Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2021eko maiatzaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2737

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeko bideratutako 1016/2020 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: behin betiko neurriak aldatzekoa, 1016/2020.

Gaia.

Demandatzailearen prokuradorea: Sara Aramburu Cendoya.

Judizio horretan epaia eman da 2021-03-16an. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.

Luis Isaias Salazar Castro demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz. Hona hemen epaitza, hitzez hitz:

«Baiesten da Aramburu Cendoya epaitegietako prokuradoreak María Ongay Varela andrearen izenean eta haren ordezkari gisa Luis Isasias Salazar Castro jaunaren kontra aurkeztu duen demanda; horrenbestez, guraso eta seme-alaben arteko harremanak arautzeko 3/2012 zenbakidun prozeduran 2012ko irailaren 28an eman zen 22/2012 epaian ezarri ziren neurriak aldatzen dira:

1.– XXXXX alaba adingabearen zaintza eta jagoletza, orain ere, amarena izango da eta guraso-ahalaren titularitatea bi gurasoek partekatuko dute, baina guraso-ahalaz baliatu ahal izatea amari, María Ongay Varela andreari, esleitzen zaio esklusiboki.

2.– Indarrik gabe uzten da aitaren alde ezarritako bisita, egonaldi eta komunikazioen erregimena. Haren ordez, aitaren eta XXXXX alaba adingabearen artean ez da bisiten erregimen bat ezarriko. Aitak alabekin harremanak berriro hasteko nahia adierazten badu, gurasoen artean adostu beharko dute hori, eta, desadostasunik bada, neurri hau aldatzeko eskatu ahal izango da, horretarako dagoen legezko prozeduraren bidez.

3.– Ebazpen honetan ezartzen ez den guztian, guraso eta seme-alaben arteko harremanak arautzeko 2012ko irailaren 28ko epaian ezarri ziren neurriak aplikatuko dira. Emakumearen aurkako indarkeriaren arloko Donostiako 1 zenbakiko Epaitegian bideratu zen 3/2012 prozeduran eman zen epai hori».

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean, oso-osorik haren berri izan dezan.

Donostia / San Sebastián, 2021eko martxoaren 24a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala