67. zk., 2021eko apirilaren 7a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (213 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
1976
EDIKTUA, 829/2020 hitzezko judizioari buruzko apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.
Arabako Probintzia Auzitegia. Lehen Sekzioa. Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.
Errekurtsoa: apelazio-errekurtsoa, 829/2020 hitzezko judizioa (2000ko PZL).
Alderdi apelatzailea: Juana Guzman Alonso eta Alicia Ortiz de Viñaspre Guzman.
Alderdi apelatua: Javier Guzman Aldazabal, Maria Elvira Abascal Gonzalez eta Francisco Javier Ichaso Blanco (r).
Gaia: hitzezko judizioa.
Judizio horretan epaia eman da. Hona hemen epaitza, hitzez hitz:
Ezetsi egiten dugu Sánchez Alamillo prokuradoreak Javier Guzmán Aldazabal jaunaren eta María Elvira Abascal González andrearen izenean eta horiek ordezkatuz jarri duen apelazio-errekurtsoa, hiri honetako Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiak, 2020ko otsailaren 28an emandako epaiaren kontrakoa; horrenbestez, berretsi egiten dugu ebazpen hori, eta errekurtsogileak kondenatzen ditugu bigarren auzialdi honetako prozesu-kostuak ordaintzera.
Bidera bedi errekurritzeko egindako gordailu osoa legez dagokion lekura.
Francisco Javier Ichaso Blanco demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi da, 2021-02-26ko epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 2a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.