golf-zelaiaren azalera kontrolatuko da: populazio-guneen kartografia zehatza egingo da, espezie horietarako potentzial egokia duten eremuak eta guneen arteko igarobide naturalak zehaztuta dira. Adierazitako eremuetan, duna-habitateko berezko espezieak lehengoratzeko jarduketak egingo dira.

– Hesia kendu eta horren ordez hesi iragazkorragoa jarri ondoren sortuko diren harea-ekarpenak organo kudeatzaileak horretarako agindutako beste leku batera eramango da.

– Zelaiko hainbat zonatako sega-hondarrak kendu egin beharko dira, duna grisetako habitaten gainazalak materia organikoz aberastea ekiditeko.

D.2.– Ura eta lurzorua babesteko neurriak.

Aplika daitezkeen prozeduren esparruan, uren arloko organo eskudunak egoera honetan ezarriko dituen baldintzez gain, honako babes- eta zuzenketa-neurri hauek ere hartu beharko dira:

– KBEren araudian jasotako neurriekin bat etorriz, akuiferotik ura atzeratzea kontrolatzeko 3 piezometro instalatuko dira KBEren eremuan eta maila piezometrikoko neurriak hilero hartuko dira. Sei hilabeterik behin, akuiferoko eta berriki sortutako urmaeleko uraren kalitatea kontrolatuko da. Dokumentazioan jaso denez, golf-zelaiaren inguruetan piezometro bat dago, Uraren Euskal Agentziak kudeatutako uren zaintza-sarekoa dena. Agentzia horri eta organo kudeatzaileari dagokie neurri hori aski den ebaztea, edo beste toki batzuetan beste piezometro batzuk instalatu behar diren argitzea.

– Organo kudeatzailearen txostenarekin bat etorriz, emari-neurgailua jarri beharko da, une bakoitzean ateratako ur-bolumenak erregistratzeko, akuiferoaren maila piezometrikoaren bilakaerarekin eta baltsako ur-mailarekin lotu ahal izateko.

– Aurkeztutako dokumentazioan jaso zen moduan, golf-zelaia kudeatu eta mantentzeko produktu fitosanitario kimikoak ez bestelako metodoak lehenetsi beharko dira, eta lehenetsi egin beharko dira lan kulturalak (eskarifikatzea, berrelikatzea eta aireztatzea), eta izaera kimikokoak ez diren ongarri, zuzenketa eta produktuak aplikatzea.

– Soropilean produktu fitosanitarioak aplikatzea ezinbestekoa bada, ĢNekazaritzaz kanpoko erabileretarako lan-planaģ hartuko da kontuan, honetara egokituta: 1311/2012 Errege Dekretua, irailaren 14koa, produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduera-esparrua ezartzen duena.

– Ebaluaziorako aurkeztutako dokumentazioan jasotako zehaztapenak jarraitu beharko dira, besteak beste, honako hauen betekizun beharrezkoei dagokienez: produktu fitosanitario horien aplikagailuak, tratamendu-ekipamenduak, zelaiaren erabiltzaileak, tratamendu-baldintzak, aplikatzeko teknikak, etab.

– Honako hauek debekatuta egongo dira: aireontzi bidezko tratamenduak, hauts formako produktu fitosanitarioen bidezko tratamenduak (hautseztatze-teknika pneumatikoen bidez) eta produktu fitosanitarioak erabiltzea 1311/2012 Errege Dekretuan ezarritakoez bestelako baldintzetan; nolanahi ere, produktu fitosanitario bakoitzaren baimenean ezarritakoak ere bete beharko dira.

– Ongarriak eta produktu fitosanitarioak horretarako berariaz prestatutako lokaletan gordeko dira, estalki pean eta forma eta tamaina egokia duen lekuan, kanpoarekiko eta sarbide publikoarekiko isolatuak, zoru iragazgaitzekin eta itxiturekin, isuriren bat izanez gero, sakabanatzea saihesteko.

– Olio-aldaketak, ibilgailuen eta makineriaren mantentze-jarduera orokorrak eta, hala badagokio, erregaiez hornitzeko lanak egin behar badira, zola iragazgaitza eta isurketak jasotzeko sistema duen aldean egin behar dira.

D.3.– Hondakinak kudeatzeko neurriak.

Jardueran sortutako hondakinak, batetik, ostalaritza-instalazioetatik, eta, bestetik, golf-zelaia kudeatzetik datoz (sega- eta inausketa-hondarrak eta makinerian erabilitako olioak, ontziak). Etxeko hondakinekin pareka daitezkeen hondakin solidoak bereizi egiten dira, hiri-edukiontzietan birziklatzeko.

– Golf-zelaiak funtzionatzean sortutako hondakin guztiak, inausketa- eta sega-hondarrak barne, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan xedatutakoaren arabera kudeatuko dira, eta, kasuan-kasuan, karakterizatu beharko dira hondakin mota eta helmugarik egokiena zehazteko.

Hondakinak kudeatzeko hierarkia-printzipioei jarraituz, hondakinen sorreran prebentzioa sustatu behar da, edo, hala badagokio, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 8. artikuluan ezarritako lehentasun-hurrenkerari jarraituz kudeatu behar dira, hau da: prebenitzea, berrerabiltzeko prestatzea, birziklatzea eta balorizatzeko beste modu batzuk, balorizazio energetikoa barne.

Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira deuseztatu: haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela behar bezala frogatzen bada.

– Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia ezberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasteak ekiditeko.

– Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek edo bilgarriek uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak bete behar dituzte, eta itxita egon beharko dute baimendutako kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen (errege-dekretu horren bidez, Hondakin Toxiko eta Arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko araudia onartzen da).

Aipatutako ontziak edo bilgarriak argi eta modu irakurgarri eta ezabaezinean etiketatu beharko dira, bai eta indarreko araudiaren arabera ere.

Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta isurketaren baten ondorioz nahastuz gero arriskutsuago bihurtu badaitezke edo kudeaketa zaildu badezakete. Halaber, Hondakin Toxiko eta Arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Legea betearazteko Erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dituzte, eta itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, isurita edo lurrunduta gal ez daitezen.

– Industrian Erabilitako Olioaren Kudeaketa Arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko dira sortutako olio erabiliak.

Olio erabiliak, kudeatzaile baimendu bati eman arte, estalpean utziko dira behar bezala etiketatutako depositu estankoetan; zola iragazgaitz baten gainean egon beharko dute, kubo txikietan edo ihesei eta isuriei eusteko sistemen barruan.

– Araudi hori betetzea errazagoa izan dadin, lanen ondorioz sortutako hondakinak kudeatzeko sistemak prestatu beharko dira. Lan horien arduradunek kudeatuko dituzte sistemok, eta haien ardura izango da, halaber, beharginek hondakinak behar bezala erabiltzea. Bereziki, erregai eta produktuak biltegiratzearen, makinen mantentze-lanak egitearen edo hondakinak erretzearen ondorioz ez dira inolaz ere efluente kontrolatu gabeak sortuko.

– Hondakinak biltzeko puntu garbiak jarriko dira. Sortutako hondakinen arabera, ezarritako puntu garbien kopurua doituko da.

– Hondakinak modu egokian bereiztea sustatuko da. Bereizketa egiteari buruzko informazio-kartelak jarriko dira.

D.4.– Uraren kontsumoari eta kudeaketari lotutako neurriak.

Zelaia ureztatzeko hiru ur-hargune daude, artisau-erakoak, 56 m3-ko edukiera duen andela erregulatzaile bat hornitzeko; andel horretatik ureztatzeko ura banatzen da, ponpatze-estazio baten bidez; hiru ponpa ditu, eta abiadura-doigailu elektroniko bat ere bai, horri esker, 12,5 l/s-ko emari jarraitua du, eta ureztatzea programatzeko sistema zentral batetik erregulatzen da.

Ur-harguneek ez dute emari-neurgailurik; aitzitik, neurgailua andel erregulatzailearen irteeran dago jarrita.

– Gaur egun golf-zelaiko 1., 2. eta 3. putzuetako uraren aprobetxamendurako emakida izapidetzen ari da, ureztatzeko erabiltze aldera. Horregatik, uren aprobetxamendurako emakida emango duen ebazpenean ezarriko diren baldintzak eta zehaztapenak bete beharko dira.

– Instalazioaren beharrizanak betetzeko ur-horniduraren balizko alternatibei dagokienez, Zarauzko HUAko efluenteko urak berrerabiltzeko aukera aztertzen ari dira, betiere ureztatzeko balio badute. Aukera balego, putzuetatik hartutako ur-kantitatea murriztu egingo litzateke. Neurri hau Iņurritzako KBEko organo kudeatzaileak aztertu eta onartu beharko du.

– Ureztatzeko ura beste edozein iturritatik hartuz gero organo eskudunak aurretiaz baimena eman beharko du; populazioa hornitzeko saretik edateko ura erabiltzea saihestu egin beharko da.

– Golf-zelaiaren jardueran ura zentzuz kontsumitze aldera, ureztapen-beharrizanak kontrolatzeko sistema automatizatuak baliatuko dira, golf-zelaiko eremu bakoitzaren premiaren arabera. Adibidez, gailuak zelaian bertan, esaterako, tentsiometroak, aukera ematen dutenak unean uneko ureztatze-premietara doitzeko. Horretarako, nekazaritzaz kanpoko erabileretarako lan-planaren laugarren eranskinean ezarritakoari jarraituko zaio (Zarauzko Udalak aurkeztu zuen).

– Ureztatzeko ur-ekarpenen kudeaketa teknikoki ebaluatu beharko da ureztatze bakoitza baino lehen, eta lurzoruaren hezetasun-maila eta ebapotranspirazioa kontuan hartu beharko dira.

– Zelaia ahalik eta gutxien ureztatuko da, kirola egin ahal izateko behar diren baldintza zehatzetan egon dadin.

– Ureztatzea joko-eremuetara mugatuko da, kaleak barne.

– Ur-kontsumoaren erregistroa egingo da. Lehenago aipatu bezala, ura banatzeko andelean emari-neurgailu bat dago.

– 180 graduko biraketako ureztatze-aspertsoreak jarri dira, soilik kalea ureztatzeko. Neurri horrek bi ondorio ditu: ur-kontsumoa murriztu egingo da eta dunetako landaredia dagoen eremuak ureztatzea saihestuko da.

– Ur gezako urmaelean erregeleta bat instalatuko da, eta ur-mailari erreparatuko zaio, maila hori eta ateratako ur-kantitateak lotzen saiatuz.

– Ureztatzeko ur-ekarpenen kudeaketa teknikoki ebaluatu beharko da ureztatze bakoitza baino lehen, eta lurzoruaren hezetasun-maila eta ebapotranspirazioa kontuan hartu beharko dira.

– Zarauzko lur azpiko akuiferoa erabili ahal izateko Uraren Euskal Agentziak aurretiaz nahitaezko baimena eman beharko du.

D.5.– Zarata-hedapenari mugak jartzea.

Beste alde batetik, proiektua garatu beharko da bere eragin-eremuan Euskal Autonomia Erkidegoko kutsadura akustikoari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuan ezarrita dauden kalitate akustikoaren helburuak ez gainditzeko moduan.

D.6.– Argi-kutsadura murrizteko neurriak.

Aparkaleku eta eraikinetako argiztapenean, argiztapen-sistema doiak jarriko dira, argi-kutsadura murrizteko; itsualdi txikieneko elementu eta argi motak, argi izpiak lurzorura zuzentzea eta abar, betiere behintzat instalazioak kontrolatu eta mantentzeko behar direnak baino gutxiago jarri gabe.

E) Ingurumena zaintzeko programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak proiektuaren ingurumen-eragina ebaluatzeko aurkeztutako agiriekin bat etorriz egin behar da.

Besteak beste, espazioaren organo kudeatzaileari dagozkion egitekoak jaso dira, baita golf-klubari dagozkion beste batzuk ere:

E.1.– Organo kudeatzaileak egin beharreko kontrolak.

– Flora exotiko inbaditzailearen jarraipena egitea eta, tarteka, kentzea.

– 1210, 2110, 2120 eta 2130* habitaten aldizkako jarraipena (sei urterik behin).

– Golf-zelaiko eremu narriatuen lehengoratze-lanak kontrolatzea, duna-habitataren egoerara igaro daitezen.

– Golf-zelaiaren erabilera-planean definitutako jarduketei jarraitzen zaiela kontrolatzea, erabilera hori flora psammofiloa zaintzearekin bateragarri egiteko.

– Hondartzatik datorren eta joko-zelaiaren barruan metatutako harea uzteko eremuak seinaleztatzea.

E.2.– Golf-klubak egin beharreko kontrolak.

– Golf-zelaiaren inguruetan dagoen zundaketaren datuak aldizka biltzea, maila piezometrikoaren zein uren kalitatearen datuak. Uraren Euskal Agentziaren lur azpiko uren kalitatea zaintzeko sareari dagozkion datu argitaratuak jasoko dira. Datu horiek eta akuiferotik ateratako emari-erregimena erlazionatuko dira.

– Ur gezatako urmaeleko ur-maila kontrolatzea. Kontrol horien maiztasuna arlo bakoitzeko organo eskudunak zehaztuko du.

– Makineriaren mugimendua kontrolatzea, baimendutako eremuetatik ez irteteko. Egunero.

– Baimendutako eremuetatik igarotzeari buruzko arauak betetzen direla kontrolatzea. Egunero.

– Fitosanitarioak aplikatzen direla kontrolatzea. Ustiategiko titularrak zein erabilera profesionaleko produktu fitosanitarioen tratamenduak behar dituen beste edozein entitatek edo pertsonak, kasuan kasuko oharra egingo du ustiategiko koadernoan edo tratamenduen erregistroan.

E.3.– Ingurumena zaintzeko programaren emaitzak bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programaren barruko txostenen eta analisien emaitzak behar bezala erregistratu beharko dira, eta organo substantiboaren bidez bidaliko zaizkio ingurumen-organoari. Emaitza horiek urtean behin bidaliko dira. Ingurumena zaintzeko programaren emaitzekin batera, ingurumen-gaietan espezializatutako erakunde independente batek egindako txostena ere aurkeztu behar da. Txosten hori emaitzen analisi bat izango da, aldi horretan gertatutako gorabeherak, balizko kausak eta konponbideak bereziki aipatuta, eta, aldez aurretik zehaztu ez denean, hartutako laginen xehetasunak emanda.

Proiektuaren sustatzaileak datuak euskarri egokian bilduko ditu bi urtez gutxienez, eta datu horiek administrazio publikoen ikuskaritza-zerbitzuen eskura jarriko dira; hori guztia, hala ere, ez da eragozpen izango kasu bakoitzean aplikagarri den araudia betetzeko.

F) Baldin eta araudi berria indarrean jartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala eginarazten badigute, babes- eta zuzenketa-neurriak eta ingurumen-zaintzako programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai eta neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan ere. Ingurumen-organoak, era berean, aldatu egin ditzake babes- eta zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta, edo ofizioz. Hori guztia, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta, edo ingurumen-inpaktuak saihesteko ezarri diren babes-, zuzenketa- eta konpentsazio-neurriak nahikoak ez direla egiaztatzen bada.

Hirugarrena.– Zarauzko Udalari jakinaraztea ebazpen honen edukia.

Laugarrena.– Ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 3a.

Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria,

JAVIER AGIRRE ORCAJO.


Azterketa dokumentala