Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2020ko abenduaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5331

EBAZPENA, 2020ko urriaren 29koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bitartez Gipuzkoako Osasun Barrutiko Ikerketarako Etika Batzordearen akreditazioa berritzen baita.

Gipuzkoako Osasun Barrutiko Ikerketarako Etika Batzordearen akreditazioa berritzeko eskaera jaso denez, eta bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoen akreditazioari buruzko Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduarekin, Ikerketa Biomedikoari buruzko uztailaren 3ko 14/2007 Legearekin, eta sendagaiekin egindako saiakuntza klinikoak, sendagaiekin egindako Ikerketetarako Etika Batzordeak eta Azterlan Klinikoen Espainiako Erregistroa arautzen dituen abenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretuarekin, eta Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala finkatzen duen apirilaren 11ko 80/2017 Dekretuaren 8.2.d) artikuluak ezarritako zereginak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Gipuzkoako Osasun Barrutiko Ikerketarako Etika Batzordearen akreditazioa berritzeko eskaera onartzea.

Bigarrena.– Batzorde horretako kide gisa, pertsona hauek berrestea:

Batzordeburua:

Jose Ignacio Emparanza Knörr jauna. Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean doktorea. Pediatrian eta Epidemiologia klinikoan espezialista.

Batzordeburuordea:

Maria del Coro Andueza Granados andrea. Farmazian lizentziatua.

Idazkaria:

Iratxe Urreta Barallobre andrea. Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua. Komunitate eta Familiako Medikuntzan espezialista.

Batzordekideak:

Iciar Alfonso Farnós andrea. Farmakologo klinikoa.

Pablo Aldazabal Amas jauna, Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua.

Xabier Aguirre Arratibel jauna. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua.

Luis Javier Ronco Navarro jauna. Zuzenbidean lizentziatua.

Maider Ruiz De Eguino andrea. Erizaintzan diplomatua.

Félix Zubia Olascoaga jauna. Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua. Medikuntza Intentsiboan espezialista.

Ibon Jaunarena Marín jauna. Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua. Ginekologia eta Obstetrizian espezialista.

Jon Zabaleta Jiménez jauna. Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean doktorea. Toraxeko Kirurgian espezialista.

Isabel Manuela Álvarez López andrea. Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua. Onkologia Medikoan espezialista.

Ander Izeta Permisán jauna. Biologia Molekularrean doktorea.

Hirugarrena.– Gipuzkoako Osasun Barrutiko batzordearen jarduketaren eremu geografiko eta instituzionalean egindakotzat joko dira medikamenturik gabeko behaketa unizentrikoan oinarritutako ikerketa-proiektu eta azterketak, honako leku hauetan egiten direnak:

– Gipuzkoako Osasun Barrutiaren barruan dauden Osakidetzako zentro guztietan, ospitaleak zein ospitalez kanpokoak, lehen mailako arretakoak barne.

– Gipuzkoako Osasun Barrutiaren barruan dauden titulartasun pribatuko zentro guztietan.

– Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) Gipuzkoako Osasun Barrutian dituen zentroetan.

Laugarrena.– Ebazpen honen bidez emandako akreditazioa indarrean jarriko da ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hiru urtez. Epe hori amaitutakoan, akreditazioa berritu ahal izango da, dagokion eskabidea aurkeztu ondoren eta, betiere, 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 6. artikuluan ezarritako baldintzak beteta.

Bosgarrena.– Osasun, Kontsumo eta Gizarte-ongizate Ministerioari jakinaraziko zaio akreditazioa berritu dela.

Seigarrena.– Batzordeak honako hauek igorri beharko dizkio Osasun Sailari, gorde eta argitara daitezen: funtzionamendurako prestatu dituen lan-prozedura espezifikoak, bileren maiztasuna eta gehieneko erantzun-denbora, bai eta, indarrean dagoen legediaren arabera, Osasun, Kontsumo eta Gizarte-ongizate Ministerioari helarazi behar dizkion komunikazioak ere.

Zazpigarrena.– Osaeran aldaketarik gertatzen bada, Gipuzkoako Osasun Barrutiko Ikerketarako Etika Batzordeak aldatzeko eskaera egin beharko du hilabete lehenago.

Zortzigarrena.– Era berean, Gipuzkoako Osasun Barrutiko Ikerketarako Etika Batzordearen betekizun eta inguruabarretan gertatzen den aldaketa oro Osasuneko sailburuordeari jakinarazi beharko zaio, aldaketa gertatu eta hilabeteko epean, 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Bederatzigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osasuneko sailburuari, Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 29a.

Osasuneko sailburuordea,

IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.


Azterketa dokumentala