Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2021eko apirilaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2068

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 26koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, zeinaren bidez aldatzen baita atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko 2021. urtean euskal etxeei dirulaguntzak emateko deialdian aurreikusitako ebaluazio-batzordearen osaera.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2021eko martxoaren 3ko Ebazpenaren bidez (2021eko martxoaren 16ko EHAA ,54. zk.), euskal etxeei dirulaguntzak emateko deialdia egin zen, atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko 2021. urtean.

Aipatutako ebazpenaren eranskinaren oinarrietatik bosgarrenean, Euskal etxeei dirulaguntzak emateko deialdia arautzeko irailaren 30eko 222/2003 Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusitako ebaluazio-batzordeko kideak izendatu ziren. Dekretu horrek atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko euskal etxeei eman beharreko dirulaguntzak arautzen ditu.

Ebaluazio-batzordearen osaerari buruzko bosgarren oinarri horretan, ebaluazio-batzordearen osaeran, akats bat ikusi da, hau da, Osasun Saileko ordezkari eta ebaluazio-batzordeko idazkari izateko izendatu ez ziren bi pertsonen izenak agertzen direla.

Horrez gain, 2021eko martxoaren 22an, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak beste ordezkari bat izendatu zuen.

Ebazpen honen bidez zuzendu egiten da, lehenik eta behin, kanpoan dauden euskal gizataldeetako kideen laguntza-premiei eta premia larriko egoerei erantzuteko euskal etxeentzako prestazio ekonomikoen deialdian aurreikusitako ebaluazio-batzordearen osaeran egindako akatsa (2021eko martxoaren 16ko EHAA, 54. zk.), eta, bigarrenik, ebaluazio-batzorde horretako ordezkari berria sartzen da, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailak izendatuta.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2021eko martxoaren 3ko Ebazpenaren bosgarren oinarrian aurreikusitako ebaluazio-batzordearen osaera aldatzea. Idazketa berria honako hau izango da:

Irailaren 30eko 222/2003 Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusitako ebaluazio-batzordeko kideak honako hauek izango dira:

– Gorka Álvarez Aranburu jauna, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak eskuordetuta. Batzordeburua.

Bokalak:

– Nerea Urien Azpitarte andrea, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea, Osasun Saila ordezkatzeko.

– Xabier Legarreta Gabilondo jauna, Migrazio eta Asiloko zuzendaria, Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politiketako saila ordezkatzeko.

– José Manuel Meaurio Antón jauna, Lehendakaritzako Kanpo Harremanetarako teknikaria.

– Benan Oregi Iñurrieta jauna, Lehendakaritzako Kanpo Harremanetarako teknikaria. Batzordeko idazkaria izango da.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 26a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

MARÍA ÁNGELES ELORZA ZUBIRÍA.


Azterketa dokumentala