Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2020ko ekainaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2363

AGINDUA, 2020ko ekainaren 10ekoa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira familia eta lana bateragarri egiteko laguntzen laguntza osagarrien eskabideen instantzia normalizatuak; laguntzok Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2020ko apirilaren 8ko Aginduan aurreikusi ziren, zeinaren bidez arautzen baitira familientzako laguntzen arloko neurri zehatzak COVID-19aren inpaktu ekonomikoari erantzuteko.

COVID-19aren inpaktu ekonomikoari erantzuteko familientzako laguntzen arloko neurri zehatzak arautzen dituen Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2020ko apirilaren 8ko Aginduaren 1.2 artikuluan –hartzaileen xede-esparrua– xedatzen denez, familia eta lana uztartzeko laguntzen laguntza osagarriak arautuko dira, salbuespen moduan eta aldi baterako erantzun nahi baitzaio lanaldia egokitzeak edo aldatzeak familiei ekarri dien diru-sarreren galerari, baldin eta seme-alabei (duten adinagatik), besteren mendeko pertsonei edo COVID-19ak erasan dien gaixoei (kutsatuak edo isolatuak) lagundu, arreta eman eta haiek zaintzeko izan bada egokitze edo aldatze hori.

Horiek horrela, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2020ko apirilaren 8ko Aginduaren 12.2 artikuluan ezartzen duenez, eskabideak, behar bezala betetako instantzia normalizatu baten bidez, presentzialki aurkeztu ahal izango dira, Eusko Jaurlaritzako Zuzenean-Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan edota Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoetan.

Aurrekoarekin zuzen-zuzenean lotuta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.6 artikuluan –administrazio-prozedurak hasteko eskaerak– xedatutakoaren arabera, prozedura jakin batean Administrazioak espresuki ezartzen baditu eredu espezifiko batzuk eskaerak aurkezteko, interesdunek nahitaez erabili beharko dituzte eredu horiek.

Adierazitako guztiagatik, eta familia babesteari eta lana eta familia bateragarri egiteari dagozkion eskumenez baliatuz, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari emandako eskumenak Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 8.1 artikuluan xedatutakoaren babesean –24/2016 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena–, eta, berariaz, bat eginda Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 75/2017 Dekretuaren 4. artikuluaren edukiarekin, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honen xedea da onartzea familia eta lana bateragarri egiteko laguntzen laguntza osagarrien eskabideen instantzia normalizatuak; laguntzok Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2020ko apirilaren 8ko Aginduan aurreikusi ziren, zeinaren bidez arautzen baitira familientzako laguntzen arloko neurri zehatzak COVID-19aren inpaktu ekonomikoari erantzuteko, agindu horren 1.2 artikuluari dagokionez.

2. artikulua.– Aplikazio-eremua.

Agindu honetan aurreikusitako instantzia normalizatuak aplikatuko zaizkie COVID-19aren inpaktu ekonomikoari erantzuteko familientzako laguntzen arloko neurri zehatzak arautzen dituen Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2020ko apirilaren 8ko Aginduaren babesean aurkezten diren laguntza-eskabideei.

3. artikulua.– Laguntza-eskabideen instantzia normalizatuak.

1.– Jarraian adierazten diren laguntza ekonomikoen eskabideei dagozkien instantzia normalizatuak onartzen dira, eta agindu honi eransten zaizkio:

a) COVID-19ak eragindako krisi sanitarioa dela-eta 14 urtez peko seme-alaba adingabeei lagundu, arreta eman eta haiek zaintzeko, lan-eszedentzia egoeran edo lanaldi-murrizketa egoeran dauden langileentzako laguntza ekonomikoen eskabidea; familia eta lana bateragarri egiteko laguntzen eskabide osagarria, N OSAGARRIA izeneko instantzia normalizatuari dagokiona.

b) Besteren mendeko pertsonei edo COVID-19ak erasan dien gaixoei (kutsatuak edo isolatuak) lagundu, arreta eman eta haiek zaintzeko, lan-eszedentzia egoeran edo lanaldi-murrizketa egoeran dauden langileentzako laguntza ekonomikoen eskabidea; familia eta lana bateragarri egiteko laguntzen eskabide osagarria, D OSAGARRIA izeneko instantzia normalizatuari dagokiona.

2.– Instantzia normalizatuak eta horiek betetzeko jarraibideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri. Eta, zehazki, helbide elektroniko hauetan:

a) COVID-19ak eragindako krisi sanitarioa dela-eta 14 urtez peko seme-alaba adingabeak jagoteko eta zaintzeko, lan-eszedentzia egoeran edo lanaldi-murrizketa egoeran dauden langileentzako laguntza ekonomikoen eskabidea; familia eta lana bateragarri egiteko laguntzen eskabide osagarria, N OSAGARRIA izeneko instantzia normalizatuari dagokiona, hemen: https:/www.euskadi.eus/servicios/0078902

b) Besteren mendeko pertsonei edo COVID-19ak erasan dien gaixoei (kutsatuak edo isolatuak) lagundu, arreta eman eta haiek zaintzeko, lan-eszedentzia egoeran edo lanaldi-murrizketa egoeran dauden langileentzako laguntza ekonomikoen eskabidea; familia eta lana bateragarri egiteko laguntzen eskabide osagarria, D OSAGARRIA izeneko instantzia normalizatuari dagokiona, hemen: https:/www.euskadi.eus/servicios/0079001

4. artikulua.– Laguntza-eskabideak aurkezteko modua eta tokia.

1.– Eskabideak bide elektronikoa erabiliz zein presentzialki aurkeztu ahal izango dira.

2.– Eskabideak, telematikoki, helbide elektroniko hauetan aurkeztu ahal izango dira:

a) N OSAGARRIA instantzia normalizatuari dagozkion eskabideak, hemen: https:/www.euskadi.eus/servicios/0078902 (seme-alaba adingabeak zaintzea)

b) D OSAGARRIA instantzia normalizatuari dagozkion eskabideak, hemen: https:/www.euskadi.eus/servicios/0079001 (mendetasun-egoeran muturreko osasun-larrialdi egoeran dauden senitartekoak zaintzea)

3.– Presentzialki aurkeztu ahal izango dira eskabideak, behar bezala betetako instantzia normalizatuaren bidez, hemen:

a) Eusko Jaurlaritzako Zuzenean-Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan, aurretiazko hitzorduarekin bakarrik; hitzordua eskuratzeko helbide elektronikoa: https://www.euskadi.eus/cita-previa-zuzenean

b) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoetan.

5. artikulua.– Laguntza-eskabideak eskuragai jartzea.

1.– Agindu honen 2. artikuluan adierazitako laguntza ekonomikoen eskabideen instantzia normalizatuak zuzenean deskargatu ahal izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikotik, aurreko 4.2 artikuluan ezarritako helbide elektronikoen bidez.

2.– Eusko Jaurlaritzako Zuzenean-Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan ere emango dira, aurretiazko hitzorduarekin bakarrik; hitzordua eskuratzeko helbide elektronikoa: https://www.euskadi.eus/cita-previa-zuzenean

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Aurkaratzea.

Agindu honen aurka, zeinek administrazio-bideari amaiera ematen baitio, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 10a.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala