Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2021eko otsailaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKO LEGEBILTZARRA
620

ERABAKIA, Eusko Legebiltzarreko Lehendakaritzarena, zeinaren bidez adierazten baita amaitu direla Ararteko erakundearen titularraren egitekoak.

Gaur, 2021eko otsailaren 3an, «Arartekoa» Erakundea sortu eta arautzeko otsailaren 27ko 3/1985 Legearen 5.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, amaitu egin da Manuel Lezertua Rodríguez Ararteko erakundearen titularraren jarduneko agintaldiaren luzapena, eta Eusko Legebiltzarrak ez du titular berria izendatu.

Ondorioz, «Ararteko» erakundea sortu eta arautzeko otsailaren 27ko 3/1985 Legearen 7.5 artikuluan aurreikusten denari jarraituz, Lehendakaritza honek honako erabaki hau hartu du:

Lehenengo artikulua.– «Ararteko» erakundea sortu eta arautzeko otsailaren 27ko 3/1985 Legearen 7.1.b artikuluan eta harekin loturik dagoen 5.3 artikuluan xedatzen denari jarraituz, Manuel Lezertua Rodríguez jaunak utzi egingo dio arartekoaren egitekoak betetzeari.

Bigarren artikulua.– Aipatutako legearen 8. artikuluan aurreikusitakoa betez, arartekoaren ondoko Julia Hernández Valles andreak hartuko ditu bere gain arartekoaren egitekoak harik eta Eusko Legebiltzarrak titular berria izendatu arte.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 3a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.


Azterketa dokumentala