Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2021eko otsailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
808

EBAZPENA, 2021eko urtarrilaren 28koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, gobernu taldeko kideen ordezkapenei buruzkoa.

UPV/EHUko Estatutuetan, 180. artikuluan, jasota dago errektoreak ebazpen bat emango duela, argitara emango dena, bere eskumenak taldekideei eskuordetzeko, eta, era berean, ebazpen horretan argi eta garbi adieraziko duela zein errektoreordek egingo dion ordezkoa kanpoan edo gaixorik dagoenean.

UPV/EHUko errektorea aukeratzeko 2020ko azaroaren 26an hauteskundeak egin ondoren eta errektoreak gobernu taldea egituratuko duten funtzionamendu arloak eta eskumenen eskuordetza behin zehaztuta, errektorearen eta gobernu taldeko kide bakoitzaren ordezkoak zehaztu beharra dago.

Adierazitakoagatik guztiagatik, eta unibertsitateko Estatutuetako 178. eta 181. artikuluek ematen dizkidaten eskumenen babesean, eta urriaren 1eko 40/2015 Legeak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarenak, 13. artikuluan zehaztutakoarekin bat, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Zehaztea errektorearen eta gobernu taldeko kideen ordezkoak, ebazpen honen eranskinean zehaztutakoari jarraikiz.

Bigarrena.– Ondoriorik gabe uztea ebazpen hau argitaratu aurretik errektorearen eta gobernu taldeko kideen ordezkoei buruzko ebazpen guztiak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Leioa, 2021eko urtarrilaren 28a.

UPV/EHUko errektorea,

EVA FERREIRA GARCÍA.

ERANSKINA
KARGUDUNA KANPOAN EDO GAIXORIK DAGOENEAN, KARGUA HUTSIK DAGOENEAN EDO ADIERAZITAKO KARGUA EZ DAGOENEAN ORDEZKOAK NOLA EGIN

1.– Errektorea kanpoan edo gaixorik dagoenean, edo kargua hutsik dagoenean, hau da, Unibertsitateko Estatutuetako 180. artikuluan zehaztutako kasuren bat gertatzen denean, edo prozeduran parte hartzetik abstenitzen denean edo errefusatu egiten dutenean (urriaren 1eko 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena, 23. eta 24. artikuluak) honako hauek izango dira errektorearen ordezkoak, ondoren adierazitako hurrenkeraren arabera: Ikerketaren arloko errektoreordea, Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea edo Arabako Campuseko errektoreordea; errektoreorde hauek ezin ezean, ondorengo atalean zehaztutakoari jarraituko zaio.

2.– Gobernu taldeko kideren bat kanpoan edo gaixorik dagoenean, kargua hutsik dagoenean, kargua ez dagoenean edo prozeduran parte hartzetik abstenitzen denean edo errefusatu egiten dutenean (urriaren 1eko 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena, 23. eta 24. artikuluak), hona honen arabera ordezkatuko da:

– Ikerketaren arloko errektoreordea, Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordeak edo, ez badago, Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeak.

– Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea, Ikerketaren arloko errektoreordeak edo, ez badago, Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordeak.

– Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea, Eraldaketa Digitalaren eta Komunikazioaren arloko errektoreordeak edo, ez badago, Ikerketaren arloko errektoreordeak.

– Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea, Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordeak edo, ez badago, Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordeak.

– Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordea, Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordeak edo, ez badago, idazkari nagusiak.

– Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordea, Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak edo, ez badago, Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordeak.

– Eraldaketa Digitalaren eta Komunikazioaren arloko errektoreordea, Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeak edo, ez badago, Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordeak. Gobernu Kontseiluak emandako xedapenei jarraikiz UPV/EHUren jarduera ekonomikoen nondik norako orokorrak zehazteari dagokionez, gerenteak ordezkatuko du, Batzorde Ekonomikoko buru karguan izan ezik.

– Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordea, Arabako Campuseko errektoreordeak edo, ez badago, Ikerketaren arloko errektoreordeak.

– Idazkari nagusia, Bizkaiko Campuseko errektoreordeak edo, ez badago, Ikerketaren arloko errektoreordeak.

Campusetako errektoreordeak honela ordezkatuko dira:

– Bizkaiko Campuseko errektoreordea, Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordeak edo, ez badago, Ikerketaren arloko errektoreordeak.

– Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordeak edo, ez badago, Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordeak.

– Arabako Campuseko errektoreordea, Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordeak edo, ez badago, idazkari nagusiak.

– Gerentearen ordezkoa Pertsonaleko gerenteordea izango da edo, ez badago, Kontabilitate eta Aurrekontuen gerenteordea, kontuan izanda kontratazioaren arloan zehaztutakoa. Ekonomiaren arloan, ordezkoa izango da koordinazioaren arloko eskumenak eskuordetuta dituen errektoreordea.

Ordezkoa egiteko izendatuta dagoen gobernu taldeko azken kideak ezinezkoa badu ordezko izatea, atal honetan adierazitako egoeraren batean dagoelako, azken horren ordezko izan beharko lukeenak ordezkatuko du, eta horrela jarraituko litzaioke irizpideari.

3.– Kide anitzeko organoetan (UPV/EHUko organoetan zein UPV/EHUren ordezkari den beste erakunde batzuetako organoetan), errektorearen ordezkoa izango da errektoreak berak gobernu taldetik aukeratutako kidea, eta ez dio zertan jarraitu ordezkapenetarako zehaztutako hurrenkerari, kontuan hartu beharko duen arren organoaren beraren arautegia. Ordezkoa berariaz zehaztu ezean, 1. ataleko hurrenkerari jarraituko zaio.


Azterketa dokumentala