Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2021eko apirilaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2079

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeko apelazioan bideratutako 774/2020 prozeduraren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia. Lehen Sekzioa. Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Errekurtsoa: behin betiko neurriak aldatzeko apelazio-errekurtsoa, 774/2020 prozedura (2000ko PZL).

Errekurtsogilea: Maria Begoña San Martin Fernandez andrea.

Abokatua: Vanesa Duran Ramajo andrea.

Prokuradorea: Patricia Lascaray Palacios andrea.

Fiskaltza 1421-19.

Auzi-ihesean: Ander James Sweeting Uriarte jauna.

Gaia: behin betiko neurriak aldatzea.

Errekurtso horretan, 208/21 epaia eman da, 2021eko martxoaren 8an. Hau dio epaitzak, hitzez hitz:

EPAITZA

Partez baiestea María-Begoña San Martín Fernández andreak aurkeztu duen apelazio-errekurtsoa Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko Lau Epaitegian bideratutako 1195/19 hitzezko judizioan eman den 131/20 epaiaren aurka. Horrenbestez, neurri hauek ezartzen dira:

1.– Martxoaren 13ko 59/12 epaian ezarri zen bisiten eta oporren araubidea aldatzea, eta ezartzea Ander-James Sweeting Uriarte aitak honako bisita hauek egiteko eskubidea duela bien alabarekin, XXXXXrekin, egoteko: bi asteburutik behin, larunbatean 10:00etatik 20:00etara, eta igandean ere 10:00etatik 20:00etara. Adingabea amaren etxean batu eta hara eramango du berriz. Era berean, ordutegi horrek eten egiten du adingabeak aitaren etxean igarotzea gaua, oporraldietan.

2.– Gainerako epaia berrestea, errekurtsoaren kostuei buruzko adierazpen berezirik egin gabe.

Bidera bedi errekurritzeko egindako gordailu osoa legez dagokion lekura.

Aurkaratzeko modua: ebazpen honen aurka kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan, kasazio-interesa egiaztatuz gero. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, aparteko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLan aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin ondoko hogei egun balioduneko epean (PZLren 470.1 artikulua eta azken xedapenetako hamaseigarrena).

Kasazio-errekurtsoaren oinarritzat hartzen bada, soilik edo beste arrazoi batzuekin batera, autonomia-erkidegoaren zuzenbide zibil, foru-zuzenbide edo zuzenbide berezi propioaren arauak urratu izana, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Arlo Zibileko eta Zigor-arloko Salari egokituko zaio errekurtsoaz arduratzea, baldin eta Autonomia Estatutuak eskumen hori aurreikusten badu (PZLren 478.1.2 artikulua).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, kasazio-errekurtsoa bada, eta 50 euro, arau-hauste prozesalarengatiko aparteko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Hau da kontuaren zenbakia: 0008-0000-00-0774-20. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta sarrera-ordainagirian, kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» dela adierazi eta 06 kodea ipini beharko du kasazio-errekurtsorako, eta 04 kodea, berriz, arau-hauste prozesalarengatiko aparteko errekurtsorako. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.

Auzi-ihesean dagoen Ander James Sweeting Uriarte jaunaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala