Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2021eko martxoaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1618

EBAZPENA, 2021eko otsailaren 24koa, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendariena, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita jendaurrean jarri dela NBBF eta LGNEF funtsen kontura 2020an esleitu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen bitartez ordaindutako laguntzen informazioa.

Administrazioaren dirulaguntzen jardueran nagusi izan behar duen publikotasun-printzipioa betetze aldera, betiere bat etorriz Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49. artikuluarekin, eta kontuan hartuta 2020. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak onuradun askori ordaindu dizkiela –eta banan-banan jakinarazi– NBBF eta LGNEF funtsen kontura finantzaturiko dirulaguntzak, ebazpen honen bidez jakinarazten da jendaurrean jarri direla dirulaguntza horien inguruko datuak.

Datuen publikotasuna 1306/2013 eta 908/2014 (EB) Erregelamenduetan ezarritako irizpideen arabera egingo da.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulo bakarra.– 2020an NBBF eta LGNEF funtsen kontura esleitu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen bitartez ordaindutako laguntzen onuradunen datuak interneteko https://www.euskadi.eus/erakunde-ordaintzaileak-izapidetutako-ordainketak/web01-a2nekabe/eu/ helbidean jendaurrean jarri direla jakinaraztea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 24a.

Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

JAVIER PLASENCIA CUADRADO.


Azterketa dokumentala