Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2021eko apirilaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2074

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 15ekoa, Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendariarena. Honen bidez, ikasle etorkinentzat kulturartekotasuna sustatzeko programak eta ikasle sartu berrien hizkuntza sendotzeko programak garatzeko 2020-2021 ikasturteko deialdia ebazten da.

Hezkuntzako sailburuaren 2020ko irailaren 29ko Aginduaren bidez, dirulaguntzetarako deia egin zen ikasle etorkinentzat kulturartekotasuna sustatzeko programak eta ikasle hasiberrien hizkuntza sendotzeko programak garatzeko 2020-2021 ikasturtean.

Agindu horren 13.1 artikuluan ezartzen da Pedagogia Berriztatzeko Zerbitzuari dagokiola agindu horretan aurreikusten diren laguntzak kudeatzeko lanak egitea. Zerbitzu horretako arduradunak ebazpena helaraziko dio Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariari, zer dirulaguntza proposatzen duen adieraziz, eta zehaztuz erakunde onuradunen identitatea, emango diren zenbatekoak eta ukatutako dirulaguntzak; azken kasu horretan, adierazi beharko dira eskatzaileen zerrenda eta ukatzeko izan diren motiboak.

Aurreko proposamena azterturik, eta 13.2 artikuluak dioenari jarraituz, honako hau:

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean azaltzen diren ikastetxeei dirulaguntzak ematea, hasi berri diren ikasleen hizkuntza indartzeko.

Bigarrena.– II. eranskinean zehaztutako ikastetxeari dirulaguntza ukatzea, hiru ikasle hasi berri baino gutxiago edukitzeagatik.

Hirugarrena.– III. eranskinean zehaztutako ikastetxeei dirulaguntza ukatzea, eskabidearekin batera aurkeztutako beharreko dokumentuak zuzenak ez izateagatik.

Laugarrena.– IV. eranskineko ikastetxeari dirulaguntza ukatzea, hiru urtez edo gehiagoz kulturartekotasuna sustatzeko programak egiteko, zuzentzeko eta kudeatzeko baliabidea izan duelako.

Bostgarrena.– Emandako dirulaguntzek Aginduan aurreikusitako gehieneko zenbatekoa ez dute gainditzen.

Seigarrena.– Bi epetan ordainduko da:

a) Onuradun bakoitzari dagokion dirulaguntzaren balioaren % 80koa izango da lehenengo ordainketa, deialdia ebatzi ondoren, aipatutako aginduaren 14.1.a). artikuluan dirulaguntza onartzeko aipatzen den epea igarota dirulaguntzari berariaz uko egin gabe.

b) Gastua justifikatzen duen dokumentazioa 2021eko irailaren 15a baino lehenago jaso beharko da, dirulaguntza likidatzeko. Dirulaguntzaren guztikoak ezin izango du ebazpenean onartutako zenbatekoa gainditu, ezta egindako gastuaren zenbatekoa ere. Lehenengo ordainketaren kopurua kenduko zaio eta, behar izanez gero, aldea ordaindu edo erreklamatuko zaio.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 15a.

Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendaria,

LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.

I. ERANSKINA
KULTURARTEKOTASUNA ETA HIZKUNTZA-ERREFORTZUA SUSTATZEKO LAGUNTZAK JASOTZEN DITUZTEN IKASTETXEEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
DIRULAGUNTZA UKATUTAKO IKASTETXEEN ZERRENDA HIRU IKASLE HASI BERRI EZ IZATE ARREN
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
DIRULAGUNTZA UKATUTAKO IKASTETXEEN ZERRENDA DOKUMENTAZIOA ZUZENA EZ IZATEAGATIK
(Ikus .PDF)
IV. ERANSKINA
DIRULAGUNTZA UKATUTAKO IKASTETXEEN ZERRENDA HIRU URTEZ EDO GEHIAGOZ BALIABIDEA IZAN DUTELAKO
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala