Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2020ko abenduaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5308

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 17koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez baimentzen baita «Puentelarrá-Jundiz I-II» zirkuitu bikoitzeko goi-tentsioko 30 kV-ko aireko linea elektrikoa 1228. eta 1230. euskarrien artean lurperatzea eta «Zuhazo Cuartango» (170056510) aterpez kanpoko transformazio-zentro trinkoa ordezkatzea Kuartangoko udalerrian (Araba); horrez gain, dagokion proiektua onartzen da eta instalazioa onura publikokoa dela deklaratzen da.

Espediente zk.: 01-AT-Y-2020-00035.

AURREKARIAK

1.– 2020/06/25ean, i-DE Redes Eléctricas Inteligentes, SAU-k administrazio-baimena, onura publikoaren deklarazioa eta egikaritze-proiektuaren onespena eskatu zituen «Puentelarrá-Jundiz I-II» zirkuitu bikoitzeko goi-tentsioko 30 kV-ko aireko linea elektrikoa 1228. eta 1230. euskarrien artean lurperatzeko eta «Zuhazo Cuartango» (170056510) aterpez kanpoko transformazio-zentro trinkoa ordezkatzeko Zuhatzu-Kuartangon, Kuartangoko udalerrian (Araba) egikaritzeko.

2.– Jendaurrean erakusgai jarri dira delako proiektua eta aipatutako eskatzailearen arabera desjabetu beharreko ondasun eta eskubideen banan-banako zerrenda. Hala egin da, honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz: martxoaren 31ko 48/2020 Dekretua, energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak arautzen dituena; Sektore Elektrikoaren abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua; 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17. eta 52. artikuluak eta 1957ko apirilaren 26ko haren Erregelamenduaren 56. artikulua.

3.– Informazioa jendaurrean jartzeko izapidea betetzeko, iragarkiak argitaratu ziren Kuartango Udalaren iragarki-taulan, 2020ko urriaren 21eko ALHAOn, 2020ko urriaren 7ko EHAAn, «Diario de Noticias de Álava» egunkariaren 2020ko urriaren 13ko alean, eta «El Correo» egunkariaren 2020ko urriaren 15eko alean.

4.– Informazioa jendaurrean jartzeko izapidea egiten ari zelarik, sail honek Kuartangoko Udalari separata bat bidali zion, eta udal horrek ez du baldintza teknikorik aurkeztu dagokion epe barruan. Gainera, separatak bidali zitzaizkien ADIFi eta Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegitura eta Mugikortasun Sailari 2020ko urriaren 9an, eta ez zen baldintza teknikorik ez alegaziorik aurkeztu epe barruan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Espedientean, arauzko izapideak bete dira, honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraituz: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean; Energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legean; Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuan; eta Goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko baldintzak ezartzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenean.

2.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2018ko martxoaren 16ko Ebazpenaren arabera, energiaren, industria-administrazioaren eta industria-segurtasunaren arloetako zenbait gairi buruzko eskumena Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren lurralde-ordezkaritzen esku uzten da. Eskuordetza horren bidez, ebazpen hau ematen da.

Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har zein zehazki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Arabako lurralde-ordezkariak hau

EBAZTEN DU:

1.– Baimena ematea i-DE Redes Eléctricas Inteligentes, SAU enpresari «Puentelarrá-Jundiz I-II» zirkuitu bikoitzeko goi-tentsioko 30 kV-ko aireko linea elektrikoa 1228. eta 1230. euskarrien artean lurperatzeko eta «Zuhazo Cuartango» (170056510) aterpez kanpoko transformazio-zentro trinkoa ordezkatzeko Kuartangoko udalerrian (Araba), eta dagokion proiektua onartzea.

2.– Baimendu den instalazioa onura publikokoa dela deklaratzea.

Ebazpen hau ematen da 48/2020 Dekretuan xedatutakoaren arabera eta baldintza orokor hauek kontuan hartuz:

1) Onartutako proiektuari jarraikiz egin beharko dira obrak, kasu bakoitzean eskatu eta baimenduko diren aldaketekin.

2) Martxan jartzeko epea hiru urtekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.

3) Lanak amaitzean, instalazioen titularrak Arabako Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko dio lanen amaiera, behin betiko onarpena eman eta abian jartzeko akta egiteko.

4) Obrak egiteko beharrezkoak diren udal- eta probintzia-eskumeneko eta bestelako baimenak edo lizentziak edozein direla ere eta horiek eragotzi gabe ematen da ebazpen hau, eta eskatzaileak nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Era berean, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe emango da, jabetza-eskubidea salbu utzita.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Industriako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 17a.

Arabako lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.


Azterketa dokumentala