Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2021eko martxoaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1199

EDIKTUA, 7/2020 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Merkataritza Unitate Prozesala.

Judizioa: 7/2020 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: AGEDI Eskubide Intelektualak Kudeatzeko Elkartea, SGAE Egile eta Editoreen Elkartea eta AIE Artista, Interprete eta Exekutatzaileen Espainiako kudeaketa-sozietatea.

Abokatua: Diego Zaballos Garcia, Diego Zaballos Garcia eta Diego Zaballos Garcia.

Prokuradorea: Carmen Carrasco Arana, Carmen Carrasco Arana eta Carmen Carrasco Arana.

Demandatua: Milenium Pizza, S.C. eta Javier Fernandez Martinez.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2020-10-19an. Hona hemen epaitza:

Baietsi egiten dut SGAE Egile eta Editoreen Elkarteak, AGEDI Eskubide Intelektualak Kudeatzeko Elkarteak eta AIE Artista, Interprete eta Exekutatzaileen Espainiako kudeaketa-sozietateak Milenium, S.C. eta Javier Fernández Martínez demandatuen aurka aurkeztu duten demanda. Horrenbestez,

Milenium, S.C. eta Javier Fernández Martínez solidarioki kondenatzen ditut ordainketa hauek egitera:

– SGAEri 1.123,41 euro.

– AGEDIri eta AIEri 349,05 euro.

Bi kasu horietan, gehi 2020-01-15etik kopuru osoa ordaindu arte egoki diren legezko interesak ere ordainduko dituzte; hala ere, nahitaezko betearazpena egin behar bada, epai hau eman denetik legezko interesa bi puntu igo ahal izango da.

Kostuak demandatuei ezartzen zaizkie.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Milenium, S.C. eta Javier Fernández Martínez demandatuen egungo helbidea ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Ebazpen horren aurka ezingo du errekurtsorik jarri demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 15a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala