Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2021eko martxoaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1690

EBAZPENA, 2021eko otsailaren 26koa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, Borroka eta Sanboko Euskal Federazioaren estatutuen aldaketa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzeko dena.

Borroka eta Sanboko Euskal Federazioak 2019ko irailaren 20an eta 2021eko otsailaren 6an egindako ezohiko batzar orokorrean, Federazioaren estatutuetan aldaketak onartzeko erabakia hartu zen, eta onarpen hori agiri bidez egiaztatu da.

Estatutuen aldaketak bat datoz Euskadiko Kirol Federazioen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Horrenbestez, nire eskumenak erabiliz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Borroka eta Sanboko Euskal Federazioaren estatutuetan aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Aldatutako artikuluak honela idatzita geratuko dira:

«1.– artikulua.– Euskadiko Borroka eta Sanbo Federazioa irabazi-asmorik gabeko entitate pribatu bat da, nortasun juridikoa eta jarduteko ahalmena du, eta barnean hartzen ditu Euskadiko Autonomia Erkidegoko Borroka eta Sanbo modalitatearen praktika, sustapen eta antolaketarako kirolariak, teknikariak, epaileak, kirol klubak eta elkarteak. Kirol modalitateak diziplina hauekin osatuko dira: Borroka Librea, Borroka Grekoerromatarra, Hondartza Borroka, Grappling, Sanbo.»

«6.– artikulua.– Federazioak, helburuak betetzeko, egiteko hauek izango ditu:

o) Aniztasun funtzional fisikoak, sentsorialak edo mistoak (kirol egokitua) dituzten hiritarren kirol praktikaz arduratzen diren kirol federazioekin kolaboratu, erabateko gizarteratzea sustatzeko eta behar duten laguntza teknikoa jaso dezaten bermatzeko.»

«17.– artikulua.– 1.– Batzorde Orokorra kirol klub, elkarte, kirolari, teknikari eta epaileen estamentuetako ordezkariekin osatuko da, proportzio honetan:

a) Batzordeko kide guztietatik % 70eko ordezkaritza bat borrokako kirol kluben eta elkarteen estamenturako.

b) Batzordeko kide guztietatik % 15eko ordezkaritza bat kirolarien estamenturako.

c) Batzordeko kide guztietatik % 10eko ordezkaritza bat teknikarien eta epaileen estamentuetarako; ordezkaritza proportzionala izango da hauteskunde-deialdia egiteko unean estamentu bakoitzean dagoen lizentzia kopuruaren arabera.

d) Federazioko beste kolektibo batzuen estamentuaren % 5eko ordezkaritza bat.

2.– Estamentu bakoitzerako esleitutako ehuneko globalaren banaketa, aurreko araua aplikatu ondoren, lurralde federaziotako bakoitzari estamentu bakoitzerako adskribatutako kideen kopuruaren araberako ordezkari kopuru proportzional bat emanez egingo da, Euskadiko Federazioan erroldatutako guztiak kontuan hartuta.

3.– Euskadiko Borroka eta Sanboko Federazioko Batzorde Nagusiko kideen kopurua guztira, gehienez, 20koa izango da eta barnean hartuko ditu afiliatutako borroka klub guztiak, hala nola federazioko kirolari, pertsonal tekniko, epaile eta gainerako kolektiboen ordezkaritzari dagokion atala.»

«18.– artikulua.– 1.– Borrokako kirol klub eta kirol elkarteen estamentuetako ordezkariak Euskadiko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatuak eta lurralde federazioan adskribatuak dauden klub eta elkartetako ordezkariek eta beren artetik hautatuko dituzte, betiere kirol jarduera esanguratsua garatu dutenean, esaterako lurralde federazioak eta euskal federazioak antolatutako txapelketa ofizialetan parte hartzea, hauteskundeak diren denboraldian, hala nola aurreko urtean, eta klubek hauteskundeen aurreko bi urtetan zehar gutxienez 15 lizentzia eduki behar dituzte.

2.– Kirolarien estamentuko ordezkariak hauteskundeak egiten diren denboraldirako lizentzia baliozkoa duten eta aurreko denboraldian indarrean zuten 18 urtetik gorako kirolarien artean aukeratuko dira. 16 urtetik gorakoak izan eta adierazitako baldintzak betetzen dituzten kirolariek aukeratuko dituzte ordezkari horiek.

3.– Ordezkari teknikoak hauteskundeen denboraldirako indarrean dagoen lizentzia dutenek eta, halaber, aurreko denboraldian izan dutenek eta beren artetik hautatuko dituzte, lizentziaren kategoria edozein dela ere, eta aurreko bi urtetan lurralde eta euskal federaziotako jardueretan parte hartu izan badute.

4.– Epaileen ordezkariak hauteskundeen denboraldirako indarrean dagoen lizentzia dutenek eta, halaber, aurreko denboraldian izan dutenek eta beren artetik hautatuko dituzte, lizentziaren kategoria edozein dela ere, eta aurreko bi urtetan lurralde eta euskal federaziotako jardueretan parte hartu izan badute.

5.– Aukeratuak izan diren denboraldian, Batzar Nagusiko kideen artean plaza librerik geratzen bada, Batzar Nagusirako azken hauteskundeetan estamentu bakoitzari dagokion ordezkoen zerrendan agertzen den lehenengo pertsonak beteko du, Hauteskunde Erregelamenduak hartarako xedatutako prozedurari jarraikiz.

6.– Lurralde federazioren batean estamentu jakinik ez badago, edo estamentua osatzen duten pertsona kopuruarekin lurralde federazio horri esleitutako gutxieneko ordezkaritza lortzen ez bada, estamentuaren plaza libreak lurralde federazio horren gainerako estamentuei proportzionalki esleituko zaizkie.»

Bigarrena.– Jakinaraztea legez ezarritako epean.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea eta, honen aurka, pertsona interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 3a.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.


Azterketa dokumentala